Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU

Gure Urruña / Notre Urrugne

Publicité
27 octobre 2021

Julian Assange, estradizio auzia Londresen.

Julian Assangen kontrako auzia Londresen iragaiten ari da une honetan, Londres hirian, akusatua bera ez delarik epaitegian. Presondegitik segituko dituela debateak baina ez da beti posible arrazoin desberdinengatik eta hemen aipatzen ahal ez ditugunak informazio zuzenik ez baitugu. Dakiguna da, familiak hala adierazten baitu, Julian Assange osasun egoera oso larria dela.Oroitarazi behar da Bretainia Handiko segurtasun presondegi nagusian atxikitzen dutela preso, alegia terrorista handienei eskaintzen zaien tratu gogorrenarekin. Horrek sortzen dituen ondorio guztiekin Assangen errua egia plazaratzea delarik.

Oso jende gutxik aipatzen eta segitzen du auzia. Frantzian bazterretako prentsak eta Euskal Herrian ez dugu ikusi pasatzen.

Wikileaksen lana lan itzela izan da eta Assange estraditatzen badute Estatu Batuetara bere geroa oso latza izanen da, soilik kazetari finaren lana egiteagatik.

El curioso caso de Julian Assange, el activista que entró héroe y salió  villano

Wikileaksen kontrako erasoa hasi denetik Assangek atake gogorra jasan ditu eta zikinena suediar neska bi jarri zuten kereila zeintan bortxaketa leporatzen zitzaion Assangeri. Geroztik auzi horrek ez zuela arrazoinik erakutsia izan da, dosier guztia plazaratua izan da eta agerian utzi bortxaketarik ez zela egon. Baina, urte guzti horietan behin eta berriz gaia itzultzen da, bazterketa moduan, Assangen lanari sinesgarritasuna kentzeko. Eduar Snowden Assangen lana goraipatzen du eta berak ere eraso bortitzak bizi izan dituelako badaki Assangen auzia egiaren kontrako auzia dela. Badaki kazetarien askatasunaren kontrako auzia dela.

Julian Assange en EL PAÍS

Publicité
22 octobre 2021

La Barbade, errepublika librea.

La Barbadeko Diputatuen Ganberak aho batez bozkatu zuen, 2021eko irailaren 29an, Erresuma Batuak 1966an herrialdeari legatutako Konstituzioa aldatzea. Horrela, 2021eko azaroaren 30ean, independentziaren 55. urteurrenean, Barbadosa Estatu bihurtuko da.

1625az geroztik, lehen ingelesak Barbadosera iritsi zirenetik, estatuburua beti izan da britainiar erregea.

Barbado, "Little England" edo "Ingalaterra txikia" deitua, Britainia Handiaren koloniarik gogokoena zen Kariben, eta gaur egun herrialde osoa bisitatzen duten turistak Erreinutik etortzen dira gehienbat.
Gaur egun, La Barbade errepublika da, bere presidentea hautatua izan da, Sandra Mason.

https://static.lavenir.net/Assets/Images_Upload/Actu24/2021/10/21/4d568f00-3284-11ec-8bae-063ca691349f_web_translate_0.833319_-114.1666_scale_1.579946_1.579946.jpg?maxheight=280&maxwidth=400&scale=both

Hogeita bat garren mendea ere herrien askatzeko garaia da.

 

22 octobre 2021

FLNKS, independentziarako bidean su gorria.

FLNKS alderdiak, independentziarako azken erreferendumaren bezperan, datorren abenduan iragan behar zena, alerta gorria piztu du eta independentistak datorren erreferenduma prestatzeko bidea gelditzea eskatu die. Izan ere Frantziako presidentea hautatzeko kanpainak estaliko baitu erreferendumaren inguruko debatea. Hemen dago ateratako agiria.

Erabaki horrekin FLNKS koalizioak muga bat jartzen du lasterketa horretan. Frantziak bere denbora badu, bere agenda, Kaledonia Berrikoa ez dena.

No hay ninguna descripción de la foto disponible.Le Bureau Politique du FLNKS demande à ses groupes politiques représentés au sein des institutions de ne pas donner suite aux demandes visant à participer à une éventuelle consultation qui pourrait se dérouler le 12 décembre 2021.
🇳🇨Le Bureau politique du FLNKS demande au camp du OUI de s'inscrire dans la démarche de non-participation à la campagne électorale de la consultation dont la date serait maintenue au 12/12/2021
🇳🇨Le Bureau politique du FNLKS appelle à la non-participation de la consultation dont la date serait maintenue au 12/12/2021.

flnks

20 octobre 2021

Zapalkuntza gogoratzeko ikusgarri bat

Joan den asteburuan ikusgarri itzela antolatu zuten Donibaneko zeruan. Meeting erraten diote. Euskal Herriko zerua ere kutxatzera, gogoa inbaditzea baita helburua. Inbaditzeko zerbait gelditzen bada bederen.

Kasualitatez, Aieteko hamargarren urtemuga aipatzen zen jardunaldi batzuetan Baionan. Baina, ez da loturarik omen, kasualitate hutsa, hogei urte daramate hegazkin militarrak ibiltzen ingurumen hauetan. Publikoaren zorionarentzat. Alliot Mariek eskaini zigun opari hau, geroztik ez dugu ikusten baina politikan murgildua segitzen du, Frantziaren onerako!

Meeting de Saint-Jean-de-Luz – Ciboure. Samedi 16 octobre 2021 - Actus  Passion

Aurten parakaidistak ere omen ziren, eta rafale erraldoi horiek, sekulako burruba sortzen gure kostaldean. Etengabe "vive la France" idazten zeruan. Hiru koloretan. Ez gureak. Noski. Inongo kritikarik. Alegia deus gertatzen ez balitz bezala, prentsak ez du komentatu. Hori baino azkarragoak, handiagoak sentitzen garelakoan! Hautetsi bat ere ez dugu entzun horretaz! Garai berriak omen dira! Milaka jende hurbildu da hondartzetara, bide bazterretan Frantziaren handitasuna ikusteko. Argazki hau izan dugu gogoan rafale handi horien mugimenduak entzutean, belarriak tapatzeko burrumba egiten baitute. Herrien gainean lehergailuak botatzen dituztelarik zer pentsa azpian daudenen egoeraz? Free Syria Media Hub-tik hartu dugu argazkia.

Irudia

Frantzia zein azkarra den erakutsi digute, azkarrenen ondoan hobe dela gelditzea alegia. Handikeria erakusten digute, autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena arma bortitzenak behar baitituzte gurea isilarazteko. Bostehun urte daramagu. Jarraituko dugu.

20 décembre 2020

Julian Assange, arrisku larrian.

Julian Assange en 25 frases demoledoras

Julian Paul Assange (Townsville, Queensland, Australia, 1971ko uztailaren 3a - ) australiar kazetaria, Interneteko ekintzailea eta programatzailea da. Bereziki nabarmendu da WikiLeaks webguneko bozeramaile eta buruetako bat baita; ezkutuko informazioa plazaratzen du webgune horrek. Estatu Batuetako gobernuko informazio ezkutua argitaratuta, estutasunean jarri du herrialde bat baino gehiago.

Hau da euskal wikipedian irakur daitekeena Assange kazetariari buruz. Funtsean gauza gutxi Assange kazetariari gertatu zaion guztia kontutan hartzen bada eta kasu horren inguruan justizia bretainiarrak egin behar izan duen gimnastika ikusi eta.

Ez gara hemen zehaztasunetan sartuko, Viktor Dedaj Assangen lagunak eta bere sareko kideak eman dituen elkarrizketek xehetasun guztiekin esplikatzen baitu gertakari osoa. Aski da eman dituen elkarrizketak entzutea dena ukertzeko eta bereziki Julian Assange arrisku gorrian dagoela urte bukaera honetan. Arriskua da Estatu Batuetara eramana izatea eta betirako desagertzea. Pentsa gaur egun batzuen esperantza da Trumpek ekipa berriari opari hori egiten ahal liokeela, alegia Assange askatu ondokoen kaltetzeko.

Detenido Julian Assange, fundador de Wikileaks, y podría ser extraditado a  Estados Unidos | Industria - ComputerHoy.com

Assange Estatu Batuetako justiziaren esku erortzen bada, munduan ez da kazetaririk izanen podoretsuenak ikertzeko. Hau da jokoan, kazetariak mehatsu pean egonen baitira, informazio gordeen plazaratzean arrisku gorriak hartuko dituzte, beren bizia ere arriskutan ezarriz. Babesik gabe geldituko dira.

Assangek Frantzian sortu seme bat dauka, Wikileaks Frantziari lotua da eta Dupony Moretti gaurko frantses Justizia ministroa Assangen abokatua ere izan da. Asiko politikoa eskaintzen ahal lioke Assangeri eta horrela Estatu Batuetara eramana izateare arriskua baztertu. Baina oraindik horrelakorik ez da heldu.

Jakitearen eskubidea denen eskubidea da, informatua izateko eskubidea. Horren alde egin zuen Assangek Wikileaksekin. Gure sostengua behar du. Eman diezaiogun!

Publicité
3 décembre 2020

Euskararen eguna

Euskararen eguna, euskaldun guztien eguna. Euskaldun berri, zahar, erreberritzen, euskalduntzen ari, alfabetatzen eta bereziki maitatzen!

Duela gutxi euskaraldia abiatu zen. Noski, euskara egunero baliatu behar dugu, egunero arabili eta partekatu. Ez dago besterik herri honi oraina eta geroa eskaintzeko.

Euskararen Eguna | Tablón de anuncios – Sitio público The English School

Ez dugu beste ideologiarik, gure hizkuntza baino.

13 mai 2020

Patxi Ruiz, gose eta egarri greban.

 

IMG-20200513-WA0002

Elgarretaratzea egin dugu Patxi Ruizen alde herrian.

Patxi Ruiz euskal presoak hirugarren gose eta egarri greba izan du gaurkoa, eta aurrera jarraitzeko asmoa adierazi du, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu duenez. Astelehenean hasi zuen, Murtzia II espetxeko (Espainia) zuzendaritzak eginiko mehatxuak salatzeko. AEMk jakinarazi du greba hasi duenetik medikurik ez dela gerturatu presoaren egoera aztertzeko. Horrez gain, Ruiz moduluz aldatu dutela salatu du mugimenduak, «beste preso politikorik ez dagoen» beste batera.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, maiatzaren 5ean, 8. moduloko hainbat preso elkarretaratzeak egiten hasi ziren; COVID-19ak eragindako egoera honetan, preso eriak eta zigorraren zati handiena betea dutenak askatzea eskatzeko, baita bisitak jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko, besteak beste. AEMk azaldu duenez, elkarretaratze horietako batean Ruizi eskuan zeraman kartela kentzen saiatu zen kartzelako langileetako bat, eta, gero, espetxeko zuzendaritzak mehatxatu egin zuen euskal presoa: «Zuzendariarekin, segurtasun zuzendariordearekin eta zerbitzuburuarekin biltzera eraman zuten, eta han, mehatxuen artean, kontzentrazioen bultzatzailea izatea leporatu zioten».

Mehatxu horien ondoren, Ruizek astelehenean hasi zuen gose greba. Aurretik, hilaren 9an, besoetan ebakiak egin zituen egoera salatzeko —erizaindegian artatu behar izan zuten—. Bertan medikuak izandako jarrera ere kritikatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, presoaren aurkako irainengatik. Ez da Ruizek halakoak salatzen dituen lehen aldia. Iazko abenduaren 31n ere besoetan ebakiak egin zituen, kartzelari batek euskal presoekin zuen «jarrera erasokorra» salatzeko.

Ruizi elkartasuna adierazteko, Ibai Aginaga euskal presoak uko egin dio Sevilla II kartzelako ziegatik ateratzeari, haren egoera konpondu arte. Beste hainbeste egingo du Jon Kepa Preciadok ere, Kordobako espetxean. Era berean, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano euskal presoek uko egin diete kartzelako janari erretiluei, Puerto III kartzelan. Espetxeetatik at ere, lau lagunek gose greba abiatu dute.

AEMk gaineratu du Ruizi zer gertatzen zaion, bada, horren erantzukizuna Murtzia II espetxeko zuzendaritzak eta «espetxe politika hau diseinatu edota aurrera eraman duten» alderdiek izango dutela.

1 mai 2020

"Oñatiko ahuntzak", merezi duen dokumentala.

24 avril 2020

Herri gisa ibiltzeko bidea.

 

Abenduaren 3a, Herri-existentzia - NabarraldePolitikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak • ZUZEU

Azken urteetan politikak erran digu  herrialdeen arauerako erritmoak errespetatu behar genituela. Alegia, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko antolaketa administratiboak errespetatu behar zirela, bakoitzak bazuela politika pentsatzeko manera eta erritmoa.

Beste diskurtsoak, euskal prentsatik, desagertu direla erran daiteke. Ematen zuen izpiritu argitsu batzuek gure herriaren antolaketa eta geroa aurrikusia zutela eta bide egokia prest zutela. Nora joateko ez zuten erraten. Erraten zutena zen haien barne arauetan eta proiektu politikoetan dena idatzia zela, eta independentziaren aldeko aldarrikapena letra larritan idatzia zela. Beraz, sinetsi behar geuen dena etorriko zela bere denboran. Bultzada berezirik ez zen behar, edo soilik batzuek deitzen bazuten.

Urteak joan dira, eta panorama begiratzeko aukera dugu. Ideia horien ondorioak ere. Batzuk autonomismoa defendatzera joan dira, beste batzuk horri lotu dira, baina erranez estatutu osatuago bat behar zela. Mahaina osatua dute baina komunikazioa baino ez dakigu zer egiten duen. Pena da zeren, hauek ordurarte erradikalenak izan ziren, haatik denbora joan arau independentziaren aldeko lerroari espazio gutxi uzten zioten. Baina, independentziaren aldeko aldarrikapena barne testuetan idatzia zen. Eta mitinak antolatzen zituztelarik beren buruari txalo zaparradak egiten zizkiotela ikusten genuen. Seguruenik dena ongi pentsatua zuten.

Azken asteek erakusten digute zein ongi jarraitzen dituzten Madridetik etortzen diren aginduak, menpekotasunaren seinale gordina. Barne testuetan independentziaren aldeko aldarrikapena idatzia da. Beste alderdi batek ere hori bera erraten zuela uste dugu, EAJk agian? Zintzotasunaren aldeko zaletasuna idatzia da, barne testuetan!

Ipar Euskal Herrian, urte hauetan ez da Macronen politika sobera kritikatu. (Txaleko horiak aldiz bai!) Macronek eta ministroek bereziki, euskal ordezkariak errezibitzen zituzten, gatazka konpontze bidean jartzeko omen. En Marche-eko diputatuak ere abertzaleekin batera ikusi ditugu manifetan. Eta guk dena sinetsi! Ororen buru, ez politkan, ez errepresio mailan, ez gara aitzinatu. Herri Elkargoaren erronkak ulertzea inportanteena omen da. Alegia, ez dakigula podere guneak zertarako diren euskal gatazkari erantzuteko unean? Zeren ura nola kudeatu, garraioari eta arazo konkretu horiei erantzuteko ulermen eta erantzun nahiko dugu. Gai gara gure herria kudeatzeko. Bestenaz galdetu Seaskari!

Bukatzeko, azken asteek igorri diguten irudia aipatu behar genuke. Izan ere, Berria egunkariak, bere ahaleginen artean, heriotzen kopurua, eta kutxatuen kopurua eskaintzen aritu da. Nabarmen gelditu da Ipar Euskal Herriko zenbakiak ez ditugula inon ikusi. Ez baita zenbakirik lortzen. Ipar Euskal Herriak ez baitu izaerarik eta IEHn pendamiaren inguruan bertako informazioa lortzeko gaitasunik ez dugu! Euskal prentsak ez du horren lortzeko erraztasunik!

Hau da gure errealitatea. Politikak horri egin behar lioke aurre eta erantzun. Informazio soil bat, zehatza. Ezin da lortu, ez dakigu zenbat hil diren, zenbat kutxatu diren. Ez gara subjetu! Bigarren mailako herritarrak gara! Hau ez da soilik euskal prentsaren arazoa, euskal prentsak ez baitu euskal politikatik babesik  bere lana egiteko. Bidea luzea da Euskal Herri gisa bizitzeko, etxeko lan asko dugu aurrean!

18 avril 2020

Estatu baten arduragabekeriaren aurrean.

 

Pandémie de Covid-19 en France — WikipédiaCoronavirus – COVID-19: Consejos para visitantes a Francia - La ...

Azken egun hauetan ikusi dugu, Hegoaldeko karriketan, polizia edo bestelako agenteak, hasiak zirela, musukoak, herritarrei, dohainik banatzen. Berrietan jakin dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, testa berri bat sortu zuela, noski beste ikerlari batzuen lanaren edukiak baliatuz eta haielan gehituz. Testa horren prezioa hamabost eurokoa zela. Entzun dugu Eusko Jaurlaritzak erabaki zuela testa horien baliatzea herritarren testatzeko.

Entzun dugu ere, Karmelo Landa kontatzen, bera lau egunetan hospitaletik atera zela Raoulten protokoloa hartzea onartu ondoren, eta sendatua zela.

Ez gaude hemen inoren aldeko propaganda egiteko, hauek dira gertakerak, gertatu diren elementuak.

Ipar Euskal Herritik, zer erraten ahal dugu?

Frantses estatuak, ez Herri Elkargoak, ez departamentuak, ez dutela musukorik banatu. Dohainik gutxiago! Testarik ez dago eta duela gutxi arte testa merkeena 50 eurotan zela.

Raoulten protokoloren inguruan oraindik sekulako kalapitak daudela, Hospitaleetako nagusien arteko gerla ez da bukatua eta ez dugu botiken lobieen arteko lehiari buruz inongo informaziorik lortzen.

Luzaz, frantses hospitala publikoa kalitatezkoa izan zen. Gaur egun, ikusten dugu politikoen azken hamarkadetan hospitale publikoarekin zer egin duten.

Duela hamabost urte dagoeneko Baionako hospitalean, pediatrian, ohartu ginen gertakari baten ondorioz, haur txiki batentzat behar zen tresna bat, neurrikoa, falta zela, handiagoa zegoen, baina haurra sobera txikia zen horren erabiltzeko. Dagoeneko oinarrizko materialaren lortzeko arazoak zeudela ohartu ginen. Hau ez Parisen, Baionan baizik!

Arazoa hor zegoen, okertu da. Baina, gaur egun, arazoa ez da soilik hospital publikoa, arazoa da populakuntza baten kudeaketa! Bestalde, hospitalak ez du oraindik estatuaren aldetik inongo diru berezirik lortzen. Soilik komunikaziorako mezuak, goraipamenak.

Bitartean, Assemblée Nationalean, atzo gauean, 20 milia milioi diru laguntza bozkatu dute estrategikoa omen den industriaren alde, Air France, petroliko empresa handiak Valoourec, Renault, ingurumenari buruzko inongo hertsapenik gabe.

Ipar Euskal Herrian, bi diputatu En Marche ditugu. Horiek, politika hau hobesten dute. Behintzat ez dute oraindik aurkakorik  erakutsi!

Indar abertzaleek, zer dabiltza? Herrietako hauteskundeak prestatzen soilik. Ez al dute frantses estatuarekiko beste kritikarik eskaintzeko.

Ez al da estatu horretatik alde egiteko premiarik? Ez al da aski argudiorik ulertzeko abertzaleen interesak ez dutela bat egiten estatu horrekin?

 

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité