Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
presoak
17 décembre 2014

Aske geratu da Joxepa Ernaga presoa, 27 urteren ostean

preso

Ongi etorri! 27 urte askotan bakarturik, Josepa nafarrak bere etxea aurkituko du, bere zain egon dira asko, gure bihotzean agon da eta orai ongi etorria prestatuko da, ederra, merezi baitu; Euskal Herriaren alde egindako lanarengatik eta jasan behar izan duen zigorrarengatik. Maite zaitugu Joxepa. Besarkada tinkoa!

Publicité
Publicité
15 décembre 2014

Alejandro Zobaran Arriola, Mikel Oroz Torrea, Urko Labaka Larrea eta Ivan Saez de Jauregui zigortuak izan ziren azaroan Parisen.

Etengabeko zigorrak erortzen ari dira Parisen hemen Alejandro Zobaran Arriola (33 urte) et Mikel Oroz.Torrea (35 urte). Zortzi eta sei urteko kondenak.
 Urko Labaka Larrea eta Ivan Saez de Jauregui, beste bi militanteek sei eta zazpi urteko zigorra jasan dute.Lau miliante eta lau kondena luze korrekzio epaitegian.Dei egin zuten.Azaroak ere bere zigorrak ekarri zitueN; Le Monde egunkariak aipatu ditu. Ez da aldi oro gertatzen frantses prentsak euskal militanteen auziak aipatzen dituela.
 

13 décembre 2014

Pariseko auzitegiak zigor luzeak jarri euskal militanteei

DSC_3060DSC_3063

DSC_3073Autobusarekin igo ziren familiarrak eta lagunak euskal militanteen entzutera.. Gaua arte goaitatu zituzten erabakiak. Auziperatuek azalpen sakonak eman zituzten gaurko demokraziaren aurpegia nolakoa den kontatuz. Epaileek entzun baina erabaki gogorrak eman. Frantzia ez da prozesuan sartu, ez eta euskal borrokaren ezagutza politikoa egiteko prest.

Parisko Krimen Auzitegiak eman du epaia. Hogei urteko zigorra Mikel Carrerarentzat, hamazazpikoa Marina Bernado eta Zigor Garrorentzat, hamabikoa Borja Gutierrezentzat, zazpikoa Iurgi Mendinuetarentzat, bostekoa Ibon Gogeaskoetxearentzat eta laukoa Oihan Barandallarentzat.

Joan den azaroan hasi zen Parisen ustezko zazpi etakideen aurkako epaiketa, bahiketa bidez armak eta lehergaiak lapurtzea egotzita. Epaiketaren hasieran, "militante politikotzat" jo zuten beren burua, eta Frantziako eta Espainiako estatuen jarrera kritikatzeaz batera, ETAren indarkeriak "biktima errugabeei" eragindako mina aitortu zuten.

9 décembre 2014

Ibon Iparragirre presoari egindako eraso berri bat salatu dute (Kazeta info)


Ibon Iparragirreren egoera salatzeko, Ondarroan egindako elkarretaratzea. Argazkia Jon URBE.

Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirre euskal presoari Alcala-Meco espetxeko zaindariek egindako eraso berri bat salatu du. Iragarri dutenez, igande gauean, abenduaren 7an, larriki eri den Ondarroako presoak tratu txarrak sufritu ditu espetxeko zaindariengandik, etengabe piztua mantentzen den argia itzaltzea eskatu zuelarik.

Gogoratu behar da joan den azaroaren 25an Iparragirrek beste eraso bat salatu zuela espetxe berean. Garaian, euskal presoak adierazi zuen erizainatik egindako dei baten bidez beste preso batek erasotu zuela.

Espetxealdi arindua ukatua 
Joan den iraila bukaeran, eritasun larria duen Ibon Iparragirre euskal presoari espetxealdi arindua ukatuzion epaileak. Estatu espainiarrean eri diren presoentzat zigorra betetzeko manera arinagoa aurreikusten duen 100.2 artikulua ezartzea ez zuen onartu Jose Luis Castro epaileak. 
Larriki gaixo den presoa izanik libre behar zuen Iparragirrek, eta horixe eskatu dute bere herrikideek hainbat aldiz, baina Gobernu espainolak entzungor egin die eskaerei.

2 décembre 2014

Aletxu Zobaran euskal preso politikoa Lyon-Corbas-eko mitarrera bortitzki eramana.(Etxerat)

- Gainean sinbolo politikoak (pin eta lepokoa) eramateagatik hasi zen istilua

- Eider Uruburu, bere bikote-laguna, atxilotua izan zen Parisen Altexu Zobaranek ukan zuen auzian agertzeagatik Frantzian egoteko debekua bazuen ere. 8 hilabeteko kondena ezarri diote.

ETXERAT. 2014-11-27. Aletxu Zobaran eta Urko Labaka euskal preso politikoak epaiketa ukan zuten joan den astean Parisen beste bi kidekin batera. Atzo berriz trasladatu zituzten Parisetik Lyon-Corbas-eko espetxera. Etxeratek jaso duen informazioaren arabera, bortitza izan zen espetxe honetan bersartzea. Aletxu Zobaranek gainean (aspalditik) eramaten zituen sinbolo politiko batzuengatik hasi zen istilua eta mitarrera arrakasta eraman zuten. Hor gaua pasatu du maindire bakar batekin, hotz handia jasanez.

Bestalde, « écrou » zenbaki berria eman diotenez, aintzinetik erreserbatuak ziren bisitak kendu dizkiote, eta orain abendu erdi arte ez dela lekurik izango esaten diote. Gainera diru kontua blokeatu diote.

Horrez gain, joan den ostiralean, beste istilu larri bat gertatu zen haien epaiketan. Aletxu Zobaran-en neska laguna Eider Uruburuk, preso ohia, estatu frantsesean egoteko debekua dauka. Horren ondorioz eta duela urteak, ezinezkoa du bikote horrek elkar ikustea. Eider Uruburu auzira joan zen, bere mutil laguna ikusteko aukera bakarra zelako. Bertan, joan den ostiralean, ezagutua izan zen berari muxu bat ematera joan zenean, atxilotua eta espetxeratua debekua urratzeagatik. Ondoko astelehenean, Azaroaren 24an, berehalako auzi batean 8 hilabeteko kondena ezarri zion Pariseko epaile batek eta Fresnes-en espetxeratu dute.

Etxeratetk gertakari horiek gogorki salatzen ditugu. Oroitaratzen dugu, dispertsioa, urrunketa, gure senideen isolamendua, kondenen luzapen izugarria eta holako neurrien gain, beste hainbat debeku eta trabarekin bizi behar garela, eta asko direla, adibidez, elkar ikusteko aukera ez duten bikoteak edota familiak estatu frantsesean egoteko debekuengatik.

Berriz ere, espetxean edo ihesan dauden gure senideen aurka martxan diren salbuezpeneko neurrien desaktibatzea eta oinarrizko eskubideen errespetoa eskatzen dugu.

Ibon Iparragirre ez dago Alcala-Meco-ko erizaindegian

Ibon Iparragirre, larriki eri den euskal preso politikoa, ez dago Alcala-Meco-ko erizaindegian atzo esan genuen bezala. Preso sozial batek jipoitu ondotik (zigarro bat ukatzeagatik) moduloz aldatu zuten, erizaindegitik pasatu gabe. Orain 6garren moduloan aurkitzen da. Aurpegian eta gorputzan markak dauzka, baina moralki ongi dago. Barka okerra.

Publicité
Publicité
24 novembre 2014

Behar gaituztelako

Sin título-1

9 octobre 2014

Estatu frantsesak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranbururi

preso

Estatu frantsesak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranbururi

Estatu frantsesak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu euskal presoei, ETAko militante izatea leporatuta.

Parisko Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranbururi, ETAko militanteak izatea egotzita. Horrez gain, zigorra bete ostean Estatu frantsesetik kanporatuak izan daitezen agindu du eta 1.500 euroko isuna ezarri die ustez 2011 lapurtutako auto baten jabeari ordainetan.

Gurrutxaga eta Aranburu 2012an atxilotu zituen Polizia frantsesak Mont-de-Marsanetik gertu dagoen herri batean, Caunan.(Naiz)

24 septembre 2014

Presoen inguruko berri asko

preso

Ventura Tomé kartzelatik ateratzeko bidean dago. Gaixo larria atxiki dute gaur arte medikuen txostenek aspalditik bere egoera larria azaltzen zutelarik. Estatuak ez du errukirik erakusten euskal presoen egoeraren aurrean.

Fernandez Iradiren egoera aztertu behar du Pariseko epaitegiak, berak ere eritasun larria duena. Kondena luzea dauka eta kanpoan egun behar luke behar den bezala artatua izateko.Bihar aztertuko dute Ibon Fernandez Iradiren zigor etenaren baldintzen aurkako helegitea, Parisen. Lehen baldintzaren arabera, Frantzian egoteko debekua indargabetu beharko luke Fernandez Iradik, askatu ahal izateko. Ni Ere Banoa kolektiboak aska dezatela eskatu du.

Madrilen gazte guztien deklarazioak gaur bukatu dira. Adierazpen politikoak moztu ditu epaileak, haatik torturaren lekukotasunak ugariak izan dira.

Horrez gain Nafarroan Iaz txupinazoan ikurrina jartzeagatik bost pertsona epaituko dituzte urriian

Urriaren 8an eta 9an izango da epaiketa. Hura salatzeko, Iruñea Askatasunez-ek mobilizaziora deitu du urriaren 4rako, Iruñean.

Bukatzeko, Urriaren 13ra atzeratu da Ondarroako 'herri harresian' izan zirenen aurkako epaiketa

Auzipetuek ukatu egin dituzte leporatzen zaizkien delituak. Eleak mugimenduak elkarretaratzea egin du goizean auzipetuei babesa agertzeko, eta salatu du "bertan sortutako auzia" dela hau.

22 septembre 2014

29 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Oihana Mardarasi

Oihana mardaras BxA3PjSIgAAh3Ne

EITBren kontrako atentatuan parte hartu izana leporatu diote santutxuarrari, baina ETAko kide izateaz absolbitu dute.

Auzitegi Nazionalak 29 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oihana Mardarasi, 2008ko abenduaren 31an, EITBren egoitzaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik. EITBk jakitera eman duenez, 3. Zigor Salak atentatuaren egiletzat jo du santutxuarra eta hondamen, legez kanpoko atxiloketa eta lapurreta delituengatik kondenatu du.

Sententziaren arabera, Mardaras Basakatu komandoko kide zen 2008an, Ibai Beobide eta Itziar Morenorekin batera, besteak beste, eta euren xedea, EITBren aurka egitea zen. Idatziak dioenez, hiruren artean, EITBren aurka egiteko 100 kiloko lehergailua prestatu zuten. Atentatuaren aurreko egunean, abenduaren 30ean, hiru gazteak Buiagoiti auzora joan zirela ere jasotzen du sententziak, eta bertan, lehergailua eramateko furgoneta bat lapurtzen ahalegindu zirela. Gidaria bat mehatxatu zuten arma baten bidez, eta Arrigorriagara arte burua estalita eraman zuten bertan zuhaitz batera lotuta utziz.

18 septembre 2014

Jone Artola: "Mendekuz josita dagoen neurri batek ez dauka onarpenik"

presoak

Ospitaletik egin ditu adierazpenok. Larunbatean Sareren ekitaldira joateko deia egin du. Etxerat-ek elkarretaratzeak egin ditu Hegoaldeko lau hiriburuetan, sakabanaketa salatzeko.

erriro lanean hasteko "gogoarekin" agertu da Jone Artola Etxerat-eko kidea ospitalean, sakabanaketaren aurka egiteko. "Ezin dugu onartu guri gertatu zaiguna hurrengo astean, hurrengo hilabetean beste senide batzuei edo lagunei gertatzea". Ugaitz Perez presoaren senideek istripua izan zuten larunbat gauean. Artola kidea autoan harrapatuta geratu zen. Beste senide batek atera behar izan zuen atzeko leihotik. Alde bateko hiru saihets hautsiak ditu, beste aldeko bat ere bai, humero hezurra hiru lekutatik zatituta eta bularrezurra pitzatuta. Ostiralean egingo diote ebakuntza.

Sakabanaketaren kontra Sarek larunbaterako deitutako ekitaldiari babesa adierazi dio: "Hitzordu oso garrantzitsua daukagu denok hurrengo larunbatean". Haren arabera, "heldu da momentua denok batera" sakabanaketa bertan behera uztea lortzeko. Bera fisikoki han egongo ez den arren, bertaratutakoekin bat egingo duela esan du.(Berria)

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité