Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
30 janvier 2019

Maskarada auzitan.

Debateek beti zerbait ekartzen dute. hemen Garan agertutako artikulua jartzen da.

MASKARADAREN INGURUKO POLEMIKA ARRAZISTA BIZIRIK

Zuberoako inauteetan buhame edo ijitoez ematen den irudia arrazistatzat jo du Nicole Lougarotek. Hori aldatzea eskatu du, baina batzuek tradizioak markatutako arauak mantentzea besterik ez dela uste dute, eta ohitura osotasunean garatu daitekeela uste duenik ere bada.

0130_kul_maskarada

Zamaltzaina, xorrotxak, kauterak edo Gathuzaina bezalakoak al dira buhameak maskaradetan? Urdiñarbetarrak urtarrilaren 6tik apirilaren 21era bitarte egiten ari diren Zuberoako itzuliaren inguruan azken urteetan izan den “polemika” berpiztu du Nicole Lougarot idazleak, eta bere erantzuna argia da: «Ez». “Les Bohémiens” liburuan bere ikuspegia eman zuen duela hamar urte, eta geroztik mintzaldiak ematen aritzen da. Gizartean bere pertzepzio arrazista gero eta zabalduagoa dela baieztatzen badu ere, horrek oraingoz ez du aldaketarik ekarri.

«Tradizioa ez da aldatzen. Tradizioarekin ados, baina arrazismoarekin ez. Urdiñarben, urteko lehen maskarada egin zutelarik, inork ez zuen irri egin buhameen jokoan», nabarmendu du. Herrian estreinatu aitzin mintzaldia eman zuen, baina ordurako testua idatzita zegoen, eta aldatzeko asmorik ez da agertu. Jean-Jacques Etxeberrik aurtengo maskaradaren parte bat idatzi du: «Maskaradako gazteak mintzaldian ziren, buhameak ere bai, entzun zuten haren ikusmoldea, eta segitu dute. Izan dadila maskarada, bere baikortasunarekin eta bere gauza ttipiekin, txarrena litzateke ez bada gehiago».

1974an, 1977an, 1982an... eginak ditu maskaradak Etxeberrik: «Ikusmolde xumea badut, ez dut jakintsuetan sartu nahi, baina barnetik eta hurbiletik bizi ditut maskaradak. Nire ustez, buhameen kontu hori ez da nahita urtero eramana den trufa bat; niretako bidean hartu dugun tradizio bat da, aitzinarazi ez duguna». Alde horretatik, egungo egoeraren defentsa egin zuen: «Entzuten dut hobekuntza bat ekartzen ahal genuela, eta ados egoten ahal naiz, baina ez dut utziko erraten nahita egin dugula ikusmolde ezkor bat ematea buhame jendeari. Inautea kritikoa da, eta sail guztietan da».

Egungo errealitatearen zailtasuna azaldu du maskarada egileak, non euskararen ezagutza gero eta txikiagoa den, biztanleria galtzen duen lurraldean: «Ohartzen gara gazteek ez dakitela deusik, eta guk egiten dugula indar bat mezu horren aitzina eramateko. Gutxi gara lan hori egiten dutenak, nire ustez gero eta gutxiago gara».

Aldaketa eskatzen duen Lougaroten parean, moldaketarik ez dutenak nahi atzematen dira. Jada gaur egun eginak direnak ere gaitzesten dituzte, zenbait roletan emakumeak eman izana, esaterako: «Baditugu alde batetik jakintsuak, kritika zorrotzetan sartzen direnak eginak diren gauzez, jakitatea badute, baina ez dute parte hartzen beraien ikusmoldea edo laguntza ematen».

Etxeberrik egungo errealitateari egokitzeko egin daitezkeen aldaketekin bat egiten du: «Maskaradan heldu den urteetan beharko dute gauza andana bat aldatu. Sinbolika atxikiz kauterak langile xumeak izaten ahal dira. Eramaile edo herri bakoitzak hartuko duelarik segida, ahal du amiñi bat ekarri, aberastasuna horretan izaten da. Berritasunak baldin badira, ez dira denen gustukoak izanen, baina aitzina izan dadila».

Lougarotek tradizioarekiko atxikimendua erakutsi du: «Nik ere maskarada bera horrela maite dut, salbu buhameen jokoa. Prefosta ahal da aldatu, baina niretako urgentzia duzu kanbiatzea buhameen peredikua eta rola». Bera baino lehenago beste batzuek ere galde bera egin dutela gaineratu du, Junes Casenavek esaterako. «Erran zuten behar zela beste zerbait atzeman, baina apezak dira, eta maskarada hain libre baita, ez duzue entzun nahi. Ni ez naiz apeza, baina ber gauza erraten dut. Ez duzu euskaldunen libertatea buhameen jokoan», adierazi du Lougarotek.

 

Euskara eta gazte dinamika, maskaradarako beharrezko baldintzak

«Euskararik gabe ezin da maskaradarik izan, eta niretzat txarrena litzateke ez baldin bada gehiago», baieztatu zuen Jean-Jacques Etxeberrik. Urdiñarbeko maskaradaren idazleetako bat denak tradizioak gaur egun bizi duen arriskua nabarmendu du horrela.

Zentzu horretan gaineratu du: «Gazte horiek ez dute kultura horrekin loturarik, jada euskara traba handietan sartzen ari da, erran behar baita gero eta euskaradun guttiago dugula, eta niretzat hor da egiazko kaltea. Mutil eta neska gazteen juntatzea herri batean, ez baita erraza horrelako ekitaldi bat muntatzeko». Etxeberrik agerian uzten duen errealitatearen erakusgai izan zen 2012ko maskarada, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek antolatu behar izan zuten, herririk ez baitzen aurkeztu urte horretako Zuberoako inauteria egiteko. I.E.

Publicité
Publicité
13 janvier 2019

Jaka horiak bezainbat

Résultat d’images pour presoak etxera

Frantzia osoan diote laurogei mila bat herritar  atera zirela kalera bederatzigarren egunerako. Alegia mobilizapen honek lortzen du frantses gobernua astintzea eta Macroni kezka handiak sortzea. Kazetariak Le Pen Marine gomitatzen ari dira bere programa azal dezan sekulan Macronek arazo larria balu. Alegia eskuin muturrari ateak zabaltzeko prest daudela zonbait eremutan.

11 hil, bi mila bat zauritu,batzuk oso larriki, 246 filma non jaka horiak zanpatuak ikusten diren polizien eskuen artean. Hau da zonbait zenbakitan bilan txiki bat. Poliziari ez zaio mugarik ematen eta polizien artean ere kezkak daude, ordrea mantentzea ez baita jendea zanpatzea. 68ko prefeta batek zioen lurrean agoen pertsona zanpatzea norbera zanpatzea zela. Gauzak aldatu dira asko.

Jacques Toubon, eskubideen babeslea, bere postutik poliziak erabiltzen dituen armak debekatzea eskatu zuen  frantses parlamentuari igorri zion txostenean. Toubon ez da ezkertiar erradikala, eskuineko politikaria izan da.

Bederatzigarren mobilizapena azkarra izan da eta gobernuak ez du urratsik ematen.

Baionan eta Bilbon laurogei mila herritar bildu dira presoen defentsan, partaide genituen Macronen aldeko bi diputatu era. Ea kopuru berak erabaki desberdina ekartzen duen...

 

8 janvier 2019

Iparralde eredu.

Iparralde eredu dela entzuten dugu askotan Hegoaldeko militanteen artean. Eredu alderdi politikoen arteko adostasunak lortzen baitira aldarrikepenen plazaratzeko.

Adostasun hauen artean presoen aldeko azken prentsaurrekoan ikusi duguna, alderdi politikoak, ezkerrekoak, eskuinekoak frantsesak eta abertzaleak denak elkarrekin, gaur diote  mobilizapenak indartu behar direla presoak ateratzeko. Une batean ulertzen genuen bake prozesuarekin presoak aterako zirela automatikoki. Baina ez dira atera eta orai hurbilketarekin konformatzen gara. En Marche-eko bi diputatu ditugu baina eraginik ez dute Parisen ez dute hurbilketa erreala lortu. Noski batzuk hurbilago daude eta zalantzarik gabe gauza ona da familiarrentzat. Baina ez da aski, preso politikoak kanpoan behar dute  konfliktoari amaiera eman baldin bada. Noski presoak dira froga konfliktoa ez dela amaitu. Hor dugu Lannemezanen Gurutz Maiza, 69 urtekoa, 12 urte daramana preso, eri han daukatena eritasunengatik kanpoan egon lukeelarik. Eta Txistor ere Lannemezanen 28 urte preso. Hurbilago izateak estali behar luke kanpoan izateko duten eskubidea? Konfliktoaren bukaera benetan markatuko luken urrats bakarra. Ez da delitu edo zuzenbide arazo bat. Arazo politikoa da eta konfliktoak bertan jarraitzen du, gure izaera, gure libre izateko nahia estatuek onartzen ez dutelako.

Orduan  urrats bat dela alderdi desberdinak elkarrekin ikustea presoen hurbilketa eskatzean. Batzuendako zalantzarik gabe. Baina gure errealitate politikoan Euskal Herriak libre izateko daraman bidean badakigu Parisek ez dituela presoak askatuko ez badira horretara eramaten, jaka horien borrokak egunero erakusten diguten errealitatea da hori.

Pazientzia behar dugula erraten digute. Pazientzia? Gure herriak daraman borrokak ez du pazientziarik behar justizia baizik! Euskal Herriko hautetsiek abertzaleen botoak behar dituzte eta hori ez da aldatu. GAL-en garaian mugitzen ez  zirenean abertzaleek ez zuten pizurik hauteskundeetan, gaur egun bai! Hautetsiek ez dituzte abertzaleen aldarrikapenak entzuten, beren interesak defenditzen dituzte. Hau ez da aldatu!

Ondorioz, presoen askatzeko, hau baita gure aldarrikapena, karrika ederki astindu beharko da. Beste biderik ez dago!

Gure bi diputatu EnMarche direnak hemen, Barne ministro galanta ekarri digute, egunero lege berri bat proposatzen du errepresiorako. Panoramak ez digu zerua edertzen, baina bakea gero ta gehiago pazifikazioaren itxura hartzen ari da. Frantziak ez du gibelera egiten, ederki enfrentatzen ari da eta igotzen ari den errepresio maila aitortu behar dugu.

Eredu, egoera orokorrean independentziarako mugimendua ahuldua delarik ez da hitz egokia. Hegoaldean seguraski konfliktoan dauden indarrak oraindik hor daude, horrek diferentzia handia egiten du. Baldintza horietan PP ez da inoiz fiatuko.

6 janvier 2019

Jaka horiak Baionan

Larunbatean 1500 jaka hori atera dira Baionan mobilizapen zortzigarren egun horretan parte hartzeko. Ipar Euskal Herrian ere herritarrak mobilizatuak dira eta gobernuaren politikan aldaketak eskatzen dituzte.

Ohargarria da Miarretzeko autopistaren ateratzean jaka horien elkartzeko gunea begiratzean determinazioa puntua ikustea. Izan ere kanpoan den hotzarekin herritarrak bilduak, jarrita, xutik, pankartak denetan, batzuk frantses banderarekin beste batzuk ikurrinarekin, hor daude eleketan, aktualitatea komentatzen, batzuetan asko beste batzuetan kopuru txikitan.

Kontutan hartu beharko da Ipar Euskal Herriko hiru diputatuetatik bi En Marche-eko diputatuak direla, alegia Macronen politika sustengatzen dutela. Ez ditugu entzun komentatzen Antoine baionarrak eskua galdu duelarik batean. Poliziak erabiltzen dituen armak gerlarako armak dira eta berne ministroak ez du zalantzarik erakutsi horien  erabiltzeko.manifestaldi

Errepresioa gora doa eta mobilizapenek ez dute etenik. Gobernuak bere politikaren jarraitzeko nahia zabaltzen ari da telebistako kate gehienetan. Horretarako kabinetetan dauden kontseilariak aldatzen ari dira. Pentsatzen dute hauteskundeetan garaitzeko hor zeudenak oso onak izan direla baina une latz honetan beste batzuk behar dituztela. Seguraski iritzi publikoa gobernuaren alde jartzeko asmoz!!!

Alderdi politikoak oso ahulduak dira frantses politikan, ezkerrean zein eskuinean. Sondeoek diote jaka horien mobilizapenek ez dituzte hautuskunde emaitza pozgarriak iragartzen, alegia emaitza onak izanen direla eskuin muturrarentzat. Herritarrak urtetik urtera, politikarien gezurrak entzutean etsituak sentitu dira eta dituzte betiko politikariak sinesten. Beste zerbait saiatu nahi dute, orai arte baztertu dena.

 

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité