Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

29 juin 2014

Ayraultren kontra arraultzea

ces-interpellations-ont-eu-lieu-en-marge-d-une-manifestation_1910148_800x400

Sei txano gorri atxilotuak izan dira larunbatean, Ayrault joan den lehen ministroaren etxearen kontra arraultzeak eta irina botatzeagatik, "Naoned e Breizh" Nantes Bretaina dela aldarrikatzen zutelarik manifestaldi batean. 15000 pertsona bildu ziren Nantes Bretainari lotu behar zela errateko.

Publicité
Publicité
29 juin 2014

Seaska haserre

seaska

Eskola erritmoen erreformak kalapitak ekarri ditu ikastoletara. Kalapita eta ezadostasunen ondorioz Donibane Lohitzuneko ikastolako biltzar nagusiak erreformaren aplikapena gibelatzea erabaki zuen. Erabaki hau Seaskako erabakiaren kontra joaten zen Seaskako erabaki gune nagusiek erreformaren aplikapena erabaki baitzuten. Ondorioz Seaskako arduradunek gutun bat helarazi dio Donibaneko ikastolari erranez Seaskatik kanpo gelditzen zela. Hona gutun osoa:

Lehendakariari,

 

Joan den ekainaren 2ko ikastoletako lehendakari eta diruzainen bilkuran, jakinarazi zenuten Donibane Lohizuneko Ikastolan 4,5ko astea urte batez gibelatzeko xedea.

Bilkura horretan berean, eta ondotik ekainaren 16ko gutunez, Seaskako Batzorde Eragileak oroitarazi zizuen Ikastolen Kontseiluan hartutako erabakiak Ikastola guzieri aplikatzen zaizkiela, salbuespenik gabe.

4,5ko asteari buruz ere, 2014ko otsailaren 13ko Ikastolen Kontseiluan hartutako erabakia, 2014/2015 ikasturtean Donibane-Lohizuneko ikastolan ere sartzetik aplikatu beharra azpimarratu zitzaizuen.

Geroztik, ekainaren 26an ikastolan egin biltzar nagusian erabaki duzue berriz ere, Ikastolen Kontseiluaren erabakiaren kontra joatea. Ikastolen Kontseilua, ikastolen federazioaren biltzar nagusia izanik, federazioaren biltzar nagusiaren kontrako erabaki bat hartu duzue deliberatuki.

Seaskako estatutuen 5. Artikuluak “Kanporatzeak” arautzen ditu. Eta bertan argiki agertzen dira kanporatuak izateko arrazoinak “Federazioaren ibilmoldea ukatzeagatik”, eta “federazioak erabaki

ibilmolde arauak ez errespetatzeagatik”.

Ikastolen Kontseiluko erabakiaren kontra joanez, Donibane Lohizuneko Ikastolak ez du federazioko

ibimoldea onartzen eta ibilmolde arauak ere ez ditu errespetatzen. Beraz, Donibane Lohizuneko ikastola Seaska federaziotik kanpo kokatu duzue.

Ondorioz, bertan behera gelditzen dira Seaskak eskaintzen dituen zerbitzuak, bai eta federazioari loturiko egitura guztien zerbitzuak hala nola Ikastolen Egoitzak eta Integrazio Batzordeak eskaintzen dituzten zerbitzu eta laguntzak, besteak beste.

Erabaki hau 2014ko uztailaren 5etik goiti aplikagarri izanen da, artean Ikastolen Kontseiluko erabakia errespetatu eta 2014ko sartzean 4’5ko astean Donibane Lohizuneko ikastolan hasteko bermea jasotzen ez badugu.

Besterik gabe, laster arte.

 

Paxkal INDO

Seaskako lehendakaria, Batzorde Eragilearen izenean  

28 juin 2014

Urruñako lau eskolak batera

Urruñako lehen hezkuntzako lau eskoletako haurrak batera kantuan ibili ziren. Ikastolako, elizaren eskola pribatuko, oletako eskola publikoko eta herri erdiko eskola publikoko azken zikloko ikasleak lau hizkuntzetan aritu ziren. Euskeraz, ingelesez, frantsesez eta españolez guztira zapi bat kantu egin zituzten. Lehenbiziko proiektu bateratua izan zen; aukera polit bat Urruñako haur eta guraso guzien interakziorako.

DSC_0309

28 juin 2014

EHZ 2014 / Ostiraleko WebTB saioa

(ikusi bideoa) http://youtu.be/9snOslAHrzQ

27 juin 2014

Gora Uztaritze ausarta...

ehe

Atzo gauean Uztaritzeko herri kontseiluak herrian euskara ofiziala izatea bozkatu du. Deliberoa historikoa dela erraten ahal da, Ipar Euskal Herriko lehen herria baita horrelako ekintza bat onartzen duena. Bozkatua izan den deliberoan markatua da:" Herriko biltzarrak azalpena entzun eta eztabaidatu ondoren, euskara herriko hizkuntza ofiziala izendatzen du frantsesaren hein berean". Erabaki hori hartzeko "euskaldunen hizkuntza eskubideak, gaur arte, ezagupen ofizialik gabe" izatea argudiatu dute kontseiluan. Uztaritzeko kontseiluan egin den bozkan gehiengoz onartua izan da euskararen ofizialtasuna: 4 kontra, 3 xuri eta 22 alde. Bruno Carrerek gidatzen duen zerrendak hauteskundeetan hartu zuen engaiamendua bete du delibero honekin.kazeta info

Publicité
Publicité
27 juin 2014

AEK-ko udako ikastaldiak

udako ikastaldiak; AEK

AEK-k udako ikastaldiak proposatzen ditu uztailaren 14tik agorrilaren 22ra. Miarritzen, Hazparnen, Urepelen eta Mendikotan izango dira.

Harremanetan jatzeko deitu 0559257609 edo 0620116351 zenbakietara ala email bat igorri aek@wanadoo.fr helbide elektronikora.

Uda eta ikastaldi on!

26 juin 2014

Lurralde antolaketaren erreforma gibelatua.

UMP eta ezkerreko alderdien artean lortu dute erreforma gibelatzea Senatuan aztertu behar zutelarik. Uztailaren 17ra gibelatu dute momentuko.

26 juin 2014

"Eki besta" urruñan

Urruñako ikastolak eta Euskal Herrian Euskarazek, EKI besta antolatu zuten ekainaren 23an

(ikusi bideoa) http://youtu.be/uHVxqy-WK7k

26 juin 2014

Afari mexikarra Urruñan

Afitxa: afari mexikarra 2014Uztailaren 3an, Urruñako Berttoli elkartean gazte asanbladak eta euskal herrian euskarazek afari mexikarra antolatu dute. Atsaldeko 7tan arotzeniatik hasiko da poteo alaituarekin ta ondotik 8:30tan afari mexikarrari ekinen zaio. afaria bertan egongo direnen artean sukaldatua izanen da. Gogoratu, bazkari erreserbatzeko, deitu 0604010853 zenbakira.

26 juin 2014

Ikastolako piknika laster

 

ikastola

Hitzordua ematen dizuegu hurrengo asteartean uztailaren 1ean, arratsaldeko 5etatik goiti Urrunako pilota plazan, 

ikasturte bukaera ospatzeko. 

Bertan bakoitzak piknika ekarriz, denen artean momentu goxo bat pasatzeko.

 

Beraz ongi etorri guraso, erakasle eta langile denoi eta astearte arte !

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité