Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

22 janvier 2020

Erretraren erreformaren kontrako mugimenduak jarraitzen du.

Résultat de recherche d'images pour "erretretaren erreformaren kontrako baionako geltokian"

Aste honetan, Parisera joaten zen trena grebalari talde batek gelditu dute Baionako geltokian. Polizia etorri eta gero, grebalariek oihu artean utzi dute geltokia. "Erretreta gurea da,lortzeko borrokatu ginen, atxikitzeko borrokatuko gara" oihukatuz joan dira.

Datorren ostirala, greba egun nagusi bat izanen da. Mobilizapenak indartzen ari dira. Baina ematen du gobernua erresistentzia maila hori jasateko prest dela eta ez duela amore emanen gertatzen ari denaren aurrean.

Résultat de recherche d'images pour "violences policières"

Bitartean, polizien bortizkeriaren lekukotasunak biderkatzen ari dira, gobernoaren babesa iaia erabatekoa delarik. Epaileek gero eta salaketa gehiago behar dituzte epaitu eta kazetariek traba ugari dituzte beren lana egiteko. Argazki eta filma andana dabiltza sare sozialetan herritarrek bizi dituzten bortizkeriak soilik manifestaldietan parte hartzeagatik. Nonbait filma horiek eskertu behar dira epaiketetan baliagarriak izaten baitira manifestariei poliziaren kontra oldartzea leporatzen zaielarik.

Publicité
Publicité
18 janvier 2020

Presidentea ihesi.

Taha Bouhafs, journaliste, militant de gauche et ancien candidat aux législatives de 2017 sous l\'étiquette France insoumise.

Taha Bouhafs @T_Bouhafs

Antzerkira joana zen Macron. Ostiral arrats goxo bat pasatzera joana zen. Baina ikusleen artean noski telefona eraman zutenak bazeuden. Zoritxarrez Macronentzat. Twitterren mezuak zabaltzen hasi dira Macron zer antzokitzan zegoen.

Berehala erreformaren aurka diren batzu antzokira hurbildu dira eta batzuk sartu dira aux Bouffes du Nord.

Berehala polizia ingurura etorri da eta hor zeudenak urrundu ditu.Eta Macron salbatu dute, presidentea ihesi joan da. Horrenbeste herritarrekin elkartzea maite duen presidentea ihesi doa!Benetako arazoa badu bere herrian ibiltzeko beldurtzen hasten bada!

Goiz honetan jakiten da antzerkia ikustera joan zen kazetari batek, Macronek ikusi nahi zuen antzerki bera, twit bat igorri zuela errateko Macronen gibilean zegoela eta antzokiaren inguruan manifestariak zeudela. Komisaldegira eraman dute Taha  Bouhafs kazetaria, bortizkeria sortzeko talde batean parte hartzea leporatuz. Hau ez bada kazetarien isilarazteko beste teknika bat!!!! Gainera France Insoumisekin aurkeztu zen 2017ko hauteskundeetan.

 

18 janvier 2020

Prefetei igorritako zirkularra polemikan.

Martxoko herrietako hauteskundeak kezka bihurtzen ari dira Macronen gobernua eta bere alderdiarentzat. Egoera politiko sozial orokorrari begira En Marche mugimendua aurrikusten ari da hauteskunde hauetan emaitzak txarrak izan daitezkeela presidentearen alderdiarentzat.

Horren irakurketa leuntzeko edo, porrota handia saihesteko, hauteskundeen egunean eginen den emaitzen irakurketari begirada berezia ematea eskatzen die Barne ministroak prefetei. Izan ere, prefetek igortzen baitituzte emaitzak Barne ministeritzari.

En Marche mogimenduak badaki herri txikietan implantazio txikiagoa duela, indar gehigo duela aglomerazio handietan.

Polemika piztu duen zirkularrean prefetari eskatzen zaio En Marche alderdiaren alde izanen den irakurketa bat egitea. Ez da erraza arazoa ulertzea benetan politikaren trafikoei lotutako pentsamentuan kokatzen baita.

Prefetak Barne ministroari emaitzak igortzen dituelarik,  herri bakoitzean irabazi duenaren etiketa emanen du. Alderdi bakoitzak bere etiketa badu baina asko eta bereziki herri txikietan auzapezek ez dute. Beraz, prefetan egin inkestaren arauera alderdi edo sensibilitate bati lotzen du irabazlea. Asko zentroan kokatzen dira. Helburua da zentroko sensibilitate hori, nahiz eta alderdi bati ez lotua izan, En Marche kapitalizatzea eta hauteskundeen emaitza manipulatzea ondoko herrietako hauteskundeen ondotik.

Alegia, herritarrek kasu egiten ez duten eremua manipulatzea eta Macron salbatzea.

Oraindik kupula horren babesteko tramankulu bat! Hara non duten kezka estatuan dagoen altxamendu sozialaren aurrean!!

 

16 janvier 2020

Mikel Sansebastian presoaren urtebetetzea

Bai Urruñan, Jalgi taldeak antolaturik, Mikel Sansebastianen urte betetzea oroitu genuen, 41 urte eta hamaika preso. Etxean nahi ditugu!

 

La imagen puede contener: 5 personas, personas sonriendo, personas sentadas y texto
 
;
16 janvier 2020

43garren eguna greban.

Résultat de recherche d'images pour "LAB 43 jours de greve contre la reforme retraite Bayonne"photo mediabaskLa imagen puede contener: cielo y exteriorXiberoko Botza

Hilabete oso bat baino gehiago greba hasi zela erretretarako erreformaren kentzea eskatzeko. Baiona LRMeko alderdi kideek bilera zuten ostatu batean. Manifestariek bilera trabatu nahi izan dute baina polizia hurbildu eta ekintza moztu dute. Manifestariek gutun bat irakurri dute. Aste hastapenean Lasserre diputatu En Marche aren etxe aitzinean elkartu ziren grebalariak diputatua seinalatzeko. izan ere bi diputatu En Marche dira hautatuak izan Izan Ipar Euskal Herrian eta ez dute batere komunikatzen erreformari buruz. pentsa daiteke ados direla. Tokiko En Marche taldea nahiko azkarra izzan behar da hauteskundeen emaitzak ikusi eta.

Gisa guztiz grebalarien urratsek erakusten digute En marche alderdiarekiko jarrera aldatzen, edo gogortzen ari dela. Ez da ahantzi behar hilabete bat baino gehiago daramatela batzuk soldatarik gabe!

Publicité
Publicité
16 janvier 2020

Urgentzia klimatikoari buruz zer egin?

Résultat de recherche d'images pour "quoi faire pour la planete"

Zientifikoek badakite zer egin behar den. Greta Stieglerek azpimarratzen du soilik zientifikoek erraten dutena, bertzerik ez. Engaiamendu azkarra erakusten du, oldartzen da haurtzaroa kendu diotelako. Azkar eta argiki erraten du inork entzun nahi ez duena. Helduek ez dute beren ardurak hartzen. Garatuak diren helduek ez dute beren ardura betetzen. Eta arrazoin du eta mobilizapen handiak lortu ditu Gretak egiak erraten baititu.

Tragedia da eta horren aurrean helduek ez dute erantzuten. Eszenatokia aldatu behar da bestenaz bertan desagertuko gara.

Konsumoa aldatu behar da, berziklapena egunerokoa izan behar, eta konsumoa txikitu behar da. Lan egiten hasi behar gara, ez dugu emplegurik behar sistima zerbitzatzeko baizik eta, mundu berri bat sortzeko.Trukatze berriak sortzen hasi behar gara eta sistima gure zerbitzurako jarri.

Politikan ere. gaur egun politikak ez baikaitu zerbitzatzen, ez gaitu laguntzen. Politikan profesionalak bilakatu direnak politikoen sistima zerbitzatzera joanen dira. Ez dute planeta gogoan izanen, politikaren mikro mundua defendituko dute.

Guk egunero hau egin dezakegu:

Ibili, bizikleta hartu, garraio publikoa hartu.

Argiak itzali.

Haragi gutxi jan.

Bio eta bertakoa jan.

Konposta egin.

Birziklatu

Tresna zaharra erabili.

Baina arduradun politikoek askoz gehiago egin dezakete. Momentuko ez dute egiten eta Gretarekin oihu egin nahi dugu.

 

 

16 janvier 2020

Diruarekin dena da posible?

Résultat de recherche d'images pour "fuite de Ghosn"

Ihesaldirako erabilitako hegazkina.

Azken egunetan Carlos Ghosnen ihesaldia komunikabide  askotan aipatua izan da. Batzuetan ihesaldia goraipatzeko ere. Dirua lapurtzeagatik, dagoeneko asko zeukana, justiziaren aurrean aurkeztu behar zuen, Japoniako justiziaren aurrean. Presondegia saihesteko dirua erabili zuen Ghosnek eta 12 milioi euro utzi behar izan zuen baldintzapeko askatasuna lortzeko, eta horrela atera zen kartzelatik. 

Kutxa batean sarturik, ihes egin du libanora bertakoa baita. Horretarako dirua erabili du berriz ere laguntzaren lortzeko. Bere 12 milioi euro utzi behar izan ditu. Orotara 15 eta 18 milioi euro artean utzi behar izan ditu bere ihesaldia antolatzeko Ghosnek Canard Enchainen araueran.

 

16 janvier 2020

Macron Pabera Afrikako bost presidentekin

Résultat de recherche d'images pour "Macron à Pau"

Bayrouren herrira hurbildu da Macron Afrikako politika zorrozteko Sahelgo bost presidentekin.

Macronen seguritatea antolatzeko  24 CRS konpainia ekarri dituzte, alegia 2160 polizia, gehi Pabeko bertako poliziak, gehi Eliseoko seguritate indar gehienak, behintzat Macron segitzen dituztenak.

Herriko hauteskunde bezperan, horrelako indar erakustaldiak bazukeen Pabeko herritarren artean eragin zerbait. Ona ala txarra ikusiko dugu Bayrou berriz ere aurkezten bada. Kazo edo putxero batzuk baditu zintzilik Baurouk, frantses justiziak inkulpatu duenetik kargu politikoa alderdiaren alde erabiltzeagatik.

6 janvier 2020

Ondarearen alde.

Saint-Jean-de-Luz : bientôt classée sur la liste mondiale de l’Unesco ?Sud-Ouest photo.V.D.

Artean eta historian aditua den Jean François Larralde aritu da tokiko artea eta historia lantzen eta ezagutarazten. Gure kulturaren alde egiten duen lana preziatua da.

Proposamen berria aurkezten du egun, Donibane Lohitzuneko ondarearen egoerarengatik kezkatua. Ondarearen babesteko bide berriak proposatzen ditu, eta bereziki UNESCO-rengana jotzea aipatzen du. Izan ere, UNESCO-ren babesak onurak ekarriko lituzke eta aukerak finantzamendu berriak ondarearen zaintzeko.

Noski, kezka ulergarria da, gaur egun finantzamendu handiak beharrezkoak baitira aspaldiko eraikuntzak zaintzeko.Notre Dame de Paris-ren suteak ideia batzuk eman ditu.

Bereziki artearen mundua ezagutzen duen aditu batengandik interesa eskertzekoa da, egiten duen ebaluaketa zintzoa baita.

Haatik, beste zalantza heldu da burura UNESCO aipatzen delarik. Alegia, UNESCOren eskura monumentuak pasatzen direlarik, haien fama mundu osora hedatzen da, haiekiko interes handiagoa pizten da. Eta merezi dute fama handiagoa lortzea. Baina, famarekin, bisitari gehiago erakartzen da. Eta bisitari gehiagorekin turismoaren aukera indartzen joaten da, eta turismoaren aukerarekin garapen ekonomiko mota bat.

Tokiko kulturaren ezagutzeko aukera indartuz joanen da, eta euskal kultura mundu osoan horren berri izanen dute. Hau da erraten zaiguna gaur egun, laborantza ekologikoa turismo orekatu baten ondoan,  garapen ekonomikoa segurtatua izanen dela.

Nahi genuke horretan sinetsi, baina Donostia dugu ondoan, eta turismoarekin, hotelak,  B&B eta etxebizitza turistikoaren garapenak trabak sortzen dituela diote herritarrek. Turismoak bertakoak kanporatzen ditu inguruetako herrietara. Bertzalde, turismoa lotzen ahal da industriarekin, lantegiekin? Turismoarentzat ez al dira eremuak ber margotzen, eta herritarren bizimodua egokitzen?

Larrungo azpiegituraren berrantolaketa, UNESCO, parking berriak...eta nork daki zer dagoen instituzioen mahai azpietan! Zer nolako etorkizun nahi dugun aipatu behar genuke, zer antolaketa orokor, zer ingurumen, zer zerbitzu. Edo soilik instituzioen bulegoe erdi pribatuetan aipatzen diren gaiak dira?

5 janvier 2020

Ormetan literatura, Lundi matinen eskutik

Bi diputatu En Marche dauzkagu Ipar Euskal Herrian!

 

 

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité