Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
31 mai 2014

Bihar, suprefetura aitzinean

Bihar, larunbatean, goizeko 11etan Etxerat senideen elkarteak elgarretaratze bat antolatzen du Baionako suprefetura aitzinean Ibon Fernandez Iradi eta larriki eri diren gainerateko presoen egoera salatzeko. Etxeratek egun hortako suprefetari hitzordu bat galdegin dute Ibonen kasuaz hitz egiteko.

Larriki eri diren presoak etxera!

Publicité
Publicité
30 mai 2014

Herri boterea-ri erasorik ez! Can Vies ez da ukitzen!

efectecanvies_reconstrucció_02_low

Herri boterea-ri erasorik ez! Can Vies ez da ukitzen!

Duela egun batzuk, Maiatzak 26, Bartzelonako Sans auzoan dagoen Can Vies Zentro Sozial Autogestionatua desalojatu egin zuten.

Can Vies duela 17 urte okupatutako eraikina da. Bertan auzoko proiektu asko aurrera eraman dira modu autoantolatu, asanbleario eta horizontal batetan. Auzotik hasitako bizi eredu berria arnastuz.

Can Viesi eta lehenago Kukutzari egin bezalako erasoak salatzen ditugu. Autoantolakuntzan, asanbladan eta horizontaltasunean oinarritutako proiektuak maite, defendatu eta miresten ditugulako!

#canviesnoestoca !

http://canvies.barrisants.org/

 https://es.wikipedia.org/wiki/Centro_Social_Autogestionado_Can_Vies

30 mai 2014

Alde hemendik, flashmob

alde

Indar okupatzaileen aurkako Oñatiko herri mugimendua, flasmoba prestatzen ari da ekainaren 14ean eginen duten fan hemendik egunerako. Alde hemendik mugimendua, herrikako mugimendua da euskal herrian diren indar okupatzaileak kanporatzeko asmoz sortua. Herrian, mendian egiten diren kontrolekin gelditzeko, errepresioa gelditzeko eta kolore guzitako polizia eta militarrak kanporatzeko animatzen zaituztegu batu, antolatu eta zuhaitza astintzera.

Bida batez, Oñatin, ekainaren 14an eginen den fan hemendik egunean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

ez ditugulako nahi, ez ditugulako behar, indar okupatzeaileak Euskal Herritik OSPA!! 

30 mai 2014

Ekainak 14ko, Baionako manifa nazionala lagundu

logo-info-gorri

Ekainaren 14eko manifestaldia, eta besta erreusitzeko laguntzaile dei zabal bat egiten dugu gaurtik goiti.

Egun honek antolaketa haundia suposatzen duenez denen laguntza beharko dugu.

Horretarako nierebanoa.org web gunean atxemaiten ahalko duzute laguntzaile izaiteko inskripzio orrialde bat, zure ahalmenen arabera betetzekoa.

Manifestaldia arratsaldeko 4-etan hasiko da, eta 6-ak eta erdietan besta herrikoia hasiko da.

 Hurrengo astean programazio zehatza komunikatuko dizuegu.

30 mai 2014

Azken ostirala

etxera

Hilabeteko azken ostiral guziz bezala, Urruñako biribilgunean, Euskal preso politikoen aldeko elgarretaratzea egin da. Hori aprobetsatuz, ekainak 14ko Baionako manifestaldi nazionalera joateko deia egin da. Urruñako elgarretaratzean 15 pertsona bildu dira baina berriz ere ez da herriko etxearen sustengurik somatu; ez da herriko etxeko ordezkari edo hautetsirik agertu.

Publicité
Publicité
26 mai 2014

Preso eriak etxeratzeko eskatzeko, manifestazio nazionala maiatzaren 31n Ondarroan

12:30ean abiatuko da manifestazioa, Ondarroako Zumarditik, 'Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoa etxera' lelopean.

“Larri dauden presoen egoeraz kezkatuta elkartu gara gaur hemen”. Hainbat sektoretako norbanakoek egin dute manifestaziorako deialdia, eta horien izenean hitz egin du Iera Arantzamendi Ondarruko Iparra Galdu Barik plataformako kideak. Azaldu duenez, 11 dira gaixo dauden euskal presoak. Horien osasun txostenen “atzean” giza eskubideen urraketa dagoela azpimarratu du Arantzamendik. Iosu Uribetxebarria, Ventura Tome eta Ibon Iparragirre presoen adibideak jarri ditu: “Ibonen egoera dohako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirik kurdelenetarikoa da”, adierazi du. Apirilean Basauriko espetxetik Navalcarnerokora (Madril) urrundu zuten Iparragirre.

Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna kendu ondoren, etxean dago preso.Tomeren kasuan, prostatako minbizia atzeman zioten iazko urtarrilean, eta abenduan birikietakoa zuela esan zuten. Baina erregimen berezian segitzen du, Murtzia I (Murtzia) espetxean.

Etorkizunari esperantzaz begiratzen dion jendartea izan nahi du gureak”, esan du Arantzamendik, eta, haren ustez, horretarako beharrezkoa da preso eta iheslarien gaiari konponbide adostua ematea. Horregatik, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko, manifestaziora deitu dute datorren maiatzaren 31rako: “Pertsona hauek guztiak preso mantentzen dituzte: giza duintasunaren eskubide oro urratuz eta beren integritate fisiko zein moralaren aurka jokatuz”.(Ahotsa.info)

Gaixo dauden presoen zerrenda:

- Ibon Iparragirre, Ondarroa. Navalcarneroko espetxean (Madril).
- Inma Berriozabal, Elorrio. A Lamako espetxean (Galiza).
- Josemi Etxeandia, Larrabetzu. Topaseko espetxean (Salamanca).
- Txus Martin, Basauri. Zaballako espetxean (Araba).
- Aitzol Gogorza, Errenteria. Basauriko espetxean (Bizkaia).
- Ibon Fernandez Iradi, Lasarte-Oria. Lannemezango espetxean (Frantzia).
- Gari Arruarte, Hernani. Almeriako espetxean (Andaluzia).
- Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz. Villabonako espetxean (Asturies).
- Ventura Tome, Tafalla. Murtzia I espetxean (Murtzia).
- Iñaki Etxebarria, Iruñea. Topaseko espetxean (Salamanca).
- Josetxo Arizkuren, Iruñea. A Lamako espetxean (Galiza).

26 mai 2014

LAB postariaren alde

LABek Postarekin duen gatazkaren baitan Mugerreko sailkapen zentroa blokeatu du gaur goizeko 6:00etatik 10:00etara. Sindikatuak Nicolas Borrega Donapaleuko postariaren berrintegrazioa galdetzen du bere lanean, baina egoerak aitzina ez duela egiten ikusita ekimena egitea deliberatu dute. "Postak blokatzen du egoera eta blokatua den bitartean guk blokatzen dugu posta" adierazi du LABeko Eñaut Aramendik. 20-25 bat pertsona joan dira Mugerreko zentrora, kostaldeko posta guztia sailkatzen duen eraikin honetan lana ezin izan baita atzinatu gaur kostaldean ez da postarik izanen. "Postak galdu du egun bat eta hori zen helburua" gaineratu du Aramendik. Blokatzea eman delarik langile batzuk barruan baziren ere gehienak ezin izan dira sartu beraien lan tokira. Langileen artean batzuk haien sostengua eman nahi izan diote Borregari eta protesta egiten gelditu dira. CGTko Baionako postako ordezkaria ere hubildu da eta arratsaldean haien sostengua aztertuko dutela jakinarazi dute. Lan auzitegiko epaileak asteazkenean eman behar du afera honen gaineko ebazpena. Arratsaldean Lan Ikuskaritzarekin bilduko dira sindikatuko ordezkariak.(kazeta info)

Gora LAB !! CGT-ek sustengu komunikatu bat atera du arratsalde hontan. Milesker gurekin egon diren Postako langile guztiak.

26 mai 2014

Hamaika urteko neska bortxatzeagatik epaitua Pauen

Mauleko 62 urteko herritarra epaitu dute goiz honetan Pauen 11 urteko neska bat sexualki erasotzeagatik. Haurrak aste batzuk behar izan ditu gertaera burasoei aipatzeko. Jakin eta burasoek gendarmeria abisatu d. kerketa egin eta gizona atxilotua izan da eta gaur berean epaitu dute.

26 mai 2014

Europako parlamentua nolakoa izango

Nahiko gaizki abiatzen da berriz ere parlamentua bere legetimitatea kaskarra baita abstentziao ikusi eta. Abstentzio ez da 2009koa baino handiagoa baina handia da parte hartzea ez baita %50era heltzen.

Bestalde eskuinekoa da poderea bertan, eskuin muturra indartzen baita. Haatik ezker muturreko diputatuen kopurua emendatu da ere, 35etik, 45era pasa dira. Berdeek bi diputatu galtzen dituzte.

Eskuina indartzen da Europan, ez du esperantza pizten, agian Greziako eredua hedatzen hasiko da...(mapa le Figaro)

26 mai 2014

Europako hauteskundeen emaitzak Urruñan

Boz emateko gai: 7262

Abstentzioa: %55,91

Boz emaile:%44,09

Alliot Marie lehena: 682

ondotik Aliot eskuin muturra:441. Zenbaki kezkagarria dugu hemen, zaila da ulertzea. Eskuin muturral aldarrikatzen duena ez da baitezpada gure herrian islatzen. Pentsa daiteke biztanlegoa zahartzen ari dela, beldur berriak sortzen direla, politikariengan konfiantza galtzen ari dela. 

hirugarren Bové, militante atipikoa hastapen batean baina bere aulkia atxikitzen du, erreleboa ez du pasatzen.404 boz, abertzale askoren boza eskura zukeen.

Jean Tellecheak 399 boz lortzen ditu, honek ere abertzale batzuen boza eskura zukeen, ezker abertzaleen aldetik hautagairik ez egoteak ekarriko zizkion boz batzuk eta bestalde erran daiteke EAJren erronka hauteskundez hauteskunde bozak biltzen joatea da. Urruñan behintzat bere bidea egiten ari da. 

Alderdi sozialistak beherakada badu, 317 bozekin, hau poderean egonez ez du argudo handirik herritarren bereganatzeko.

Hots Urruña ongi kokatzen da eskuinean. Gero eta gehiago eskuin muturrera. Hau bai kezka dela.

Publicité
Publicité
1 2 3 4 5 6 7 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité