Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

9 juillet 2014

San ferminetan ere presoak gogoan

DSC_0178DSC_0146DSC_0148DSC_0170DSC_0184

 

Aurten preso asko itzuli dira gure artera urte asko bahituak gelditu ondoren. Denen izenak ezagutzen ditugu. Denek leku berezia dute gure bihotzetan. Iheslari batzuek ere erabaki dute itzultzera. Elkartzea oso hunkigarria izan da. Besarkada kolektibo handia izan da, gure herriaren duintasunari agurra.

Publicité
Publicité
8 juillet 2014

Lurralde antolaketaren erreforma berriz eta berriz

Lurralde antolaketaren erreformaren inguruan albiste berri batzuk zabaltzen ari dira. Izan ere ematen du Parisek Akitania Limousin eskualdearekin lotu nahi lukeela. Ez da ikusten lehen begiradan zergatik, nondik heldu den helburu hori.

Bestalde Colette Capdeviellek Henri Emmanuellirekin batera Midi-Pyrénées eskualdearekin lotura interesgarria litzatekeela diote. Parisen antolatu, erabaki erreforma. Lurraldeetako interesak nork babesten dituen ez da argi, edo berri horiek segitzeko sinetsi beharko dugu diputatuek hurbildik ezagutzen dituztela eremu oso handitako arazoak.

7 juillet 2014

Eraso sexisten aurkako manifa sanferminetan

Eraso sexisten aurkako manifa egin zuten Iruñean, sanferminetan.

(ikusi bdeioa) http://youtu.be/myXZ-ShltfE

6 juillet 2014

Larrialdi naturalaren egoera deklaratzea erabaki du Barne ministroak

uholde

 Barne ministroak Bernard Cazeneuvek agiri bat plazaratu du larrialdi naturalaren egoera deklaratzea IEHarentzat erabaki duela errateko. Izan ere datorren asteazkeneko ministro kontseiluan prozedura martxan ematea proposatuko duela erraten du eta ondorioz laguntza guztiak arinduko dira. Hats hartzea izanen da hunkituak izan diren guztientzat. hauek laguntza guztia biltzen ari dira eta horregatik sarean ere komunikatzen ari dira.

6 juillet 2014

Iratiko Turra Frantziakoarekin batera abiatu zen

DSC_0512DSC_0531DSC_0544DSC_0619DSC_0899

 

Hemen dugu abiatzea Maulen, SAMtaldeko txirrindulari gazteak, Atarratzetik pasatzean eta antolatzaile eta partaideen argazkia.

 

DSC_0795DSC_0779Hemen irabazleak ditugu

Ehun bat partaide izan dira aurten ere Esaitek antolatzen duen Iratiko Turrean. SAM Mauleko taldearekin batera antolatu dute ekintza. Parte hartzaileek ingurumen zoragarri batez gozatu zuten eta horren poza adierazi zuten. Abiatzea Etxebest alkateak eman zuen eta zazpi herrialdeetako partaideak izan ziren.Bordeletik ere etorri ziren batzuk.

Aurten irabazleak izan dira gizonetan Elisseix Pette eta emazteetan  Urkidi Amaia. Azken honek hirugarren aldiko irabazi zuen proba.

Publicité
Publicité
6 juillet 2014

San Ferminak hasi dira Lesakan

IMG_1158IMG_1159IMG_1160IMG_1161

Lesakan ere Sanfermineko txupinazoa bota dute goiz honetan. Udalbiltzako Mertxe Aizpuruak bota du Txupinazoa eta berarekin zazpi herrialdeetako hautetsi ordezkari izan ditu laguntzaile. Argazkitan Gorka Taberna dugu, Azkaingo hautetsia.

Presoak eta iheslariak izan dituzte gogoan herritarrek, banderola ederrak zeuden eta txupinazoaren ondotik musika bikaina, adin desberdinetako musikariekin. Lesaka ederra aurten ere!

 

 

 

5 juillet 2014

Jose Mari Etxebarria “Goierri”-ren lagunek istripua izan dute Puerto III espetxetik bueltan

etxerat

ETXERATen oharra: Puerto III espetxean dagoen Jesus Mari Etxebarria “Goierri”, Oreretako euskal preso politikoaren lagunek istripua izan zuten aurreko asteburuan, bisitatik bueltan zetozela.

Burgos parean zeudenean, kamioi batek kargako pieza bat galdu zuen. Hura galtzean, gasolioko tankean jo zuen. Kolpearekin tankea urratu egin zen eta kamioiak autobidean gasolioa isurtzen hasi zen. Horren ondorioz, atzeko hiru kotxeek talka egin zuten. Bisitan zihoazen bi lagunak onik atera ziren. Kotxea ezin izan dute oraindik Euskal Herrira ekarri.

Azken lau asteen lau izan dira espetxeetara bidean jazo diren istripuak.

Azken lau asteetako istripuak

-          Maitane Linazasororen lagunek, Topas espetxera bidean

-          Iker Limaren lagunek, Badajozeko espetxera bidean.

-          Oscar Cadenasen senideek, Murcia II espetxetik bueltan.

-          Jose Mari Etxebarriaren lagunek, Puerto III espetxetik bueltan.

Batez besteko ankerra

Istripu hauek ez dira inondik inora kasualitatea, kausalitatea baizik. Asteburu honetan gertatutako bi istripuekin zazpi dira 2014an  dispertsioak eragindako istripuak. Atzo, batez beste, 2014 urtean 30 egunetik behin dispertsioak istripu bat eragin duela azaldu zuen Etxeratek. Batez besteko anker hura okerrera egin du.

Istripu hau asteburuan gertatu zen, larunbatean. Oscar Cadenasen senideek asteazken honetan izan zuten istripua Andoainen, urteko 183. egunean. 2014 an zazpi istripu gertatu dira; hau da, dispertsioak istripu bat eragin du 26 egunetik  behin

Etxerat elkarteak, beste behin, dispertsioaren salaketa garbia egin nahi du.

25 urte bete dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxan jarri zenetik. 25 urte hauetan, 16 lagun eta senide hil dira dispertsioaren ondorioz, errepideetan.

Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresna da dispertsioa. Noiz arte?

Senide izateagatik kondenatzen gaituzte. Noiz arte? Non daude gure giza eskubideak?

5 juillet 2014

Aramaio, Euskal Herria markaren irudi korporatiboa ezartzen lehena

udal

Udalbitzak jakinarazi duenez, atzo ezarri zituzten seinaleak Aramaion (Araba), eta, beraz, "nazio nortasun korporatiboaren eskuliburua aplikatzen duen lehen herria" bihurtu da. Ekitaldi txiki bat egin zuten seinaleak inauguratzeko.

Udalbiltzak "pauso praktikoak" eman nahi ditu "Euskal Herriaren eta herritartasunaren aitortza" lortzeko, eta, xede horrekin, Euskal Herria markaren irudi korporatiboa landu du. Eskuliburuanlehentasuna eman die udalerrietako sarrera eta irteeratako bide seinaleei eta udaletxeetan erabili ohi diren paper eta inprimakiei.

Irudian, kolore gorria, berdea eta zuria erabiliz, sei herrialdeetako armarriak eta Euskal Herria hitza jarri ditu, eta kasu batzuetanBasque Country eta eus laburdura ere bai.

Iaz berrantolatu zen udalen eta udal hautetsien biltzarra, eta haren bost ildoetako bat da euskal herritartasuna. Joan den urtean jarri zuen abian aurrenekoa: garapen eta kohesio sozioekonomikoari buruzkoa —Pirinioetan proiektu bat garatzen ari da—.(Berria)

 

4 juillet 2014

Maritzuli-ren Nundik Nora ikuskizuna Hondarribian, uztailaren 8an‏

Datorren uztailaren 8an, asteartean, arratsaldeko 20:30etan, Hondarribiko Itsas Etxean, Maritzuli konpainiaren Nundik Nora ikuskizun berria ikusteko aukera izango da, euskarazko estreinaldia izango baitu hain zuzen ere. Maritzuli konpainia eta Jon eta Claude Iruretagoiena-ren eskutik, Nundik Nora...

Maritzuli-ren Nundik Nora ikuskizuna Hondarribian, uztailaren 8an
Dantzan Ikasi - 2014/07/04
http://www.dantzan.com/kidea/DantzanIkasi/maritzuli-ren-nundik-nora-ikuskizuna-hondarribian-uztailaren-8an

4 juillet 2014

Une itzela, 2013!

desplegada-Plaza-Consistorial-Pamplona-chupinazo_ECDIMA20140703_0003_16

 

Hau unea, oroitzapen hori bihotzean atxiki dugu. Gaur egun, jaien bezperan Nafarroako agintariek teilatuz teilatu dabiltza arratzaleak bilatzen eta tensioa sortu nahian.

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité