Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

5 janvier 2020

Postdemokrazia, estatuaren gezurra eta errealitate soziala.

 

Résultat de recherche d'images pour "discours Macron"

Hau da pentsa daitekeena Macronen diskurtsua entzun ondotik urte bukaera zela eta.

Diskurtu bat non ez den batere aipatzen gizarte osoa astintzen duen mugimendua. Ematen du txikiek oihu egiten duten bitartean, agintean daudenak, egitea pentsatu dutena egiten jarraitzen eta jarraituko dutela. Elkarrizketa, ordurarte sekulan eraman ez dena, aipatu du, elkarrizketarik ez delarik karrikan dauden jaka horiekin. Ez ditu zaurituak aipatu diskurtsoan, aitzitik elkarrizketa izan dela dio. Gezurra, G.Orwells. Manifestaldietan gertatu bortizkeria guztia estaltzen du, harentzat ez da existitzen. BI mundu dira, elkarrizketarik ez da, alta erabilitako hiztegiak kontrakoa dio.

Diskurtsoan lehenik militarrak eta poliziak agurtzen ditu Macronek. Noski horien beharra dauka bere agintea xutik atxikitzeko.

Doinua, apez batena, goxoa, enpatiaren abotsa, erretreten erreforma bururaino eramanen duela errateko, miseria gehiago baizik ez duela ekarriko dakigularik. Sistima unibertsala justizia izanen dela erraten du, erretreten balioa jautsiko dela dakigularik. CNR(Conseil National de la Résistance) aipatzen du, horren ondotik sortu baitzen elkartasun antolaketa, erretretak eta seguritate soziala, hau justua dena. CNRk oihartzun handia du herritarren artean, Macronek bere alde jarri nahi du erreferentzia hori hartuz, bere erreformak CNRek egin duena desegin nahi duelarik.

Imposaketa alde batetik eta erresistentzia bestaldetik,hau da egoera Frantzian, hau da postdemokrazia, elkarrizketarik ez delarik hau da martxan eman dena, imposaketak erantzuna eskatzen du. Ekonomia blokatzea baizik ez da gelditzen maila egokiko elkarrizketa lortzeko, hau da herritarrei gelditzen zaiena. Agintean daudenak dirua baizik ez dute errespetatzen beraz ekonomiaren gelditzea, blokatzea baizik ez da gelditzen. Diru aski galdua izanen dutelarik behar bada elkarrizketa sortuko da.

Publicité
Publicité
5 janvier 2020

Italian erretretaren adina jausten dute.

Résultat de recherche d'images pour "reforme retraite en italie"

Italian orai arte 67 urtetan hartzen zen erretreta. Zerbait aldatzen ari da bertan. Izan ere, Bost izarretako alderdiak bere kanpainan adierazi zuen bezala, gobernuak 62 urtera pasatzen du erretreta hartzeko adina. Hasteko, hiru urteko esperientzia egin nahi dutela diote.

Dagoeneko 43000 pertsonak aurkeztu dute beren txostena erretreta hartzeko.

Kalkulua da, pertsonaren adina eta bere zahartasuna lanean metatuz, ehun baino gehiago ateratzen bada, orduan erretreta hartzeko eskubidea eskatzen ahal da, gutxieneko adina 62 urte izanik. Ez da inor behartzen baina aukera idekia da.

Noski erretreten ordaintzeko bideak zein izanen diren aipatu beharko dituzte, Italiaren finantzak ez baitira oso onak baina debatea idekia da eta bereziki, eskubidea zabaldu da.

Frantzian gertatzen denarekin konparatzen hasten bagara zaila da ulertzea horrelako desberdintasunak daudela Europaren barnean, norabide desberdinetan edo aurkako bideetan erreformak abiatzen direla. Frantzian bizi den greba mugimendua ez da bukatu eta erretreten erreformarekin zer gertatuko den ageriko da.

5 janvier 2020

Seguritate sozialeko bulego bat gutxiago.

Résultat de recherche d'images pour "securité social"

Donibane Lohitzuneko merkatuaren ondoan Seguritate sozialeko bulekoa bat dago. Azken urte hauetan ez da inongo arazorik izan eta bezero edo erabiltzaile nahiko ibili da bulego horretan, bulego horren beharra frogatzeko eta hor dauden langileen presentzia justifikatzeko.

Duela gutxi jakin da bulegoa hetsiko dela. Ez dago beste azalpenik. Ulertzen dugu hau dela Macron presidentearen politikaren erabakia, alegia serbitzu publikoen murrizketa besterik gabe.

Geldituko dena da, astean bi aldiz Sagardianen hitz ordu bat hartzen ahalko dela arazo bat baldin bada. Pentsa, bost egunetik hor dauden langileekin, bi egunetara hitz ordu batekin, aldaketa itzela da! Ondorioa izanen da ez dugula edozoin arazoren aurrean berehalako erantzunik izanen, eta sekulako arazoak izanen ditugula gure paperen kudeatzeko.

Hendaiako herriko etxeak protestatu omen du eta lortu duke astean hiru aldiz bulegoa idekia egotean Hendaian. Donibanen ez dateke protestarik egon hestea totala denez.

3 janvier 2020

Urtarrilaren 11an, presoak.

Résultat de recherche d'images pour "presoak"Résultat de recherche d'images pour "presoak"

Euskal prentsan presoen inguruko diskurtsua aldatzen ari da. Ematen du Parisetik ere gauza gutxi ari dela egiten aitortzen ari dira batzuk, negoziaketa horietan buru belari aritu direnen artean ere. Egia da, Lannemezanen bisita egiten delarik errealitatea oso gordinik daukagu.

Bertan dago 35 urte preso daraman Georges Ibrahim preso politiko libaniarra. Bere egoerak frogatzen du frantses estatuaren interesek giza eskubideen zapaltzeko gaitasun handia daukatela.

Bertan, Frederik Haranburu gurutzatzen dugu, harek ere 30 urte daramana preso, eta eritasun larriak dituzten beste presoak ere besarkatzen ditugu.

Handik ateratzean garbi daukagu mobilizapen gordinak, determinatuak, ez baditugu egiten ez dela deus aldatuko. Macronek giza eskubideekiko duen iritzia argitu digu, 2018tik jaka horiekin izan duen politika aztertu dugularik. Hori bai erreala zen, sinesgarria zen.

 

3 janvier 2020

Independentisten abstentzioari esker.

Cristina Narbona, Pedro Sanchez eta Adriana Lastra gaur goizean PSOEren zuzendaritzako bileran. / ©Emilio Naranjo, Efe

Espainak eskuinari ematen dio botoa. Eskuina elkartzen bada gobernua hartzen du. Hau zen panorama! Hilabeteak podemos alderdiari bizkarra eman ondoren Sanchezen alderdiak eskua ematen dio eta akordio programatikoa adostu dute. Horren martxan emateko bozak falta zitzaizkien eta independentistengana jo dute. Horren azpian dauden joko politikoen berri ez dugu izanen. Erraten ahal dena da antzerkia itzela izan dela. Sanchezen gaitasuna politikan aritzeko, edozeinekin hitz egiteko, gorderik dauden benetazko podereekin bide egiteko oso berezia da, Mitterrandekin antza atxematen ahal zaio!

Horrela, sukaldeko lan handia, hari askoren artea inbeztidura lortuko du. Independentisten arteko haserrea ere Katalunian lortua du akordioa ERCrekin akordioa eginez eta Puigdemonten alderdia bazterrean utziz.  CUP mugimenduaren estatuaren parlamentuaren jokoan sartzea ere lortu du.

Espainak negoziatzeko gaitasuna erakusten du. Ez du ematen ahulezia zerbait erakusten duenik. Izan ere, inbeztidura zen helburua eta hau egina da.

Espainan ezkerreko gobernua nahiago dugu. Politika sozialetan, purruxka batzuk lortuko dira. Etorkinek jasaten duten kanpotarren legea kenduko al dute? Lan erreforma kenduko dute? Mozal legea kenduko dute? Lege atzerakoien kentzeko podereek gehienetan zailtasun handiak izaten dituzte baina baliteke okerrago zitekeela eskuinarekin. Baina hortik ilusio handiak egiteko ezkerrarekin bide handia da.

Beraz, independentistek espainari gobernu idekiago izaten laguntzen dute. baina independentziarako bidean lagunduko al du gobernu horrek?

Lehenik sozialistak oso azkarrak izan dira bere hitza jateko. Baliteke akordio berri batzuk dituztela bidean. Gobernu horri ezetz erratearekin ez ote zen estatuko gobernua krisi batean sartuko. Estatuko gobernua ahultzea ona izan zitekeen.

Horretatik zer aterako da? Berdinen arteko elkarrizketak sortuko direla sinesten al da? 155 sahiesten dela pentsa daiteke, autonomien estatu indartu bat ere.

Independentziara joan nahi genuen.

Publicité
Publicité
13 décembre 2019

Lehen garaipena, poliziarena.

Resultado de imagen de policiers en greve

Erretretaren erreformaren kontra mobilizatu ziren poliziak ere. Atzo Castaner ministroarekin hitz ordua izan zuten eta ministroak agindu zien poliziek duten erretreta sistema berezia mantenduko dutela. Beraz, haientzat, arrisku guztiak ezabatuak dira.

11 décembre 2019

Bougainville independentziaruntz

Résultat d’images pour ile de bougainville

Boskatu dute eta independentzia hautatu dute. 176 928 alde, hiru mila aurka. hau izan da abenduaren 3ko emaitza. Ez dago zalantzarik independentzia hautatu dute Bougainville uharteetan.

Hogei mila hil eragin ditu artxipeloan iragandako konfliktoak. Ez da txantxa, kasualitate historiko bat.Berrehun mila herritar baino gutxiagoko lurraldean. Nazio eskubide, herri aske baten aldeko borrokaren emaitza oso bortitza. Zapaldu nahi izan den herri baten kontrako erabaki politikoak eragin zuena. Ez dute autonomiarik nahi, independentzia baizik, aske izan nahi dute. Lurpeko aberastasun handia dute, kobre asko dagoelako, horren kudeatzeko aukera nahi dute.

Orai Papouasie-ko parlamentuak indenpedentziarako erreferendumaren aitorpena egin beharko du eta indepedentziaren hobeste beharko du duela hogei urte izenpetu zen akordioak erraten zuen bezala. Borroka armatuaren bukaerak akordioa ekarri zuen bi perteen artean.Orai adostu zena, bozkatua izan dena independentzia ekarri behar du eta 194garren estatu askea izanen da Bougainville.

Résultat d’images pour ile de bougainville

10 décembre 2019

Altura handiko hautagaiak Miarritzen.

Resultado de imagen de didier guillaumeResultado de imagen de jean baptiste Lemoyne secrétaire d'etat

Bi ministro prest agertu dira Miarritzeko kontseiluan sartzeko, bat orai arte auzapez izan den zerrendan eta bestea bere zerrenda sortuz. Biak ez dira baitezpada fama handiko politikariak, behintzat Ipar Euskal Herriko edo soilik Miarritzeko politikari gisa ez dira ospetsuak, eta bat batean lehian sartzen dira hain bazterreko hiri batean hautetsi izateko. Ez genekien Miarritzek horrelako interesa sortzen zuenik poderearen pasabideetik. Izan al da G7ren eragina, ondorioa?

Laborantza ministroa, Didier Guillaume, 60 urte, Lurraman ikusi genuena, harritun gintuena Birritzeko ELBko azokara etorriz. Orai hobeki uler daiteke interesa. Hots, bere zerrenda aurkeztuko du datorren urteko martxoko herriko hauteskundeetan. Guillaume, alderdi sozialistatik heldu da, alderdiko burua izan da Senatuan, Drome departamenduko hautetsia. Alderdi sozialista utzi ondotik Macronekin dago, ministro. Zeharkako bide horiek nahiko zailak dira ulertzen baina, Macronen politika sostengatzen du eta peztizidak babesten. Valls-en kanpainaren buru izan zen ere 2017an.

Euskal Herriaz maite mindu omen da, euskara ikastea saiatu omen da. Alegia gizon perfektua, politikan bere burua babesten ahalegintzen dena. Politikariak nahi duena lege bihurtzen da, toki batetik bestera badoa bizitzaz zehar eta aulkia egon behar da bere ibilbidea jarraitzeko.

Bigarrena, Michel Veunac auzapezaren zerrendan aurkeztuko da,Kanpoko komertsioko, turismoko eta frankofoniako estatu idazkaria. Hau eskuiean egin zuen bidea, LRn, errepublikanoa, Copé-ren ondoan. Bera, Frederic Espagnac senatariaz maite mindu da. Espagnac prozesuan barrena ikusi dugu eta baita ere Herri Elkargoaren sortzean. Goi mailako pasabideetan elkartzea gertatzen dira eta beraz Jean-Baptiste Lemoine ere Miarritzera dator. Hau ere Macronen politikaren babesle. Hots, bi politikari potolo Miarritzerako.

Michel Poueyts, hautetsi abertzalea Miarritzeko herrian hor izanen da Didier Guillaume sostengatzeko. Aspaldiko hautetsia, prest berriz abiatzeko, Macronista batekin, gauden garaian eta bizi ditugun arazo poliko sozial mugituan, bazukeen zerbait debatitu ministroarekin, zerbait lortu Miarritzerako. Seguraski ondoko hilabeteetan sukalki horien berri izanen dugu.

Behintza herri hauteskundeen giroa piper askorekin heldu zaigu neguan sartu baino lehen

 

9 décembre 2019

Paziflik, konzeptu berria.

Resultado de imagen de paciflic

Jaka horiak agertu direnetik, larunbatero manifestaldiak eginez aldarrikapenak arduradun politikoei helarazten saiatu dira. Mobilizapen horietan ibili den bortizkeria askotan aipatua eta salatua izan da. Manifestari pazifikoak goraipatzen ziren, besteak gehiago salatzeko aukera izateko. Alta, estatutik, gobernutik, bortizkeria handia heldu da eta zauritu larri asko izan dira. Denbora horretan, manifestari pazifistek poliziak ez zituzten kritikatu nahi, berenganatu nahi zituzten.Haien alde jartzen ziren eta bortitzak izan zitezkeen manifestariak saltzen zituzten. Horrela sortu zen paziflik konzeptua.

9 décembre 2019

Berriz ere, mobilizazio handiak.

Resultado de imagen de 8 décembre 2019 greve 

Frantzia osoa paralizatua, 1995eko abenduan bezala frantses herritarrak, berriz ere, kalera ateratzen ari dira, erretreten defentsan. Euskal herritarrak ere parte hartzen ari dira behintzat frantses estatuan bizi diren euskal herritarrak.

Elkarrizketa soziala ez da gehiago ibiltzen, egoera blokatua gelditzen da, hau ez da aldatu bost eguneko grebaren ondotik. Alderantziz, lehen ministroak bere determinazioa erran du erretreten erreforma bururaino eramateko.

Haserrea erretreten erreforma baino urrunago doa. Jaka horiek lotura lortu dute sindikatekin eta eremu profesional desberdinekin, irakasle, garaioetako langileekin besteak beste, urte bateko mobilizapenen ondotik. Ostegunean hasia, greba luzatzen da. Macronek saiatu nahi du lortzen aitzineko gobernuek saiatu zutena egiten eta lortu ez zutena.

Ondoko egunetako mobilizazioak deituak dira ipar Euskal Herrian ere, LABek parte hartzen du horretan, jaka horiek ere beren aldetik deitzen dituzte. Asteazkenean lehen ministroak plazaratuko du erretreten erreforma eta aldaketak zehaztuko ditu.

Gobernua prest ote da zartatze sozial baten eragitea erreforma horren inposatzeko? Giroa berotzen ari da, mobilizazioetan bortizkeria heda daiteke errealitate sozial txarra, eremu sozial gero eta handiagoek bizi dutena, arduradun politikoek sufrimendua ez badute entzun nahi.

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité