Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
28 mars 2014

Iragorri, Ruiz, Pinedo y Mujika berriz libre, auziaren zain!

 

libre

 Gazte horiek Segi taldeari lotzen zituztenak eta epaitegira joan ez zirenak, plazara agertu ziren eta atxilotu zituzten. Hilabete batzuk atxiki dituzte preso eta orai askatu dituzte baina auziaren zain daude.

Publicité
Publicité
28 mars 2014

Aberri Eguna 2014: Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA

 

aberrieguna2014

 

Euskal Herriaren etorkizunari begira garai oso erabakiorrak bizitzen ari gara. Gure etorkizuna jokoan dago eta euskal herritarrok momentuaren garrantziaz jabetu gara. Nolako etorkizuna, nolako gizartea, nolako Euskal Herria nahi dugun erabakitzeko garaiak datozela sumatzen dugu. Eskozia eta Kataluniara begira gaude, bere etorkizunaren eraikuntzan urrats sendoak egiten ari direlako, baina argi daukagu gure bidea geuk egin behar dugula. Helburuak finkatu, urratsak zehaztu eta geuk egin behar dugu geure ibilbidea.

Gehiengoa gara erabakitzeko eskubidea, herrien oinarrizko eskubide demokratikoa, aldarrikatzen dugunok. Erabakitzeko garaiak datoz eta erabaki egin nahi dugu. Geuk erabaki nahi dugu gure etorkizuna. Euskal herritarrok erabaki nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna.

Aurten ere Iruñan iraganen da Aberri Eguna, han elkartuko gara! Asko gara, gehiago izango gara!

 

28 mars 2014

Sud-Ouestek Urruñako lehia aipagai

Ba, gaur umore airea eman nahian Urruñako hauteskundeak ditu Sud Ouestek. ESkuinaren tira birak gogoratuz zenbat urte daraman eskuuinak gobernatzen herrian. Hauteskunde hauetan %62, harrigarria. Baina egoskortasuna tokia egiten dio abertzaletasunari, aukera erakusteko herriak bestela eramaten ahal dirala. Noski Sud Oestek ez du auzapezak lepotik zintzilik duen inkesta judiziala aipatzen. Funtsean ez du inork deus gehiago aipatzen... Alderdi komunista joan da zerrendatik, kezkaturik, ezkerrekoa delarik eta abertzale ez delarik boz aukerarik ez dagoela kontutan hartuz. Ez dute erraten zer bide hartu behar duten, Hendaian emaitza nahiko ona lortu dutela bakarrik joanez ikusi dute. Baliteke bide horretatik joatea...

Behintzat, aukera handia da abertzaleentzat. Igandean ikusiko... aldi honetan segur baietz!

27 mars 2014

Front de gauche versus Hendaiako PC aren agiri ohargarria

camarade

Alderdi komunistak ez du hobesten sozialistekin abertzaleek egin dituzten akordioak eta hain xuxen kritika zorrotza egiten diote alderdi sozialistari baina bereziki hiztegi berezi bat, demokraziaren mugan koka daitekeen lotura egiteko aukera ematen duen hiztegia erabiltzen dute. Pentsa daiteke PCFk egin duen agiriak amorru hutsa erakusten duela baina intenzionalitatea gaiztoagoa izan daiteke ere. Ez dira suak ikusi behar ez dauden lekuan baina kontutan hartu behar dira hizkuntza lerratzeak eta gogoratu abertzaleak Ipar Euskal Herrian ezkerrekoak direla, alegia progresistak, herri honen askatasuna dutela helburu eta herritarren arteko elkartasuna bultzatzen dutela lehenik. Herritarren arteko zatiketak ez dira abertzaleen programetan. Hemen agertzen dugu PCak plazaratzen duen agirian egindako akordioetaz duten iritzia.

Alors que nationalement les électeurs de gauche ont envoyé un sérieux coup de semonce aux dérives du gouvernement, notamment en boudant les urnes, la section socialiste d’Hendaye joue un jeu dangereux auprès de ses électeurs en tournant le dos à ses alliés naturels et en s’alliant avec une mouvance qui veut se situer hors de la République. Les mêmes alliances se sont nouées à Urrugne et à Ciboure, laissant présumer un choix concerté, ce qui a conduit les candidats communistes de ces villes à se retirer des listes d’union avec le PS.
Sans jamais perdre de vue leur combat contre la droite, les communistes hendayais et les autres candidats de la liste ne cautionneront pas cette alliance avec une mouvance identitaire et poursuivront leur combat pour une République démocratique, sociale, solidaire, unique et indivisible.
Dans cette situation nouvelle, nous ne pouvons soutenir la liste issue de l’alliance d’ « Hendaye autrement » avec « Hendaia Biltzen ».

Hendaye le 26 mars 2014



27 mars 2014

Greba eguna dute Hegoaldeko ikasleek

Greba eguna da Hegoaldean eta jarraipen handia da. Manifestaldeiak, piketeak UPNeko bulegoen aurrean elkarretaratzea Iruñan, biltzarrak debatea. Oso une inportantea hezkuntza sistima propioaren alde. Estatuek hezkuntza ordaintzen ahal dutenentzat eta sistimaren araberan garatzen ari da eta neurriak, legeak bozkatzen ditu estatu espainolean. Haatik ez dugu ahantzi behar estatu frantsesean ere goi mailako hezkuntza gero eta garestia gelditzen ari dela eta askotan elite baten araberako hezkuntza garatzen dela. Segi dezagun ikasleek diotena, irakasbde handia izanen da. 

Publicité
Publicité
27 mars 2014

Erabakitzeko eskubidea eztabaidaren ardatzean duela, osatu dute lantaldea Eusko Legebiltzarrean

 

argazkia_fotono

Gertakari inportantea guretzat ere, erabaki eskubidea, herritarren borontatearen errespetua garrantzitsua baita politika egiteko unean. Gaur egun ikusten dena izaten da askotan politikariek beren interes pertsonalak edo alderdiarenak begiratzen eta hobesten dituztela. Proposamen horrekin erabakitzeko eskubidea, eta EHko etorkizunarentzat alderdien arteko debatea bultzatzea eta debate horiek lege formatan bukatzea baikorra da. Noski Gasteiz Madrilen menpe gelditzen  da baina Euskal Herriko interesen babesteko bidea badaiteke hau ere.(argazkia Berria)

27 mars 2014

Zer egin lezake auzapez batek lanpostuen sortzeko?

Azken eguneko langabeziaren zenbakiak ikusi ondotik tokian tokiko lanpostuen sortzeko bideak jorratu behar dira. Abertzaleek ere horretan ari beharko dira, sinesgarritasun politikoa horretan baita ere. Enpresen instalatzeko baldintzak egon behar dira jakinik hauek ibilbide ona baldin badute parte hartu behako dutela ere denen ongi izatean enpresen zergen bitartez.

Enpresek kokapena behar dute eta ezagutaraztea oso urrats garratzitsuak dira. Azkaineko herriak enpresa berriei toki bat eta idazkaria izateko aukera eskaintzen du, hori denbor mugatuan. Bide bat izan daiteke.

Noski lehia dago herrien artean empresa handiak errezibitzeko, batzuetan oso merke uzten zaie lurra lanpostuak sortzen dituztelako eta urte batzuen buruan joaten dira eta lurra saltzen dute. Hori kontutan hartuz ez dela askotan gertatzen lantegi handi gutxi instalatzen dela gure inguruan.

Haatik herriak lur zatiak erosten ahal ditu eta enpresa txikien esku utzi hastapenean eta denboran hori berrikusi enpresariekin. Tokiko aktibitatea bultzatzeak bertako kontsumoa bultza lezake

27 mars 2014

Poulou eta de Coralen arteko akordiorik ez!

Zurrumurruen araberan bi zerrendaren arteko fusio orekatua eskatu ziokeen Daniel Poulouk De Coral Odileri. Izen bat gehiago Odilerentzat harek baitzuen zenbaki hoberena. Odilek ezetz, ondorioz UMP Urruñako Herriko Exea galtzeko bidean. Harropuzkeriak faktura pasatzen du beti....

26 mars 2014

Lau preso libre gelditu dira!

Fleury espetxean (Frantzia) zegoen Azpitarte, Soriakoan zegoen Loizaga eta Mansillan Juaristi (Espainia).Asier Virumbrales, Xabin Juaristi, Iñaki Loizaga eta Gorka Azpitarte euskal preso politikoak !! Kondena bete ostean....Eta bai Frantziako presondegietan euskal preso politikoak daude, oraindik mila kilometrotan, gaixorik ere. Bapaumes herrian ere, Belgikako mugan! Gogoan al dugu benetan zer suposatzen duen familientzat Noiz arte jasan behar al dugu errealitate hori sozialistengandik gure bozak ematen dizkiegularik?

26 mars 2014

Ongi etorri Isaac! 34 urte etxetik kanpo

isaac

34 urtez Mexiko eta ipar Euskal Herritik ibili ondoren Isaac Kortabitarte herrira sartu da. Ongi etorria egin zioten lekeition.

http://youtu.be/FQb-kfEq-Ww

 

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité