Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
presoak
14 septembre 2014

Andoni Goikoetxea Gabirondo euskal preso politikoa Fleuryko espetxean erasotua izan da

-  Andonik hitzordua zuen enfermerian, astelehenean, irailak 8, goizeko 8 :00etan. Orduan gertatu zen erasoa

- Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-ko espetxean  

ETXERAT. Fleuryko espetxean dagoen enfermeriara doan pasilloan hainbat funtzionario egoten da normalean identifikazioa erakusteko. Astelehenean ostera, bakarra zegoen eta zegoena, lehenagotik Fleuryko euskal preso politikoek onartzen ez duten funtzionarioa zen. Ez da lehen aldia kideren bat erasotzen duela. Hori dela eta, Fleuryko EPPK-k ez du onartzen berarekin harremanik.

Andoni Goikoetxea funtzionarioaren aurretik pasa zen enfermeriarantz, eta bere espetxe barruko nortasun-agiritan -identifikazioa- erakutsi arren, ez zen gelditu. Enfermeriako atera iristear zegoela, eskaileratan dagoeneko, funtzionarioa atzetik zuela ohartu zen eta txartela erakustera bera zegoen lekura itzultzeko esaten ari zitzaiola. Andonik aurrera jarraitu zuen eta iada enfermeriako atean, oraindik atea ireki gabe, funtzionarioak bi alditan bultzatu zuen. Goikoetxea funtzionarioaz “paso” egin nahian zebilen.

Enfermeriako atea ireki egin zuten. Funtzionarioa atean jarri zen, Andoniri pasatzen ez uzteko. Andonik aurrera jarraitu zuen indarrez eta biek oreka galdu zuten, ia lurrera eroriz. Une horretan, enfermerian ziren bi funtzionario etorri ziren eta Andoni lurrera bota zuten baita immobilizatu ere.

Lurrean zegoela, buruan bi ostiko eta bizkarrean beste pare bat jaso zituen eta lehen funtzionarioa (erasotzaileak), garrasika jarraitzen zuela ikusi zuen. Ez zuen minik. Lurrean menperatuta zegoela, txef bat etorri zen eta esposak jarri zizkion. Itxaron gela batetara eraman zuten eta  minututara enfermeriako hitzordua egin zuen. Hori bukatu eta minutu gutxitara mitard-era eraman zuten.

Asteazkenean izan zuen komisioa eta 10 eguneko mitard zigorra jaso zuen, asteazkenean aterako dute.

Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-n

Bestalde, Paris inguruko Villepinte espetxean aurkitzen den Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du bere egoera salatzeko. Arrasateko euskal preso politikoak hilabeteak daramatza espetxean bakarrik, hau da, beste euskal preso politikorik gabe. Ekainaren 6an, Iñaki Dominguez Atxalandabaso Villepinteko espetxetik Espainiara estraditatu zutenetik ez du beste euskal preso politikorik eraman espetxe honetara.

Arkauzek duela hilabete batzuk iragarri bezala, borrokaldia abiatu du, bakardade egoerarekin amaitzeko. Abokatuen bitartez, hainbat alditan eskatu dio Le Vert epaileari beste presoren bat bidali dezala Villepinteko espetxera edo, bestela, arrasatearra beste espetxe batera mugitu dezala. Presoak berak publiko eginiko gutunean azaltzen duenez, hiru alditan bildu ere espetxeko zuzendaritzarekin baina bilerek ez dute fruiturik eman. Baizkoa eman arren –hainbat alditan- ez da inongo mugimendurik egon eta, Gipuzkoako presoak bakarrik jarraitzen du.

Egoera iraultzeko borrokaldia abiatu du Arkauzek eta, mitard-ean sartu da –zigor ziegan-, norbait ekarri ala bera beste espetxe batera eramaten duten arte. Egoera laster aldatzen ez bada, borrokaldia gogortuko duela adierazi du Kepaz Arkauzek.

Kepa Arakauzek publiko eginiko gutuna: http://issuu.com/etxerat/docs/10001/0 

Publicité
Publicité
14 septembre 2014

Gaixo dauden presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute Madrilen

jarraia95717

Ale eta Hop maskotak eraman dituzte espetxe administrazioko idazkaritza nagusira.

Espainiako Estatuak presoen giza eskubideak "urratzen" jarraitzen duela salatu dute ekintzaren bitartez. Deitzaileen arabera, kartzeletako egoera "larritu" egiten da sakabanaketarekin, bakartzearekin eta gaixotasunekin.

 Gaixo dauden presoen egoera nabarmendu dute, eta gogorarazi kartzeletan ezin dutela gaixotasunei aurre egiteko beharrezko tratamendua jaso. Diotenez, medikuarenera joatea "sekulako odisea" da haientzat, eta "hilabeteetako" itxaronaldiaren ondoren eskuburdinekin eramaten dituzte ospitalera. "Osasunerako eskubidea kentzen ari zaie".

Hori horrela, gizarteari eta bereziki auzian esku hartzea duten erakundeei legedia betetzeko deia egin diete, eta gaixo dauden presoen eskubideak errespeta ditzatela. Munduko Saskibaloi Txapelketako finalaren harira, "giza eskubideen munduko txapelketan" inplikatzeko eskatu diete.(Berria)

12 septembre 2014

Taubira Madrilen

image_content_medium_2175979_20140909134432

Aste honetan Taubira barne eta justizia ministroekin bildu da Madrilen. Euskal presoetaz hitz egin du, gai hori inoiz ez delarik aipatzen frantses komunikabideetan ez eta frantses politikan. Orohar presoen gaia ez da lerro buruetan. Adierazi du euskal presoek, ehun bat daude, Espainara joateko eskaera egiten badute eta Espainak onartzen badu aztertzen ahal litzatekeela. Formula horrek baldintza asko jartzen ditu eta ez da argi presondegiratze baldintzak hobeak direnik Espainan. Ikusi behar. Gisa guztiz presoek egin behar dute eskaera, alegia legeak ez duela erraten preso batek zigorra bete behar duela familiatik hurbil. Ez dakigu ministroa zertarako den, legea betearazteko behintzat ez du ematen. 

Bestalde, frantses nazionalitatea dutenek ere familiarengandik hurbil egon behar lukete baina zigorrak gero eta gogorragoak jartzen dizkiete baldintzapeko askatasuna ukatzen baitzaie 24 urte bete eta gero.

Hots ministroak politikaz ez du hitz egiten, mendekua du gogoan. Presioa presoen gainean jartzen du.El paisek eman ditu berria eta zehetasunak.

26 mars 2014

Lau preso libre gelditu dira!

Fleury espetxean (Frantzia) zegoen Azpitarte, Soriakoan zegoen Loizaga eta Mansillan Juaristi (Espainia).Asier Virumbrales, Xabin Juaristi, Iñaki Loizaga eta Gorka Azpitarte euskal preso politikoak !! Kondena bete ostean....Eta bai Frantziako presondegietan euskal preso politikoak daude, oraindik mila kilometrotan, gaixorik ere. Bapaumes herrian ere, Belgikako mugan! Gogoan al dugu benetan zer suposatzen duen familientzat Noiz arte jasan behar al dugu errealitate hori sozialistengandik gure bozak ematen dizkiegularik?

3 mars 2014

675 urteko kondena zigorra eskatua atentadu bakarrarentzat.

Jurdan Martitegi Lizaso, Arkaitz Goicoetxea Basabe eta Íñigo Gutiérrez Carrillo epaitzen dituzte aste honetan Madrilgo ANn. Bakoitzarentzat 675 urte eskatzen dituzte fiskalak eta AVTk. 2008an iragan zen ekintza, zazpi zauritu eragin zituen gehi ondatze materiala. Ez zen inor hil. Nahiko gehiegizkoa ematen du eskaera, mendeku usain gordina du. Asteburu honetan Bake Forumean aipatu den Justizia transizionala nahiko urrun gelditzen da. Bestalde Inigo Gutuerrezen bi lagun etorri dira lekuko gisa egun horretan, ekintza egin zen egunean, heiekin baitzen. Ondorioz ezin izan du parte hartu ekintza honetan. Jakinez poliziaren erranak froga gisa onartuak izaten direla zaila da pentsatzea nahiz eta lekukoak egon, Espainako justiziak askatuko duela.Bestalde ekintzaren ardura dutela frogatzeko askotan poliziaren lekukotasuna nahiko izaten da askotan. Prentsak bere aldetik kondenatua ditu. Jurdane,erakundearen militantea izatea aitortu du eta arrotasunez eta duintasunez eramandako lanaz hitz egin du.

euskal militante Jurdan

 



Publicité
Publicité
2 septembre 2013

Hiru militante kondenatuak Parisen

Gaur Jurdan Martitegi (7 urte), Gorka Azpitarte(5 urte kartzela) eta Alexander Uriarte (4urte kartzela) kondenatuak izan dira Parisen. Leporatzen zizkioten ekintza guztien arduradun zirela diote. Horrela kartzela zigorrez gain frantses eremutik kanporatzen dituzte zigorra betez gero. Uriarte libre zenez Ipar Euskal Herrian bizi zen, kondenaren ondorioz EHtik alde egin beharko du. Argi da frantses sozialistek bake prozesua ez dutela ezertan laguntzen!

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité