Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
5 décembre 2018

Ator horiak zapaldu nahi dituzte

Résultat d’images pour gilets jaunes

Hirugarren egunaren ondotik lehen lerrora barne ministroa atera da hitz egitera. keinua ez da lasaitzearen bidean kokatzen.

Rifirafe izigarriak izan dira ator horien eta gobernuaren artean. Herritarrak atera dira egoera latz bat plazaratzera, ohartu dira ez zirela bakarrik gaizki bizitzen ari, horretaz hitz egin dute, ideiak partekatu eta gauzak aldatu behar zirela ohartu. Determinazio handia erakutsi dite eta elkartasun zabala sortu. Iritzi publikoa alde dute eta etengabe ator hori berriak atera dira gobernua salatzeko.

Lehen urratsetan eskuin muturrarekin lotu nahi izan dute baina politikoekiko mesfidantza erakutsi dute eta egoeraren irakurtzeko gaitasun garbia erakutsi. Herritarrak ikasiak, formatuak dira eta gaur egun gobernuak ematen dituen urratsen irakurtzeko gaitasun osoa dute eta dirua nori hartzen zaion eta opariak nori egiten diren irakurtzen badakite eta argumentazioa badute. Podereak plazaratzen dituen hitzak ez dituzten sinisten, ez dituzte egitzat hartzen.

Mugimendua oso zabala da eta lasaiki aritzeko nahikeria erran dute hastapenetik. Lasaitasun handiarekin aritu dira bideak blokatzeko. Gobernuaren erantzunak orai arte oso hetsiak izan dira eta pixkanaka mehatsuka aritu da. Hau da kezkagarria, politika bera jarraitzeko determinazioa erakusten dute. Zergak emendatuko dituztela. Estatuko goimailan dagoen jendeak ez duela ulertzen ematen du, egoera oso larria dela alegia, jendea benetan sufritzen ari dela eta gainera pobreenak ez direla atera, atera direnak dira pobrezian erortzear daudenak dira eta horiek, pentsionistak eta hilabetesari ertainak dituztenak pobrezian erortzeko beldurrean bizi dira. Hori dena Macronek aberatsenei opariak egiten dizkielarik. Poderan daudenak kasta deitzen dituzte.

Kolektiboki erotzat hartzen dituzte ez baitira gai gaur gertatzen dena ulertzeko. Herria karrikan dago, herritarrak ez dira geldituko nahiz eta moratorio bat proposatzen duten poderetik. Sei hilabeteko geldi une horri konfiantza egitea oso zaila da konfiantza hautsi baita, horregatik hain azkar oihukatzen den Macronek joan behar duela.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité