Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

18 juin 2014

Euskal preso politikoen abokatuen prentsaurrekoa

abogados

ahotsa.infotik: Euskal preso politikoen abokatuek oso larritzat jo dute atzo Gara egunkariak haien aurka iragarritako polizia operazioa. Abokatuen ustez, euren lana indargabetzearekin batera, polizia-etxe, auzitegi eta espetxeetan egiten diren eskubide urraketen lekukoak paretik kentzea dute helburu operazioarekin. Ainoha Baglieto eta Alfonso Zenonen ustez elementu ezberdinak daude horrelak

(ikusi bideoa)

Publicité
Publicité
18 juin 2014

Hondarribiko gazte asanbladak badu bere txokoa

10317663_682004251868444_8452740417055565941_o

Hondarribiko gazteek jada badute haiendako lekua. Hondarribi sarreran, Puntaleko eskolako gela bat haien eskutan da. Igande honetan atsaldeko 6tan bertara hurbitzeko deia egiten dute lekua ezagutzeko.

Giltzak eskutan, bertako gazteek nahi nolako proiektuak aurrera ateratzeko bidean urrats garrantzitsu bat eman dute.

Zorionak Hondarribiko gazte asanbladari eta animo erronka berriekin!!

18 juin 2014

Hodei Egiluz Anberesen desagertutako gaztea aurkitzeko LAGUNTZA ESKAERA‏

missing-hodei2--644x362--644x362

Hodei Bila elkartearen oharra:
Kaixo lankideok,

Eneritz Egiluz naiz, Hodei Egiluzen arreba eta zuen lankidea. Hodei Bila elkartearen izenean idazten dizuet mesede bat eskatzeko. Orrialde honetan sartu http://www.hodei-missing.com/eu/ eta aurtengo udan Europara oporretan bazoazte Hodeiren argazkia zuekin eroan handik pegatzeko. Zuen laguntza behar dugu, ezinbestekoak zarete. Hodei aurkitu behar dugu!!

Mesedez konpartitu email hau zure eskolako irakasle guztiekin eta zuen eskolako tabloian ipintzen baduzue ere asko eskertuko dizuegu.
Mila esker
Eneritz
Hodei Bila elkartea
18 juin 2014

EHZko montaketa martxan

10383081_10152401947806236_866796400182779752_n

Aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibalaren muntaketa abian da. 19. edizioa izanen da ekainaren 27,28 eta 29 Lekornen. Bertan, urtero bezala musika, antzerkia, dantza eta beste uztartuko dira.

Hurbildu eta animatu muntaketan parte hartzera, denentzako lana bada eta!

17 juin 2014

Udalbiltzak 19 proiektu diruz lagunduko ditu Pirinioetako eremua garatzeko

Udalbiltzaren Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ programaren aurtengo dirulaguntzak zein proiektutara bideratuko dituen jakinarazi du Baionan egingo duen prentsaurrekoan.

Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordea eta Baztango hautetsia, Iker Elosegi Ebaluazio-epaimahaiko kidea eta Euskal Herriko Laborantza Ganberaren koordinatzailea, Marie Claire Sallaberry Ebaluazio-epaimahaiko kidea eta Herrikoa elkarteko zuzendaria eta Ruben Gomez Udalbiltzako Nazio Gobernuko kidea eta Liginagako auzapeza izan dira agerraldian.

Iturrek eta Gomezek azaldu dutenez, guztira 114.000 euro banatuko ditu 19 proiekturen artean. Horietako hamar ‘Eragin’ egitasmoari dagozkio; bost ‘Garapen Soziala’ izenekoak eta beste laurak ‘Elgarrekin’ programakoak. 19 proiektuetatik 9 Ipar Euskal Herrian gauzatuko dira eta gainerakoak Nafarroa Garaian.

Erakundeek, elkarte eta eragile sozialek, ekintzaileek eta enpresek aurkeztu dituzte egitasmoak.

Hamaika lagunez osatutako epaimahaiak aztertu eta erabaki du aurtengo deialdiko 114.000 euroak nori banatu. Datorren ostegunean, ekainak 19, jakinaraziko du Baztango Herriko Etxean nori emango dizkioten aipatu laguntzak.  

2015 eta 2016rako ere antzeko deialdiak egingo ditu Udalbiltzak Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren bitartez.

 

 

Publicité
Publicité
16 juin 2014

Alde hemendik eguna Oñatin

Joan den larunbatean, Oñatin, alde hemendik eguna ospatu zen. Besta giroan ta guardia zibilaren koartel aitzinean flashmoba dantzatu zuten. 

ez ditugulako nahi, ez ditugulako behar, indar okupatzaileak euskal herritik kanpo!

(ikusi bideoak) http://youtu.be/NUHDdUMydXw     

 

16 juin 2014

Baxoa euskaraz, noizko?

baxoa_euskaraz_ekimena_2013_2Igazko mobilizapena.

Gaur baxoaren lehen eguna, filosofia zen gaia. Aiaiai, zer erran estatuak filosofiarik ez duelarik euskaldunen aldarrikapenaren aurrean? Elgarretaratzea deitua zen eguerditan egoera normalizatzeko, euskarak merezi duen tokia ezagutzeko baxoa euskaraz antolatu behar litzatekeela gogoratzeko. Eguerditan Cassinen aurrean.

guz_baxoaeuskaraz_dsc_3135-300

 

 

15 juin 2014

"Ni Ere Banoa" Baionako manifa

(ikusi bideoa)

15 juin 2014

Formakuntza Jorge Riechmannen eskutik

Jorge Riechmannek, españolez, "como pensar las transiciones poscapitalistas?"

(ikusi bideoa) http://youtu.be/UMhPgMW-s9s

14 juin 2014

Manifestaldi jendetsua Baionan.

DSC_0093DSC_0132DSC_0080DSC_0120

Zortzi mila jende bildu da Baionako karriketan presoei eta iheslariei sostengua erakusteko eta gobernuari urratsak ematea eskatzeko. Ibon Fernadez Iradiren egoera berriz ere aiptua izan da, hau baita egoera zailan, eritasun larri bat sufritzen. Kusner legeak azaltzen du eritasun larri bat pairatzen duten presoek kanpoan jarri behar direla artatuak izan daitezen. Orai arte ez dute legea aplikatzen.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité