Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU

Gure Urruña / Notre Urrugne

Publicité
7 décembre 2019

Abenduaren 6a, biharamuna.

Les jeunes dans la manifestation...

Crédit photo : Jean-Daniel Chopin

Atzoko greba deia arrakastatsua izan da, zenbakiei doakionez. Zenbakiak ez dira gobernuak espero zuena. Jendea karrikan zegoen kezka hedatu baita, geroa zalantzan dela gehiengo zabal batentzat erakustera eman da. Jende gehiago beharko al zen gobernueak gibelera emateko. Baionan hamar mila pertsona bildu zirela errana izan da. Ez da zenbaki makala.

Politikoek ez dute gehiago zer gertatzen den ikusten. Manifestaldiak dira, baina politikariak esanahiaz ez dira jabetzen. Berdeek parte hartu dute mugimenduan baina ez da ulertzen zer nahi duten, hauteskundeak prestatu edo herritarrekin lan egin. Jaka horiekin lotura lortu dute ekologistek baina alderdiek gorrien eta berdeen arteko aliantza sortzeko ahaleginik ez da ikusten. Hau da ezkerraren errealitatea.

Bestalde, magma ideologikoa banatzen ari da media guztietan, oinarrietara itzultzea beharrezkoa da. Ezkerreko printzipioak ez dira negoziatzen. Ezkerreko proiektua beharrezkoa da, ezkerreko indar desberdinak biltzeko.

Politika egiteko beste manera beharrezkoa da, aipatzen ez diren arazoak mahain gainean jarri behar dira.

Publicité
7 décembre 2019

ZORNOTZAKO HARRERA ELKARTEAN OBRETAN GAUDE!! GURE HURRENGO ERRONKA: BIZKARGI KAFETEGI- DASTATEGI SOZIALA

 

Zornotzako errefuxiatu eta migranteen harrera proiektutik laguntza askatu nahi dizuegu Crowdfunding honen bidez BIZKARGI KAFETEGI-DASTATEGIAren obrak aurrera eraman ahal izateko gure proiektua handitu asmoz.

Herri asablada batetik sortu zen ekimena, harrerarako bi etxebizitza abandonatu eraberritzea erabaki genuenean. Modu autogestionatu baten eta Auzolanaren bidez. Hori izan bait da beti gure proiektuaren izaera: KOLEKTIBOA ETA AUTONOMOA.

Migratzeko eta modu aske baten mugitzeko eskubidea pertsona orori dagokiola uste dugu, eta eskubide hau pertsona batzuen esku soilik geratzen denean eskubide izateari utzi eta pribilegio bilakatzen dela.
Kontziente gara gaur egungo migrazio fluxuen errudunak garela neurri handi baten. Guk sortarazitako klima aldaketak, hemen hasten diren gerrek, gure kontsumo ereduak sortutako muturreko probreziak gero eta familia gehiago migrarazten ditu etorkizun bat bilatu ahal izateko.

NOR EZ DELA ILEGALA ETA ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA ORORENAK DIRA, PERTSONA IZATEAGATIK

Memoria daukagu eta gogoan dugu gurea ere herri migratzailea izatera behartua izan zela. Gure betebeharra da gizarte moduan ez ahaztea.

Gure lanerako oinarriak:

  • Afektuen katea
  • Erabateko Autonomia lortu arteko elkartasuna

    2017 bi etxebitzia haiek eraberritu genituenetik bide asko egin dugu:

  • Harrera elkarte bat sortu genuen: Zornotza Harrera Herria
  • 17 familia ezagutu eta laguntzeko aukera izan dugu
  • Gure lorpen handienetako bat, herriko elkarte eta norbanakoen laguntzarekin Udalak enpadronamendu legea betetzea izan da. Horrela hemendik aurrera ezin izango zaio inori eskubide hori ukatu.
  • Honen bitartez gure herria haiena egitea erabaki duten 4 familien, osasun eta hezkuntza sarbidea ahalbideratu dugu.

    Eta orain gure hurrengo erronka gure proiektua MODU AUTONOMOAN ANTOLATZEN JARRAITZEKO, AUTOGESTIOAN oinarrituriko ESPAZIOA ZABALDUKO dugu.

    Baina hortik haratago joan nahi dugu. Herritarrentzako eta kolektiboentzako espazio bat ireki nahi dugu.
    Elkartzeko, trukerako eta harremantzeko espazioa. Beste mundu baten alde lanean gabiltzanon guztiontzako espazioa.
    BIZKARGI KAFETEGI-DASTATEGI SOZIALA DENONTZAT IZANGO DA

  • Aurretiko esperientzia eta taldea

    Zornotzako Harrera Herria elkartea da Bizkargi dastatzeko proiektuaren atzean dagoena.
    2017az geroztik, hobeto bizitzeko alternatibak eraikitzen ari gara.
    elkartearen oinarriak ondorengoak dira:

    • gizartea eraldatzeko tresna izatea
    • kolektiboa eta horizontala
    • irabazi asmorik gabea
    • autogestioan oinarritua
    • solidarioa
  • Zerk bultzatzen zaitu eta nori doakio proiektua

    Eraldaketa sozialerako espazio bat ireki nahi dugu.
    Elkartrukerako espazioa, harremantzeko modu berriekin gozatu eta bizitza goxatzeko.

    Alternatibak eraikitzeko zabaltzen dugu espazioa badakigulako beste modu batera bizi daitekeela eta ideia horren gainean eraikitzen jarraitu nahi dugulako.

    Ekonomia modu solidario, sozial eta herrikoietik eraiki daitekeela uste dugulako. Apustu txiki eta pertsonal horiek eraldaketa sozialetako giltzarri direla jakinda.

    Eduardo Galeanoren hitzak gogora ekarriz
    " Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezakegulako"

2 décembre 2019

Abenduaren 5eko greba

Resultado de imagen de LAB sindikatua baiona

Une nagusi bat izanen da, zalantzarik gabe. 1945etik eskubide sozialek eragin handia izan dute frantses estatuan bizi garen guztiendako.

Ambroise Croisat Laneko ministroa izan zen 1945tik 1947a arte, justu bigarren gerrate mundialaren bukaeraren ondotik. Komunista, sindikalista ere izan zen, CGTko idazkari nagusia izan zen. Laneko ministroa izan zen bitartean Seguritate Soziala sortu zuen bere kabinetarekin de Gaulle-n gobernuaren pean.

Seguritate soziala sortu zen, erretreten sistima, belaunaldi desberdinen arteko elkartasunaren gainean oinarritua, Familia laguntzak, Laneko kodigoa hobetu zuten, empresa komiteak eta laneko medikuntza. Antolaketa sozial erraldoia, aurrekontu berezi batetik estatuaren aurrekontuaren barnean. Herritar guztiek baliatu izan dute geroztik urte haietan sortu zituzten eskubideetaz. Aitzinamendu sozial handia izan zen, orduz geroztik empresa buruek eta eskuina desegiten saiatu diren sistima handia eta neurri handi batean murriztea lortu dutena.

Gaur egun, Macronek zutik jarraitzen duen erretreta sistima desegitea erabakia du, eskuinaren indar guztiekin, nagusien bultzadarekin. Hau desegiten badute, irabazia dute, langileak eskubide sozialik gabe geldituko dira, orohar.

Gehitu behar da eskubide horiek ez ziren Frantziaren menpe zeuden lurralde guztietan berdin ezautzen. Algeria Frantziaren menpe zegoelarik bertako biztanleek ez zituzten frantziar oso ezagutuak ziren eskubide berdinak. Hau erran behar da, Frantzian berdintasunak bere neurriak, bere mugak izan dituela garaien araueran eta lurraldeen araueran.

Ipar Euskal Herriari doakionez, eskubide horietaz balitu dugu, eta gaur arte hori errealitatea izan da. Ondorioz, gu ere, gaur eskubide horiek interesatzen zaizkigu, langile gisa gure eskubideak direlako, eta ere faxismoaren kontra irabazitako gerlaren ondorik, komunisten eraginez lotutako eskubideak dira. Ipar Euskal Herria ez da lurralde komunista, eremu batzuetan alderdi horren eragina handia izan bada ere. CGT sindikatak eragina izan du sindikaten artean baina CFDTk beti izan du fama hobea, mundu katolikoari lotuagoa zen, beraz indarra izan du beti.

Azken urteetan sindikata abertzaleak, LABk tira bira asko izan ditu Ipar Euskal Herriko sindikatuekin, askotan LAB baztertua izan da. Badirudi aldaketak daudela eta LABk deitzen du, aldi honetan ere, abenduaren 5eko greban parte hartzera.

Nola kokatzen gara frantses estatuan gertatzen ari den eraso bortitz horren aurrean, estatuak beste eraso bortitzak prestatzen dituelarik euskararen kontra? Frantses sindikalistek, komunistek ez dute askotan elkartasunik aurrikusten gure hizkuntz eskubideak defenditzeko, gure lurraldetasuna defenditzeko, beste lurralde bat defenditzen dutelako.

Langileen arteko elkartasuna funtsezkoa da. Langileen eskubideak defenditu behar dira eta horretarako borrokatzeko prest egon behar da. Baina badakigu, eusKal Herriko langile gisa gure eskubideak babesteko burujabetza behar dugula. Menpekotasunak hobesten digu langile gisa gure eskubideengatik kanpoko estatu bati eskerrak ematea, baina estatu horrek nahi duelarik gure hizkuntz eskubideak kentzen ahal dizkigu, gure lurraldea ez digu ezagutuko. Herri gisa penpekotasunean atxikitzen gaitu, dominatuak gara.

Langileen eskubideak defendituko ditugu baina euskal nortasuna eta burujabetza, independentzia aldarrikatuko dugu ere. Horrela askatuko gara.

1 décembre 2019

Nagusigoaren paktoa

Alain Rouquié, Frantses idazlea ( Millau 1939) Hego Ameriketan asko ibili izan da eta liburu desberdinak idatzi ditu bertako errealitateari. Peroni buruzko ikerketa bat plazaratu du ere.

Alain Rouquiék egiten dituen azterketen artean konzeptu proposamen bat egiten du, hemen balia dezakeguna, egoera politikoari begiratzen badiogu. Nagusigoaren paktoa aipatzen digu. Alegia, dominatua eta dominantearen arteko paktoa, statu quo-a mantentzearen alde finkatua den paktua. Dominatua den gizartearen zatia onartzen du dominatua dela eta dominantea dena onartzen du dominatzen duela. Ez da gehiago konfliktorik, ez da gehiago indar harremanik lantzen.

Gaur egun alderdi politikoek daramaten lana lerro horretan dabil. Ondoko urteak estatuek erabakitako instituzioen kuadroan aurrikusten dira, Euskal Herriaren erakitzeko behar ditugun instituzioa baztertuak izan dira eta proposatzen diguten gure geroaren irudia estatuek eraiki dutenaren barnean soilik kokatzen da...

1 décembre 2019

Denbora asko!!!

Denbora asko joan da idatzi gabe. Aktualitatea jarraitzea ez da gauza erraza. Aktualitate bakoitzak soinu asko, gero eta gehiago sortzen du. Soinu, arrabots, azantza asko sortzen du eta horrek ez du errealitatea ulertzen laguntzen.Isiltasuna batzuetan beharrezkoa izaten da. Erran daiteke tertulia, iritzi asko entzuten dela. Gaur egun edozein kazetariri, edozein irakasleri, edozein problematikari buruz iritzia ematera eramaten da. Ondorioz, problematiken muinak jasotzea zaila bihurtzen dela. Horregatik, liburuen irakurketa, norberaren ikerketa baitezpadakoa bilakatzen da. Horren egitean ez da gehiago denborik eguneroko aktualitateari buruz komentarioak egiteko.

Alta, egia da gertakari importanteak bizi izan ditugula azken hilabete eta urte hauetan, estrategia politikoaren aldaketatik a parte ere. Euskal Herrian, estatu frantsesean, maila desberdinetan eta eremu desberdinetan, indar harreman berriak sortu dira, prentsa mailan borroka gogorrak sortzen ari dira eta karrikan ere errealitate berriak, bortitzak ikusi ditugu.

Inoiz ikusitako polizien eraso bortitzak irudi ta guzti hedatuak izan dira sare sozialetan. Tresna berri horiek, gure eguneroko bizian eragina dute eta horiekin bizitzea ez da lasaigarri izaten, sare sozialen bitartez jasotzen dugun informazioa kezka handiak sortzen ditu, mobilizatzeko gaitasuna indartu badaiteke ere.

Hori dena erran eta gero,  berriz idazten hasiko gara, herri honetan martxan diren aukera eta mogimenduen aurrean lerro batzuk azpimarratzen ariko gara.

Publicité
7 février 2019

Herri elkargoan hautetsi batzuk kexu

Résultat d’images pour herri elkargoa

Euskal Herriko Herri Elkargoan barnealdeko hautetsiak kezkatzen hasiak dira. Izan ere oihartzun eta oihu handiko errealitatea baldin bada betiko kezkak mantentzen dira. Izan ere kostaldeak izugarrizko pisua izaten jarraitzen du eta barnealdeko herrientzat arriskua da aurrekontuetatik gauza gutxi gelditzea.

Haatik kostaldeari garrantzia handia ematea oso logikoa da herritarren gehiengoa hor baita. Udan turista gehienak hor gelditzen dira beraz garraiorako inbertsioak hor egon behar dira.

Baina hau ez al da Frantziatik ikasi dugun  mentalitate jakobino klasikoa, dena zentralizatu horrela kontrola errezagoa da. Noski entzun ditugu dezentralizazio nahien diskurtsoak. Baina  barnealdeko herri txiki batean bizitzen delarik horrek ez du garraio publikoa handitzen, hau delarik gazteen erakartzeko bide hoberena.

Dagoeneko ahalmen gutxiko erakundea izanik, Herri Elkargoak Ipar Euskal Herriak sufritu duen kolonizazioaren ondorioak bizi ditu. Turismoaren garapena ez da gelditu eta itotzen gaitu. Baiona inguruko eremuari aurrekontuen gehiengoa atxikitzen zaio. Dagoeneko zergen biltzeko ahalmenik ez duelarik eta Parisekin eske ibili behar duelarik. Xiberua, euskal kulturari urtero kultur ekarpen handiena ematen duen herrialdeari ez zaio errealitate hori onartzen eta araberako diru emaitzak ematen behar duenari aurre egiteko. Eta behar bada ez kulturan zeren kulturan herritar kopuruaren araueran seguraski irabazle baita.

Frantziako eragina agerian da, huts berekin dabil elkargoa,erabakitzeko guneak herritarren esku egon behar dira eta hautetsien kanporatzeko aukera ere.

30 janvier 2019

Maskarada auzitan.

Debateek beti zerbait ekartzen dute. hemen Garan agertutako artikulua jartzen da.

MASKARADAREN INGURUKO POLEMIKA ARRAZISTA BIZIRIK

Zuberoako inauteetan buhame edo ijitoez ematen den irudia arrazistatzat jo du Nicole Lougarotek. Hori aldatzea eskatu du, baina batzuek tradizioak markatutako arauak mantentzea besterik ez dela uste dute, eta ohitura osotasunean garatu daitekeela uste duenik ere bada.

0130_kul_maskarada

Zamaltzaina, xorrotxak, kauterak edo Gathuzaina bezalakoak al dira buhameak maskaradetan? Urdiñarbetarrak urtarrilaren 6tik apirilaren 21era bitarte egiten ari diren Zuberoako itzuliaren inguruan azken urteetan izan den “polemika” berpiztu du Nicole Lougarot idazleak, eta bere erantzuna argia da: «Ez». “Les Bohémiens” liburuan bere ikuspegia eman zuen duela hamar urte, eta geroztik mintzaldiak ematen aritzen da. Gizartean bere pertzepzio arrazista gero eta zabalduagoa dela baieztatzen badu ere, horrek oraingoz ez du aldaketarik ekarri.

«Tradizioa ez da aldatzen. Tradizioarekin ados, baina arrazismoarekin ez. Urdiñarben, urteko lehen maskarada egin zutelarik, inork ez zuen irri egin buhameen jokoan», nabarmendu du. Herrian estreinatu aitzin mintzaldia eman zuen, baina ordurako testua idatzita zegoen, eta aldatzeko asmorik ez da agertu. Jean-Jacques Etxeberrik aurtengo maskaradaren parte bat idatzi du: «Maskaradako gazteak mintzaldian ziren, buhameak ere bai, entzun zuten haren ikusmoldea, eta segitu dute. Izan dadila maskarada, bere baikortasunarekin eta bere gauza ttipiekin, txarrena litzateke ez bada gehiago».

1974an, 1977an, 1982an... eginak ditu maskaradak Etxeberrik: «Ikusmolde xumea badut, ez dut jakintsuetan sartu nahi, baina barnetik eta hurbiletik bizi ditut maskaradak. Nire ustez, buhameen kontu hori ez da nahita urtero eramana den trufa bat; niretako bidean hartu dugun tradizio bat da, aitzinarazi ez duguna». Alde horretatik, egungo egoeraren defentsa egin zuen: «Entzuten dut hobekuntza bat ekartzen ahal genuela, eta ados egoten ahal naiz, baina ez dut utziko erraten nahita egin dugula ikusmolde ezkor bat ematea buhame jendeari. Inautea kritikoa da, eta sail guztietan da».

Egungo errealitatearen zailtasuna azaldu du maskarada egileak, non euskararen ezagutza gero eta txikiagoa den, biztanleria galtzen duen lurraldean: «Ohartzen gara gazteek ez dakitela deusik, eta guk egiten dugula indar bat mezu horren aitzina eramateko. Gutxi gara lan hori egiten dutenak, nire ustez gero eta gutxiago gara».

Aldaketa eskatzen duen Lougaroten parean, moldaketarik ez dutenak nahi atzematen dira. Jada gaur egun eginak direnak ere gaitzesten dituzte, zenbait roletan emakumeak eman izana, esaterako: «Baditugu alde batetik jakintsuak, kritika zorrotzetan sartzen direnak eginak diren gauzez, jakitatea badute, baina ez dute parte hartzen beraien ikusmoldea edo laguntza ematen».

Etxeberrik egungo errealitateari egokitzeko egin daitezkeen aldaketekin bat egiten du: «Maskaradan heldu den urteetan beharko dute gauza andana bat aldatu. Sinbolika atxikiz kauterak langile xumeak izaten ahal dira. Eramaile edo herri bakoitzak hartuko duelarik segida, ahal du amiñi bat ekarri, aberastasuna horretan izaten da. Berritasunak baldin badira, ez dira denen gustukoak izanen, baina aitzina izan dadila».

Lougarotek tradizioarekiko atxikimendua erakutsi du: «Nik ere maskarada bera horrela maite dut, salbu buhameen jokoa. Prefosta ahal da aldatu, baina niretako urgentzia duzu kanbiatzea buhameen peredikua eta rola». Bera baino lehenago beste batzuek ere galde bera egin dutela gaineratu du, Junes Casenavek esaterako. «Erran zuten behar zela beste zerbait atzeman, baina apezak dira, eta maskarada hain libre baita, ez duzue entzun nahi. Ni ez naiz apeza, baina ber gauza erraten dut. Ez duzu euskaldunen libertatea buhameen jokoan», adierazi du Lougarotek.

 

Euskara eta gazte dinamika, maskaradarako beharrezko baldintzak

«Euskararik gabe ezin da maskaradarik izan, eta niretzat txarrena litzateke ez baldin bada gehiago», baieztatu zuen Jean-Jacques Etxeberrik. Urdiñarbeko maskaradaren idazleetako bat denak tradizioak gaur egun bizi duen arriskua nabarmendu du horrela.

Zentzu horretan gaineratu du: «Gazte horiek ez dute kultura horrekin loturarik, jada euskara traba handietan sartzen ari da, erran behar baita gero eta euskaradun guttiago dugula, eta niretzat hor da egiazko kaltea. Mutil eta neska gazteen juntatzea herri batean, ez baita erraza horrelako ekitaldi bat muntatzeko». Etxeberrik agerian uzten duen errealitatearen erakusgai izan zen 2012ko maskarada, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek antolatu behar izan zuten, herririk ez baitzen aurkeztu urte horretako Zuberoako inauteria egiteko. I.E.

13 janvier 2019

Jaka horiak bezainbat

Résultat d’images pour presoak etxera

Frantzia osoan diote laurogei mila bat herritar  atera zirela kalera bederatzigarren egunerako. Alegia mobilizapen honek lortzen du frantses gobernua astintzea eta Macroni kezka handiak sortzea. Kazetariak Le Pen Marine gomitatzen ari dira bere programa azal dezan sekulan Macronek arazo larria balu. Alegia eskuin muturrari ateak zabaltzeko prest daudela zonbait eremutan.

11 hil, bi mila bat zauritu,batzuk oso larriki, 246 filma non jaka horiak zanpatuak ikusten diren polizien eskuen artean. Hau da zonbait zenbakitan bilan txiki bat. Poliziari ez zaio mugarik ematen eta polizien artean ere kezkak daude, ordrea mantentzea ez baita jendea zanpatzea. 68ko prefeta batek zioen lurrean agoen pertsona zanpatzea norbera zanpatzea zela. Gauzak aldatu dira asko.

Jacques Toubon, eskubideen babeslea, bere postutik poliziak erabiltzen dituen armak debekatzea eskatu zuen  frantses parlamentuari igorri zion txostenean. Toubon ez da ezkertiar erradikala, eskuineko politikaria izan da.

Bederatzigarren mobilizapena azkarra izan da eta gobernuak ez du urratsik ematen.

Baionan eta Bilbon laurogei mila herritar bildu dira presoen defentsan, partaide genituen Macronen aldeko bi diputatu era. Ea kopuru berak erabaki desberdina ekartzen duen...

 

8 janvier 2019

Iparralde eredu.

Iparralde eredu dela entzuten dugu askotan Hegoaldeko militanteen artean. Eredu alderdi politikoen arteko adostasunak lortzen baitira aldarrikepenen plazaratzeko.

Adostasun hauen artean presoen aldeko azken prentsaurrekoan ikusi duguna, alderdi politikoak, ezkerrekoak, eskuinekoak frantsesak eta abertzaleak denak elkarrekin, gaur diote  mobilizapenak indartu behar direla presoak ateratzeko. Une batean ulertzen genuen bake prozesuarekin presoak aterako zirela automatikoki. Baina ez dira atera eta orai hurbilketarekin konformatzen gara. En Marche-eko bi diputatu ditugu baina eraginik ez dute Parisen ez dute hurbilketa erreala lortu. Noski batzuk hurbilago daude eta zalantzarik gabe gauza ona da familiarrentzat. Baina ez da aski, preso politikoak kanpoan behar dute  konfliktoari amaiera eman baldin bada. Noski presoak dira froga konfliktoa ez dela amaitu. Hor dugu Lannemezanen Gurutz Maiza, 69 urtekoa, 12 urte daramana preso, eri han daukatena eritasunengatik kanpoan egon lukeelarik. Eta Txistor ere Lannemezanen 28 urte preso. Hurbilago izateak estali behar luke kanpoan izateko duten eskubidea? Konfliktoaren bukaera benetan markatuko luken urrats bakarra. Ez da delitu edo zuzenbide arazo bat. Arazo politikoa da eta konfliktoak bertan jarraitzen du, gure izaera, gure libre izateko nahia estatuek onartzen ez dutelako.

Orduan  urrats bat dela alderdi desberdinak elkarrekin ikustea presoen hurbilketa eskatzean. Batzuendako zalantzarik gabe. Baina gure errealitate politikoan Euskal Herriak libre izateko daraman bidean badakigu Parisek ez dituela presoak askatuko ez badira horretara eramaten, jaka horien borrokak egunero erakusten diguten errealitatea da hori.

Pazientzia behar dugula erraten digute. Pazientzia? Gure herriak daraman borrokak ez du pazientziarik behar justizia baizik! Euskal Herriko hautetsiek abertzaleen botoak behar dituzte eta hori ez da aldatu. GAL-en garaian mugitzen ez  zirenean abertzaleek ez zuten pizurik hauteskundeetan, gaur egun bai! Hautetsiek ez dituzte abertzaleen aldarrikapenak entzuten, beren interesak defenditzen dituzte. Hau ez da aldatu!

Ondorioz, presoen askatzeko, hau baita gure aldarrikapena, karrika ederki astindu beharko da. Beste biderik ez dago!

Gure bi diputatu EnMarche direnak hemen, Barne ministro galanta ekarri digute, egunero lege berri bat proposatzen du errepresiorako. Panoramak ez digu zerua edertzen, baina bakea gero ta gehiago pazifikazioaren itxura hartzen ari da. Frantziak ez du gibelera egiten, ederki enfrentatzen ari da eta igotzen ari den errepresio maila aitortu behar dugu.

Eredu, egoera orokorrean independentziarako mugimendua ahuldua delarik ez da hitz egokia. Hegoaldean seguraski konfliktoan dauden indarrak oraindik hor daude, horrek diferentzia handia egiten du. Baldintza horietan PP ez da inoiz fiatuko.

6 janvier 2019

Jaka horiak Baionan

Larunbatean 1500 jaka hori atera dira Baionan mobilizapen zortzigarren egun horretan parte hartzeko. Ipar Euskal Herrian ere herritarrak mobilizatuak dira eta gobernuaren politikan aldaketak eskatzen dituzte.

Ohargarria da Miarretzeko autopistaren ateratzean jaka horien elkartzeko gunea begiratzean determinazioa puntua ikustea. Izan ere kanpoan den hotzarekin herritarrak bilduak, jarrita, xutik, pankartak denetan, batzuk frantses banderarekin beste batzuk ikurrinarekin, hor daude eleketan, aktualitatea komentatzen, batzuetan asko beste batzuetan kopuru txikitan.

Kontutan hartu beharko da Ipar Euskal Herriko hiru diputatuetatik bi En Marche-eko diputatuak direla, alegia Macronen politika sustengatzen dutela. Ez ditugu entzun komentatzen Antoine baionarrak eskua galdu duelarik batean. Poliziak erabiltzen dituen armak gerlarako armak dira eta berne ministroak ez du zalantzarik erakutsi horien  erabiltzeko.manifestaldi

Errepresioa gora doa eta mobilizapenek ez dute etenik. Gobernuak bere politikaren jarraitzeko nahia zabaltzen ari da telebistako kate gehienetan. Horretarako kabinetetan dauden kontseilariak aldatzen ari dira. Pentsatzen dute hauteskundeetan garaitzeko hor zeudenak oso onak izan direla baina une latz honetan beste batzuk behar dituztela. Seguraski iritzi publikoa gobernuaren alde jartzeko asmoz!!!

Alderdi politikoak oso ahulduak dira frantses politikan, ezkerrean zein eskuinean. Sondeoek diote jaka horien mobilizapenek ez dituzte hautuskunde emaitza pozgarriak iragartzen, alegia emaitza onak izanen direla eskuin muturrarentzat. Herritarrak urtetik urtera, politikarien gezurrak entzutean etsituak sentitu dira eta dituzte betiko politikariak sinesten. Beste zerbait saiatu nahi dute, orai arte baztertu dena.

 

 

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité