Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

20 juillet 2014

Notre Dames de Landesko aireportuaren kontrako jarduerak auzitan

2014-07-18T171439Z_1007180001_LYNXMPEA6H0TZ_RTROPTP_3_OFRTP-FRANCE-JUSTICE-NOTRE-DAME-DES-LANDES

Militanteak epaitzen dituzte Notre Dames de Landesko aireportuaren aurka protestatzeagatik. 50000 manifestari bildu ziren, ondorioz inkesta berezi bat eman zuten martxan 12 poliziek ardura zuten manifestaldian parte hartu zuten jendea gelditzea, manifestaldian egin ziren desmasien arduradunen zigortzeko. Lehen aldia da horrelako inkesta antolatzen dela manifestaldi batengatik. 22 pertsona atxilotu zituzten. Aste honetan lau epaitu dituzte, hastapenean gaizkile bateko partaide izateaz akusatuak ziren. Azkenik kendu diete akusazio hori baina hiru hilabeteko zigorra ezarri diete, sursiarekin. Sentitzen dena da auzi horiekin, protesta ekintzak kriminalizatzen direla, aurreko gobernuak bozkatutako errepresio legeak Hollanden gobernuak ez dituelarik kendu. Alegiak errepresio legeek erabiltzea interesatzen zaiola gobernuari. Oroituko gara aireportua dela Ayraultren proiektua, Hollanden aurreko lehen ministroa. Gobernuak proiektua lasaitu baldin badu ere, horrekin jarraitzeko nahia badu.

Publicité
Publicité
20 juillet 2014

Euro agindua beti martxan, Parise errepresio bideetatik

DSC_0932DSC_0936

Aste honetan Jokin Aranalde espainarren eskuetan jarri dute poliziek, han preso sartu dte, 68 urteko militantea. Bake biderik jorratzeko ez daude prest Parisen. Gaur egun gobernuak daraman politikak alderdi sozialista peko errekara eramaten du. Une honetan alderdi horretako militanteek ez dute deus erraten. Faktura ondoko hauteskundeetan helduko zaie. Ezkerreko norabiderik gabeko gobernua da!

20 juillet 2014

Palestina askatu, Euskal Herria oihuka

DSC_6391DSC_6389

Bi argazki hauek 2009an hartuak izan dira. Gaur egun beste batzuk daude, aldarrikapen berbera da, bonbardaketak ere. Ehunka palestinar hiltzen ditu Israelek, bere seguritatearengatik omen. Simpleki kolonizazioa eramateko eta Palestinarren herria suntsitzeko. Hau da egunero ikusi duguna aste honetan. Horren aurrean Parisek, gobernuak, horren basekeriaren salatzeko antolatua zen manifestaldia debekatu du. Noren alde ari da gobernua? Aski argi gelditzen da. Euskal Herriak protestan jarraituko du!

20 juillet 2014

Jarduerak azaltzen jarraitzen du

 

go eu as

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-07-20-07-00/hemeroteca_articles/etaren-agiria-euskal-herriari
"Zabaldu dugun aroa Euskal Herriaren askatasunera iritsiko bada indar guztiak dira beharrezko. Horregatik, urteotan guztiotan ETA babestu eta bere jarduera bultzatu duten herritar guztiei orain arteko konpromiso eta erabakitasuna askapen mugimenduaren erronka berrien mesedetan jartzeko deia egin nahi diegu, ezker abertzalean antolatuz eta dinamika eta borroka ezberdinetan murgilduz horretarako."

Jartuerak esplikatzen jarraitzen du erakundeak. Ez da beti erraz denentzat ulertzea eta kezka batzuk hor daude mahai gainean, preso asko baitira oraindik. Gainera azken hogei ta hamar urteko bidea begiraturik ohartzen gara presoen kopurua oso jarraikia dela, alegia estatuek ez dutela urratsik egiten. Haatik erakundea engaiatu da eta aitzina doa, azalpenak emanez, zintzo jokatuz nahiz eta media guztiak joanen diren hitz bakoitza aztertzera, kritikatzera eta zinkintzera.

Dudarik gabe antolaketa, elkartasuna, konzientzia politikoa eta gure helburuak argi edukitzea, hauek dira gure garaipenaren gakoak. Independentiza helburu, egunero, gure tokitik geroa eraiki. Gure herria eraiki!

17 juillet 2014

Konferentzia sozialak huts egin du

conf socile

Elkarrizketa soziala gizarte demokratikoaren oinarria da, interes desberdinen arteko orekaren sortzeko estatua erdian dela orekaren segurtatzeko. Hau zen Hollandek bultzatu zuen konferentziaren helburua, orekaren sortzea nagusiak eta langileen artean. Horrela sindikatak bildu nahi izan zituen uztailaren 7 et 8an Ienako jauregian.

Hirugarren konferentzia zen eta sekulan baino giro okerragoan pasa da. CGT eta FOk lehen egunean parte hartu zuten baina bigarren egunean ez agertzea erabaki zuten. Inoiz ez zen gertatu sindikata batek estatuak antolatutako estatu mailako elkarrizketa batean ez parte hartzea alegia.Bi sindikatek ez dute onartzen  estatuak MEDEFekin duen harremana, Ardura paktuarekin nagusiei eginako opariak eta bi sindikateetako kideak oso haserre dira.Horrez gain Manuel Vallsek prentsan agertu zuen lanaren gogortasunen azterketa gibelatua izanen zela eta aldiz Laneko kodigoaren  sinplifikazioa martxan emanen zuela. Horrek haserrea handitu zuen sindikatetan. Sindikatek diote gobernuak elkarrizketa soziala antolatzen duela MEDEF nagusien ordezkariekin.

Manuel Vallsek konferentzia hetsi du arrakastatsua izan dela erranez eta irailarako hiru negoziaketa iragarriz, bat aprendizgoaz, bestea langabezia luzea ezagutzen duten pretsonen egoeraz hitz egiteko eta azkenik adin handikoetaz hitz egiteko, alegia erretretaz hurbiltzen direnetaz eta langabezian direnak.

Ez da inongo erabakirik hartu, debateak gibelatuak izan dira.

Hirugarren konferentzia sozial honek ez du deus ekarri, haatik Hollande ete langileen arteko elkarrizketa soziala eten dela plazaratzeko aukera izan da. Hollande ezkerrari ez dio inongo oparirik egiten!

Publicité
Publicité
17 juillet 2014

JOKIN ARANALDE EUSKAL IHESLARI POLITIKOEN KOLEKTIBOKO MINTZAKIDEA ATXILOTU DUTE!!

Jokin Aranalde arratsaldeko 16.00ak aldera atxilotu dute Baionan, medikuaren kontsultatik atera denean. Poliziak esan dionez, Espainiaratu egingo dute.

Ibartarra iazko ekainaren 24an atxilotu zuten Heletan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Biarritzen egin zuen ekitaldiaren ondotik. EIPK-ko mintzakidetza taldeko kidea da Aranalde.

Paueko Auzitegiak irailaren 25ean eman zion argi berdea Aranalderen aurkako euroaginduari, baina bere abokatuek helegitea aurkeztu zuten.

Parisko Kasazio Gorteak urriaren 30ean helegitea atzera bota eta Espainiaratzea onartu zuen.

Hurrengo egunean, Aranaldek eskutitz batean jakinarazi zuen «jarrera intsumitua»hartu zuela, EIPK-ko bozeramailetako bat izanik, bere konpromisoa zelako «azken iheslari eta deportatuak Euskal Herrira ekartzea, guztiok herri libre batean bizitzeko».


ATXILOKETA HAU, ETA OROHAR EUSKAL IHESLARIEK PAIRATZEN DUTEN JAZARPENA SALATZEKO, ELGARRETARATZEA EGINEN DUGU BIHAR, UZTAILAK 18 19:00etan HENDAIAKO KASINO ZAHARREAN!!

17 juillet 2014

Ikasle Abertzaleen Eskola Ibiltaria, abuztuaren 13tik 15era, Ziburutik Donostiara

ikasle abertzaleak

Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria ekimenaren 12. edizioa antolatu dute abuztuaren 13tik 15era. «Gaur egungo hezkuntza ereduarekin apurtu eta kalea hartuz ‘Mugarik Gabeko Eskola’» eraikiko dute hiru egun horietan, «muga bakarrak guk geuk, hezkuntzaren protagonista garen ikasleok, jartzen ditugunak izanda».

Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko ekimen honi festa ere gehituko diote eta, hala, Ziburutik Donostiara jaia eta formakuntza tartekatuko dituzte. Bi gau Hendaian eta Lezon igaroko dituzte eta han emango dute aurrera egitarauaren zati handi bat. Eskola Ibiltarian Euskal Herriko iparraldearen eta hegoaldearen muga ere apurtu nahi dute modu horretan, «frantziar eta espainiar estatuek hein handi batean hezkuntza arrotz inposatuaren bidez eraikitakoa».

Aurtengoa Eskola Ibiltariaren 12. edizioa da, azkenekoa 2010ean antolatu zuten Lezotik Oiartzunera.

Antolakuntza errazteko izena eman beharko dute parte hartzeko asmoa dutenek,www.ikasleabertzaleak.org/eskolaibiltaria webgunean. 20 euro kostako da izen-ematea.

15 juillet 2014

Elgarretaratzea Baionan

sare antifaxista. palestinarekin elkartasuna

Ostiral honetan, Baionan herriko etxe aitzinean, elgarretaratzea eginen da Palestinarekiko elkartasuna adierazteko. Elgarretaratzea, atsaldeko 6tan izanen da sare antifaxistak deiturik. Hurbildu ta salatu!

15 juillet 2014

Europako eskuin muturraren gorakadari buruzko mahai ingurua

hendaitz; europako eskuin muturraren gorakada

Hendaitz, Hendaiako gazte asanbladak, datorren larunbaterako, uztailak 19, europako eskuin muturraren igoerari buruzko mahai ingurua antolatu du eta bertan Arkaitz Izak parte hartuko du. Mahai ingurua, herriko etxe aitzinean izanen da goizeko 10etan.

Gorrota ezazu faxismoa!

15 juillet 2014

Urruñako gazte asanbladaren oharra

83

Urruñako gazte asanblada, herriko etxearekin bildu ondoren egindako oharra:

6 urte pasa ditugu jadanik, Urruñako kaleetan gaztetxearen aldarrikapenaren oihua zabaltzen. Urruñako Gazte Asanbladak gure herri honetan gazte eta ez horren gazteentzat antolatutako aktibitate eta ekintzak zenbaezinak dira: kontzertu, mus txapelketa, dantza, pala txapelketa, bazkari… Gazte Asanblada gisa, Urruñako gazteria bildu eta aktibatu nahi dugu, aktibitateak denon artean antolatu, elkarlan eta autokudeaketa giro batean. Gazteok gazteongandik ainitz dugu ikasteko. Bilduz, idei eta esperientziak partekatuz, aktibitateak iñungo adituren laguntzarik gabe antolatuz, gazteon artean harreman estu bat sortzea ahalbidetzen dugu. Hau dena bermatu ahal izateko, sei urte daramatzagu Herriko Etxeari Gaztetxe bat eskatzen. Teoriaz, herriko eta herriaren lurrak kudeatzeko plantan ezarritako sistemak, gazteek biltzeko eta beraien aktibitateak autokudeaketa osoz antolatzeko leku bat eman beharko luke. Gure lurrak dira, eremu publikoak herriarenak dira eta gazteok herriaren parte gira. Zergatik orduan ez dago Gaztetxerik Urruñan? Herriko etxearekin egin genituen lehen bilkuretan, alkate den Odil de Coral-ek argi utzi zigun Urruñan ez zela gaztetxerik izanen. UGA sortu berri genuen garai horretan, aktibitateak antolatzeko eta herria dinamizatzeko gai ginela erakutsi behar genuela erran ziguten. 6 urte hauetan, Urruñako Besta Komitea bezalako elkarteek baino askoz inpaktu gehiago eragin dugu herrian: errekurtso askoz gutxiagorekin, herriko etxearen material laguntza txikiarekin eta iñungo diru laguntzarik gabe. Autokudeaketa osoz beraz, Urruñako gazteen biltze eta dinamizatzea lortu dugu. Ainitz eskatzea al da beraz, herriko gazteentzat leku baten ezartzea? Azken egun hauetan, Herriko Etxearekin bildu gira berritz ere, Odil de Coral-en bigarren mandatuaren kari. Gure aldarrikapena berritz ere elarazi diogu, 6 urte hauetan Urruñako gazteok biltzeko eta antolatzeko gai ginela erakutsi dugula azalduz. Baina Herriko Etxeak ber posizioa mantentzen du, gazteok bideratuak egon behar dugula eta horretarako beraiek plantan ezarritako Gazteen Xokoa badela argumentatuz. Denbora luze honetan, autokudeaketa bidez gazteon biltze eta antolatzea askoz ere eraginkorragoa dela erakutsi dugu. Herriko gazteok gure ideiak partekatu eta aktibitateak antolatzeko askatasun osoz eta iñungo biderapenik gabe egin behar dugula badakigu. Gazteen Xokoa ez da gaztetxe bat, gazteen ideiak bideratzeko Herriko Etxearen bulego bat baizik, zeinean aktibitate guztiak Herriko Etxeko langileek antolatzen dituzten.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité