Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

15 novembre 2012

Azaroaren 25 an, kantaldia.

Urtero bezala Goierriko ikastolen laguntzaileekin batera Urruña eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko laguntzaileek kantaldia antolatzen dute bi ikastola horien laguntzeko.

Aurten, Urruñan, Niko Etxart eta Hapa Hapa ariko dira. Txartelak salgai daude dagoeneko, hamar eurotan. Bertan erosiko direlarik 13 eurotan izanen dira.

Kantaldiaren ondotik "talo eta xingar" animazioarekin izanen dira.
Bestalde, urtero bezala, abenduaren 30an, Ordizian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek kantaldia ere eskainiko dute gure ikastolen alde. Bertan eginen den irabazia gure ikastolen alde izanen da.

Ordiziara joateko autobusa abiatuko da abenduaren 30an arratsaldeko biak et'erditan, arratseko 8tan itzultzeko. Autobusa kittorik izanen da.

Denak ongi etorriak izanen zarete, ikastolen alde.

Publicité
Publicité
8 novembre 2012

Zenbat irabazten dute gure hautetsiek?

 2011ko uztailaren 4eko alean " Le Journal Du Pays Basque"k hautetsiek hunkitzen duten diru laguntzari buruz artikulu bat argitaratu zuen. Bertan 3500 eta 9999 herritarreko herrietan, Urruña kasu, auzapezak 2 090, 81 € eskuratzen du hilero.

Herri elkargoetako ordezkariek ere diru laguntza jasotzen dute. Gurea handiena da, Le journal du Pays Basque-en araberan Lapurdi hego aldeko herri elkargoko lehendakariak 3 153, 83 € errezibituko luke eta lehendakari ordeek 1 254, 48 €. Gure auzapeza zazpigarren lehendakari ordea da. Ez da gauza errexa  zenbaki horien lortzea. Aldizkari hau iturri bat izan da.


8 novembre 2012

Bigarren eskuko jantziak eskura

Datorren larunbatean, 10an Elkartasuna elkarteak bere jantzi banaketa antolatzen du, erregularki egiten duen gisan. Egun berean Baionan arratsaldeko 3ak et'erditan preso eta iheslarien aldeko manifa iraganen da. Hara joan baino lehen Urruñarrei ere elkartasuna erakusteko aukera izanen dugu.

P1000165

 

7 novembre 2012

IEHko bertsulari txapelketa Baionan

Azaroaren 10an Baionan, arratsaldez eta preso eta errefuxiatuen aldeko manifestaldiaren ondotik IEHko  bertsolari txapelketa iraganen da. Bertan sei bertsolari ariko dira, haietariko bat emaztea.

Pozten gara urruñar bi ariko baitira bertan, aspalditik ezaguna den Sustrai Colina, dagoeneko bertsolari finalean bi aldiz aritutakoa eta Odei Barroso bigarren gelditu zena joan den IEHko bertsolari txapelketan Amets Arzalluzen ondotik. Maila handiko txapelketa izaten da IEHko txapelketa, gozamen handikoa. Joan den aldikoa, 2010an, Donibane Lohitzunen iragan zen.

Odei Barroso

Xantza handiena opa diegu Urruñako bi bertsolariei, haiekin izanen gara. Eta milesker Urruñan euskaraz bizitzen laguntzeagatik.

6 novembre 2012

Conférence de presse des élus abertzale devant la Communauté de Communes

Ce matin les élus abertzale de notre territoire avaient invité la presse pour expliquer la position des élus abertzale de gauche à propos du passage de " La communauté de communes" en "Communauté d'aglommération". Ce passage doit être validé par toutes les communes. Certaines ont déjà voté comme Urrugne qui s'est dans sa grande majorité  abstenue. Les élus abertzale de gauche voulaient expliquer leur abstention en soulignant le manque de débat, la précipitation de la décision et le manque de démocratie car l'opposition n'est toujours  pas représentée au sein de la Communauté de Communes. Ce changement de structure aurait pu être l'occasion d'ouvrir la porte à l'opposition.

elus-abertzale1

Urrugne fait donc de la résistance et la gauche abertzale se félicite de voir que ce qu'elle répète à propos du manque de débat sur des sujets importants sur notre territoire est repris aujourd'hui par de nombreux élus.

Voici ici la position défendue par la gauche abertzale sur notre territoire.

 

Herri elkargotik aglomeraziora

Hautetsi abertzale eta ezkertiarrak

2012ko urrian

 

Urri hastapen honetan, herri elkargotik aglomerazio elkargora pasatzeko egitasmoa aurkeztu izan zaigu herriko etxe bakoitzean. Dirudienez, herrietako auzapezek proiektu hori aspaldi honetan lantzen ari dira. Alta, herrietako kontseilariek aurkezpen bilkura bakar bat ukan dugu. Ondotik eta gure ustetan biziki azkar galdegina zaigu proiektu horren alde egitea. Ikusirik eskumen anitz herrietatik aglomeraziora pasako direla denbora gehiago behar dugu behar den bezala aztertzeko. Beraz, gaurkoan deliberazio hau gibelatzea galdegiten dugu.

Gaineratu eta salatu nahi dugu beste behin ere, abertzale eta ezkertiar gisa ez garela ordezkatuak egitura horretan eta ondorioz guretzat bozkatu duten hainbat eta hainbat herritar ezta ere. Horren salaketa behin baino gehiagotan egin dugu eta gaur berriz salatu nahi dugu. Guretzat ordezkapenaren eztabaida inportantea da nahiz eta erabaki hori ez den soilik gure eskuetan. Hartara, galdegiten dugu herri edo biharko aglomerazioetako ordezkariak herritarrek zuzenean bozkatzea. Hartara, eztabaida hori herri edo aglomerazio elkargoan ematea galdegiten dugu eta horren aldeko deliberazio baten hartzea.

Laburbilduz, salatu nahi dugu martxan eman den prozedura non gutxi batzuk gehiengo zabalaren geroa erabakitzen ari diren. Hautetsiez gain, gizartea ez da kontutan hartu izan eta biziki informazio gutxi ukan dugu. Hartarako, gaurkoan abstenituko gara pentsatzen baitugu geroan eta metodologi on bat atxemanez aglomerazio elkargoak zenbait gaietan aitzin pauso bat izan daitekeela.

Publicité
Publicité
5 novembre 2012

Herriko kontseilua: aglomerazioari buruz? debate

Herri Elkargoa utzi eta aglomerazio elkargoa sortu, hau zen herriko kontseiluko gai nagusia. Debate luzea sortu da, azaroaren erditsua baino lehen kontseiluen onespena behar zuten egituraz aldatzeko. Mixel Hiriartek daraman herri Elkargoak du urrats hori erabaki, goitik, eta ondoren kontseilari guztien onespena eskatzen du. Urruñako hautetsiek ez due begi onez hartu eskaera hori, herri elkargoan gehienek abstenitu egin dira, epe oso laburra baitzen  aldaketaren aztertzeko konpetentzia berrien ebaluatzeko.

Elementu horiek errepikatuak izan dira, auzapezak demokrazia eskasa azpimarratu du, garraioen konpetentziari buruz elemnetuak falta zirela, ez zuela horregatik erran nahi aglomerazioaren aurka zenik, ez zuela maxina blokatu nahi baina une honetan ezin zuela alde bozkatu.

Abertzaleok bat bateko erabakiak txarrak direla azpimarratu dugu, ez garela aglomerazioaren aurka baitezpada baina debate luzeagoa beharrezkoa dela diogu. Bestalde gogoratu behar dugu Herri Elkargoa ez dela erreferendumez hautatua Herriko Hetxetik igortzen direla ordezkariak. Ondorioz oposizoak kanpo gelditzen dira. Aglomerazioarekin egoera hau ez da aldatzen. Demokrazia eskasa handitzen ari da. Gu ere abstenitu gara.

Ohargarri izan da askotan abertzaleok azpimarratzen ditugun demokrazia eskasa, debate beharra...debate erdian egon dira, ez gure ahotik aldi honetan... bigarren etxebizitza kopuru handiegia ere entzun dugu!!!! Euskal Herriaren berezitasuna ere aipatu digute. Instituzio berezia  ez da tabua ere!!!

Hau zen gai nagusia, baina beste batzuk ere bozkatu dira.

Trinketea handitzeko erabakia hartu du auzapezak.

Ikastolak mila euroko alikagailua ordaindu beharko dio herriari, suprefetak ez baizuen begi onez ikusten euro bakarreko alokagailua.

Herriko aterpe teknikoak handitzea erabakki izan da, ia-ia 300000 euroko gastua izanen da, herriak suprefetari diru laguntza eskatuko dio.

AEKk, azkenik eta kalapita askoren ondotik, auzapezaren ekiparen ezetza batzuen ondotik, lokala lortu du klaseen emateko Guillaume Saint Martin karrikako 8an, astean bi aldiz.

Hau dira azken berriak, erabaki nagusiak.

 

 

 

5 novembre 2012

Ongi etorri gure herrira

Gure herrian gertakari berri ainitz bizi ditugu azken aldian. Euskal herrian aldaketak heldu dira, maila askotakoak. Arlo politikoan bide berriak idekiak izan dira, horietan parte hartu nahi dugu, gure irudiko oso baikorrak baitira. Urrats handiak emanak izan dira krisi larriak hunkitzen gaituelarik. Arazo larrien aurrean aurkitzen gara. Gure herria asko maite dugu eta ondoko hilabete eta urteetan laguntzaile izan nahi dugu.

Urruñan ezagutuko ditugun aldaketa, egokitzeei buruz gure iritzi eta ikusmoldeak ematen saiatu nahi dugu eta irakurleekin partekatu.Hau da gune honen helburua. Urruñari buruzko informazioa zabaltzen arituko gara, euskal kulturaz ariko gara, auzoetako berriak biltzen saiatuko gara eta horretan zuen laguntza beharrezkoa dugu.

Un blog pour parler d'Urrugne, pour partager des idées sur les changements à Urrugne, donner des opinions sur ce qui bouge, les partager avec vous et faire avancer le débat. Euskal Herria change, nous serons acteur de ce changement à partir d'Urrugne, pour que l'information locale circule, pour une meilleure gestion de nos ressources, pour régler de manière plus intelligente les problèmes de plus en plus nombreux de manière collective. Que personne ne se retrouve exclus dans une société de plus en plus injuste

Urruñan ere, euskaraz bizi nahi dugulako euskarari lehentasuna emanen diogu hemen ere, beste hizkuntzak baztertu gabe gure herrian eleaniztasuna hobesten dugulako.

Beraz, ongi etorri Gure Urruñan

Publicité
Publicité
<< < 100
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité