Gure Urruña / Notre Urrugne

16 décembre 2018

Karrikara atera beharra

BI manifestaldi deituak dira urtarrilean. Izan ere presoen egoera ez da oraindik konpondua eta frantses estatuari doakionez ematen du Macronek beste arazo mota daukala eta beste arazotan murgildua dela. Horrela, euskal presoen egoera ez da gobernuko agendaren lehen lerroetan eta presoen familiarrei betitik tokatzen zaiena berdin jarraitzen du, alegia sakabanaketa jasan eta senideak ikusi nahi badituzte kilometoak jan. Estatuak ez du errukirik, mendekuaz bizi da eta herri txikien zapalketa bere izaeran, bere adn-ean, gaur egun... [Lire la suite]
Posté par harobi à 20:10 - Permalien [#]

15 décembre 2018

Info zazpi isilduko da

Duela hamahiru urte ezker abertzaleak sortu zuen euskaraz eta erderazko irratia gaurtik goiti isilduko da. Ezker abertzalearen abotsaren zati bat izaten saiatu zen baina hemendik goiti isiltzeko erabakia harti izan da. Agurtzen eta eskertzen dugu orai arte egin lana. Bihartik goiti beste irrati bat goaitatuko dugu hau euskarazkoa. Alde horretatik poztekoa da jakitea euskarazko beste irrati bat sortuko dela. INFO7 irratiko zati bat Urruñan sortzen zen, espero dezagun Urruñak bere tokia izanen duela oraindik prentsa eremuan.  
Posté par harobi à 13:04 - Permalien [#]
13 décembre 2018

Bost euskal herritar auzipean abenduan

Abenduaren 17tik 19ra bost euskal herritar auziperatuko dituzte. 2015eko uztailaren 7an Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea atzeman zituen frantses Poliziak, Ortzaizen. Herriko auzoak diren Terexa Lekunberri eta Jef Mateo haiekin batera eraman zituzten. San Ferminak ziren eta  berriz ere kolpea izan zen bakea bilatzen zen mugimenduarentzat. Garcy Etxebehere bere etxera itzuli zelarik aitortu zuen hegoaldeko bi kideak aterpetu zituela eta bere gain hartu zuen desarmatzen prozesuan bere harri koskorra eman nahi izan zuela, armak... [Lire la suite]
Posté par harobi à 09:51 - Permalien [#]
11 décembre 2018

Hitz egin du.

Macron-ek hitz egin du, ez zuzenean, aitzinetik grabatutako hitzaldi baten bidez. Jarrita ikusi dugu. Eskuak mahai gainean pausatuak. Erran dute 27 milioi herritar zeudela begira. Ez dakit nondik ateratzen dituzten zenbaki horiek baina telebistan ateratzen dituzte. Goiz honetatik ari dira erraten Macron mugitu dela, urrats batzuk eman dituela eta mea culpa ere egin duela. Oren gehigarriak ez dituela zerga pean jarriko iragarri du, hau Sarkok ere erran eta egin zuen. Horrek egiten du diru bat ez dela estatuko kutxetan sartuko beraz... [Lire la suite]
Posté par harobi à 15:32 - Permalien [#]
10 décembre 2018

Iratzartze gogorra

Asteburua oso latza izan da Parisera igo ziren Jaka Horientzat. Errepresioa itzela izan da eta etengabe media nagusiek gobernuaren mezuak zabaltzen ibili dira. Izua hedatu nahi zuten eta herritarrak elkarren artean borrokatzera ere eraman nahi zituzten.Izan ere Klimaren babesteko mobilizapenak deituak ziren egun berean. Herritarren argitasunak irabazi du, aldarrikapenak elkartu baitituzte erranez munduaren bukaera hilabeteen bukaera bezala herriko plazara jautsi behar direla erranez. Mobilizapenetan ikusi ditugu eskubide sozialak... [Lire la suite]
Posté par harobi à 12:33 - Permalien [#]
05 décembre 2018

Diktadura aipatzean

Sukarra emendatzen ari da. Hau da gobernuak dituen erreakzioek sortzen dutena. Ator horiek ez dute ministroekin hitz egin nahi Macronek hitza hartzen ez duelarik. Harritzekoa da presidentea ez dela entzuten ez duela herritarrekin hitz egin nahi. Ikasleak mogimenduari lotu dira eta dagoeneko zaurituen kopurua handitzen ari da. Sortzen ari diren enfrentamendu nahiak eta bereziki podereak sortzen dituen bortizkeriak oso kezkagarriak dira norantza ez baita ageri eta ematen baitu gobernuak kaosa nahiago duela aterabide politikoa baino. ... [Lire la suite]
Posté par harobi à 20:54 - Permalien [#]

05 décembre 2018

Ator horiak zapaldu nahi dituzte

Hirugarren egunaren ondotik lehen lerrora barne ministroa atera da hitz egitera. keinua ez da lasaitzearen bidean kokatzen. Rifirafe izigarriak izan dira ator horien eta gobernuaren artean. Herritarrak atera dira egoera latz bat plazaratzera, ohartu dira ez zirela bakarrik gaizki bizitzen ari, horretaz hitz egin dute, ideiak partekatu eta gauzak aldatu behar zirela ohartu. Determinazio handia erakutsi dite eta elkartasun zabala sortu. Iritzi publikoa alde dute eta etengabe ator hori berriak atera dira gobernua salatzeko. Lehen... [Lire la suite]
Posté par harobi à 18:10 - Permalien [#]
29 novembre 2018

Semea non dagoen jakin gabe.

Celes Alvarez joan zaigu Joxe Migeli zer gertatu zitzaion jakin gabe. Gogoan ditugu Naparrarekin pasatu genituen uneak, debateak, ametsak, nahiak...Desagertu zelarik ez genuen ulertzen baina asmatzen genuen zenbat esku beltz ibili ziren militanteak harrapatu nahian. gaur egun galdera berak ditugu eta erantzunik ez. Galdu genuen adiskidea semea zen eta amak sufritutakoa zirrara sortzen digu. Errealitate hori, eguneroko sufrimendu hori sortu zutenek ez dute izenik, ez dute epairik sufrituko. Seguraski eragin daitekeen min sakonena... [Lire la suite]
Posté par harobi à 16:23 - Permalien [#]
Tags : , ,
16 octobre 2018

Estatu golpea aipatzen.

  Bagenekien 2005eko erreferendumaren ondotik Frantziatik demokrazia desagertu zela. Izan ere,  Europako akordioei erreferenduma ezetz erran zien eta ondorioz erabaki horri estatuak kasu eginen ziola uste zen. Aitzitik ezetzaren ondotik Europak Lisboako akordioa eraiki zuen eta erreferenduma ezerezean gelditu zen. Geroztik egoera ez da hobetu Frantzia eta erabakien zentralizazioa indartzen joan dira lurralde antolaketaren erreformarekin batera. Izan ere, erregioen zabaltzeak baroi berriak ekarri ditu beren lurralde... [Lire la suite]
Posté par harobi à 12:30 - Permalien [#]
Tags : ,
25 mai 2018

Komisaldegia Hendaian

Aste honetan prentsaren bitartez Kotte zenarrot_ek Hendaiako auzapezak benetako komisaldegia skatzko gutuna ofiziala Barne ministeritzara igorria zuela. Badakigu Ezenarro prentsako lehen lerroen betetzeko lanetan ez dela ibiltzen, hautetsi nahiko diskretoa dela eta bere ardurak btetzen saiatzen dela. Ikusi dugu bake prozesuan ahaleginetan ibili dela sozialista den puntutik eta bere alderdiaren ald lan eginez. Haatik  17000 biztanle duen herrian, delitu handiko herria z den horretan benetako komisaldegia eskatzeko beharra ikusi... [Lire la suite]
Posté par harobi à 15:38 - Permalien [#]
Tags :