Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

12 février 2014

Paxkal de Eskurra Waltary finalean trinketean

Paxkal de Eskurra Urruñarra, Elite Pro finalean igandean, Moderne trinketean esku huskan ariko da Waltariren kontra. Waltari kubatar euskal herritarra ederki ezaguna da Urruñan ere. Bi pilotariek kalitate handiak dituzte. Biei opatu behar zaie irabaztea.

de eskurra

Publicité
Publicité
12 février 2014

Pobreei eta txikiei deus ez zaie barkatzen.

Nafarroan gertatzen dena oso larria da.Denboran beste tokietan hedatu den lan egiteko manera. Frantses estatuan ere  zergen definitzeko unean hitzak asko daudela agertzen ari da, gero eta gehiago. Horrela, Henri Gueno ministro ohiak, telebistako emankizun batean aitortu zuen aberatsenek Finantza ministeritzan negoziatzen dituztela, urtero, ordainduko dituzten zergak. Horrek harridura sortu zuen eta Mediapartek berria hedatzen lagundu zuen hemen agertzen den bezala.

« Toutes les fortunes de France négocient leurs impôts, vous le savez parfaitement » : voilà la stupéfiante réponse que m’a apportée Henri Guaino, député UMP des Yvelines, lors de l’émission Mots croisés sur France 2 consacrée lundi soir  au scandale Tapie, pour tenter de justifier l’implication de Claude Guéant dans le dossier fiscal de Bernard Tapie.(Mediapart 12 Fevrier)

12 février 2014

Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren sustenguz, izenpedura bilketa.

Ibon Fernandez Iradi, Lannemezanen dagoen euskal preso politikoa da. Larriki eri da eta haren zigorraren suspentsioa galdetzen duen petizioa abian da. Izenpetu!

http://www.petitionpublique.fr/?pi=2014ibon

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!

AMINISTIA ETA ASKATASUNA!!

12 février 2014

Haur bat hilik ihito kanpamendu baten sutean, Bobigny herrian.

Haur bat hilik aurkitu dute 5ak40etan hasi sute batean. 200 jende atera behar izan dute kanpamendutik eta berantago aurkitu dute haurra.Ez da lehen aldia sute bat pizten dela kanpamentu horretan, baina ordurarte ez zen hilik izan.

Joan den urtean 22 sute gertatu dira ihitu kanpamenduetan(2013), aintzinekoan 11(2012), Liberation egunkariak plazaratzen dituen datuen araberan..

Etxebizitza ministroarekin harremanetan sartuko dira bertako arduradunak, oso egoera latzetan bizi baita jendea kanpamentu hauetan.

Gertakari larri hau heldu da frantses prentsan, TNS sofres agentziak, Le Monde, France Info eta Canal+ egunkarientzat, sondeo bat plazaratzen duen egunean erranez, hiru frantses herritarretatik batek  FNen ideiak onartzen dituela.

FNek heldu diren hauteskundeetan eginen dituen emaitzak, onak izanen direla iragartzen da. Frantses alderdi politikoek daramaten politikak ez du inongo eraginik frantearen geldiarazteko, dirudienez!

12 février 2014

Ikastolako agerraldia datorren ostiralean.

Datorren ostiralean ikastolako haurrek agerraldia eskainiko digute, oporren bezpenan justu. Buraso guztiei erakutsiko digute zer lan ederra egiten duten eta zer ongi pasatzen duten. Argazkiak hartuko ditugu eta hemen plazaratuko. Bezperan ikasleek ihauteri ospatuko dute ikastolan bertan  eta mozorrotuta ibiliko dira. Besta eguna izanen dute, parte batean behintzat.

ihauteri

Agerraldiaren ondotik,, askotan bezala, krakada proposatuko da ikastolan bertan.

Publicité
Publicité
11 février 2014

Bihar Postan hautagaien arteko debatea

Radio France Bleu-ren eskutik bihar arratsaldeko 19:30etatik 21:00 arte herriko hauteskundeetako lau hautagaien arteko debatea. Zuzenean edo bertan entzuteko aukera izanen dugu. Bertara joanez galderak egiteko aukerak ere litzateke. Poulou, de Coral, Lassalle eta Aramendi lehian. Frantses garbi garbian noski haietatik batek soilik dakielako euskara!

11 février 2014

Komisaldegira arraultzeak botatzeagatik.

 

Paskal Indo Baionako komisaldegira konbokatua da joan den elkarretaratzean, otsailaren lehenean, supreferuraren kontra bota zituztelako arraultzeak.

Neurririk gabeko urratsak ematen ditu gobernuak. Nola ulertu bertako diputatuek euskararen aldeko jarrera bat hartzen dutela eta arrunt bestelako postura hartzen dutela gobernuko ordezkaritzatik. Dagoeneko Hendaiako ikastolako proiektuaren zapuztera joan dira eta orai pertsonalki arduradunak kenka larrian jarri nahi dituzte, sostengatzaileekin batera.

Ezin da ulertu errepresio teknika klasikoak erabiltzen direla hain konsensuala den garai honetan, bertako politikoak eskutik joaten direlarik, ipar Euskal Herriko geroari buruz, instituzioa eskatuz adibidez, konfliktoaren konponbidea hain baikorki aipatzen dutelarik.

Ipar Euskal Herriaren geroa baliteke denek berdin ez ikustea, eta batzuendako asimilazio norabidea egokiena izatea.

Nolako Euskal Herria ikusten al dugu hemendik 30 urtetara? Zer toki egina izanen zaio euskarari? Gaur da hori erabakitzen!

Ihardokitzeko gure zantzu guztiak nahi lituzkete suntsitu, horregatik protestazeko eskubidea defenda dezagun eta ahalko duen guztia joan dadila hiru euskararen laguntzaile zintzoak sostengatzera, datorren ostiralean, Baionako komisaldegiaren aurrean, arratsaldeko 6ak et'erditan eta astelehenean goizeko 9ak et'erditan!

euskara

11 février 2014

Ainhoa Irastorza, Iker Zubia, Aratz Estomba eta Jon Beaskoa aske!

8 urte preso pasa ondoren, kondena beteta, etxera bidean dira lau euskal herritarrak. Valladolid, A Lama eta Ocaña II espetxeetatik atera dira gaur goizean.
GORA ZUEK!!
ONGI ETORRI ETXERA!!
Jon Beaskoa
11 février 2014

Bazterketak segitzen du

11 février 2014

Diru kontuak gaizki frantses estatuko kutxetan

Gobernuak pentsatu baino diru gutxiago sartu dira kutxetan. Igaz milioi bat jende gehiagok ordaindu behar izan zituen zergak estatuari. Sekulan baino jende gehiago, herritar asko zailtasunetan utziz.. Aurten Kontuen Gorteak azpimarratu du ekonomia ez dela hobetzen ari eta nahiz eta zergak igo defizita ez dela txikitzen ari. Estatuak iragarritako defizitaren murrizketaren promesa ez da beteko, hiru eta sei mila milioi artean faltako dira.

Hauteskunde kanpaina honen hastapenean berriak ez dira onak alderdi sozialistarentzat. Politika liberala eta defiziten murrizteko plantan eman politikak ez da egokia, ez eta aurrikuspenak betetzeko. Miseria emendatu eta helburuak ez lortu. Ez da poliika ona, herritar asko bi gogoeta eginen ditu bozkatzeko unean. Ezkerreko politikaren bazterketa eta nagusiei 30 mila milioien oparia ez da ulertzen ahal.30 000 euroko zorra herritar bakoitz, hau da azaltzen digutena frantses egunkarietan!

deficit-jagg_20131105105244512

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité