Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

25 janvier 2015

“Emarock”: Euskal Herriko emakume musikariak oholtza gainean

(hamaika telebistak eginiko bideoa; ikusi)

Publicité
Publicité
25 janvier 2015

LABen ekintza Baionan, igandetan idekitzen duten supermerkatuak seinalatuz

lab

Lab Sindikatua Ipar EH k arratsaldeko 3tan ekintza egin du Igande huntan Baionako Casino dendan. 
Helburua, igande arratsaldez ez duela idekitzeko eskubiderik salatzea, legeak hala bait dio janari saltegientzat. Arratsaldeko 4.30tan hetsi du Casino dendako arduradunak, Jean-René Etchegaray Baionako auzapezaren etortzearekin batera.

25 janvier 2015

MUSIKA SISTEMAREN INGURUAN EZTABAIDATZEKO HITZORDUA ANTOLATU DU MUSIKGERRILLAK

MusikGerrilla Arabako musika mugimendu iraultzaileak, musika sistemaren inguruan eztabaidatzeko hitzordua antolatu du datorren Urtarrilaren 31rako 18:00etan Gasteizko Gaztetxean.

Taupaka elkartearekin batera ekingo zaio hitzaldiari, dokumental batez lagunduta eta pintxo goxoekin jateko. Egungo eredu musikala baldintzatzen duten faktoreak eta ikuspuntu ezkertiar batetik zer musika kudeaketa eredu egon daitekeen izango dituzte hizpide.

23 janvier 2015

Neurri berriak atentatuaren ondotik

7500 lanpostu kendu behar zituzten defentsa arloan ,anulatuak dira. Bestalde terrorismoaren aurkako  eremuan 425 milioi euro gehi 2680 lanpostu sortzen dituzte.Hiru urterendako.

Eskolarentzat 250 milioi pentsatuak dira hiru urterentzat.

Nolabaiteko desoreka nabarmentzen da hartutako neurrien artean. Argi da lehentasuna ez dela hezkuntza, urtez urte hezkuntzaren egoera larritzen ari dela aipamen guztietan delarik.

Baloreak nahiago dituzte aipatu. Gutxiago diskriminazioa eta pobreziaren hedapena herri batzuetan. Seine Saint Denis departamenduan auzapezek salatzen dute askotan estatuak ez diela dirurik ematen departamendu hortako gabezien hobetzeko.

Frantses estatuak ez du dirurik egoera soziala hobetzeko. Errepresioan du inbertitzen. Oso seinale txarra da hau.

Sozialisten keinua igortzen du bere hautesleei diskurtso ederra eginez eta diru pixka bat hezkuntzan emanez. Diru asko behar litzateke hezkuntzak sortzen dituen edo mantentzen dituen desorekak eta injustizia sozialen zuzentzeko.

22 janvier 2015

Emaztea bertsolaritzan

(ikusi bideoa: hamaika telebistako erreportaia)

Publicité
Publicité
22 janvier 2015

Intza Otxandabaratzen aurkako erabaki gogorra.

Intza Otxandabaratzen aurkako auzia oso gogorki bukatu da, alegia erabakitako zigorra oso zorrotza dela. Sei urteko zigorra, nahiz eta bi ez fermu, eskainiak dauden baldintzak kontuan hartuz eta eskuratutako sostengu sozialari begira, ezin da ulertu, gako demokratikoetan eta  presondegiak pertsonen baitan sortzen dituen ondorioei begira.

Mila itzuli ematen ahal zaizkio gaiari, baina gako arruntetan eta azterketa juridiko konparatibo bat martxan jartzen bada garbi gelditzen da Frantzian ere herritar mota desberdinak daudela justiziaren aurrean. Nonbait bagenekien eta azken urteetan oldartzeetan harrapatutako gazteen kontrako epaiak, presondegiratze lasterrak begiratuz, Frantziako justiziak errola handia izan du oldartzeen errepresioan eta frantses prentsak gai horren estaltzeko.

Bake prozesu bete betean, etengabe Frantziari laguntza eskatzen zaiolarik prozesu horren indartzeko, aterabide politikoak emateko, etxeko lan oso zorrotzak egin ditugularik, bizkarra ematen digu Frantziak. Funtsean beti egin duen moduan.

Gako politikoetan horren itzulpena egitea ez da errexa. Batzuentzat aukera bakarra da etengabe ateak idekitzen joatea. Bai, aukera bat da. Baina egoera orokorrari begiratzen badiogu, alegia gaurko estatuari interesaren zaion politikari atea horien idekitzea ia-ia ezinezkoa da. Zergatik? Gaur frantses estatuari terrorismoaren kontrako politika gogor bat eramatea, gerla mota bat bultzatzea egunero sortuko dituzten etsai batzuen kontra. Lehentasuna ez da elkarrizketa, zorroztasuna eta lege errepresiboak baizik.

Hauteskundeen bezperan alderdi sozialistari interesatuko zaio abertzaleekin lotzea. Abertzaleei interesatuko zaie sozialistekin joatea postuen lortzeko, hau da kalkulu politiko hutsa. Eskuinarekin joatea ere batzuendako balioko du ere. Negoziaketa nahiko konplikatua gelditzen da gako politiko hutsetan, ez bada ikastolen aldeko jarrera ekonomikoa indartzea soilik, eta ez da gutxi noski. Baina, alderdi sozialistarekin hauteskundeetara joateak, gaur egun alderdi honek daraman politikari so eginez, patriotismoaren zurrunbiloan ber kokatzea da, frantses patriotismoaren indartzera joatea, mugimendu gisa gure interesak baztertzea. Lurralde erreformak alor askoren kudeaketa tokiko instituzioen esku uzten du.Horrek bertan egon eta agintean egon behar garela pentsarazten digu eta nonbait egia da. Tokiko kudeaketa tokiko instituzioetan egonik gure helburuak betetzera goazela pentsa dezakegu. Baina ez gara soilik tokiko kudeaeta baten alde ari, herri proiektu baten alde baizik, herri baten eraikuntzaren alde. Horrek estatuarekiko berizketa eskatzen du.

Ez da noski ideologia handien garaia, denak edo ia-ia denak zakarrontzira botatuak izan dira, ez da aberastasunen garaia ere, alegiak estatuak dirurik ez duela lurraldedesberdintasunetara igortzeko. Parisetik ez zaigu deus etorriko! Ez ideia berririk, ez dirurik!

Ondorioz zer esperantza? Gaurko egoera gogorrak, jarrera errepresiboak ondorioak izanen ditu. Frantses herritarrek, nahiz eta une honetan ezkerreko alderdiak, baztertuak bizi diren lurraldeetako biztanleak ez dira deus egin gabe geldituko, oldartze eta mugimendu berriak sortuko dira frantses herritarren eskuineratze horri aurre egiteko. 

Errepublikaren ofentsiba gogorra jasanen dugu Pariseko atentatuen ondotik, abertzaleen kontrako ofentsiba izanen da ere. Frantsesak izatera behartu nahiko gaituzte. Eraso pertsonal gisa sentiarazi nahi izan dute atentatua eta Iparraldeko herritar askok horrela sentitu du eta frantses gisa elkartasun azkarra piztu dute, frantses nazionalismoa indartu dute gure lurraldean ere!

Gure diskurtsoa entzunaraztea ez da erreza izanen, larrialditasun egoerari sinesgarritasun itzela eman diotelako, zoko guztietaraino heldu da, musulmanak ikusten ez dituzten tokietaraino.

Independentziaren aldeko borroka eta mugimendua, berriz gogoetatu beharko da gure helburua Frantziatik askatzea baita, sinesgarria izan dadin. Hau ez da hauteskundeetatik pasatzen, hau eguneroko lan politikoetatik pasatzen da.

Gure helburu demokratikoak ez baitira frantses estatuak proposatzen dituena eta gure herritarrak babestu nahi ditugulako.

21 janvier 2015

Jeronimo Prieto (LAB) da Baionako lan auzitegiko lehendakari berria. (Hitza)

lab

Urtarrilaren 9an hartu zuen LAB sindikatuko ordezkariak, Jeronimo Prietok, Baionako lan auzitegiaren kargu gorena. Gaur egun lan auzitegian langilegoa eta enpresaburuak ordezkatzen dituztenek 2017a arte beteko dute kargua baina joan den azaroan bozkatu zen lege baten ondorioz (irakurri HITZAk egin zuen erreportaia) ordezkariak ez dira gehiago hauteskundeetan izendatuak izanen. Jitekoa den erreforma berri batek gainera, hain berezia den lan auzitegiaren ibilmoldea bera aldatu lezake.

Mediabask kazetari erran dionaz, Jeronimo Prietok uste du LAB sindikatua lehendakaritzara iritsi izanak erakusten duela “normalizazio zerbait badela lehendakaritzara iristeko kudeaketan”. Haatik, 2017an gauzatuko den aldaketarekin, eta deliberatu bezala hauteskunde sindikaletako emaitzak badira kontuan hartzen, ikusi beharko da zein eremu administratibo hartuko den kontuan; departamenduko emaitzen arabera egiten bada, Prietok argi du bere sindikatua “lan auzitegitik desagertu daitekeela”.

 

20 janvier 2015

BILBO EUSKALDUNA HELBURU!

Bilboko Euskal Herrian Euskaraz-ek joan den larunbat goizean mintegia antolatu zuen. Bertan, Bilboko EHEko kideok, Hau Pittu Hau konpartsa, Tanttaka eta Euskarriko kide batzuk parte hartu genuen.

Taldeok elkar ezagutu, EHEren ibilbidearen laburpena egin eta aurrera begirako erronkez elkarrekin hausnartzea zen helburua.

Saio oparoa izan zen, iraganari begira jarri gintuena, baina batez ere aurrera begira. Bilbo euskalduna lortzeko bidean bai norbanakook bai, modu antolatuan, EHEk eta beste taldeek ditugun zereginak eta erronkak zehaztu eta garatu, euskaltzaleok buruan ditugun kezkak azaleratu eta konponbideak lantzen ahalegindu ginen.

Denon artean, Bilbo euskalduna eraiki dezagun!

20 janvier 2015

Inkulpatutako abokatuen prentsaurrekoa.

18 janvier 2015

Udalen euskara planak auzitara eramaten hasi dira Nafarroan(Berria)

 

baztan

Baztango Udalaren euskara plana salatu du Nafarroako Gobernuak.

Udalean hizkuntz irizpideak jartzea legez kanpokoa dela uste du.

Udal gehiago egon daitezke jomugan

Euskara sustatzeko neurrien aurkako auzibideetan Carlos Urkijok jarri du zeresana azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak: udalak auzitara eraman ditu euskara bultzatzeko neurriak hartu dituztelako. Ez da bakarra, ordea. Nafarroako Gobernua ere hasia da bide bereko neurriak hartzen. Helegiteak jartzen ari da udalen euskara planei, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Baztango Udalera, esaterako, jakinarazpen bat bidali du gobernuak, esanez legearen kontrakoak direla euskara sustatzeko hartu dituzten neurriak, eta auzitara joko duela. Helegitean emandako argudioak ikusirik, oso litekeena da beste herri batzuk ere salatzea.

Asteon bertan jaso dute txosten bat Baztango Udalean. Abuztuan onartu zuten euskararen erabilera normalizatzeko plana, eta azaroan informazioa eskatu zien gobernuak. Toki Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparzaren agindu bat iritsi zaie orain; planari helegitea ezartzeko agindua da.

Irmoa da gobernuaren agiria. Batetik, iruzur egitea egotzi dio udalari: «Udalean euskararen erabilera arautzeko erregulazioa da, normalizazio plan gisa mozorrotua». Bestetik, legeak ez betetzea: «Kontraesana da planak esparru juridikoa aipatzea oinarri gisa eta gero sistematikoki urratzea». Planak dio legea beteko duela eta herritar guztien eskubideak bermatuko dituela, baina gobernuak uste du «lege babesa emateko formula» soilik dela hori.

Edukiari erreparatuta, Baztango planak badu antza Gipuzkoako Diputazioarenarekin —Urkijok salatu du hura—. Bi alde nagusi ditu, finean: zerbitzuak euskaraz ziurtatzea eta udalean euskara lan hizkuntza izan dadin saiatzea.

«Gaztelania bazterrean»

Euskara lehenesteko neurri zenbait ageri dira planean: webgunea irekitzean euskarazko bertsioa agertzea lehenik, herritarrekiko harremanetan lehen hitza euskaraz egitea udaleko langileek eta seinaleetan euskara erabiltzea, adibidez. Hori «gaztelania bazterrean uztea» dela dio gobernuak.

Zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko, kontratuetan hizkuntz irizpideak jarriko dituzte. Gobernuak ez du auzitan jarri horren legezkotasuna —Urkijok, bai—. Administrazio Auzitegiaren ebazpen bat aipatu du: «Administrazio publikoen hizkuntz betekizunak ez dira ahultzen era batera edo bestera kudeatzeagatik». Gobernuak dio herritarren zerbitzuetan jar litezkeela irizpideak; udalaren jardunerako kontratuetan, ez.

Hain zuzen, udalaren barruko neurriekin bereziki kritiko da gobernua. Idatzizko erlazioan, euskara bultzatuko dute: herritarrei euskaraz egingo diete, erdaldunen eskubideak errespetatuz betiere; euskara ofizial den eremuko erakundeei euskaraz egiteko eskatuko die. «Ele bitan egin behar dute, interesdunek bat erabiltzeko eskatu ezean», erantzun du gobernuak.

Gomendiorik ere ez du onartu: hautagai euskaldunak aurkezteko «konpromisoa» hartzea proposatzen die planak alderdiei. Ez du nahi UPNk: «Konstituzioa urratzen du, kargu publikoak edukitzeko eskubideari dagokionez».

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité