Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU

Gure Urruña / Notre Urrugne

Publicité
16 décembre 2018

Karrikara atera beharra

Résultat d’images pour presoen alde

BI manifestaldi deituak dira urtarrilean. Izan ere presoen egoera ez da oraindik konpondua eta frantses estatuari doakionez ematen du Macronek beste arazo mota daukala eta beste arazotan murgildua dela. Horrela, euskal presoen egoera ez da gobernuko agendaren lehen lerroetan eta presoen familiarrei betitik tokatzen zaiena berdin jarraitzen du, alegia sakabanaketa jasan eta senideak ikusi nahi badituzte kilometoak jan.

Estatuak ez du errukirik, mendekuaz bizi da eta herri txikien zapalketa bere izaeran, bere adn-ean, gaur egun erraten den bezala, idatzia dago.

Manifestaldi bat Baionan, bestea Bilbon. Zenbakien helburuak ez dira dirudienaez duela urte batzuk zirenak. Esperantzak hoztu dira estatuen politikak oso gogorrak izaten jarraitzen dutelako. Presoek egoera oso gogorrak jasatzen dituzte. Horien borrokatzeko beharra ez da alderdi politikoen lehentasunak, gaur egun aurrekontuen inguruko debateek lehentasuna dute. Ulergarria da gure herriaren kudeaketzeko nahia handia izatea, euskal herritarrek horren egiteko gaitasuna erreala baita. Baina proposatzen zaigun kudeaketa soilik da bi estatuek uzten diguten diru baten kudeaketa. Gure anbizioa da guk sortzen dugun aberastasuna guhaurk kudeatzea, independentzia osoz. Horretarako lanean jarraitu behar da, funtsezko helburuak erdian kokatu, herritarren aldarrikapenei arreta jarri.

Horretarako preso guztiak kanpoan behar ditugu. Horretarako abertzale oro ari behar gara elkarrekin lanean, gure helburuen alde, alegia independentziaren alde, ezkerretik.

Publicité
15 décembre 2018

Info zazpi isilduko da

Résultat d’images pour INFO7 irratia

Duela hamahiru urte ezker abertzaleak sortu zuen euskaraz eta erderazko irratia gaurtik goiti isilduko da. Ezker abertzalearen abotsaren zati bat izaten saiatu zen baina hemendik goiti isiltzeko erabakia harti izan da. Agurtzen eta eskertzen dugu orai arte egin lana. Bihartik goiti beste irrati bat goaitatuko dugu hau euskarazkoa. Alde horretatik poztekoa da jakitea euskarazko beste irrati bat sortuko dela.

INFO7 irratiko zati bat Urruñan sortzen zen, espero dezagun Urruñak bere tokia izanen duela oraindik prentsa eremuan.

 

13 décembre 2018

Bost euskal herritar auzipean abenduan

Résultat d’images pour Gracy etxebehere

Abenduaren 17tik 19ra bost euskal herritar auziperatuko dituzte. 2015eko uztailaren 7an Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea atzeman zituen frantses Poliziak, Ortzaizen. Herriko auzoak diren Terexa Lekunberri eta Jef Mateo haiekin batera eraman zituzten. San Ferminak ziren eta  berriz ere kolpea izan zen bakea bilatzen zen mugimenduarentzat. Garcy Etxebehere bere etxera itzuli zelarik aitortu zuen hegoaldeko bi kideak aterpetu zituela eta bere gain hartu zuen desarmatzen prozesuan bere harri koskorra eman nahi izan zuela, armak utzi zituztenak lagunduz. Armak uzten direlarik garaile denarentzat gainerateko guztia delitu da. Beraz, jokoak ez du orekarik. Garileak indarrarekin, bortizkeriarekin aitzina jarraitzen du.

Gako berak ez dira, indar harremana ez da atxilotuen alde. Eskerrak tokiko herritarrek sostengua erakutsi zien eta horrela iparraldeko hiru atxilotuak kanpoan daude, kontrolpean, eta horrek ez bizitza errexten baina kanpoan. Ez da gutxi horrenbeste inseguritate sortzen duen estatuaren menpe bizi delarik.

Ondoko egunetan militanteek eman zituzten urratsak azalduko dituzte, haien logika, haien azterketa politikoa, tokiko eragile askoren sostenguarekin, politiko asko barne. Argudio asko izanen dituzten hartu ziren erabakiek ez zutela gobernuaren laguntzarik jaso zoritxarrez. Estatuak, gobernuak beti azkarrenaren alde jotzen baitu. Argudioak historiak aitzina joan nahi badu urratsak eman behar dira, errepresioak ez du biderik idekitz.

Baina gaur egun frantses estatuak dagoen egoera ikusita, gobernua zein elkor gelditzen den  herritarren mobilizapenen aurrean, zalantza handia da emaitzei begira. Justizia independientea dela diote, agian hori gertatuko da eta gaurko errealitatearen araberako erabakia hartuko dutela espero dezagun.

11 décembre 2018

Hitz egin du.

Résultat d’images pour mouvement gilets jaune

Macron-ek hitz egin du, ez zuzenean, aitzinetik grabatutako hitzaldi baten bidez. Jarrita ikusi dugu. Eskuak mahai gainean pausatuak. Erran dute 27 milioi herritar zeudela begira. Ez dakit nondik ateratzen dituzten zenbaki horiek baina telebistan ateratzen dituzte. Goiz honetatik ari dira erraten Macron mugitu dela, urrats batzuk eman dituela eta mea culpa ere egin duela.

Oren gehigarriak ez dituela zerga pean jarriko iragarri du, hau Sarkok ere erran eta egin zuen. Horrek egiten du diru bat ez dela estatuko kutxetan sartuko beraz herritarren kalterako diru hori zerbitzu publikoetatik errekuperatuko baitu. Ehun euroko saria iragarria zen aitzinetik eta aurreratzea erabaki du baina hau ere kutxa publikoetatik aterako den diru bat. Pentsionistek diote hilean 10 euro gehiago ukituko dutela baina 2000 peko pentsidunek bakarrik. Langabetuentzat deusik ez elbarrituentzat deusik ez, elbarrien laguntzeko eskoletan ibiltzen diren languntzailerik ez zahar etxeetan dauden pentsiodunentzat deusik ez.

Negargura zeukala erakutsi nahi izan du Macronek baina mehatsuak ere bota ditu, bortizkeria salatuz baina miserian, kalean daudenek bizi duten eguneroko bortizkeria ez du aipatu, ikasleak aipatu ez dituen bezala. Beraz, egoera ez da argitzen, errepresioa erabiltzeko prest dago Macron. Aberatsenei zergen ber ezartzea ez du aipatu, aitzitik errana du horretan ez dela mugituko.

Probokatu nahi duela ematen du, herritarrek egoeraren irakurketa garbia egiten dute, irakurtzen badakite, ezin zaien iruzurrik egin ohartu gabean alegia. Arduradun politikoek boz apala dute Macronen aurrean, jaka horien gibelean gordetzen dute. Alta jaka horiek ez badute ordezkaririk nahi arduradun politikoen baluketa gaitasuna Macronen politikaren kontra joateko biderik. Oso boz apalarekin ari dira. Joko arriskutsua da. Macronen ez baitu amore eman nahi.....

10 décembre 2018

Iratzartze gogorra

Résultat d’images pour gilets jaune mobilisations

Asteburua oso latza izan da Parisera igo ziren Jaka Horientzat. Errepresioa itzela izan da eta etengabe media nagusiek gobernuaren mezuak zabaltzen ibili dira. Izua hedatu nahi zuten eta herritarrak elkarren artean borrokatzera ere eraman nahi zituzten.Izan ere Klimaren babesteko mobilizapenak deituak ziren egun berean. Herritarren argitasunak irabazi du, aldarrikapenak elkartu baitituzte erranez munduaren bukaera hilabeteen bukaera bezala herriko plazara jautsi behar direla erranez. Mobilizapenetan ikusi ditugu eskubide sozialak eta planeta defenditu nahi dituztenak elkarrekin gobernuaren politikak salatzen.

Zauritu asko, gaur Baionako gazte batek eskua galdu duela jakiten dugu, atxilotu asko, gehienak Frantziako herri guztietatik etorritako manifestariak dira, justiziarekin arazorik inoiz izan ez dutenak, askotan haien karrikako lehen esperientzia izaten da. Baina determinazioa handia da eta lehen aldikotz mugitzen diren horiek ez dute gibelera joateko nahikeriarik erakusten. Aurrera doaz.

Parise herri erdiko herritarrak ez direla manifestaldietara ateratzen diote, benetan Frantziako herrialde desberdinetako herritarrak direla mobilizatzen. Hiri handietan ere manifestaldiak, handiak izan dira eta ondatzeak ere. Hiri handietako auzapezak kezkatzen hasiak dira baina momentuko ez dute presio gehiegirik jartzen Macronen gainean. Alta Macronek ez du intentzione berezirik erakusten politika aldaketaren aldetik. Gaur mintzatuko da, diskurtso aldaketa aurrikusten da, empatia erakustsiko duela diote. Baina Jaka horiek ez dute empatiarik nahi, politika berriak baizik. Jaka horiek politikaz badakite, zer gertatzen ari den ulertzen dute, gaur egun eramaten den politika noren aldekoa den ongi ikusi dute, beraz  diskurtsoa ere ulertuko dute eta oso zaila izanen da ulermen hori engainatzea.

Publicité
5 décembre 2018

Diktadura aipatzean

Résultat d’images pour gilets jaunes

Sukarra emendatzen ari da. Hau da gobernuak dituen erreakzioek sortzen dutena. Ator horiek ez dute ministroekin hitz egin nahi Macronek hitza hartzen ez duelarik. Harritzekoa da presidentea ez dela entzuten ez duela herritarrekin hitz egin nahi.

Ikasleak mogimenduari lotu dira eta dagoeneko zaurituen kopurua handitzen ari da. Sortzen ari diren enfrentamendu nahiak eta bereziki podereak sortzen dituen bortizkeriak oso kezkagarriak dira norantza ez baita ageri eta ematen baitu gobernuak kaosa nahiago duela aterabide politikoa baino.

Ordezkari politikoak zalantzan emanak dira ator horien artean, horrela ulertu behar da ator horiek ez dituztela ordezkariak nahi. Datorren asteburuan ikasleak, ezkerra lotzen da mugimenduari, grebarako deiak entzuten dira. Ator horiak auto antolatuak dira, momentuko ez dituzte ez alderdiak ez sindikatak deitzen baina hauek hurbiltzen ari dira.

Elkarrizketa nola lotu? Elkarrizketa baita aterabide bakarra  mugimenduari. Baina ez du ematen horretara goazenik. Une importantea da, herritarrek duintasuna eskatzen dute baina gobernuak ez du eskuetan kartarik aldarrikapenei erantzuteko, errepresioa diteke gobernuak nahiago lukeen hautua. Estatu kolpea ezin da baztertu. 2005etik demokrazia bera zalantzan emana zen erreferenduma ez baitzen errespetatu.

Giro oso beroa da, arriskua da lerratze larria izatea justifikatuko lukeena indar errepresiboak martxan emateko.

Aldarrikapenak hilabetesariak, eta bizi baldintzak dira.Ez da besterik, gobernuaren politikak pobreenen bizkar erortzen dira. Herritarrek ezin dute gehiago.

Aterabiderako, alderdiak, sindikatak, ez badira lerroan jartzen, ez badute laguntzen zaila da aterabide baketsua aurrikustea!

5 décembre 2018

Ator horiak zapaldu nahi dituzte

Résultat d’images pour gilets jaunes

Hirugarren egunaren ondotik lehen lerrora barne ministroa atera da hitz egitera. keinua ez da lasaitzearen bidean kokatzen.

Rifirafe izigarriak izan dira ator horien eta gobernuaren artean. Herritarrak atera dira egoera latz bat plazaratzera, ohartu dira ez zirela bakarrik gaizki bizitzen ari, horretaz hitz egin dute, ideiak partekatu eta gauzak aldatu behar zirela ohartu. Determinazio handia erakutsi dite eta elkartasun zabala sortu. Iritzi publikoa alde dute eta etengabe ator hori berriak atera dira gobernua salatzeko.

Lehen urratsetan eskuin muturrarekin lotu nahi izan dute baina politikoekiko mesfidantza erakutsi dute eta egoeraren irakurtzeko gaitasun garbia erakutsi. Herritarrak ikasiak, formatuak dira eta gaur egun gobernuak ematen dituen urratsen irakurtzeko gaitasun osoa dute eta dirua nori hartzen zaion eta opariak nori egiten diren irakurtzen badakite eta argumentazioa badute. Podereak plazaratzen dituen hitzak ez dituzten sinisten, ez dituzte egitzat hartzen.

Mugimendua oso zabala da eta lasaiki aritzeko nahikeria erran dute hastapenetik. Lasaitasun handiarekin aritu dira bideak blokatzeko. Gobernuaren erantzunak orai arte oso hetsiak izan dira eta pixkanaka mehatsuka aritu da. Hau da kezkagarria, politika bera jarraitzeko determinazioa erakusten dute. Zergak emendatuko dituztela. Estatuko goimailan dagoen jendeak ez duela ulertzen ematen du, egoera oso larria dela alegia, jendea benetan sufritzen ari dela eta gainera pobreenak ez direla atera, atera direnak dira pobrezian erortzear daudenak dira eta horiek, pentsionistak eta hilabetesari ertainak dituztenak pobrezian erortzeko beldurrean bizi dira. Hori dena Macronek aberatsenei opariak egiten dizkielarik. Poderan daudenak kasta deitzen dituzte.

Kolektiboki erotzat hartzen dituzte ez baitira gai gaur gertatzen dena ulertzeko. Herria karrikan dago, herritarrak ez dira geldituko nahiz eta moratorio bat proposatzen duten poderetik. Sei hilabeteko geldi une horri konfiantza egitea oso zaila da konfiantza hautsi baita, horregatik hain azkar oihukatzen den Macronek joan behar duela.

29 novembre 2018

Semea non dagoen jakin gabe.

Résultat d’images pour Celes Naparra

Celes Alvarez joan zaigu Joxe Migeli zer gertatu zitzaion jakin gabe. Gogoan ditugu Naparrarekin pasatu genituen uneak, debateak, ametsak, nahiak...Desagertu zelarik ez genuen ulertzen baina asmatzen genuen zenbat esku beltz ibili ziren militanteak harrapatu nahian. gaur egun galdera berak ditugu eta erantzunik ez. Galdu genuen adiskidea semea zen eta amak sufritutakoa zirrara sortzen digu. Errealitate hori, eguneroko sufrimendu hori sortu zutenek ez dute izenik, ez dute epairik sufrituko. Seguraski eragin daitekeen min sakonena sortu zuten. Haiek seguraski betirako isilduko dira. Izan ere Celes-en sufrimenduaren aurrean isildu baziren hemendik aitzina ez dira mintzatuko. Egiak bere bidea behar du, egia agertuko da Naparraren bihotzak eguzkia zeramalako.

16 octobre 2018

Estatu golpea aipatzen.

 

Bagenekien 2005eko erreferendumaren ondotik Frantziatik demokrazia desagertu zela. Izan ere,  Europako akordioei erreferenduma ezetz erran zien eta ondorioz erabaki horri estatuak kasu eginen ziola uste zen. Aitzitik ezetzaren ondotik Europak Lisboako akordioa eraiki zuen eta erreferenduma ezerezean gelditu zen. Geroztik egoera ez da hobetu Frantzia eta erabakien zentralizazioa indartzen joan dira lurralde antolaketaren erreformarekin batera. Izan ere, erregioen zabaltzeak baroi berriak ekarri ditu beren lurralde zabalekin Akinaren kasua argigarria delarik. Iraultza baino lehenagoko antolaketara itzultzen garela ematen du.

Baina mugimendua ez da gelditzen eta Macronekin gobernuaren podere, agindu eremua  handitzen joaten ari da.

Kontra podereak desagertzen ari dira, legebiltzarra Macronen esku dago eta Europak agintzen dizkion betebeharren araueran lanean ari da, bereziki zor publikoari begira. Izan ere, Frantziaren antolakuntzari leporatzen zaio zor handia sortzea. Ondorioz, alde batetik herri bakoitzari estatutik heldu den dotazioa, dirua alegia, txikitzen joan da. Bestalde, antolaketa bera simplifikatzen ari dira egitura batzuk kentzen, une honetan departamenduen desagertzea dute helmuga. Egitura hau laguntza sozialez arduratu da orai arte eta Frantziako 1789eko antolaketa da. Departamenduak kendu eta metropoliak eta erregioak arramoldatu nahi dute. Kudeaketa egitura horretan izanen da, diru kudeaketa estatuaren begirada pean. Erabaki horiek ez dira metropolaren kasuan erreferendumez erabakiko, ez da zuzeneko erreferendumetik sortu beraz ordezkariek, aliantzen bidez, osatuko dituzte, politika profesionalari tokia eginez eta herritarrei kontrol osoa kenduz, kontrol zuzenik ez dago gehiago. Ez dago programarik jarraitzen gobernatzeko akordioak baizik.

Ez dugu negar eginen frantses iraultzak euskal gizarteari opari gutxi egin baitzizkion, eta geroztik ere Frantziak hemen ezagutu dugun Frantziak gure nortasunaren inguruko zapalketa hor dugulako. Gaur egun Seaskak eskatzen dituen postuak gobernuak ukatzen ditu oraindik.

Haatik agintearen indartzea ikusten dugu.Nahiz eta Euskal Elkargoa hor izan eskumen oso gutxi ditu eta euskal nortasunari begira, hizkuntzari begira oso atzerakoia da. Optimistek denbora behar dela erranen digute baina orai arte denbora euskaldunen kontra joan da, aski da  euskaldunen kopuruaren eboluzioa Ipar Euskal Herrian begiratzea.

Fabrice Aubert-ek estatu golpearen hurbilketa aipatzen du Le grand soir aldizkari digitalean, irakurtzea merezi du oso konkretua baita. Gure ingurumenaren ulertzeko interesgarria dudarik gabe!

 

 

25 mai 2018

Komisaldegia Hendaian

alde hemendik bilaketarekin bat datozen irudiak

Aste honetan prentsaren bitartez Kotte zenarrot_ek Hendaiako auzapezak benetako komisaldegia skatzko gutuna ofiziala Barne ministeritzara igorria zuela. Badakigu Ezenarro prentsako lehen lerroen betetzeko lanetan ez dela ibiltzen, hautetsi nahiko diskretoa dela eta bere ardurak btetzen saiatzen dela. Ikusi dugu bake prozesuan ahaleginetan ibili dela sozialista den puntutik eta bere alderdiaren ald lan eginez. Haatik  17000 biztanle duen herrian, delitu handiko herria z den horretan benetako komisaldegia eskatzeko beharra ikusi du Eznarrot-ek. Eskaere Barne ministroari egin du, estdoaren finantzamendua lortzeko alegizko seguridate baten izenean.

Ez du herriko poliziaren alde egin seguraski diru eskasean daudelako herrian baina horrek justifikatzen al du  frantses poliziaren alde egiteko, frantses poilizia gehiago ekartzeko Hendaiara?

Herri askotan eta Hendaian ere "Alde hemendik" aldarria gogoetan dagoelarik, frantses polizia ekartzeko  baketzearen partea ote da?. Hau probokazioa izan daiteke. Polizia frantsesa,alde hemendik!

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité