Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

24 mai 2018

Begirada luzea

Baionako desarmatzera deitu ondoren Josemari Esparzak gogoeta interesgarrira deitu gaitu Nabarralde aldizkarian ta ere Gara egunkarian.

2011tik gertakari ainitzen aintzinean jarri gaituzte eta begirada luzeago baterako gomita ez da gehiegizkoa bereziki gure historia ongi ezagutzen duen batengandik heldu delarik, nahiz eta erdaraz idatzia delarik. Guk itzulpenik ez dugu behar, hiru hizkuntzatan ibiltzen ohituak gara.

"Delenda est Carthago?" izenburu pean( Carthago desegin behar al da?) azken 150 urteko azterketa historikoa egin du Esparzak, aurrerapenak eta atzerapenak aipatuz. Egia erran, nahiko potreta pesimista egiten du erresistentzia maila txikitzen ari denaren froga ematen baitu. Dena den erresistentziaren bilduma egiten du, bukatzeko erraten konfliktoa ez dela bukatua nahiz eta tresna berriak beharko diren.

Noski, Esparzak Hegoaldeko historiaren bilduma egiten du, erreferentzia historikoak hegoaldekoak dira. Ulergarria da baina herria bagara alde guztietakoa kontutan hartu beharko dugu. Noski, azken erabakiek sustraiak hegoaldean dituzte baina errebotea izan da Iparraldean. Horregatik, bereziki gogoan hartu beharko dugu ere Frantziak azken 150 urteetan eraman duen zapalkuntza ipar Euskal Herrian. Izan ere, Frantziak bere errelatoa eraikitzen joan da, bere legeak eta bere gerlak eginez. Ipar uskal Herriko gazteak gerletara  eramanak izan dira, Alemaniaren kontra bi aldiz eta ondoren Algeriara, horrez gain eskola publikoarekin hasiz gizarte osora frantsesa hedatuz euskal nortasuna ezabatzen ahaleginak egiten joan dira. Frantses polizia euskal gizartean loturak sortzen joan da eta euskal abertzaletasunari bidea mozten eginahalak egiten. Borroka latzak eraman izan dira Ipar Euskal Herrian, tresna guztiak erabili dira, gazteak bidean gelditu dira, batzuen gorputzak ez dira berreskuratu ere. Frantziaren giza eskubidearen aldeko politikaren aztarnak dira hauek.

Taldeak desegiten joan dira, armatuak zirenak ere, umilki, lan asko egin ondoren desagertu dira, harrotasunik gabe baina lurrean belauna jarri gabe. Euskal Elkargoa hor dugu, berrehun urtez departamentua aldarrikatu ondoren.Horretan ordurarte eramandako lanak bere eragina duke.

Ipar eta Hegoaldearen arteko lotura handiak izan dira, elkar laguntza hor izan da. Horregatik gune bakoitzean hartu erabakiak ondokoarengoan ondorioak ditu. Ipar Euskal Herrian eraman antzerki mediatikoak bere ondorioak ditu eta frantses indar politikoak ez dira txikituak sentituko, nahiz eta hauteskundeak beharko diren goaitatu horren neurtzeko.

Konfrontazia ez da bukatua, hau argi atxiki beharko dugu.Antzerki mediatikoa ikusi dugu eta biharamunean Seaska dugu arazotan. Alta seaska ez da arazoa, ikastola ez da arazoa, burujabetza da arazoa. Baina,  ikastola da euskalduntzearen oinarrian, geroaren alde lanean ari dena, geroa moztu nahi digute!

Carthago ez da soilik Hegoaldean, gure herria ainitza da, askotakoa baina bakarra. Hau da geroaren oinarria, burujabetza zazpi herrialdeak kontutan hartuz. Zazpiak bat eginez!

Publicité
Publicité
22 mars 2018

Montesquieu, irakurtzeko une bat delarik. garaikidea.

CHARLES LOUIS DE SECONDAT, BARON DE LA BREDE ET DE MONTESQUIEU  
(1689-1755) 
L’Esprit des lois (1748)

Grandeur et fragilité de la démocratie

DU PRINCIPE DES DIVERS GOUVERNEMENTS

J'ai dit que la nature du gouvernement républicain  est que le peuple en  corps, ou de certaines familles, y aient la souveraine puissance ; celle du gouvernement monarchique, que le prince y ait la souveraine puissance, mais qu'il l'exerce selon des lois établies ; celle du gouvernement despotique, qu'un seul y gouverne selon ses volontés et ses caprices. Il ne m'en faut pas davantage pour trouver leurs trois principes ; ils en dérivent naturellement.  Je commencerai par le gouvernement républicain, et je parlerai d'abord du démocratique .

DU PRINCIPE DE LA DÉMOCRATIE

II ne faut pas beaucoup de probité pour qu'un gouvernement monarchique ou un gouvernement despotique se maintiennent ou se soutiennent. La force  des lois dans l'un, le bras du prince toujours levé dans l'autre, règlent ou contiennent tout. Mais, dans un État populaire, il faut un ressort de plus, qui est la VERTU. Ce que je dis est confirmé par le corps entier de l'histoire, et est très conforme à la nature des choses. Car il est clair que dans une monarchie, où celui qui fait exécuter les lois se juge au-dessus des lois, on a besoin de moins de vertu que dans un gouvernement populaire où celui qui fait exécuter les lois sent qu'il y est soumis lui-même, et qu'il en portera le poids.   Il est clair encore que le monarque qui, par mauvais conseil ou par négligence, cesse de faire exécuter les lois, peut aisément réparer le mal : il n'a qu'à changer de conseil, ou se corriger de cette négligence même. Mais lorsque, dans un gouvernement populaire, les lois ont cessé d'être exécutées, comme cela ne peut venir que de la corruption de la république, l’Etat est déjà perdu.  Ce fut un assez beau spectacle, dans le siècle passé, de voir les efforts impuissants des Anglais pour établir parmi eux la démocratie. Comme ceux qui avaient part aux affaires n'avaient point de vertu, que leur ambition était irritée par le succès de celui qui avait le plus osé, que l'esprit d'une faction n'était réprimé que par l'esprit d'une autre, le gouvernement changeait sans cesse ; le peuple étonné cherchait la démocratie et ne la trouvait nulle part. Enfin, après bien des mouvements, des chocs et des secousses, il fallut se reposer dans le gouvernement même qu'on avait proscrit.  Quand Sylla voulut rendre à Rome la liberté, elle ne put plus la recevoir ; elle n'avait plus qu'un faible reste de vertu, et, comme elle en eut toujours moins, au lieu de se réveiller après César, Tibère, Caïus, Claude, Néron, Domitien, elle fut toujours plus esclave; tous les coups portèrent sur les tyrans, aucun sur la tyrannie.  Les politiques grecs, qui vivaient dans le gouvernement populaire, ne reconnaissaient d'autre force qui pût les soutenir que celle de la vertu. Ceux d'aujourd'hui ne nous parlent que de manufactures, de commerce, de finances, de richesses et de luxe même. 
Lorsque cette vertu cesse, l'ambition entre dans les cœurs qui peuvent la recevoir, et l'avarice entre dans tous. Les désirs changent d’objets : ce qu’on aimait, on ne l'aime plus ; on était libre avec les lois, on veut être libre contre elles ; chaque citoyen est comme un esclave échappé de la maison de son maître ; ce qui était maxime, on 1’appelle rigueur ; ce qui était règle, on l'appelle gêne; ce qui y était attention, on l’appelle crainte. C'est la frugalité qui y est l'avarice, et non pas le désir d’avoir. Autrefois le bien des particuliers faisait le trésor public ; mais pour lors le trésor public devient le patrimoine des particuliers. La république est une dépouille ; et sa force n'est plus que le pouvoir de quelques citoyens et la licence de tous.

 

20 mars 2018

Gertakari asko argitzeko.

 

Artikulu honek hamar urte dauzka.aiurri aldizkaritik hartua da eta herriko ordezkariaren erabakiaren berri ematen du hrriko bi pertsonek jasandakoari buruz. Gaur Gerestaren heriotzaren urtemuga da, oroitzeko eta argitzeko beharraz ari gara.

ZIZURKIL 2008-05-21 13:47

Arregi eta Gerestaren inguruan, Udal akordioa

Atzo iluntzean Zizurkilgo Udalean eginiko batzarrean, besteak beste, iragan apirilaren 14ko osoko bilkuran Joxe Arregi eta Joxelu Geresta "Ttotto" izenak plazari kentzea eta monolitoak herritik kentzearen ildotik, akordioa egin zuten; Arregi eta Ttottoren kasuak aztertzea eta familiartekoen sufrimendua kontuan hartzea onartu ziren.


Aho batez onartu zen Udalbatzaren erabakiaz gain, botoa azaltzerakoan EAJ-PNV eta EA udal taldeek biktima guztien oroimenez egin zitekeena aztertzeko batzorde bat osatzea proposatu zuten, 2007ko urrian Eusko Legebiltzarrak egindako Terrorismoaren Biktimei buruzko bilkura monografikoak erabakitakoaren ildotik.

Bilkura hartan erabakitakoaren artean,”Eusko Legebiltzarrak ondoko jarrera garatzeko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari:

Giza Eskubideen Zuzendaritzaren aldetik indarkeria politikoaren ondorioz giza eskubideen urraketa jasaten duten beste biktima batzuen egoerari buruzko txosten zehatza eta sakona diseinatu eta prestatzeko, biktimen identifikazioari arreta berezia eskainiz, eta hauen aitortza moralari erantzuna eta ordaina emango dieten neurrien azterlana.”

ETAk sortutako biolentziak ezingo luke inoiz izaera politikoko bestelako biolentziarik justifikatu, ezta ezkutatu ere, esaterako gerra zikineko ekintzak edo torturak, herri honetako herritarren aurka zigorrik gabe praktikatu izan direnak.

Horregatik, Zizurkilgo Udalak, Legebiltzarreko agindu horri jarraituz, eta biktima batzuen oroimenarekiko errespetuak ezin ditzakeelako inoiz zalantzan ipini egia jakiteko, justizia izateko eta jasan ahal izan dituzten eskubideen urraketa larriak garbitzeko beste pertsonek duten eskubidea, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzari eskatzen dio :

1) Joxe Arregi Izagirreren (komisarian jasandako tortura bortitzen ondorioz 1981eko otsailean Madrilen hildakoa) eta José Luis Geresta Mujika "Ttotto"ren (nahikoa argitu ez diren zirkunstantziatan 1999ko martxoan tiro batez hilda agertu zena) kasuak azter ditzala, txosten horretan sar daitezen.

2) Horretarako, familiartekoen testigantza jasotzeko aukera balora dezala, aitortu behar zaien sufrimendua jasan baitute haiek ere.

Mozioa onartua izan zen EAJ/PNVko bost zinegotzien eta EAko bi zinegotzien aldeko botoekin eta PSEko zinegotzien aurkako beste birekin. PPko eta Ezker Batua-Berdeak/Aralarko zinegotziak ez ziren plenoan izan.

6 février 2018

Independentzia ondoko inbentariuma(Berria.Juanjo Olasagarre)

Gabriel Ferrater poeta katalana (1922-1972). Gabriel Ferrater poeta katalana (1922-1972). BERRIA

2018ko otsailak 4
Kataluniako procesa martxan jarri zenetik, Katalunia modan dago euskal herritarron artean. Udazkena izango zen neu ere nire Kataluniarekiko inbentariuma egiten hasi nintzela, autoreak eta liburuak birbisitatu eta aspaldi zain neuzkan liburuei, azkenean, heldu.

Irakurri nuen lehenengo autore katalana Joan Brossa izanen zen, Poemas civiles hura. Liluraturik gelditu nintzen etxetik ibiltzeko poesia jostari harekin. Gerora sextinen liburua irakurri nion, sextina bat nola egin azaltzen zuen poema-sextina hura barne. Oraindik maiz bisitatzeko autorea iruditzen zait, denborak ez dio ezer kendu, erantsi baizik.

Gero, uste dut, Gabriel Ferraterren Las mujeres y los días-era(Les dones i els dies) ailegatu nintzen Gil de Biedma gidari. Han bazen asko ikasteko, eta kopiatzeko, maiz bigarrena egin behar baita lehenengora iristeko. Peró non mi destar poema, zeina gerora Susako antologian argitaratu baita: «Ez sartu orain. Gal zaitez/ hartxintxar kurruskatsu/ eta tristeki arrosakaran./ Zoaz gutxika. Geldi zaitez/ begiratzera zeinen iharrak dauden/ ereinotz hostoak./ Ez bilatu kolore/ argiegiko laranjak.(...)/ Utzi pasatzen hiru ordu,/ eta sar zaitezke».

Bizitza, espero ez dugun tokietan, asperretan, luzamendutan, bizitzaren atarietan dagoela erakutsi zidan poemak, eta oraindik gogoan dut.

Garai haietan argitaratu zen Gerardo Markuletak itzulitako Zenbait poeta katalan antologia: Josep Carner, Carles Riba, J.V. Foix, Joan Salbat Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Vicent Andres Estelles.

Hark akuilaturik J.V. Foixen Sol i de dol irakurri nuen; ze sonetoak, zer hizkuntza, hura ulertzen zuen irakurlerik bazen, Literatura Katalana edonora zabaltzekoa zen. Koldo Izagirrek prestaturiko Joan Salbat Papasseiten antologia ere garai hartan argitaratu zuen Pamiela argitaletxeak. Izagirreren itzulpen ederra gorabehera, ez dakit zer eraginen zidan orain, beharbada abangoardistegia iritziko nion, Foixi bezalaxe.

8 poetas raros erosi nuen gero. Sarrionandia, antologatuetako bat, zen nik liburua erostearen arrazoia, euskaratik gaztelerara zein ingelesera itzulitako ia dena erosteko joera alde batera utzita jakina; bertan poemen antologiaz gain, elkarrizketak zeuden (Gaur posible litzateke Sarrionandia daraman antologiarik argitaratzea Espainiako Erresuman?). Hantxe zegoen, poeta eta idazle ezezaguna: Blai Bonet. Nor zen ura baino edaten ez zuen mistiko hura?

Gerora irakurri diot boxeolari kokainomano beltz Al Browni buruz idatzitako poema zoragarri hura: «Què seria de l'home sense les bèsties?/ Si, en un moment, se n'anessin de la terra/ totes les bèsties de la terra,/ l'home cauria en una gran depressió...». Ramon Llul institutuak kultura katalana promozionatzeko egindako jiran Lou Reedek irakurri eta, geroztik, erantzungailuan paraturik zeukana.

Ondoren El coadern gris etorri zen. Zein ederki pasatu nuen, zer prosa, ze sentsualitatea, ze mediterraneoa. Uste dut Plak sortu zidala gerora dietario eta egunerokoak irakurtzeko zaletasuna, zeinari eusten diodan, hainbeste Andres Trapiello nazional katoliko antikatalanistaren Salón de Pasos Perdidos-en zale itsu bihurtu arte.

2000. urte inguruan ailegatuko nintzen Joan Margarit poeta elebidunera. Uste dut Joana zela irakurri nion lehenengoa, alaba down sindromedunari eskainitako poema liburua. Pixka bat beranduago Sol de Sal (La nueva poesía catalana). Artikulu hau idazteko azpimarraturikoak errepasatzeari ekin diot: Sebastia Alzamora, Anna Aguilat-Amat, Carles Torner, Xulio Ricardo Trigo gailego-katalana, Enric Sória, Gabriel Planella, Maria Mercé Marçal...

Ai eta Miquel Marti i Pol, zeinaren L'amor poema zeukan Andolin Eguzkitzak etxeko korridorean laukian paraturik: «Creu en el cos, per tant, i en ell assaja/ de perdurar, i fes que tot perduri/ dignificant-ho sempre amb amorosa/sollicitud: així donaràs vida».

Eta moda-modaz urteak zain neukan nobela bat irakurri dut berriki: Bearn o la sala de las muñecas, Llorenç Villalongarena. Gattopardo italiarraren pareko maisulana, erdiguneko bikote harremanak bodebil modernoaren ukitua duelako freskoa eta arina suertatzen dena. Blai Boneten El Mar-i ekin diot ondoren, eta ez nau zapuztu, hitzaurrean dioten bezala, amerikarra izan balitz deep south-eko nobelatzat joko zuten, hemen, ordea, Espainiako Erresuman, literatura katalana baino ez da, edo gutxiago, literatura mallorcarra, Bonet, Villalonga bezala, Mallorcakoa baitzen. Orain, aspaldi zain neukan Mercè Rodoredaren Diamantearen plaza-rekin ari naiz. Eta gero Vicenç Pagés Jordáren La dicha no es completa-rekin hasiko naiz. Eta gero, beharbada, aspaldian erosi, saiatu eta apalean utzitako Ausias Marchi ekingo diot.

Dena dela, badakit ordekoa eskatzea jende exkaxarena dela, baina nik literatura katalana adina euskal literatura irakurriko zuen Olasagarre katalanak? Ez dut uste. Olasagarre euskaldunarena izanen da errua, segur aski.
17 janvier 2018

Presondegietako zaindariak sutan.

Résultat de recherche d'images pour "2018 actualités prisons"

Presondegietako zaindariek greba mugimendua hasi zuten astelehenean frantss estatuan, seguriate eza salatzeko eta lan baldintza hobeen eskatzeko. Astelehenean Fleury-ren aurran barikada bat sutan zegoen haserrea handia zela erakutsi nahian. Brhala gobernua erreakzionatu du eta Macronek azterketa integrala eskatua dela heldu den hilabeterako azaldu du.

Mugimendua zaindari baten kontrako eraso baten ondotik hasi zen eta geroztik beste eraso batzuk izan direnez indartuz joan da. Justizia ministroa atera da proposamen batzuekin  besteak beste preso batzuen mugimendua eta  kalifikazio eta hilabetesariei buruzko akordio batzuekin.

Presoen kopurua emendatzen joan da 100 tokirako 113 preso daude iturri optimisten araueran, Frantziak asko presondegiratzen du eta azken legeek, salbuspn egoeraren ondorioekin hau da da erraz aldatuko.

Publicité
Publicité
9 janvier 2018

Rémi Fraisse Sivens-en hil zuten, errudunik ez dago.

Résultat de recherche d'images pour "Rémi Fraisse à Sivens"

Rémi Fraisse  Sivens-en hil zuten 21 urte zituelarik 2014eko urriaren 26an. Poliziak botatako granada batek hil zuen militante ekologista, egin nahi zen urtegi baten kontra deitutako manifestaldi batean parte hartzen zuelarik. Lasaitasunean hasia bortizki bukatu zen manifa.

Manifestaldi horren ondotik proiektua baztertua izan zen eta manifestaldietan ordurarte poliziak erabiltzen zituen granada erasotzaileak debekatuak.

Ia-ia lau urte berantago salaketen ondorioz egin epaiketaren emaitza eman dute Toulouseko epaileek. Zigorturik ez dago, errudunik ez dago. Militante ekologistak proiektu horrengatik behin baino gehiagotan epaituak izan direlarik  eta kondenatuak, emaitza ulergaitza da.

Résultat de recherche d'images pour "Rémi Fraisse à Sivens"

8 janvier 2018

Autodeterminazio-eskubidea: 100 urte

Résultat de recherche d'images pour "Autodetermination- right"

ICEC (International Comission of Europan Citizens) erakundeak antolatuta, 2016ko urtarrilaren 11an Bruselako Europako Parlamentuan autodeterminazio eskubideari buruzko jardunaldia burutu zen. ICEC-ek eskubide honen alde jarduten duten Europako estaturik gabeko Herri ezberdinetako erakundeak biltzen ditu (besteak beste, Kataluniako ANC edo Flandriako Vlaamse Volksbeweging). Eurodiputatu abertzale ba-tzuen lanak (Josu Juaristi eta Izaskun Bilbao euskaldunenak, Mark Demesmaeker flandriarrarenak, Josep Mº Terricabras katalanarenak, Martina Anderson ipar irlandarrarenak…) ahalbidetu zuen topaketa Europako Parlamentuan burutu ahal izatea;Flandriako ICEC eta Vlaamse Volksbeweging erakundearen ahaleginak, halaber, azpimarratzeko modukoak dira, haiek gabe nekez antolatu bait zitekeen jardunaldi mamitsu hori.

Iñigo Jaca eta Josu Alberok horren berri eman zuten prentsan. Bi urte berantago ez da argi autodeterminazio eskubideak bide luzerik egin duenik Europa honetan borroka handiak raman diren arren.

"Leninek Nazioen autodeterminaziorako eskubidea idatzi zuen 1914ko otsaila eta maiatza bitartean, langile mugimendu errusiarraren gorakada betean. Prozesu hau eten egin zen, aldi batez, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin, liburua amaitu eta hilabete gutxira; baina berriro piztu zen 1917eko otsailean erregimen tsaristaren erorketa eraginez. Leninek oso argi zeukan boltxebikeek arazo nazionalaren inguruan zuten posizioaren baitan egongo zela, funtsezko beste puntu batzuekin batera, garatzen ari zen iraultzaren arrakasta. 

 

Urte mordoa igaro arren, idatzi honek gaurkotasun harrigarria mantentzen du, batez ere bi funtsezko arrazoirengatik. Lehenik eta behin, egungo krisi kapitalistak, klase arteko borrokaren gorakadarekin batera, arazo nazionalaren areagotzea eragiten du. Inperialismoen arteko tentsioak, esplotazio neokolonialak larriagotzea eta estatu plurinazionalen barnean joera zentrifugoak azkartzea egunerokotasun osoko fenomenoak dira."

Hau da Euskal Herria sozialista aldizkaritik gogoratzen digutena. Espainak eta Frantziak autodeterminazio eskubideari buruz asko dakite eta jarrera desberdinak hartu dituzte horri aurre egiteko. Frantziak bere intersen babesteko nagoziatu izan du baita ere independentzia Algeriako kasuan adibidez. Nahiz eta gerlarn garaitzeko gaitasuna izan bertan arma nuklearraren garatzeko eskubidea eta erregaien errekurtsoen gainean gaitasun bereziak lortu zituen. gaur egun Kanakia eta Kortsika ditu ikusmiran, negoziatzen hasiko da, dudarik gabe tramankulu asko ditu eskuetan nahi duenera heltzeko. Behintzat hasteko estatuak errepublikaren hizkuntza ez duela aldatuko jakinarazi du. Ez da seinale bikaina!

Espainaren kasua bortitzagoa izan da beti, borroka eta gerla latzak eraman behar izan dira menpekotasunarekin mozteko. Gaur egun 155garren artikuluarekin Europarako begira tresna ideala aurkitu du independentziarako nahikerien zanpatzeko.

Autodeterminazio eskubidea aldarrikatu behar den eskubidea da libreago izateko herri gisa eta justizia hobestuko duen gizartea sortzeko.

8 janvier 2018

Jacqueline Gourault, Madame Corse Kortsikan bisita egiten

Résultat de recherche d'images pour "Jacqueline Gourault, Madame Corse"

Jacqueline Gourault, Madame Corse, gobernuaren ordezkaria bisitan dago Kortsikan. Azken hauteskundeen ondotik Philippe lehen ministroak elkarrizketa hasiko zuela iragarri zuen. Ordezkaria bidali du Kortsikara eta bertan Macron presidentearen bisita prstatzea eskatu dio. Macronen bisita otsailan iraganen dela iragarri dute.

Gouraultek konstituzioaren aldeketa baten alde hitz egin du, lurraldeen berezitasunei legearen egokitzeko beharra dagoela. Haatik hizkuntzari doakionez beste hitzak izan ditu:

« Le gouvernement, par le ministère de l’Éducation nationale finance l’enseignement de la langue corse dans les écoles. Peut-être faut-il encore améliorer l’enseignement de la langue corse. Je sais l’attachement des Corses à leur langue. Je sais qu’ils veulent que cette langue perdure, devienne une langue de plus en plus parlée. Mais la langue de la République, c’est le français. »

Alegia Kortsikako hizkuntzaren ofizialtasuna ez dela berehala etorriko!  Estatuaren zutabe nagusietako bat hizkuntza da eta harrigarria bada ere horretan estatua ez da prest amore emateko.

2 janvier 2018

Bortizkeria interes politikoen arauera neurtua

Résultat de recherche d'images pour "bortizkeria matxista"

Estatu espainoleko informazioak dira. El Pais egunkariko Yolanda Clemente kazetariak egindako azterketaren arauerako elementuak plazaratzen ditugu hemen. Ez dira salatuak izan, ondorioz pentsa daitke informazio fidagarria dela.

Oso datu interesgarriak eskaitzen ditu zenbakiei doakionez. Izan ere azaltzen du azken hamabost urteetan biktimen bikotearen bortizkeriak 885 emazte hil dituela, alegia 885 hilketa eragin dituztela . 885 krimena hamabost urtetan. Biktima gehienak Madrid(91) eta Bartzelonan (81) gertatu dira. Salaketa % 21ak egina zuen hilketa baino lehen.

Hego EHari doakionez, 20 hilketa Bizkaian, bost Gipuzkoan, Nafarroan hamar eta sei Araban, alegia 41 hilketa bortizkeria matxistaren ondorioz hego Euskal Herrian.

Milioi bat baino gehigoko salaketak egin dira 2009tik estatu espainolean bortizkeria matxistarengatik.

 Estatu spainolean ez da zalantza asko ikusten hilketa horien izendatzko, gehienetan bortizkeria matxista dela instituzioetatik re plazaratzen da. Azkn urtetan ere instituzioetatik ere plazara ateratzeko deia egiten da eta herritarren artean hautetsi asko egoten da.

Frantses estatuan delikuentziako obserbatorioaren araueran bortizkeria matxista edo "etxeko bortizkeriarengatik" bataz bestekoen hilketen kopurua urtean 145ekoa da, azken hamabost urteetako hilketen kopurura ekartzen badugu, estatu frantsesean hilketa gehiago daude oraindik milako kopurua gainditua litzateke zenbaki horien araueran. Salaketa bestalde bi milioeko kopurua gainditzen ditu. (https://fr.wikipedia.org/wiki/Observatoire_national_de_la_d%C3%A9linquance_et_des_r%C3%A9ponses_p%C3%A9nales)

2014tik 2015era bortizkria matxistako 80000 kasu baino gehiago aztertu ditu frantses poliziak, gehiena handia ez da hilketa baina bortizkeria remu honeek gizarte handia dauka frantses gizartean baina erran daiteke nahiko isildua dela bai prentsa bai instituzioen aldetik. ( http://stop-violences-femmes.gouv.fr/IMG/pdf/Lettre_ONVF_8_-_Violences_faites_aux_femmes_principales_donnees_-_nov15.pdf)

Frantses instituzioetan aipatzen da "emazteei eragindako bortizkeria", "bortizkeria matxista" ez da izendatze orokorra izaten.

Résultat de recherche d'images pour "violence domestique en france"

Informazio hauek intres hadikoa dira. terrorismoaren kontrako biktimn kopuruarkin parekatzn direlarik galdra asko sortzen  dizkugute. Gizarte arazo larri baten aurrean gaude baina interes politiko gutxi sortzen du horren gelditzeko. Frantses estatuan erran daiteke ere bigarren lerroko gaia dela.

23 décembre 2017

Kanakiak askatasuna helburu

Frantziak erabili errepresioaren adibide esanguratsua, gordina erakustko dokumentala egina izan zen. Borroka latzak eraman behar izan zituzten zapalkuntza gogorra jasan ere. Atai gudariarn buruan metropolara raman eta galdu ere egin zuen estatu frantsesak. Izigarrizko lana egin ondoren berreskuratu dute estatuaren krudeltasunaren pean egon ondoren.

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité