Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
5 décembre 2014

Martxa berdea Durangon bihar

Aberri eguna 006

 

Independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea abenduaren 6an Durangon

Abenduaren 6an gure herriari inposatzen zaion jaiegun espainiar baten aurrean gaude berriro ere. Euskal Herriari bere naziotasuna eta etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ukatzen dion konstituzio arrotza ospatzera behartu nahi gaituzte era iraingarrian. Gure herriaren gehiengoaren borondatearen aurka era antidemokratikoan inposatutako konstituzio espainiarra ospatu arazi nahi digute.

Baina guk abenduaren 6an ez dugu espainiar konstituzioa ospatuko. Guk gure herriaren askatasuna aldarrikatuko dugu. Gure etorkizuna askatasunean eraiki nahi dugula adieraziko dugu. Independentzia aldarrikatuko dugu. Horixe da, gure ustez, inposaketari eta ukazioarai erantzuteko erarik onena.

Abenduaren 6an egun osoko ekimena burutuko dugu Durangon, "Gero eta gehiago, gero eta ozenago, INDEPENDENTZIA!" lemapean. Animazioa eta ikuskizunak izango dira goiz eta eguerdian zehar. Arratsaldeko 18:00etan independentziaren aldeko martxa berdea irtengo da Landako gunetik, berriz toki berera bueltatuko da eta bertan izango da amaiera ekitaldia.

Durangoko Azoka urtero izaten da euskal kulturaren plaza eta, aurten ere, euskal kulturaren erdigunea bilakatuko da azaroaren 5etik 8ra. Duen garrantzia eta esanahia kontutan hartuz, bere filosofia eta ezaugarriekin bat egiten duen ekimena antolatu nahi da. Euskera, kultura eta sormen munduko lagunen eskutik burutuko da eguna, eurak izango dira protagonistak burutuko diren ikuskizun eta animazioetan, eta arratsaldeko martxan.

Kultura gure herriaren etorkizuna eraikitzeko funtsezko zutabeetako bat dela adierazi nahi dute kultur sortzaileak. Euskal Estatuaren eraikuntza materialaren parte direla eta bere ekarpena egiteko nahia eta kompromisoa erakutsi nahi dute abenduaren 6an Durangon.

INDEPENDENTISTAK Sarea
Euskal Herria, 2014ko abenduak 5

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité