Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

8 janvier 2014

Presoen abokatuen kontrako polizia operazioa

Bilbon hasi dira eta bertan sei abokatu eta bi preso ohi atxilotu dituzte Elkano karrikan. Espainako prentsak zabalki aipatzen du gaia eta dagoeneko abokatuei presondiko frentekoak direla diote. Ematen du kondenatuak dituztela indongo informazio gehiagorik gabe.

Bilbo ondotik Lekeitio, Hernani, Burlata herrietara joan da Guardia Zibila abokaten bulegoak eta haien etxeak miatzera.

Mobilizapenak hasi dira berehala, Ertaintzak parte hartzen du operazioan eta Bilboko elkarratuen aurka eraso bat antolatu dute eta gazte bat larriki zauritu. Konorterik gabe utzi dute ete ospitalera eraman behar izan dute.

Publicité
Publicité
8 janvier 2014

Betizuak auzitan

EZ dakigu noiztik dauden gure mendietan behi txiki horiek. GU baino lehenagotik seguraz ere. Libre bizi dira gure mendietan. Haatik libertate hori mugatu nahi dutenak daude. Ttotte Elizondok kaka meta bat utzi omen du herriko etxearen aurrean betizuak bere ermuetara sartu direlaren salatzeko. Agindu omen diote hesia azkarragoa jarriko zela bere lurren babesteko, bere ardien babesteko. Sud Ouestetik atera dugu berria

28 décembre 2013

Hendaiako futbol 7 txapelketa, tantaz tanta itsasoa gara

21 décembre 2013

Euskal Herriko Kazetak gaur agurtu ditu irakurleak 12 urteren ondoren

Euskal Herriko Kazetak gaur argitaratu du bere azken alea. Frantsesez Le Journal du Pays Basque bezala ezagutua den egunkariak 12 urteko ibilbidearen ondoren bere irakurleak agurtu ditu urririk banatu duen ale batekin, Ipar Euskal Herriko egunkari saltokietan eta Gara egunkariarekin batera atzematen ahal da. Urte hauetan egunkariak jorratu dituen gaiak eta bereziki bestela hedabideetan tokirik izanen ez zuten gertakarien bilduma egin dute, urtez urte aktualitatea markatu duten gertakarien gaineko begirada eskeiniz. "Ez adiorik!" dio hala ere Antton Etxeberri zuzendariak, itxaropenari bidea irekiz. Aitzina segitzeko mezua zabaldu du: "Umezurtz sentitzen hasiak gira. KAZETA.INFO gelditzen zaigu orain. Euskal Herriko Kazetatik sortu adarra da, orain zaindu eta babestu beharrekoa"(kazeta info 13/12/21)

Euskal Herriko kazeta Urruñan egiten zen, langilegoa gogoan dugu, empresaren hestearekin langileak egoera larrian gelditzen direlako. Espero dezagun Euskal Herriko prentsaren alde urrats berri batzuk sortuko direla. Une honetan Urruñatik ere egiten den Kazeta info guneak arazorik ez duela izanen jarraitzeko. Euskaraz egiten denak askotan diru arazo larriak dituelako. Lagun dezagun, denen artean azkarrago izanen gara.

20 décembre 2013

Urtarrilaren 11an presoen askatzeko manifestaldi erraldoia Bilbon(NAIZ.INFO|DONOSTIA|20/12/2013)

Etxeratek «kartzelak hustuko» ditu urtarrilaren 11n Bilboko itsasoaren tanta bilakatzeko

Urtarrilaren 11n Bilbon sakabanaketaren aurka burutuko den mobilizazioari bere atxikimendu «osoa» adierazi dio Etxerat elkarteak eta, era berean, asteburu horretan aurreikusita zituzten bisitak ez dituztela burutuko jakinarazi du.

Etxerat elkarteak urtarrilaren 11rako Tantaz Tanta ekimenak deitu duen mobilizazioaren inguruko bere irakureta adierazteko prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Donostian. Bertan, atxikimendu «osoa» adierazi diote euren senide eta lagunen eskubideen alde egingo den mobilizazioari eta, bide batez, asteburu horretan Estatu espainiarrean eta frantsesean, naiz Britainia Handian, Irlandan eta Portugalen aurreikusita zituzten bisitak ez dituztela burutuko jakinarazi dute.

Ildo horretan, eurek ere urtarrilaren 11ko mobilizazioan parte hartuko dutela aurreratu dute. Izan ere, egun hori «eskubideen errespetuarekin zita garrantzitsu» bezala definitu dute eta, horregatik, «ziur» agertu dira euskal gizarte osoak ere «tantaz tanta filosofiarekin» bat egingo duela.

«Guk argi baitugu gure olatuarekin soilik ez dugula helburua lortuko; baina, euskal gizarte osoaren laguntzaz, tantaz tanta itsaso zabala osatzekoa lortuko dugu!», aldarrikatu dute. Gauzak horrela, euskal gizarte osoari dei egin diote urtarrilaren 11n Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzeko.

Publicité
Publicité
20 décembre 2013

Sustrai Colina bikaina BECeko finalean

 

Sustrai Colina

IZEN-DEITURAK : COLINA ACORDARREMENTERIA, Sustrai
SORTEGUNA : 1982/X/20
SORLEKUA : URRUNA (Lapurdi)

OFIZIOA : Zuzenbidean lizentziatua
BIZILEKUA : Urruña (Lapurdi)

MOTA : bat bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

Txikitatik pilotari izan nahi zuen Sustraik eta bost urterekin eman zituen bere lehen pilotakadak. Ikastolan ongi moldatzen ziren horietako bat zen, beste munduko ezer egin gabe lagunen adiskidantza lortzen bazekiena. Gainera, uda etorri orduko, urtero egiten zuen bidaia zoragarri bat eta dagoeneko munduko lau kontinentetan barna ibilia da. Pilotazale izaten segitzen du baina gaur egun argi dago ez dela pilotaria izango.
Lehen urratsak Hendaiako bertso-eskolan egin ditu. Ez daki zerk edo nork bertsozaletu duen. Dakiena da, Jexux Arzallusekin hasi zela bertso-eskolan 8-9 urterekin edo. Lehen plaza egin zuen 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso Arzallus taldekide zituela).
2000ko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelduna. Finalean izan da Nafarroako azkeneko bi txapelketetan.
Kantukide ohikoena Amets Arzallus du.

BERTSU TXAPELKETAK :

  • Iparraldeko Bertsulari Gazteen Txapelketa 2000 : txapeldun
  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2000 : finalista (laugarren)
  • Nafarroako txapelketa 2001 : finalista (laugarren)
  • Nafarroako txapelketa 2002 : txapeldun orde
  • Txapelketa nagusia 2001, 2009, 2013 : finalista

BAT-BATEKO SARIKETAK

  • Axari saria (Idiazabal) 2001 : parte hartzaile
  • Berritxu saria 1999 : finalista
  • Mattin saria (Ahetze) 2000 : txapeldunorde
  • Oiartzungo txapelketa 2000 : parte hartzaile
  • Xenpelar saria (Errenteria) 2000 : finalista (hirugarren)

BERTSU PAPER LEHIAKETAK

  • Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen eta bigarren saria (17 urtetik beherakoen mailan)
  • Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999 : hirugarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen saria (16 urtetik beherakoen mailan)

 

2013ko finalera heldu da curriculum luzearekin Sustrai. Finalean bertso zoragarriak eskaini dizkigu. Beste zazpi bertsolarien ondoan entzun dugu hoberena ematen eta denetzat gozamena izan da. Agurrean Seaska izan du gogoan, iparraldeko ikastolak laguntza behar dutela oraindik gogoratuz. Sustrai eskertu nahi dugu egin dituen ahaleginengatik eta egin duen lan zoragarriarengatik.

20 décembre 2013

Signature etxean 40 lanpostu arriskutan

Eurovia Vinci etxeak 2008an erosi zuen Signature empresa( AHTren eraikuntzan zerbait ikustekorik duen empresa alegia). Gaur egun langile gehiegi ditu Urruñan eta 40 lanpostu mehatxatzen ditu. Une honetan 224 lanpostu eta langile daude hor. Informazioa heldu da oporren bezperan, empresa hiru asterendako hesten duelarik. Ondorioz elgarretaratzea antolatua izan da aste honetan. Momentuko beste berririk ez dago baina administazioan lanean ari diren lanpostuak hunkituko dira dirudienez. Gertakariak jarraituko ditugu.

20 décembre 2013

18 eta 14 urtetako espetxe zigorrak Ekaitz Sirvent eta Ainhoa Ozaetaren aurka

Kazeta info: Argitaratua: 2013-12-13 .

Estatu frantsesak 18 urteko espetxe zigorra ezarri dio Ekaitz Sirventi eta 14 urtetakoa Ainhoa Ozaetari pasa den astean egindako epaiketaren ondoren. Peio Sánchezentzat 5 urte eman ditu, baina ez da espetxera itzuliko. Enpresariei "iraultza zerga" gisa ezagutu zena ordainarazteko saiakera egin zutelakoan eman ditu zigorrak.nSirventen aurkako zigorra Fiskaltzak eskatu zuenaren berbera da; Ozaetari, ordea, bi urtetan jaitsi dio espetxealdia epaileak. Zigorrak bete ondoren Estatu frantsesean egotea debekatu die epaileak.


Preso andoaindarrarentzat ez da hau azken epaiketa izango. Heldu den urteko maiatzean eta ekainean epaitegietara itzuli beharko du beste auzi baten baitan.

Beraiekin batera epaitu duten Peio Sanchez bost urtera zigortu dute, baina ez da kartzelara joango.
20 décembre 2013

Urruñako Herriko Etxeak ikastola ondoko bidea hetsi du burasoek galdeari erantzunez

Kazeta info: Argitaratua: 2013-12-16 10:46:53

Urruñako ikastolako burasoek bidea moztu zuten joan den ostiralean. Argazkia Maia MURUAGA.

Joan den ostiralean Urruñako ikastolako buraso, erakasle eta ikasleek hezkuntza zentroaren ondoan den bide bat moztu zuten segurtasun falta salatzeko. Gaur arratsaldean pasaia berriz hetsiko zutela erran dute, baina gaur goizean herri kontseiluak deliberatu du bidea hestea ikastolatik galdetu zuten bezala. Jean Tellechea kontseilariak ikastolako presidentea den Patrick Larrondo deitu du berri emateko. Herriaren erdigunean egiten ari diren lanen ondorioz ikastolaren ondoan den bide bat zentzu bakarrean ireki dute eta horrek hezkuntza zentroko erabiltzaileentzat lanjerra ekartzen duela adierazi zioten Herriko Etxeari gutun baten bitartez, eta lanak bukatuak izan arte bidea hestea galdetu diote. Herri erakundeak ez du erantzunik eman eta ikastolatik zerbait egiteko emandako epea joan den ostiralean bukatu zen, horregatik bidea moztea deliberatu zuten, ekintza horrek eraginik ez duela ikusirik gaur ere bidea blokatzea deliberatu zuten, baina gaur goizean herri kontseiluak bidea hestea deliberatu du. "Gure seme-alabentzat kontent gara, orain obrak nola iragaten diren ikusi beharko dugu" adierazi du Larrondok.

Idoia ERASO
"Bidea blokeatzea deliberatu dugu, ez direlako seguritate neurriak betetzen gure haurrentzat" adierazi zuen Patrick Larrondok, ikastolako presidenteak. Arriskua sahiesteko ikastolan bide horren ondoan duen ateka hetsi behar izan zutela jakinarazi zuen, jendea handik pasa ez dadin.

"Segurtasunik gabe bide berririk ez!" lemapean joan den ostiralean eskoletako irteera momentuan ikastolaren ondotik pasatzen den bidea moztu zuten eta esku-orriak banatu zituzten egoeraren berri emateko. Presioaren ondorioz Herriko Etxeak bidea hestea deliberatu du.

Azarotik
Iraila bukaeran, ikastolaren ondoan egingo zela zentsu bereko bide baten proiektua izanen zela jakin zuten ikastolan. Urriaren 10ean segurtasun neurriak galdetuz gutun bat igorri zuten Herriko Etxera ikastolako bulegoak. Bertan ikastolako sartze eta ateratze denboretan erabiltzaileak babesteko galdetzen zuten agente bat goiz eta arratsaldez izatea ikastolaren atekaren ondoan eta abiadura apaltzea galdetzen duen panoa.

Azaroaren hastapenean, Herriko Etxetik gutuna eskuratu zuten ikastolan, non auzapezak baieztatzen zuen neurri guztiak hartuak izanen zirela, hala nola : abiadura panoa ezarriko zutela eta agentearena aztertu behar zutela.
Azaroan, bide berria sortu dute, autoei ideki zioten eta 4 astez Herriko Etxeak ez du neurririk hartu eta ikastolatik salatu dute: "Inor ez da etorri gurekin hitz egitera". Gune horrek ekartzen duen arriskua nabarmendu dute ikastolatik eta auzokoek ere "beldurra" badutela adierazi.
Abenduaren 6an, antolatutako biltzar nagusian, burasoek haien kexua aipatu ondoren, erabaki dute Herriko etxeari eskutitz bat idaztea berriz, baina oraingoan eskuratze agiriarekin den gutun artamendatua. Bertan eskatu dute bidea hestea sekuritateko neurriak ezarri arte, azken epea abenduaren 13an emanez.
Abenduaren 10ean, herriko hiru langile bidea hertsitzeko zurtoin batzuk batzuk ezarri dituzte, eta eskola izanik kasu ematea galdetzen duten panoak gurpil baten gainean. Behin behineko neurri horiek haizeak berehala bota dituela jakinarazi dute ikastolatik.
Herriko Etxetik erantzunik ezean abenduaren 13an, 50-60 buraso, haur eta erakasleak bildu dira bide berria blokatuz eta biztanleei eskuzko papera banatuz.

18 décembre 2013

Urruñar bat auzitan abendu honetan

Artikuluak euskaraz direlarik lehentasuna dute hemen. Haatik Peio Sanchez urruñarra auziperatua izan da hilabete honetan beste bi presorekin eta auziaren bilana egina izan da bertatik. Artikulua frantsesez da. Interesgarria oso.

Jeudi dernier, aux alentours de 23h00, s’est achevé le dernier procès en date contre la Résistance basque.

Le résultat, en termes de condamnation ? Vous le savez peut-être :

- Ekaitz Sirvent Auzmendi : 18 ans comme l’avait demandé l’Avocat général.

- Ainhoa Ozaeta Mendikute : 14 ans au lieu des 16 demandés

-Peio Sanchez Mendaza : 5 ans dont 2 avec sursis conformément à la réquisition.

Avec, en plus et pour tous les trois : interdiction définitive du territoire français. Peio ne retournera pas en prison certes, mais si cette décision n’est pas annulée en Appel, il devra renoncer à la situation stable qu’il avait réussi à réaliser en Iparralde : renoncer à son emploi entre autres.

Ces sanctions sont exorbitantes au vu des dossiers présentés mais elles ne sont pas surprenantes lorsqu’on a suivi, observé, le déroulement de l’audience.

Le Président, dès le départ tout en rondeurs, s’est présenté comme un homme de dialogue, voulant disait-il faire s’exprimer les accusés. Dès le départ, les accusés ont dit qu’ils s’exprimeraient mais ne répondraient pas aux questions. Le problème pour le Président était que ses deux dossiers comportaient très peu de preuves et une quantité impressionnante de questions auxquelles seuls les accusés auraient pu éventuellement répondre. L’audience, en dehors des auditions des témoins de l’accusation (policiers, experts en tous genres, victimes…), s’est limitée essentiellement à des questions, mais des centaines de questions posées aux accusés par le Président relayé par l’ Avocate des Parties civiles (non mandatée par les deux victimes ayant témoigné, mais par une obscure Association des victimes de l’attentat du DC10 d’UTA, reconvertie pour défendre les victimes du terrorisme), relayé également par l’Avocat général qui ne faisait que compléter ou préciser le questionnement accusateur du Président. Aucune différence au niveau des interventions de ces trois individus, si ce n’est le ton.

A chaque question il y a eu une réponse, toujours la même : « je n’ai rien à dire ». Du coup, l’Avocat général a précisé ses intentions en précédent généralement ses questions d’un : « vous ne contestez pas que… », facile à décoder.

Le silence des accusés, ils l’ont exprimé très clairement dans la déclaration liminaire faite par Ekaitz, c’était la contestation de la légitimité de ce tribunal à les juger. L’Avocat général, comme le Tribunal, ont fait comme si chaque silence était un aveu de culpabilité, comme si la seule vérité possible était dans ces conditions, la culpabilité. Alors que s’il y avait question c’était parce qu’il y avait absence de preuve. La défense l’a rappelé au Tribunal : c’est à l’accusation de faire la preuve de la culpabilité. Pas l’inverse : ce n’est pas à l’accusé de faire la preuve de son innocence. Même si l’accusé conteste la légitimité du Tribunal !!!

Ce que nous n’avons pu que constater, c’est qu’il n’y avait à aucun moment un juge qui recherchait la vérité entre l’Accusation et la Défense et qui, ensuite, arbitrait, mais un juge qui était une partie de l’Accusation.

Quand l’Avocat général déclare en préalable à ses réquisitions, que les peines qu’il va demander sont celles qu’il déciderait s’il était à la place des juges, il veut se faire croire honnête et raisonnable. Qui espère-t-il tromper ? Ce qui est attendu de lui, ce qu’il fait, avec force et sans regarder sur les moyens, c’est accuser, pas arbitrer. Faire croire que ses demandes peuvent être celles d’un arbitre, c’est une escroquerie intellectuelle. Sauf à considérer que, dans des affaires de soi-disant terrorisme, Siège et Parquet…même combat !?!

Les excès en tous genres de Jean François Ricard (comportement, propos, réquisitions…) sont connus, mais il faut reconnaître qu’au cours de ce procès il s’est surpassé :

  • Surpassé quand il s’en prend ulcéré à la Défense qui ose intervenir alors que les accusés ont décidé de garder le silence. Comme si vouloir garder le silence signifiait renoncer à sa défense !?!

  • Surpassé encore plus quand il s’en prend aux accusés.

Plus que ses réquisitions exorbitantes, plus que sa volonté manifeste de ne pas se contenter d’obtenir des peines extrêmes, ce qui est le plus révoltant et le plus méprisable en lui, c’est sa volonté d’humilier et de blesser. Il le fait sans retenue et sans vergogne. Lui qui ne voit pas un brin d’humanité dans le regard des accusés parce qu’ils ont continué de garder le silence pendant l’audition des victimes, lui, plonge son nez dans son ordinateur lorsque Yolanda Molina brandit les photos des corps torturés d’Unai Romano et d’Iratxe Sorzabal. Pas un regard de compassion, pas un regard tout court. Un regard qui fuit. Et cet individu veut donner des leçons d’humanisme à des militants d’ETA. De qui se moque-t-on ?

C’est encore lui qui reconnaît les qualités d’intelligence et d’acharnement au travail des deux militants dans le box. Mais c’est pour mieux les démolir. Leurs qualités sont au service d’ETA, donc du Mal. Il n’utilise pas ce mot mais il en imprègne son discours. Il en utilise d’autres comme fanatiques et extrémistes. Ignorant délibérément dans son discours leurs motivations et leurs objectifs. Il faudra que la Défense lui rappelle qu’ETA n’est pas une organisation terroriste, que la lutte armée n’a été qu’un moyen pour faire reconnaître les droits légitimes refusés au Peuple Basque. Que ce que veut ETA c’est certes l’Indépendance et le socialisme, mais au travers de l’Autodétermination. ETA a dit clairement que dans ce cas elle se soumettrait au verdict populaire quel qu’il soit. Jean François Ricard le sait parfaitement comme il sait parfaitement la différence qu’il y a entre les Résistants basques et les terroristes qu’il a côtoyés dans son passé à la 14ème section. Il le sait très bien mais il veut l’ignorer parce que ce procès est politique et que lui, comme la Justice française, ne veulent à aucun prix le reconnaître. A aucun prix, ils ne veulent reconnaître le droit du Peuple basque à l’autodétermination. Et la Justice est un moyen indispensable au sein de l’Appareil d’Etat

C’est leur logique mais, et on n’arrêtera pas de le réaffirmer, cette logique n’est pas la nôtre et ne le sera jamais. Malgré tous les coups portés aux nôtres, malgré tout l’écœurement que suscite le comportement de leurs serviteurs dans ce simulacre pitoyable et plus généralement dans le monde judiciaire français.

*

Une dernière chose très personnelle. . Dans les yeux de Jean François Ricard je n’ai vu que la haine ou l’indifférence de son prochain. Dans vos yeux Ekaitz, Ainhoa, Peio, moi j’ai vu au contraire durant ces si longues trois semaines tout l’humanisme du monde. Celui de celles et ceux qui se battent pour les autres, de ceux qui respectent les autres, profondément et avec amour.

Si vous étiez des terroristes je n’aurais pas été là moi non plus. Cela ne fait aucun doute. Vous êtes, le contraire, tout le contraire. C’est une certitude, une évidence. Merci à vous.

 

Michel Combes p. Txalaparta Irrati Librea

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité