Résultat d’images pour mouvement gilets jaune

Macron-ek hitz egin du, ez zuzenean, aitzinetik grabatutako hitzaldi baten bidez. Jarrita ikusi dugu. Eskuak mahai gainean pausatuak. Erran dute 27 milioi herritar zeudela begira. Ez dakit nondik ateratzen dituzten zenbaki horiek baina telebistan ateratzen dituzte. Goiz honetatik ari dira erraten Macron mugitu dela, urrats batzuk eman dituela eta mea culpa ere egin duela.

Oren gehigarriak ez dituela zerga pean jarriko iragarri du, hau Sarkok ere erran eta egin zuen. Horrek egiten du diru bat ez dela estatuko kutxetan sartuko beraz herritarren kalterako diru hori zerbitzu publikoetatik errekuperatuko baitu. Ehun euroko saria iragarria zen aitzinetik eta aurreratzea erabaki du baina hau ere kutxa publikoetatik aterako den diru bat. Pentsionistek diote hilean 10 euro gehiago ukituko dutela baina 2000 peko pentsidunek bakarrik. Langabetuentzat deusik ez elbarrituentzat deusik ez, elbarrien laguntzeko eskoletan ibiltzen diren languntzailerik ez zahar etxeetan dauden pentsiodunentzat deusik ez.

Negargura zeukala erakutsi nahi izan du Macronek baina mehatsuak ere bota ditu, bortizkeria salatuz baina miserian, kalean daudenek bizi duten eguneroko bortizkeria ez du aipatu, ikasleak aipatu ez dituen bezala. Beraz, egoera ez da argitzen, errepresioa erabiltzeko prest dago Macron. Aberatsenei zergen ber ezartzea ez du aipatu, aitzitik errana du horretan ez dela mugituko.

Probokatu nahi duela ematen du, herritarrek egoeraren irakurketa garbia egiten dute, irakurtzen badakite, ezin zaien iruzurrik egin ohartu gabean alegia. Arduradun politikoek boz apala dute Macronen aurrean, jaka horien gibelean gordetzen dute. Alta jaka horiek ez badute ordezkaririk nahi arduradun politikoen baluketa gaitasuna Macronen politikaren kontra joateko biderik. Oso boz apalarekin ari dira. Joko arriskutsua da. Macronen ez baitu amore eman nahi.....