Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
31 mars 2014

Hauteskundeak eta gero...

 

vote

Hauteskundeen ondotik abstenzioa da aipagai nagusia, jende asko, gero eta gehiago ez baita bozkatzera joan. Luzaz errana izan da herritarrek interes berezia ziotela beren herriari eta horregatik auzapezaren hautatzeko unean hurbileko arreta jartzen zutela. Ez da hori gehiago gertatzen.Huateskunde hauek ere gero eta legitimitate gutxiago dute. Sistima bera zalantzan dago eta seigarren errepublikara pasatzearen aldeko aldarrikapena ozeangi entzuten da. Argudioak indartzen ari dira, herritarrak urrun atxikitzen dira erabaki guneetatik, ondorioz ez dira inplikatzen.

Hauteskundeak aitzin alderdi sozialistak herrien %55 kudeatzen zituen, gaur egun zenbakia %38ra jautsi da. UMPren garaipena. 9000 biztaletik gorako 155 herri galdu ditu alderdi sozialistak. Atxikitzen ditu Paris, Nantes, Rennes, Lille, ez da gutxi.

Frente nazionala mila hautetsi baino gehiago lortzen ditu eta hamar bat herri. Eskuin muturreko alderdia sustraitua da panorama politikoan.

Udazkenean alderdi sozialistak Senatua galduko du seguraski eta horrekin politika egitea, behar diren legeak krisiatik ateratzeko zailagoa izanen zaio. Egoera ez doa argitzera ezkerretik egin daitekeen politikaren ikuspuntutik.

Europearrak ditugu tartean, ez da deus onik goaitatzen ahal. Hautatutako lehen ministroak orai arte erakutsi duen malgutasunak, ez du politika sozialaren aldaketarik iragartzen.

Publicité
Publicité
31 mars 2014

Urruñako gazte asanblada, Iparra-Hegoan 4tik 6ra

Pasa den urtean bezala aurten, Urruñako gazte asanblada, segurara joanen da Iparra-Hegoaren arira. Joan den urtean egin zituzten lehen harremanak sendotzeko asmoz, aurten autobus bat aterako da pausutik. Ostiraletik igandera, bertan egonen dira, egitarau oparoaz gozatzen.

Zuek ere animatu zaitezte, Iparra-Hegoan parte hartzera eta harremanak egitera!

iparra-hegoa 2014 copia

31 mars 2014

Zentristak Baionan omen

Juano senatariak bere twitterren pozten da zentristek Baiona irabazi dutelako. Ez al du ikusi Durruty dutela haiekin, eta honek zentroko politikarik ez du eramanen. Hau da errealitatea. Baionan zentroko politika eramatea oso zaila izanen zaien Durruty nahiko muturrekoa baita eta anbizio handikoa. Kasu, kasu...

31 mars 2014

Deficit berriak iragarriak frantses estatuarentzat

Azken asteetan langabeziaren kopuruaren emendatzea iragarri ziguten. Emendatze nabarmena eta beraz gobernuaren politikaren porrota. Ondotik hauteskundeek alderdi sozialistari zigorra jarri dio, 1983tik alderdi sozialitak ez zuen horrelako zaplastakorik bildu. Hau da Hollanden kontrako jarrera garbia. 500 et 2000 langabetu gehiago izanen direla diote alderditik permanenteen kopurua txikitu beharko baitute.

Hiri asko galtzen dituzte, Toulouse adibidez, Paris atxikitzen dute baina eskuin zaharkituak NKMi jarritako traben ondorioz. Eskuina azkarra da estatu frantsesean eta eskuin muturraren normalizazioa indartuta.

Horren gainetik defizitaren berria atera da  PIBko 4,3 koa da, orai arte 4,1ekoa zen. Horrek erran nahi du zerga gehiago jarriko dituztela zorra pagatzeko. Horrek erran nahi du daramate politika okerra dela.

Estatutik diru laguntzak murriztuko zituztela iragarria zuten zor publikoarengatik, aurreztu beharko zela. Hemen ulertzen dugu murrizketa gehiago etorriko dela estatutik, herriek diru gutxiago izanen dutela.

Aldaketak izanen direla diote, ministro aldaketa, baina horrek ez du erran nahi politika aldaketa. Okerrena pentsa daiteke, arduragabekeria handia ikusten zaio gobernu horri. Gaur debate handia da Royal gobernuan bai ala ez.Problematika harrigarria dauden une politikoan!

Hemen ere ondorioak izanen dira. Bereziki tokiko  politika sozialak eramateko unean.

30 mars 2014

Emaitzen ondorengo lehen gogoetak!

iparralde_foto610x342

Esperantza handiak piztu zitzaizkigun. Zerrenda onak zeuden gure euskaldean eta lehen itzuliko emaitzak pentsatu baino hobeak ziren. Zonbait herritan, nahiz eta abertzaleen emaitzak onak izan Donibanen bezala eskuina azkarra gelditzen da. Saran ere ezker abertzaleak emaitza ona zuen eta irabazlea euskalduna izanki agian laguntza ekarriko dio hizkuntzari. Hemen ere hautetsi abertzale gehiago.

Ziburun, Ahetzen, egindako aliantzek ez dute nahi zena eskaini baina hautetsi abertzale gehiago izanen dira Ziburun eta Ahetzen. Senperen da eremua galtzen bereziki euskararen sostenguan. Hor baliteke gibelera joatea, gibelean gelditutako bi zerrendek euskararekiko atxikimendu nabarmena baitzuten.

Hendaian ere, Ezenarri irabazle denez aliantza honek hautetsi abertzale andana ekarriko du eta bereziki Aglomerazioan ordezkari bat bederen. Badakigu hor direla erabaki nagusiak hartzen eta aurrekontuak ere. Hastapen batean esperantza bazen hautetsi abertzale gehiago egotea Lapurdi Hegoaldeko aglomerazioan  kopurua ez da handia izanen eta proiektu abertzalearen ezagutaraztea nahiko zaila izanen da. Ordezkari abertzale gutxi izanen baita.

Gure garaipena Uztaritze bada, Lapurdiko herri nagusiak auzapez abertzalea baita, berkonkistaren hastapena baizik ez da!

Beste garaipen batzuk ere ditugu, Xiberoan 7 auzapeza emazteak dira, hau oso garrantzitsua da emazteen inplikazioa indartzeko politika IEHn.

Etxegaraik erran du konponbidean lanean jarraituko duela, hau ere azpimarratzekoa da gaia ez baita kanpainan asko aipatu!

Urruñak aukera paregabea bazuen eskuina zatitua baitzen. Haatik ez du Herritarrak zerrendak asmatu eta berriz de Coralek irabazten du.

Publicité
Publicité
30 mars 2014

Elkartuz prentsa herritarra sortu

logo

Nafarroan prentsa herritarrak agintarien eraso bortitzak jasan ditu, erregularki atxiloketak eta gune hesteak sufritu ditu. Gaur gure laguntza behar dute, dirua behar dute Ahotsa.info sortzen laguntzeko. Proeiktu komunikatiboak langileak behar ditu, profesionala eta horretarako aurrekontu seriosa beharrezkoa da, ahaldunen prentsak sekulako medioak baititu eta horri aurre egiteko prest izan behar da. Azken asteetan dirua biltzen aritu dira baina zuten helburura ez dira heldu. Azken indar bat helburua posible egiteko.

(ikusi bideoa)

http://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu (diruz laguntzeko linka)

https://ahotsa.info/  (webgunea)

30 mars 2014

AHTren aurkako taldeen salaketa eta elkartasun adierazpena:  APAIZIARTZA ETA GAINTXURIZKETA BIZIRIK! 

Oarsoaldea, Bidasoa eta Donostiako AHTren aurkako taldeek Lezo-Gaintxurizketan Apaiziartza baserriko lurrak lantzen dituen taldeari elkartasuna adierazi eta azken hilabeteotan jasaten ari den erasoak salatzen ditugu.

Apaiziartzan lurrak lantzeko proiektu kolektiboa duela bi urte jarri zen abian, hain zuzen ere Gaintxurizketako baserri lurrak proiektu txikitzaileen aurrean defendatzeko helburuarekin. Izan are, Gaintxurizketan garraioaren zerbitzurako poligonoen hedapen bortitza planifikatu zuen aurreko diputazioak, Jaizkibelgo Superportuarekin batera, eta Jaurlaritzak gaur egun AHTren egitasmoari loturiko plataforma logistikoa eraikitzeko asmoa du. Hori gutxi balitz, Gaintxurizketan osotara 200 hektareako “parke logistiko-industrial” baten ezarpena aurrikusten zuten Donostialdea-Bidasoa Behea Zatikako Lurralde Planak (PTP) eta Donostia-Baiona Eurohiriaren azpiegituren arloko egitasmoek. Horrek nekazaritzako ingurune baliotsu honen eta 20ren bat baserriren suntsiketa ekarriko luke.

Horregatik, Apaiziartzan eta Gaintxurizketako Errekalden aurreko diputazioak erositako lurrak lantzeko ekimen kolektiboa jarri zen abian orain dela bi urte; eta geroztik egindako lanari esker hiru kontsumo talde hornitzen dira egun Gaintxurizketa inguruan landutako baratzetatik, Lezoko lur horiek nekazaritzarako duten balio handiaren erakusle.

 Azken hileotan, ordea, Apaiziartzako lan-taldea etengabeko erasoak eta mehatxuak jasaten ari da. Egoera larri honen aurrean, Gaintxurizketan proiektu txikitzaileak errefusatzeko lurrak landuz aurrera eramaten ari den ekimen kolektiboari gure sostengua ematen diogu eta eraso horiek gelditzeko deialdiarekin bat egiten dugu.

30 mars 2014

Gure esku dago, ekitaldia La Casillan

0740fb53bf37f8bdeef15780ae8c8e00

Gure esku dago dinamikak ekitaldia antolatu zuen atzo, Bilboko La Casillan. Erabakitzeko eskubidearen inguruan giza katea antolatua dute ekainaren 8an.(ikusi bideoa) http://berria.info/berriatb/2081/

 

30 mars 2014

Duintasuna eta ausardia

2014 ko martxoaren 28an, duela urte asko herritik alde egin behar izan zuten lagun eta senideen itzulera bizi ahal izan zuten. Aske izateko joan zirenak etxean dira berriz, denok izan gaitezen ASKE!

(ikusi bideoa)

Duintasuna eta ausardia from Hodei on Vimeo.

30 mars 2014

Idoi Espias iheslaria egiara itzuli da

Idoi Espias iheslaria Donostiako bere auzora itzuli da. 24 urtez etxetik kanpo bizi eta gero Egiara itzuli da

Bj2IWCiIgAAc0dC

Publicité
Publicité
1 2 3 4 5 6 7 8 9 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité