Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
20 avril 2014

Hogeita bost mila jende Iruñako Aberri Egunean

Aberri eguna 015Aberri eguna 028

Euskal Herri guztitik etorria zen jendea. Iruñako sarreretan jarritako kontrolak jasan behar izan zituzten batzuek.Europan zehar, Eskozian, Kataluñan abiatutako prosezuak agurtuz, gure ibilbidearen jorratzeko beharra heldu zaigula ozenki aldarrikatu dugu. Independentziaren bidea hartuko dugu hobeki bizitzeko, gizarte zuzenagoa eraikitzeko. Horretan denek dugu zer egin.

Bi oreneko ibilbidea, ia-ia kilometro et'erdiko lerroa Iruñako karriketan. Bertsoak, kantuak eta diazporako agurrak izan dira goizeko unerik garrantzitsuenak. Ondoren besta egiteko garaia heldu da Anaitasunan eta alde zaharreko laguntzaileak ziren ostatuetan.

Gozamena, besteak beste aurten urte askoren ondotik presondegitik ateratu, herbestetik itzulitako militanteentzat.

Bukaerako lemak: gora Euskal Herria askatua, gora Euskal Errepublika independientea.

Azken deia etorri da Gure esku dagok giza katearen eraikitzeko egin duen gomitarentzat. Han elkartuko gara gures esku baita erabakitzeko eskubidearen aldarrikatzeko, independentzia lortzeko.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité