Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

23 avril 2014

Jon Anza desagertu zen, duela bost urte.

Bost urte joan dira. Ematen du ez dela inoiz gertatu. Mundua aldatu da. Bost urte hauetan sekulako aldaketak bizi izan ditugu. Jon Anza aldaketa horien partaide izan zen. Eraikitzailea baitzen. Hogei urte eman zituen Espainako presondegietan. Denetarik bizi izan zuen bertan. Atera zen hori guztia jasan ondoren eta gure artera bizitzera etorri zen. Gure artera lan egitera. Amets berdinaren lantzeko, betetzeko helburuarekin atera zen presondegitik eta militante lanetan hasi zen. Oso militante kementsua zen.

Horrela abiatu zen Toulouse aldera. Ez zen helmugara heldu.2009ko apirilaren 18tik ez da haren berririk izan. Jon Anzak, egun horretan ETArekin hitzordua zuen Okzitaniako Tolosa hirian eta talde armatuarentzat dirua zeraman. Bere neskalaguna izan zen Jon ikusi zuen azkena, trenaraino lagundu baitzuen. 2009komaiatzaren 15ean bere desagerpena salatu zuten Baionako Auzitegian eta geroztik kasua ikertzen ari dira.

Geroztik jakin dugu espainol polizien esku gelditu zela, galdekatua izan zela eta horiek ihes egin behar izan zutela. Jon parke batean utzi zuten ia-ia hilzorian. Ondoren hospitalera eramana izan zen, han hil zen aste batzuen buruan. Bere familia ez zen inoiz abisatua izan. Beste herritik urrun hil zen babesik gabe. Hil eta gero hospitalean berean atxiki zuten berriz ere inor abisatu gabe. Maila guztietako arduradun polizial, judizial, politikoengatik hori guztia posible izan da. Historia guzti horrengatik, Jon Anzaren martirioarengatik ez da inor zigortu. Frantses estatuaren justizia gure galbidea da.

Bost urte horietan egia jakiten, bilatzen aritu gara. Gauza asko azaldu dira baina arduradunak libro dira. 

Jon gurekin dago, aitzina doan borroka honetan gurekin dago. Horretaz hitz egiteko Urruñako plazan elkartuko gara arratseko 8tan heldu den ostiralean.

Publicité
Publicité
23 avril 2014

Azken ostiraleko elgarretaratzea

Oroitarazten dizuegu ostiral honetan, apirilaren 25ean, azken ostiraleko elgarretaratzeak izanen direla, preso eta iheslarien askatasunaren alde.
Hendaian EZ da elgarretaratzerik izanen, 19:00etan, Urruñako  itzulgunean izanen baita.
Beraz, denok gonbidatzen zaituztegu Urruñara. Zuen inguruan mezua zabaldu otoi. 
Milaesker!!
23 avril 2014

Peyuco Duhart Hego Lapurdiko aglomerazioaren presidentea

duhart

Michel Hiriartek aulkia galdu du, Biriatun ezagutzen dute eta ez dute oso demokrata ikusten, ondorioz ez da deus galtzen aldaketan. Galtzen dena da euskalduna dela eta horrek gehi bat izaten da hautetsien artean. UMP alderdikoa Alliotekin ikasi du auzapez lana, ongi ikasia, baina orai arte ez du uhain handirik egin politikan, EAJkoak  baditu bere zerrendan eta euskal kulturaren inguruan ez du polemikarik sortu. Ikusiko dugu euskal kulturari, euskarari zer toki utziko dizkion ondoko urteetan.

Beraz Peyuco Duhar hautatu dute, sozialistek ez dute inor presentatu, bazekiten ez zutela aukerarik diskrezioa nahiago izan dute. Aramendi presentatu da abertzaleentzat.

Ondoko egunetak postuen antolaketa nola eramaten duten ez hilabetesariekin zer gertatzen den.

22 avril 2014

Jean Tellecheak dio:"Gora Euskadi askatuta"

Hau da Europearretan aurkeztuko den Jean Tellecheak zioena igandean Bilboko EAJko Aberri Egunean. Hemen aldarrikatzen duena Ipar Euskal Herrian aldarrikatzen badu, Urruñan aldarrikatzen badu, ez gara gauza askotaz gehiago harrituko eta gainera pentsatzen ahal dugu luzaz baztertuak izan diren ideiek izugarrizko jauzia egin dutela

(ikusi bideoa) http://youtu.be/XXbeZPnH-nQ

22 avril 2014

Fabius igandeko lanaren alde


Laurent-Fabius-010

Fabius 1981tetik poderetik beti hurbil, edo bertan bizi izan da. Lehen ministroa izan zen eta Greenpeace-en kontrako ekintza bat antolatu zuen zertan kazetari bat argazkilaria hil zuten. Arazoak izan zituen horren aitortzeko baina Frantziaren aldeko ekintza zitekeen. Ondoren odol pozoinduaren gertakarietan nahasia izan zen garai horretan ministro baitzen eta horrean arduradun. Epaiketak izan ziren baina xuritu zuten. Itzuli da ministro gisa Hollandekin eta kanpo arazoetako ministro gisa. Kanpo arazoetako ministro bada ere azken postuen banaketan turismoaren ardura hartu du ere. Bi gaien arteko lotura ikustea zaila baldin bada ere.

Turismoaren ardura izanik, pentsatzen du saltokien idekitzea igandeetan, turismoak garrantzia handia duen tokietan, egokia litzatekeela. Ez dakigu ea gaia aipatu duen sindikatekin. Behintzat  azalpena egin du prentsan, erreakzioak neurtzeko gisan dudarik gabe. Igandeetako lana indarrean emateko legea aldatu beharko da. Turismoko arduradunekin bilduko da gaur, ez dira sindikatak gomitatuak.Gaia planteatua izan zen urte hastapenean brikolatze saltokientzat. Aldi honetan legearen aldaketa egiten badute atea irekiko da saltoki guztientzat.

Gure eremua turismoarekin oso ukitua izanik lege aldaketak ondorio zuzena izanen du langileentzat.

 

Publicité
Publicité
22 avril 2014

Arrats honetan Lapurdi Hegoaldeko aglomerazioko lehendakaria hautatuko dute.

 

agloHemen erdian dugu Michel Hiriart orai arteko presidentea, ezkerrean Peyuco Duhart orai aurkezten dena presidente izateko.

Azken eremua da. Beste eremu, aglomerazio, Herri Elkargo guztiek hautatu dituzte jada haien lehendakariak. Orai arte Hego Lapurdiko Aglomerazioak ez du urratsa eman. Arrats honetan gertatuko da. 

Orai arte lehendakaria edo presidentea Michel Iriart izan da, hau UMP alderdikoa. Euskalduna bera ez da onoiz lotsatu euskaraz aritzeko, ederki ari baita euskaraz. Herri Elkargoa sortu zenetik bera izan da presidente, Biriatuko auzapez izanik eta ardura horrentzat hautatua  hamabi herrien ordezkarien artean. Alegia UMPko alderdiaren indarra erakutsiz Elkargoan eta Biriatuko auzapez gisa agintari autoritario gisa ezaguna izanik. Horrela joan dira azken urteak. 

Gaur jadanik hautaketaren aldetik gauzak aldatu dira eta joan diren herrietako hauteskundeetatik ordezkari batzuk atera dira eta oposizioan diren hautetsi batzuek ordezkari izateko aukera dute zuzenean. Ondorioz orai arte oposizioko hautetsirik ez baziren gaur egun jada badaude. Ondoren gaur presidentea hautatuko da ordezkarien artean jakinez alderdi sozialistak eta abertzaleek oso ordezkari gutxi dituztela. Alderdi sozialistak auzapez bakarra du hamabiren artean eta abertzaleek batere.

Une honetan presidente posturako aurkezten den auzapez bakarra Peyuco Duhart Donobane Lohitzuneko auzapeza da. Pentsa daiteke Kotte Ezenarro aurkeztuko dela, prinzipioz baina ez du aukerarik ateratzeko. Abertzaleen artean ere baliteke norbait presentatzea baino ez da ezer izerditu gaiaz momentuko. Kargu oso inportantea da, ahalmen gehienak aglomeraziotik pasatzen baitira gaur egun, erabaki nagusiak. Peyuco Duhart ez da euskalduna. Lehendaki euskalduna egoetak ez badu oraindik erran nahi euskarari bultzada ematen zaiola, beti interesgarria izaten da euskararentzat arduradun euskaldunak egotea.

21 avril 2014

Kuban deportatua den Jose Angelen aita zendu da

Angel Urtiaga Beldarrain Kuban deportatua den Jose Angelen aita zendu da.  Jose Angel Baionan atxilotua izan zen 1984ko otsailaren 20an. 28 urte zituen.Geroztik bere ibilbidea luzea izan da eta prentsak aipatu zuen Kuban zegoela, bere familiatik urrun hogeita hamar urteren buruan. Han dago oraindik une zail honetan gurasoak joaten direlarik etxeko goxotasunatik urrun.

Frantziak denek dakigun bezala ardura handia du deportazio horretan. Deportazioak ez du kadikatzeko datarik, deportazioa legez kanpokoa da de Gaulle generalak 1961ean desegin zuenetik. Sozialistek berpiztu zuten. Sozialistek aterabidea eman behar lukete. Bizi guztirako zigorrak ez dira onargarri herri demokratikoetan.

Doluminak Jose Angel militante independentistari eta bere familiari.

21 avril 2014

Nork daki?

aberri11_13083_1

Urruñako herrian mota guztietako alderdiak daude, tendentzia guztietako elkarteak eta ikusmoldeak. Pertsonaia politiko mota berria ezagutzen ari gara Jean Tellechea hautetsiaren ibilbidearen bitartez. Ez genuen orai arte ezagutu Ipar Euskal Herriko debateko politikoetan, abertzaletasunaren inguruan ere ez. Haatik duela urte batzuk ezagutu genuen Daniel Poulourekin herriko hauteskundeetan aurkeztu zelarik. Daniel Poulouren emaitzak aski onak izan ez zirelako 2008an Odile de Coralek Jean Tellechea onartu zuen bere zerrendan beste hiru pertsonekin. EAJko militante baten ibilbidea ezagutzen hasiak ginen.

Odile de Coralen zerrendan ez zen lehenetan kokatua izan Jean Tellechea, baina sei urtez UMPko militantea den auzapezaren langilea izan zen. Ez zuen kezkarik erakutsi euskararentzat, ez baita euskalduna. Ez du erakutsi Herriko Etxean euskara lehentasuna denik. Horretan ez zuen laguntzarik auzapezaren aldetik. Haatik bigarren aldikotz presentatu da Odile de Coralen zerrendan eta aldi honetan ardura handiagoarekin garapen ekonomikoaz arduratuko baita.

Beraz arazorik ez UMPrekin lan egiteko, alderdi hau euskararen ofizialtasunaren aurka delarik eta euskal lurraldetasuna ukatzen duelarik. Oso jarrera idekia erakusten du Jean Tellecheak frantses alderdiarekiko alderdi abertzaleekiko baino. Haatik ikusi dugu EAJko Aberri Egunean Bilbon ikurrinaz inguraturik,Urruñako herriak urtero ukatzen duelarik Aberri Egunean ikurrinaren Herriko Etxean zintzilikatzea. Banderen problemetika ez dago soilik estatu espainolean agertzen. Ez omen da gauza bera. Hala izango da...Malgutasuna eta irekidura beti alde batera joaten delarik, gurdia urrunago eraman behar delarik, ausardia, konfrontazioa beharrezkoak direlarik ez dira urrats berak ematen.

Dena den EAJko Urtuzar jauna oso seguru agertu zen, Iparraldera etorri zelarik erratera Jean Tellechea Europarretan aurkeztuko dela EAJrentzat hemen, emaitzetaz oso seguru Ikusiko genuen.

Emaitzak nolakoak izanen diren jakitea zaila da, orai arte ez dira oso altuak izan. Horretaz hitz egiteko parada izanen dugu,

eta agian Jean Telechearen abertzaletasun fina eta bizia ezagutzeko aukera izanen dugu. Nork daki?

 

 

21 avril 2014

«Alarma gorria» piztu dute Ibon Iparragirreren egoeraren aurrean

Ibon Iparragirre presoa Ondarrun, etxean bere zigorra betetzen ari zen agintariek erabaki zutelarik preso sartzea berriz. Orai Basaurin dago. Horren salatzeko kanpaina berri bat emanen dute martxan egoeraren salatzeko. Izan ere presondegian sartuz gero bere osasun egoera okertu baita. Kanpoan izanik bakarrik behar bezalako tratamenduak segitzen ahal ditu. Edozeinek ulertuko duen maneran ezin da pentsatu eritsaun larriak arta daitezkeela preso egonik. Baldintzak ezin txarragoak dira eritasuna, arina baldin bada ere ondi tratatzeko. Estatuak mendekua baizik ez du erakusten. Kanpaina berriak gauzak mugitzeko esparantzarekin abiatu dute. Denen beharra da presondegietako paretak botatzeko.

20 avril 2014

Urruñako Euskal Herrian Euskarazek urtea ospatu du

EHE URRUNA

Giro ederrean iragan da Euskal Herrian Euskaraz Urruñako taldeak antolatua zuen bertso afaria joan den larunbatean. Datorren urtean jende gehiago bilduko da eta bitartean herrian euskararen zabaltzeko lanetan ariko gara euskaldun guztiak. Urruñan ere euskaraz bizi nahi dugu etxean eta baita ere leku publikoetan!

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité