Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

12 novembre 2014

XILABA finala Baiona azaroaren 15an

silaba

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren larunbatean azaroaren 15ean iritsiko da Baionako helmugara... Bertan jokatuko den Finalean Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, eta Xumai Murua bertsulariak neurtuko dira. Joana Itzaina arituko da gai-emaile Baionako Lauga gelan. Epaile lanetan Eneko Bidegain, Beñat Soulé, Lierni Elorza, Joakin Arregi eta Erik Etxart izanen dira bertsularien lanak neurtzeko ardura ukanen dutenak. Eta aurten, Txomin Ezponda bertsulari baxenabartarrak jantziko dio xapela xapeldun berriari.Saioa 17:00etan hasiko da.

Finalean bi herritar egonen dira, Sustrai Kolina eta Odei Barroso. Biak, bertsolari handiak, aukera guztiak dituzte sailkapen ederra egiteko, hor izanen gara bertso ederrak entzuteko. Hain preziatuak diren bertsolarien alde zertxobait gehiago egitea nahi genuke herrian, adibidez elkarteen diru laguntza aztertzen delarik, orai arte ematen den diru pizar horiek baino gehiago ematea bertsolariak sortzen aritzen den Bertsolarien lagunak elkarteari.

Publicité
Publicité
12 novembre 2014

LAB larunateko mobilizaziora deitzen Hendaian

lab

Frantses estatuan kolektibo bat sortu da Austeritatearen kontra "3 A" deitzen dena. Duela egun batzuk deitu gaituzte PCF-ekoak jakiteko ea LAB-ek parte hartu nahi zuen holako dinamika batean.

Gure ustez holako dinamikak guztien artean hitz egin behar dira eta ez egina izan den moduan bainan ala ere, deitu gaituzte behingoz.

Saiatzea aurrera begira elkarlanean aritzea, inportantea delako,

Erabaki dugu deitzea antolatzen duten hitzordura (Larunbata 15an, goizeko 11etan  Hendaiako Herriko Etxea aintzinean).

12 novembre 2014

Parisen epaiketa

Joan den astelehenean hasi zen Parisen Oihan Barandalla, Mikel Carrera, Ibon Gogeascoetxea, Zigor Garro, Borja Gutiérrez, Iurgi Mendinueta eta Marina Bernadóren aurkako epaiketa. Kataluniako Rescat kolektiboak bideo hau zabaldu du Marina Bernadóren sustenguz.

(Ikusi bideoa) http://www.youtube.com/watch?v=Y16EmwqLwTc

 

9 novembre 2014

Ziburuko ikastolaren alde 5000 pertsona

DSC_2613DSC_2615

DSC_2641DSC_2635

 

 

DSC_2646

Manifestaldi jendetsua Poulou auzapezari ikastola herritarrena dela gogoratzeko, ikastola kokatua dela Ziburun eta bertan gelditzeko erabakia hartua dutela burasoek. Euskararen babesa da Ikastola, prentsan euskararen aldekoa dela dio Poulouk, froga dezala ekintzetan, hitzak soberan daude jada. Esperantza dago aterabidea atxemanen dela laster.

8 novembre 2014

Gure Esku Dago-ren mosaikoa Donostin, arrakasta!

DSC_2482DSC_2491

 

DSC_2552DSC_2569

 

Publicité
Publicité
7 novembre 2014

Hirigintza plangintza atzera bota du Paueko auzitegiak

plu

Duela bi egun Paueko auzitegiak Urruñako hirigintza plangintza ( PLU) atzera bota du. Plangintza 2013an bozkatua izan zen baina geroztik auzitegira eramana izan zen. Herritar desberdinek atakatu zituzten proiektu eta obra desberdinak. Ondorioz 2007ko plangintza erabiliko da hirigintza lantzeko.

7 novembre 2014

Egunerokotasuna iheslarien begietan

Proiektu interesgarria, iheslariek bizitzen dutena hobeki ulertzeko.

7 novembre 2014

Gaur 11etan ikastolek argiak itzaliko

images

Gaur goizean ikastolek argiak itzaliko dituzte 10 minutuz, Ziburuko ikastolekin elkartasunez. Ikastola guztiak Ziburuko ikastolaren egoerak kezkatzen dituztela erakusteko goizeko 11etan argi guztiak itzaliko dituzte. Egoera oso larria baita Ziburuko auzapezak Ziburuko ikatolari biziarazten diona;Ez du argudio izpirik ematen bere jarera esplikatzeko, jarrera atoritarioa, herritarren gainetik kokatzen da eta gainera sostengua Hegoaldetik etorriko dela soilik erran nahia. Poulou jaunak ez du ulertu Ziburuko herritarrek ere ikastolaren egoera ezagutzen dutela, herritar askok euskara sostengatzen dutela galdu baldin badute ere. Ez du ulertzen hizkuntza batek, kasu honetan euskarak ez duela beldurrik ematen gaur egun, herritarrek ulertu dutela hizkuntza bat ezagutzea gehi bat dela. Beste mendeko batekoa da Poulou jauna, ideia zaharkituak defenditzen ditu eta gaur egun zailtasunak ditu bere jarrerarekin segitzeko. Jauzi bat eginen dute ikastolek Ipar Euskal Herrian Poulou jaunaren jarrerari esker, injustizia ikusten baitakite herritarrek. Ideia zaharkituen defenditzeko beti egoten da jende multzo bat, haatik mundua aurrera doa eta ikastola aurrera doan mundu horretako da!

6 novembre 2014

Joan den astearteko elgarretaratzean blai

Aste osoan Ziburuko ikastolako laguntzaileek elkarretaratzeak antolatzea erabaki zuten egunero arratsaldeko 5ak eterditan. Astearteko eguraldiak egin zuen laguntzaileek blai bukatu zirela. Egun horretan Piarres Larzabal kolegioko erakaslegoa elkarretaratzera hurbildu zen elkartasuna erakusteko.

DSC_2449DSC_2456

 

6 novembre 2014

LAB sindikatak datorren larunbateko manifestaldiko deiari lotzen da

Ziburuko ikastolari sostengua emanez LAB sindikatak bideoa zabaltzen du larunbateko manifestaldira deituz. Izan ere Ziburuko ikastolak jasaten duen erasoari erantzuten laguntzeko prest dago LAB irakaskuntza ere.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité