Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
15 mai 2015

Legeak ukatzen dien babesa (eri diren presoak)

Arduraz azaldu da Jaiki Hadi gaixo dauden euskal presoen asistentziaz arduratzen den plataforma. Elkarteko bi kide atxilotu zituen Guardia Zibilak martxoaren 25ean, eta ordutik, areagotu egin dira espetxean dauden preso erien asistentzia bermatzeko trabak. Hala azaldu dute Fernando Arburua eta Oihana Barrios plataformako kideek Bizkaiko Medikuen Elkargoan eskaini duten agerraldian —martxoko polizia operazioan atzeman zituzten biak—. Jaiki Hadiko kideez gain, gaixo dauden euskal presoen aldeko herri plataformak izan dira bertan. Eta maiatzaren 16rako mobilizazioak antolatu dituzte preso eriak dauden herrietan Giza eskubideak errespetatu. Larriki gaixo dauden presoak etxera goiburupean. Jon Kirru Iparragirre Ondarroako (Bizkaia) Iparra Galdu Barik herri plataformako kidea: “Egoera larri hau ez da soilik presoen eta euren senideen arazoa. Giza eskubideak errespetaraztea gizarte guztiaren zeregina da”.

 

11 dira gaur egun larriki eri dauden presoak. Baina zerrenda handituz doala azaldu du Arburuak. Norabide horretan aipatu du Jagoba Codo preso donostiarraren kasua, espondilitis ankilosantea du eta okerrera egin du azken urteetan. Gaixo dauden beste hiru preso ere identifikatu dituzte, tartean, minbizia duen kide bat. Baina Jaiki Hadiko kideak azaldu du momentuz ez dituztela kasu horien izenak publiko egingo, “konfidentzialtasuna gordetzearren eta beraien borondateari kasu eginez”.

Hiru presoren egoerarekin kezkatuta azaldu dira plataformako kideak. Txus Martinen egoerak nabarmen egin du okerrera Arburuaren arabera. Eskizofrenia sintomak areagotu zaizkio. Etenda du asistentzia psikologikoa eta zailtasunak ditu dagokion tratamendua jasotzeko. Okerrera egin du Ibon Iparragirrek ere. Arburua: “Une honetan, inoiz baino arrisku gehiago du bere bizia kolokan jarri dezakeen infekzioa jasotzeko eta kalte neurologiko zein psikikoak handitzeko”.  Ibon Fernandezen Iradiren kasua ere aipatu dute plataformako kideak. Dei auzitegiak maiatzaren 7an erabakiko du Iradi espetxean jarraitzen duen ala ez.

Behin eta berriz azpimarratu du elkarteak: kanpoko asistentzia psikologikoaren traba eta debekuek "sakoneko kaltea" eragin diezaieke pazienteei. Eta egoera hori salatzeko protesta egingo dute maiatzaren 16ean. Larriki preso dauden herrietako plataformek bat egin dute horretarako. Tartean, Galdakaoko S.O.S. Txus Martin plataforma (Bizkaia), Ondarroako Iparra Galdu Barik eta Hernani, Errenteri eta Lasarte-Oriako euskal presoen taldeko lagunek (Gipuzkoa). Iparragirre: "Oinarrizko giza eskubideen errespetua aldarrikatzeko, eta ondorioz, larriki eta sendabiderik gabe dauden presoen berehalako askatasuna eskatzeko herri, jatorri, pentsaera eta ideologia ezberdinetako jendea elkartu nahi dugu".

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité