Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

12 juin 2014

Autopistako sarrerak hetsiak

Aste honetan, ondoko egunetan Urruñako autopistako sartzea eta ateratzea hetsiak izanen dira egiten dituzten obrengatik. Turisten ailegatzea baino lehen ematen du arduradunek abiadura hartu nahi dutela. Ez du ematen prezioak merketuko dituztenik. Bestalde nazionalean ere suak jarri dituzte eta sekulako lerroak sortzen dituzte. Bide horietan gero eta ibilgailu gehiago daude eta garraio publikoen indartzea ez dela lehentasunetan oraindik ematen du.

Publicité
Publicité
12 juin 2014

ETAko Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria eta Igor Suberbiola zigorraren zain

proces

ETAko Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria eta Igor Suberbiola bost asteko epaiketaren ondotik non denetarik entzun behar izan duten, epaiaren zain daude gaur. Egunean zehar erranen dute erabakia. Oso egun gogorra izanen da militanteentzat , 15 eta 27 urteko zigorrak espero dituzte.

Hitza hartu dute gaur eta borroka armatuaren amaiera azpimarratu dute eta biktimei sortutako mina aitortu ere.

Prokuradoreak oso hitz gogorrak izan ditu auziaren denboran, erakunde armatua mafiarekin parekatuz. oso hitz gogorrak izan ditu frantses gobernuaren ordezkariak.

Frantses justiziaren hitza izanen da. Garai aldaketa ukatua izan da ere auzian argi eta garbi errealitate hutsa delarik Euskal Herrian. Ukapenak fruituak ekartzen dizkio dudarik gabe frantses gobernuari, edo bederen frantses ministroei Espainatik dominak ere eskuratzen baitituzte, azken asteetan ikusi dugun gisan.

12 juin 2014

Oier Andueza presoari eraso egin diotela salatu du Etxeratek

preso

Etxeratek azaldu duenez, Murtzia II espetxean dagoen Oier Anduezak liskarra izan zuen funtzionarioarekin, kiroldegian futbol baloia falta zela-eta. Preso durangarrak plaka zenbakia emateko eskatu zion funtzionarioari, baina honek ukatu egin zion eta biluzteko agindu zion, miaketa osoa egin behar ziotela-eta.

Anduezak, orduan, bata emateko eskatu zion eta berriro ezezkoa jaso zuen. Etxeratek ohar batean jakinarazi duenez, «bat batean, lau funtzionariok preso durangarra erasotu, esposatu eta isolamendura eraman zuten». 28 egunetarako zigortu dute eta bisitak galdu ditu.

Bisitarik gabe

Bestalde, Sevilla II kartzelan dagoen Rufino Arriaga bisitarik gabe utzi zuten maiatzaren 31n. 13.00etan zuten bisita Arriagaren lagunek eta nahiz eta 12.35ean iritsi ziren, ukatu egin zieten, beranduegi heldu zirela argudiatuta.

Honelakoak berriro ez gertatzeko sakabanaketarekin amaitu beharra aldarrikatu du Etxeratek.

12 juin 2014

Sabino Cuadra "No participamos en esta farsa. Gora Euskal Errepublika!"

Sabino Cuadraren hitzartzea Españako parlamentuan erregetzaren abdikazioa dela eta. "No participamos en esta farsa. Gora Euskal Errepublika!"

(ikusi bideoa) http://youtu.be/_-2HP0XP4e4

12 juin 2014

Irlandako Eliza katolikoa, beldurgarria!

Galway herrialdean, Tuam herrian haur eta ama aterpetxe batean berrogei urtez gertatutakoa plazaratu izan da. Irlandan hogeigarren mendean ezkondua izan gabe haurdun gelditzea pekatu mortal gisa ikusia zen. Gizonen ardura horretan inoiz begiratu gabe, babestuz. Ehunka emazte, oso gazteak, askotan gizartetik baztertuak, familiatik botatuak horrelako etxeetan aurkitzen zuten aterpea. Haatik bertan jasaten zuten tratua ikaragarri txarra izaten zen. Gaizkileak balire bezala.

Tuamko etxe horretan, "The Home" etxean,  zer gertatu zen ikerlari batek,Catherine Corlessek, aurkitu du, hilabeteetako ikerketaren ondotik. Alegia Elizak ez zekiela deus. Altan gobernuko ikusketa egon egon zen 1944an, eta egoeraz jabetu ziren agintarien artean, baina ez zuten deus egin. Emazte eta haurren zaintza ez zen lehentasuna izan.

1926 eta 1961 artean 796 ume hil dira eta haien gorpuak zilo ustel batean botatuak. Tratu txarrak, gosea...egoera  tristean hil ziren. Zehazki gaia lantzeko itaunketak behar lirateke. Baina aterpetxea bota zuten duela zonbait urte eta bertan etxeak eraiki.

Bertako biztanleek lur puxka bat zaintzen dute iduriz haurrak lurperatuak izan ziren ziloaren tokian. Beraz memoria, memoria bada. Aldiz Elizaren aldetik isiltasuna. Barkamen asko eskatzekoa ditu Elizak, bereziki emazte eta haurrekin egin duenarengatik, ez soilik Irlandan!

Publicité
Publicité
10 juin 2014

Prokuradoreak zigorrak eskatu ditu Parisen, 15,18,27

 

DSC_0006

 

2008an atxilotuak, lau ziren, Ainhoa Ozaeta, Igor Suberviola, Jon Salaberria eta haiekin, F.Javier Lopez Peña zegoen. Hau frantses kartzelen ardurapean zegoelarik hil zen. Sei urte joan dira eta auziaren bosgarren aste honetan, bederatzi oreneko mintzaldiaren ondotik zigor eskaerak heldu dira. Eskaera horietan konfusio partziala eskatua izan da, ondorioz aitzinetik presoek zituzten zigorra ez lirateke urtuko metatuko baizik. Horrela eskaera, 15, 18 eta 27 urtekoa dira.

Azpimarratzekoa da prokuradoreak ez diola ETAren desarmeari sinesgarritasunik eman nahi. 

Prentsak ETAren jardunaldian hildako guztiak aipatzen dituela erran behar da, hildako guztiak auziari lotuz. Alegia hiru militanteek bere gain hartu behar lituzketeela denak zigorraren bitartez.

Bihar defentsaren argumentazioa.

 

10 juin 2014

LAB kanporatua den postariaren alde

Bihar 12etatik goiti Baionako Posta aintzinean izango gara (allées Marines). Oraindik ez bazara apuntatua egiten ahal duzu eta laguntzeko prest baldin bazara ongi etorria zara. Lagun batzuk egongo dira han 24 orduz larunbata arte, eta laguntza guztia ongi etorria da ere bai (janaria, ura, laguntza ekonomikoa...).

Guztien artean babestu behar dugu kanporatua izan den afiliatua !! Babesa eta laguntza guztia ongi etorria da.

KASU ondoko egunetan berriz zuen gana helduko gara.

Animatu eta parte hartu !!!

10 juin 2014

Etorkinak Euskal Herritarrak ere

«Festa pribatu bat da». «Parte Zaharrera joan eta sarrerak eskuratu behar dituzue». «Gonbidapena behar da sartzeko». Diskoteka atarietako zaindariek kanpotarrei batzuetan era horretako argudioak esaten dizkiete, barrura sartzen ez uzteko. Eta, bitartean, aldamenetik, beste herritar batzuk diskoteka barrura sartzen, gonbidapenik gabe. Azalaren koloreak ebazten ditu sartzeko edo ateak ixteko argudioak maiz. Larunbat gauean proba bat egin zuten Donostian. Lau diskotekatan sartzen saiatu ziren etorkin batzuk; batean ez zieten utzi, atzera bota zituzten; beste batean bertakoei kobratzen dieten baino garestiago kobratu zieten sarrera.

Testing deitzen diete proba horiei. Bikoteka banatuta, Saharaz hegoaldeko bi lagun, bi magrebtar, bi latinoamerikar eta bi euskal herritar elkartu zituen SOS Arrazakeriak Donostian. Gauerdian batu ziren, BERRIA lekuko zela, elkartearen egoitzan. Azalpen guztiak emanda, itzulia hasi zuten tabernetan zehar. Lau diskoteka zituzten hautatuak. Bartzelonan, Madrilen, Zaragozan eta Coruñan ere egin zituzten probak asteburu berean.

Testing horietan parte hartzen dutenek txandaka egiten dute tabernara sartzeko saioa. Bertako bikotea abiatzen da lehenik, etorkinen bikoteak geroago, denbora tarte bat utzita. Larunbat gauean, bakarrik euskal herritarren bikoteak lortu zuen lokal guztietara sartzea. Migratzaile bikoteak hiru tabernatan sartu ziren —Bataplan diskotekan ez zieten sartzen utzi atezainek—, La Rotondan sartzen utzi zieten, baina sarrera garestiago pagatuta —euskal herritarrei hamabosna euro kobratu zizkieten; immigranteei, hogeina eu-ro—. Friends eta Sheraton diskoteketan arazorik gabe egin zuten barrura, eta guztiek berdin ordainduta.

Sheraton horretan, iazko Gabonetan ez zioten sartzen utzi larunbatean testing-ean parte hartu zuen immigranteetako bati, Faysali. «Moroak ez garela fidatzekoak esan, eta ez zidaten sartzen utzi». Arrazoiak eskatu zituen orduan, salaketa jartzen saiatu ere egin zen. Baina udaltzainak ez daude prestatuak halakoetarako, zer eta nola egin ez dakitela diote SOS Arrazakeriakoek. (Berriatik hartua)

9 juin 2014

M.Jesus Elorza Madrilen atxilotua

Maria Jesus Elorza igandean Madrilen atxilotu zuten iheslari politikoa espetxeratua izan da. Gertaera hau eta orohar Euskal Iheslari Politikoek pairatzen duten jazarpena salatu asmoz,elgarretaratzea burutuko dugu Hendaiako Kasino zaharrean, bihar, ekainak 10 asteartea, arratsaldeko 19:00etan.

7 juin 2014

Gure esku dago; ESAITen ekimena

DSC_0038

DSC_0062

DSC_0126

DSC_0175

DSC_0214

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure esku dago ekimenaren baitan, ESAITek bere ekarpena egin nahi izan du. Gaur goizeko 5etan Iruñatik asi eta bihar goizeko 10:50ak arte Jon Bikandi eta Iban Gartzia txirrindulariak Euskal Herriko hiri nagusi guziak lotuko dituzte (600 Km). Goizeko hamarretan, Uturzetako lepoa gainditua zuten (Xiberuan sartuak) eta Gotein pasa ondotik Maulera iritsi dira. Maulen, Etchebest auzapezarekin elkartu dira herriko etxe aitzinean. Ondotik Donibane Garazira iritsi eta bertako bi hautetsirekin (Xabi Larre eta Isabelle Henri) egon dira. Bertatik pasa izanaren oniritzia eman ondoren Baionako bidean hartu dute. Baionan, arratsaldeko bostetan, Jean Claude Iriart hautetsiarekin elkartu, haren izenpedura bildu eta lagun batzuen laguntzaz Beobiaruntz abian ziren. Lapurdi eta gipuzkoa arteko zubia zeharkatu ondoren Donostiako bidea hartuta, gau osoa aitzinean dute.

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité