Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

27 février 2015

Albizu anderea gogoan dugu.

Andere ausarta, bere bizia herriari eskaini zion eta biziak golpe gogorrak eman zizkion. Elkartasunari tokia egiten jakin zuen eta herriaren borrokari lotzen.Bizitzari aurre egiten, gertakariei erantzuten eta poesiaren bitartez bere bihotzaren berri eskaini zigun. Bizitzaren golpe gogorrei aurre egiten eta eritasunaren erasoari eutsiz joan zaigu. Urruñako herriak bere gogo bihotzean atxikiko du bere aztarna eta biziari zion maitasuna. Hatsa elkarteak eskaini dion idatziari lotzen gara eta doluminak igortzen dizkiogu bere familiari.

Daniela maite zaitugu. Gure Urruñako lagunak

 Daniela Albizu gure oroitza-‘penetan’

Aurten, Otsailaren azken egunetan, Daniela Albizu, gure olerkari lagunak, norabaiteko mundu batera bide egin digu.
Dozena bat urtez, bere aztarnak, Hatsaren Poesia liburuan utzi izan dizkigu, bainan azken 5 urte hauetan, emeki emeki, gaixotasun larri baten itzalak, bere azken indarrak  estali dizkio.
Guretzat, Daniela, kemena baino gehiago, sutsutasunez beteritako  pertsona bat zen.
Suak  ez du bakarrik erretzen edo berotzen, argitzen ere du.
Horren frogagarri, Hatsaren Poesia liburuan, 2011an,  agertu zuen bere azken olerkia, hona hemen .
Argi ‘haundia’z mintzo da ,osasunez ahulduz zoalarik  segurazki ere, bere iragaiteren iragarmena zuela  bere buruan susmatzen 
Hatsaren Poesia Egunean. Oxtikenea .Senpere 2006 Urtean 
Banoa
Ilunpetan nintzen,
hortxe gordea.
Egun batez,
urrun-urrun,
argi bat,
ez nakien zer zen
ARGIA.
Banoa emeki-emeki,
argia handitzen ari da.
Orai argiak hartzen nau,
gelditzen naiz, begiak itxita.
Begiak ideki nituelarik
poz ikaragarri batek hartu ninduen.
Tunel batean nintzen,
begiak itxita banoa aintzinean.
Begiak ideki nituelarik,
tuneletik ateratu nintzen,
argi turrusta batek hartu ninduen.
Ikusten nuen, bai eta entzuten
xorien kantuak, haurren irriak 
eta nigarrak,…
eta abar.
Orduan jakin nuen zer zen
BIZIA.
             Daniela Albizu         
                                                                                      Hatsa elkartearentzat                                                                                                Auxtin Zamora
Publicité
Publicité
25 février 2015

Korrikaren ibilbideak ordutegia du

ibilbidea korrika

Korrikako antolatzaileek ibilbidearen ordutegia iragarri dute. Martxoaren 19an, 17.00etan abiatuko da Urepeletik eta hiru egunez Ipar Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 29an Bilbon bukatzeko.

"Euskahaldun" lelopean, martxoaren 19an Korrikaren edizio berri bat abiatuko da Urepeletik. Antolatzaileek ibilbidearen ordutegia eta Korrikaren sakelerako aplikazioa iragarri du. Hots, Korrika bidean ez galdetzeko tresnak plazaratu ditu Aek-ak.

Martxoaren 19an 17.00etan Korrikak euskararen aldeko hitzordua finkatu du Urepelen. Lehen egunean Urepele, Banka, Baigorri eta Donibane Garazi zeharkatu ondoren, 00.34etan Maulera ailegatuko da.

Xiberotik pasatu ondoren, martxoaren 20an 08.53etan Ezpeletatik Baxe Nafarroa agurtuko du Ainhoan sartzeko. Biharamunean, Nafarroatik iragan eta Gipuzkoatik pasatuko da. Ondotik, Nafarrora itzuli eta 18.53etan Azkainera iritsiko da, bidea Lapurdin barna segitzeko.

Aplikazioa eta unitate didaktikoa

Korrikako antolatzaileek iragarri dute aurtengo edizioak aplikazio bat edukiko duela. Hain zuzen ere, Korrika Kulturalaren agenda edo ibilbidea sakelako telefonotik ikusten ahalko da. Halaber, lehen egunerako eta azken egunerako informazio interesgarriak eskainiko ditu: lo egiteko tokiak edo ostatuak.

Gainera, adin tarte guzietako ikasleei zuzendua den unitate didaktikoa atera du Aekak. Horri esker Korrikako mezua ikastoletan zabaltzen ahalko da. Tresna hunen helburua euskararen erabilera sustatzea eta indartzea da eta "Aekak antolatu Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharraz ohartaraztea".

Berrikuntza gisa, Korrikako antolatzaileek adierazi dute aurten martxoaren 19tik 29ra argazki lehiaketa eginen dela eta irudi onenek sariak jasoko dituztela.

25 février 2015

Carlos Garcia Preciado atxilotua Erroman

Espainako gobernuak bide beretik jarraitzen du eta Italiako gobernuaren Carlos Garcia Preciadoren atxiloketa gertatu da. Andoaingo gaztea 16 urteko kondena zigorra sufritu zuen nahiz eta leporatzen zitzaiona oso mehea izan. 

24 février 2015

Villatuertako 11 haurren gurasoek jada eskatu dute D eredua herriko eskolan(Berria)

euskara

"Gure seme-alabek herrian ikas dezatela nahi dugu; eta euskaraz". Argi du Patxi Martinezek. Joan den astean aldatu zuen euskararen legea Nafarroako Parlamentuak, D eredua Nafarroa osoko sare publikora zabaltzeko, eta eskaera badela erakutsi nahi izan dute Villatuertako gurasoek. Irriherri elkartea sortu zuten herrian, euskararen alde egiteko, eta haren bidez jarri zuten martxan kanpaina bat gurasoek aurrematrikulazioa egiterakoan D ereduaren aldeko hautua egin zezaten. 11 umek eman dute izena; haietako bi dira 3 urtekoak. "Badakigu gehiago direla herrian D eredua nahi dutenak, baina aldaketen beldur dira", nabarmendu du Martinezek. Gaur egun, Villatuertako 30 haur inguru ari dira Lizarrako eskola publikoan euskaraz ikasten.

 

Izena eman eta gero, ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari helarazi dio herriko gurasoen nahia zein den. Gobernuari dagokio orain erantzuna ematea. "Ez dakigu noiz erranen diguten", azaldu du Patxi Martinezek. Ez du uste, hala ere, egungo gobernuaren asmoa denik euskaraz ikasi nahi dutenen eskaerari erantzutea. "Gobernuaren eredua badakigu zein den; hainbat herritako haurrak herri bakar batean aritzea nahi dute. Guk, ordea, argi dugu gure seme-alabek herrian ikastea nahi dugula, eta euskaraz", berretsi du Villatuertako aitak.

Eremu ez-euskalduneko gurasoek hainbat aldiz aldarrikatu dute hori bera: haien herrietan euskaraz ikasteko nahia. Euskararen legearen aldaketak aukera hori jarri du mahai gainean. Legeak dio eskaeraren arabera erantzunen diola administrazioak euskaraz ikasteko eskubideari. Eta gobernuaren esku utzi du lerro bat zabaltzeko zenbat haur behar den zehaztea. Aurrematrikulazioa egiteko epea legea aldatu baino lehen amaitu zen, baina eremu ez-euskalduneko gurasoak hasi dira urratsak egiten.

 

24 février 2015

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak egingo dituzte martxoaren 13tik 15era Laudion

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko topaketak antolatu dituzte Araialdeko gazte asanbladek. Martxoaren 13tik 15era izango dira Laudion eta egitarau oparoa antolatu dute hiru egunetarako.

gaztetxe_gazte asanblada_topaketa_laudioLaudioko Gazte Asanbladaren arabera, topaketa hauek antolatzeko ideia ez zen “ezerezetik sortu eta Asturiaseko lagun batzuek eginiko proposamen batetik dator”.  Asturiarrek dokumental bat egiteko asmoa plazaratu zuten Espainia mailan gaztetxe eta gazte asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua zabaltzeko asmoz. Beraz, dokumentalaren aurkezpenerako deialdi zabala egiteko asmoa izatetik topaketa batzuk antolatzera igaro dira laudiotarrak.

Topaketen helburua Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko harremanak sendotu, eztabaidatu eta zubiak eraikitzea da. Honetarako, ekintza anitzez beteta egongo den egitaraua aurkeztuko dute laster.

Izena eman nahi duen gaztetxe edo gazte asanbladak ametsakerrotuz@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar du. Bertan, asanbladaren izena eta joango den pertsona kopurua aipatuz. Akanpatzeko lekua egongo dela eta gosari, bazkari eta dutxak lotzen dabiltzatela adierazi dute.

 

 

Publicité
Publicité
19 février 2015

José Lorenzo Ayestaran Legorburu, espainaratu du Frantziak

Bizi osoa borrokan. Aste honetan Espainako poliziaren esku utzi dute frantses presondegietan atxiki ondoren. 2010ean atxilotu zuten Normandian eta orai Espainak zonbait ekintza leporatzen dizkiolako preso eraman dute. Diuntasuna eta tinkotasuna erakusten digu Ayestaranek eta estatuek euskal gaztazkari aurre egiteko duten egoskortasunaren biktima. Hitz okerrak komunikabideetan etengabe erabiltzen dituztelarik, euskal militanteak eredu izaten jarraitzen dute.ayestaran

18 février 2015

Euskararen aldeko manifestazioa otsailaren 28an Donostian(kazeta)

euskara

"Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara" lelopean manifestaldia izanen da Donostian, otsailaren 28an, UEMAk iragarri duenez. Azken aldian euskarak Estatuen aldetik jaso dituen erasoak salatuko dituzte. Gogoratu behar da, otsailaren 6ean jakin zela Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko ikastolari emandako dirua berreskuratu beharko duela.

"Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako injerentziak salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da mobilizazioaren helburua". "Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara" lelopean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak otsailaren 28an, manifestazio bat antolatu du Donostian.

“Instituzio, eragile nahiz herritarrek eskutik hartuta bidea ireki behar diogu euskarari. UEMAtik ahalegin berezia egingo dugu erantzun hori afera honi eman beharreko soluziobideekin lotzen. Izan ere, ez da nahikoa udalei babesa adieraztea. Euskaldunon eskubideak bermatu eta euskaraz aritzea juridikoki babesteko moduak bilatu behar ditugu, ezinbestean. Baita horretarako, legea bera egokitu behar bada ere", adierazi du Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak.

Hau dela-eta, egoera honi "bat eginda" egingo diotela aurre azaldu du. Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaok adierazi du Carlos Urquijo "ez dela bakarra" hizkuntza-politika aurrerakoiak egiten dituzten administrazioen aurka ari dena, eta zentzu honetan "Estatu frantziarraren ordezkari den Patrick Dallennes eta Nafarroako Gobernua ere" bide beretik ari direla azpimarratu du.

Euskararen kontrako erasoak

Gogoratu behar da iragan den otsailaren 6ean jakin zela Kanboko ikastolaren kontrako mehatxua. Hain zuzen ere, 2013. urtean Martin Garitano buru den Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko ikastolari 600.000 euroko diru laguntza emaitea onartu zuen. Gipuzkoako Administrazio Entzutegi Gorenak laguntza hori ezeztatu du eta Xalbador ikastolari emandako dirua itzultzea exijitu du.

18 février 2015

Frederik Haranburu: baldintzapeko askatasunaren deliberioa martxoaren 27an

Frederik Haranburu, "Txistor", 1990. urtean betikotasun espetxe zigorrera kondenatu zuten. 2013ean baldintzapeko askatasuna galdegin zuen. Hamazortzi hilabete beranduago, Estatu frantsesak stailaren 18an, aztertuko du senpertarraren eskaera eta Ni Ere Banoak adierazi duenez horren inguruko deliberioa martxoaren 27an jakinen da.

Mediabaskek egindako elgarrizketan, Haranburuk dioenez, baldintzapeko askatasunaren eskaera 2013ko uztailean egin zuen lehen aldiz. Senperetarrak esplikatu du orain arte ez duela egin galdeketa ez zitzaiolako "momentu egokia" iruditzen eta "ezezkoa jasotzeko arrisku gehiago" zuelako. Hamazortzi hilabeteko tarte huntan, Haranburuk zehaztu du Ebaluaketa Zentro Nazional batetik pasatu dela. "Lege zehatz batek behartzen du kondena luzeak dituzten presoei eta baldintzapeko askatasunaren eskaera egin dutenei hortik pasatzea", azpimarratu du Haramburuk.

Etorkizunari begira

25 urte pasa ditu Haranburuk presondegian, eta urte hauetan "fisikoki eta psikologikoki era hobeagoan mantentzea entseatu" da. Askatasunaren posibilitatearen aitzinean, senpertarrak ez du anitz pentsatu kanpoko bizian. "Gauzak heldu diren bezala hartuko ditut. Espetxeko urte hauei aurre egin diet gehiegi andeatu gabe, uste dut familia eta lagunen sustenguarekin nere tokia atxemanen dudala gizartean", gehitu du euskal presoak.

Halaber, gizartean izan diren aldaketak imaginatzean, senpertarrak pentsatzen du "aldaketa handiak" izan direla. "Nere ustez, pertsonak indibidualizatuagoak bilakatu dira eta harreman sozialak ezberdinak dira", zehaztu du euskal presoak

18 février 2015

Naparra, gogoan zaitugu oraindik. Zer egin zuten zurekin?

naparra

«Oso zaila da azaltzea zer sentitzen den, zer jasan genuen». Eneko Etxeberriaren hitzak dira, Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra-ren anaiarenak. 36 urte igaro dira anaia desagerrarazi zutela, eta, lehen aldiz, Nafarroako Parlamentuan mintzatu da kasuaren inguruan. Parlamentuan bestelako biktimen ahotsa entzuten den bigarren aldia izan zen atzokoa. Etxeberriarekin batera, Iratxe Urizar abokatua izan zen.

34 urte igaro dira Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparradesagertarazi zutela. Eneko Etxeberriak eman zuen gertatutakoaren berri, atzo. Anaia non dagoen argitzeko eskatu zuen: «Joxe Migelen gorpua agertzeko beste 34 urtez esperoan egon behar al dugu?», galdetu zuen erretorikoki. Ziburun ikusi zuten azken aldiz Naparra, 1980ko ekainaren 11n. Baionako polizia etxean zeukatela uste zuten; baina abokatuarekin elkartzean, zalantza sortu zitzaien senideei: «Begitarte goibela zuen, eta zerbait larri gertatzen ari zela jakin genuen». Batallon Vasco Español taldeak bere gain hartu zuen bahiketa, eta uztailaren 3ko komunikatuan esan zuen bahitua exekutatu eta Xantako inguruan lurperatu zutela. Gorpuaren bila aritu ziren senideak, urpekari eta guzti. «Desagerrarazi zuten, auskalo zer egin zioten».

Eta geroztik Naparraren bila ibili dira senideak. Bidea ez da erraza izan. Frantzia izan zen ikerketari ateak ixten lehena (1982); Espainiak egin zuen ondoren (2004). Iaz, baina, Nazio Batuen Erakundera iritsi ziren. NBEko desagertze behartuen batzordeak ondorio argiak helarazi zizkion Naparraren anaia Eneko Etxeberriari Genevan egindako bileran: Naparrarena desagertze behartua izan zen, eta kasuak irekita jarraitu behar du, gutxienez, gorpua agertu artean.

Nazio Batuen gomendioak aintzat hartzeko eskatu die Etxeberriak parlamentariei. «Joxe Migelen gorpua agertu arte, kasu ireki bat du Nafarroako Parlamentuak», adierazi zuen. Desagertzearen argitzea eska dezaten ere galdegin die, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei gorpua bilatzeko ikerketak has dezaten eskatzeko.

16 février 2015

2015eko Gazte martxa Lekunberritik aberri egunera

gazte_martxa_2015_lekunberri_berriozar_egitaraua

Lekunberrin hasi, Irurtzun eta Berriozarren geldialdiak egin, eta Aberri Egunean amaituko da Aitzinak eta Ernaik antolatu duten Gazte Martxa. “Euskal Herriko txoko guztietako gazteok batuko gara, herria mugarri dugula, gure oraina pausoz pauso eta ezker norantzan gaurdanik eraikitzeko. Gure erabaki propioak hartu eta gure nahiak egi bihurtutzeko”, adierazi dute Lekunberrin egindako aurkezpenean. Apirilaren 3, 4 eta 5ean izango da.

info+ http://www.gazteokmartxan.info/

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité