Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
25 octobre 2014

Zuen hitzordu artistikoak Hirigunearekin, frantsesez soilik edo mutu

Agglomeration-Sud-Pays-Basque_1392805466

Hiriguneak eskainiko dituen ikusgarrien egitaraua ikusi dugu baita ere arduradunaren agur elebiduna. Funtsean plaketa guztia elebiduna da, alegia hiriguneko itzulpen saila ongi ibilki dela. Ala plaketa euskaraz idatzia izan dela eta frantsesera itzuli dutela?????

Hots plaketa elebiduna eta ikusgarriak ez! Zer gertatu ote da? Ikusgarririk euskaraz ez dagoela? Hori ote da? Euskarazko sorkuntzarik ez dagoela? Edo kalitatearen aldetik hiriguneko eskaera altuegia da, alegia frantsesezko kalitatezko sorkuntza badagoela eta euskaraz ez? Betiko mespretsuzko eskema ? Horretan gaude oraindik hirigunean? Euskaraz ikasten duten edo euskara ikasten duten ikasleentzako eskaintzarik ez dago. Ez dugu ulertzen, zergatik? Ziburuko auzapezaren inspirazioa heldu ote da Urruñako ordezkariarengana eta ondorioz hiriguneari ematen diogun diru horretatik ez da deus ematen euskarazko sorkuntzari? Aiaiai benetazko arazoa dago hiriguneko kulturaren inguruan... Noiz arte? Euskara hiruguneko hizkuntza bada!

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité