Norabide
Herri txikiek askatasuna lortzeko hautatzen dituzten estrategietan diferentziak badaude eta azken asteek ikuspuntu interesgarria ikusi dugu aktualitatean.
Hasteko Frantziako adibidea hartuko dugu. Izan ere azken hilabeteetan Frantziako herritarrek itzeleko borroka daramate erretretaren defentsan. Itzela baina horren aurrean gobernuak ez du gibelera egiten eta tramankulu guztiak erabili ditu, legeak eta gainerateko komunikazio, manipulazio guztiak erretreten mugimendua kriminalizatzeko eta mobilizapenak isiltzeko. Aukera handia zen parlamentuan ezkerreko alderdiak eta eskuin muturreko alderdia elkartuz erreforma gelditzeko. Aukera hori bazterua izan da herritarrek ez baitzuten babesteuko eta horrek ondorioak ekarriko baitzituen eta indar gehiago emanen Le Penen alderdiari.
Aldiz, elkartze berri bat agertu da LIOT parlamentuko taldeak beste parlamentari bilketa bat erreformaren kontra bozka bat antolatzeko edo proposatzeko. Lehen aldian ez da ibili, nahiz eta LIOT taldea eskuinekoa izan ez du gaitasuna izan eskuineko beste diputatu aski lotzeko proiektuari, araudi batzuk erdian daudela eta.
Beste proposamena egin du LIOT taldeak erretretako erreformaren aldin aldaketaren kontra joateko eta beste arau batzuen gatik diputatu kopurua lor lezake gobernuaren proiektua gelditzeko. Hau beraz parlamentuko gora behera diputatuek daramaten jokoan interesatzen direnentzat, eta batzuetan ekarpena izan daitekeena. Haatik, aldi honetan beste puntu bat gehitu zaio parlamentuko jokoari. Izan ere, LIOTeko burua frantses ariztokrata ezaguna delarik, eskuinekoa, oso moderatua politikan baina ekintzetan dirudienez demokrata, ezusteko laguntzaile bat lortu du. Duela egun batzuk, Charles de Courson diputatuaren ondoan, Sophie Binet CGTko idazkari berria ikusi dugu. Ematen zuen bigarren gerla ondotik Conseil National de la Résistance aren barnean sortu zen aliantza berpiztu zela. CNR naziak garaitu ondoren sortu zuten eta horrela Securité sociale besteak beste pentsatu.
Ematen du faxismoari aurre egiteko izan zen akordioa jartzen dela mahai gainean autoritarioa den gobernuari aurre egiteko, eskuin muturra baztertuz. Herri akordio gisa. Gogoetarako ematen du horrek. CGT nazien kontra erresistentzian aritutakoak badaki zer den eskuin muturra eta ez du ahantzi nahi, ikusten du gobernuek ahaleginetan dabilela ezpzioa RN alderdia eskaintzeko. Horrela LIOT taldea babestea erabaki du lege proposamenaren alde jarriz. Herri baten interesa defenditzeko elkartzearen beharra hobestu dute, ez dira horren beldur izan, duten nortasuna eta identitatea aski azkar sentitzen baitute horrelako urratsa emateko.
Bigarren adibidea Brahim Gali Frente Polisarioko presidenteak eman duen elkarrizketa Berrian aurkitu dugu. Bertan gaurko egoera aztertzen du Sanchezen traizioa aipatuz. Bere erresistentziarako gerla kontatzen du eta gogoratzen du nahiz eta diferentziak egon frentearen barnean, iritziak kontutan hartzen direla eta elkarrekin jarraitzeko erabakiak tinko mantentzen dutela. Gazteen aldetik erabaki bera plazaratua da. Herriak bizi duen egoera oso larria da eta indar handiak dituzte kontra, borroka latzak bizi dituzte eta sufrimendu handiak. Lagunak ere badituzte eta Afrikak jarraitzen ditu. Beti helburu berarekin doz, aurrera joateko erabakiarekin, zentzu berean askatasunaren bila, askatasuna lortu arte, damutu gabe eta deus ukatu gabe. Elkarrekin.
Bi adibide horietan, herri osoaren askatasuna eta libertatea bilatzen da, helburua garbi indartsuago izateko. Batean potentzia duen estatu batean, eta bestean gobernua herbestean duen herrian.
Benetan gogoetatzeko ematen digu