Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
8 janvier 2019

Iparralde eredu.

Iparralde eredu dela entzuten dugu askotan Hegoaldeko militanteen artean. Eredu alderdi politikoen arteko adostasunak lortzen baitira aldarrikepenen plazaratzeko.

Adostasun hauen artean presoen aldeko azken prentsaurrekoan ikusi duguna, alderdi politikoak, ezkerrekoak, eskuinekoak frantsesak eta abertzaleak denak elkarrekin, gaur diote  mobilizapenak indartu behar direla presoak ateratzeko. Une batean ulertzen genuen bake prozesuarekin presoak aterako zirela automatikoki. Baina ez dira atera eta orai hurbilketarekin konformatzen gara. En Marche-eko bi diputatu ditugu baina eraginik ez dute Parisen ez dute hurbilketa erreala lortu. Noski batzuk hurbilago daude eta zalantzarik gabe gauza ona da familiarrentzat. Baina ez da aski, preso politikoak kanpoan behar dute  konfliktoari amaiera eman baldin bada. Noski presoak dira froga konfliktoa ez dela amaitu. Hor dugu Lannemezanen Gurutz Maiza, 69 urtekoa, 12 urte daramana preso, eri han daukatena eritasunengatik kanpoan egon lukeelarik. Eta Txistor ere Lannemezanen 28 urte preso. Hurbilago izateak estali behar luke kanpoan izateko duten eskubidea? Konfliktoaren bukaera benetan markatuko luken urrats bakarra. Ez da delitu edo zuzenbide arazo bat. Arazo politikoa da eta konfliktoak bertan jarraitzen du, gure izaera, gure libre izateko nahia estatuek onartzen ez dutelako.

Orduan  urrats bat dela alderdi desberdinak elkarrekin ikustea presoen hurbilketa eskatzean. Batzuendako zalantzarik gabe. Baina gure errealitate politikoan Euskal Herriak libre izateko daraman bidean badakigu Parisek ez dituela presoak askatuko ez badira horretara eramaten, jaka horien borrokak egunero erakusten diguten errealitatea da hori.

Pazientzia behar dugula erraten digute. Pazientzia? Gure herriak daraman borrokak ez du pazientziarik behar justizia baizik! Euskal Herriko hautetsiek abertzaleen botoak behar dituzte eta hori ez da aldatu. GAL-en garaian mugitzen ez  zirenean abertzaleek ez zuten pizurik hauteskundeetan, gaur egun bai! Hautetsiek ez dituzte abertzaleen aldarrikapenak entzuten, beren interesak defenditzen dituzte. Hau ez da aldatu!

Ondorioz, presoen askatzeko, hau baita gure aldarrikapena, karrika ederki astindu beharko da. Beste biderik ez dago!

Gure bi diputatu EnMarche direnak hemen, Barne ministro galanta ekarri digute, egunero lege berri bat proposatzen du errepresiorako. Panoramak ez digu zerua edertzen, baina bakea gero ta gehiago pazifikazioaren itxura hartzen ari da. Frantziak ez du gibelera egiten, ederki enfrentatzen ari da eta igotzen ari den errepresio maila aitortu behar dugu.

Eredu, egoera orokorrean independentziarako mugimendua ahuldua delarik ez da hitz egokia. Hegoaldean seguraski konfliktoan dauden indarrak oraindik hor daude, horrek diferentzia handia egiten du. Baldintza horietan PP ez da inoiz fiatuko.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité