Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
14 mars 2014

Hendaiako II.gazte eguna bihar

Hendaitz gazte asanbladak, bihar gazte eguna antolatu du. Egun osoko programa eskeintzen digute, kontzertu ta guzi. Hendaiako gazteak bilduz, aktibatuz, problematikei erantzun zein alternatibak eskeintzen segitzeko hitzordu garrantzitsua dute biharkoa

1797002_262082903966425_2110714742_o

Publicité
Publicité
14 mars 2014

Indapendentistak sarea; II.konferentzia

egitaraua

 

Indapendentistak sarearen II.konferentzia iraganen da bihar Donostian. Burujabetza helburu debatea aitzinarazteko tresnak bultzatuz independentistak sarea kanpoko esperientziak landuko ditu. Sarea denen esku dago, parte hartze errexa da, sarea hedatzea helburu nagusietan dago denen laguntza beharrezkoa da independentziaren bidean.

 

12 mars 2014

Urrunako sozialistek ez dute euskararen ofizialtasuna ikusten

Martxoaren 10an euskal irratietan Urruñako sozialistrn ordezkariak,Renaud Lassalek argiki adierazi du ez zuela hobesten ko ofizialtasunikt

12 mars 2014

Abertzaleak hego Lapurdiko herri elkargoari begira.

Kazeta infok hedatu berriaren arauera hegoLApurdiko abertzaleak elkarrekin lan egiten saiatuko dira hauteskundeak bukatu eta. Herri elkargoan dira erabaki nagusiak hartzen eta lurraldearen norabideak ere. Elkar honek ez ditu hautetsi nagusiak lasai utziko, hautetsien hautatzeko forma berriak toki pixka bat gehiago utziko dio oposizioari. 

11 mars 2014

Sekretu asko plazan frantses politikan, MAM ere

Azken egun hauetan sekretu asko plazaratzen ari dira politikarien eleen inguruan. Horretaz galderak egin dizkiote MAM politikariari. Hau izanen baita, zurrumurruen araueran behintzat, Akitaniako UMPren zerrenda burua. Interesgarria da entzutea nolako jarrera duen. Frantses garbian noski. Hemen dago lotura.http://www.canalplus.fr/c-divertissement/c-le-supplement/pid6585-le-supplement-politique.html?vid=1033587

Publicité
Publicité
10 mars 2014

Zergatik horrenbeste kontrol?

Arratseko zortzitan Urruñako erdian, ezentzalekuaren parean, mugazainak bidearen erdian autoak gelditzen, gaua zelarik, nahiko arriskutsua ematen du. Istripu arriskua emendatzen duela pentsa daiteke. Egia da azken asteetan sekulan baino gehiagotan ikusten ditugula mugazainak, bide erdian, argiak piztuak, auto asko gelditzen, edozoin ordutan. Ematen du agindu berriak izan direla azken bolada edo trafiko emendatzen bat izan dela. Horretaz ez da deus entzuten. Zer gertatzen ote da? Seguritate gehiago, handiagoaren irudia hedatu nahi al dute?

douane

,

10 mars 2014

Herriko hauteskundeetako kanpaina gaur hasi da.

Gaur hasi da kanpaina. Azkar hasi da ere, Poulouren taldea lehena izan da afitxak kolatzen. Ondoren arratsaldeko 7tan Gure Irratia eta Antxeta irratian hiru hautagaiek hitz egiten zuten: Renaud Lassalle sozialista, de Coral Odile UMPkoa eta Filipe ,Aramendi Herritarrak taldekoa. Daniel Poulou ez zegoen, ukatu omen zuen etortzea, harentzat euskal irratiak ez daitezke aski importanteak. Emankizun aitzinetik grabatua arratsaldeko seiak et'erditan Herriko Etxean Herriko Kontseilua baitzen aurrekontuen bozkatzeko. Bilera arras lasaiki iragan da eta gehienak bileraren bukaera gelditu dira elkarrekin pote bat hartzeko. Oposizioko batzuk ere.

Mairie_CT

10 mars 2014

Paris harroputz euskal borrokalarien aitzinean.

 

elkartasuna

Pariseko epaitegiak bi euskal militante epaitu ditu eta gaur zigorrak jakinarazi ditu.Joanes Larretxea (30 urte) eta Iurgi Mendinueta (35 urte) 2009eko urriaren 11 atxilotu zituzten eta ETAko logistikari lotzen zuten. Noski epaiketa baino lehen kondenatuak ziren eta gaur 8 urteko zigorrako kondena ezarri diote. Horrez gain, bigarren pena etortzen baita ondotik, estatu frantsesatik kanporatzen dituzte kondena bete eta gero.

Benjamin Chambre prokuradoreak gutxietsi du ETAk egindako urratsa. Hasitako desarmearekiko konfiantza eza azpimarratu du. Frantses gobernuaren jarrera argitaratu du azken finean, euskal borrokalariei mespretsuzko jarrara hartuz. Hauteskundeen bezperan euskal herritarrek kontutan hartu behar lukete frantses sozialistek konponbidearen aurrean hartzen duten bidea.

9 mars 2014

Urari buruzko debatea Itsas Mendin

Martxoaren 14an, 20:30tan urari buruzko debatea iraganen da Itsas Mendin. Bizitzeko oinarrizko gaia da, konpainia handiek bereganatu nahi luketena. Filma ikusi ondotik "Water Makes money" Leslie Franke-na Magali Larrtigue, Bizi!ko partaidea eta Eliane Pibouleau Balin CADEkoa hor izanen dira debatea eramateko.

ura

7 mars 2014

Jabetze eskolak, ikusten uzten ez digutena ikusi eta iraultzeko tresnez gaitzeko topagunea (Naiz)

jabetzeeskola1

Adiera bikoitza izan dezake «jabetze» hitzak. Ohartu eta jabe egin. Jabetze Eskoletan, adiera bat bestearen atzetik doa: egunerokotasunean emakume izate hutsagatik jasaten dugun diskriminazioaren norainokoaz ohartu behar dugu gure buruaren, gorputzaren zein gogoaren jabe egin eta errealitatean eragiteko. Horretarako daude Jabetze Eskolak.

Ez zaigu ezagutzen dugun mundua gustatzen, eta ez zaigu gustatzen bi arrazoigatik: ez dituelako emakumeon eskubideak kontuan hartzen eta bermatzen, eta ez delako mundu jasangarri bat. Feminismoa, funtsean, emakumeen defentsarako teoria bat da, mundu jasangarri baten alde egiten duena. Eta horregatik egiten dugu guk feminismoaren alde, horrela soilik lor daitekeelako emakumeekiko errespetuzkoa den mundu bat». Eta horretarako lanabesa dira, Maite Barreñaren ustez, Jabetze Eskolak. Arrasateko Emakume Etxeko berdintasun teknikaria da Barreña eta, bertan, hamarkada bete daramate Jabetze Eskolak antolatzen.

‘Jabetze’ kontzeptuak, termino gisa, Erdialdeko Amerikan du jatorria eta Euskal Herrira orain hamarkada pasa iritsi zen. Barreñaren iritziz, jabetzeak «feminismoaren historia modernoan jasotzen den teoriaren baitan kokatzen den planteamendu bati» egiten dio erreferentzia, eta, finean, emakumeak feminismora hurbildu eta euren burua subjektu aktibo gisa birkokatzea du helburu: «Jabetzea norbere buruaren jabe egitea da, ‘ni naiz nire buruaren eta gorputzaren jabe, nik agintzen dut nire baitan eta nik erabakitzen dut momentu honetan zernolako emakumea izan nahi dudan’ esatea da». Emakumeak bere errealitatearen kontzientzia hartu eta bere eskubideen jabe egitea, alegia. Baina baita gehiago ere: prozesu pertsonaletik abiatuta, emakumeak inguruan duen errealitatean eragiteko gaitasuna eskuratzea ere bada jabetze prozesuaren parte: «Bere eskubideen jabe egiteaz batera, emakumea inguruan duen errealitatearen jabe egiten da. Bere ingurua eraikitzeko gai bilakatzen da. Guk feminismotik eraldatu nahi dugu mundua, eta, horretarako, prozesu pertsonal eta kolektibo batean sartzen gara, non guretik hasita sare bat eraikitzen dugun gainontzeko emakumeekin batera. Sare horretatik abiatuta, eta betiere gizonezkoekin lot daitezkeen aliantzekin batera, gura dugun mundua eraiki dezakegu. Izan ere, pertsonok, bakoitzak bere esparru eta neurrian, bizi garen munduarekiko erantzukizun bat dugula uste dugu».

Barrutik kanporako prozesua

Jabetzeak, beraz, emakumearen errealitatea hautemateko eran aldaketak egotea dakar berarekin, baita, aldi berean, errealitate horretan subjektu aktibo gisa eragiteko gaitasuna eskuratzea ere. Baina prozesu hori ez da bakarrik etortzen: eragin egin behar da. Eta, hain zuzen, horretarako sortu ziren Jabetze Eskolak.

Euskal Herrian, Bizkaian sortu ziren lehenak, 2003. urtean, eta handik gutxira abiatu zen Arrasateko Jabetze Eskola, Hernani, Eibar eta Azpeitikoarekin batera, guztiak ere udalotako Berdintasun Sailak bultzatuta. Sarean lan egin izan duten lau horiez gainera (berriki Urola Garaia ere sartu da sare horretan), euren kabuz Jabetze Eskolak sortu eta kudeatzen dituzten «udal pila bat» daudela baieztatu du Barreñak (zenbait lekutan “Jabekuntza Eskola” izena hartzen dute). «Azken urteetan hedatu egin dira, gainera, eta bakoitzak egiten du bere eskaintza».

Eskaintza hori anitza da oso. Azken urteotako Jabetze Eskola ezberdinetako programak begiratzea besterik ez dago. Izan ere, “Autodefentsa tailerra”, “Jendaurrean hitz egiteko teknikak”, “Blogak eta komunikazio digitala”, “Munduko emakumeen literatura”, “Gure erotismoa: sedukzioa, zentzumenak eta espazio pertsonala”, “Irakurbide feministak”, “Komikigintza”, “DJ tailerra”, “Antzerkia”, “Gure emozioak lantzen” eta “Autoa prest izateko mekanika ikastaroa” dira azken urteotako programon eskuorrietan topa daitezkeen proposamenetariko batzuk.

Ikastaroen aniztasunagatik galdetuta, jabetze prozesua «ikuspunturik zabalenean» ulertzen dutela azaldu du Barreñak. «Pentsatzen dugu gure buruaren jabe izateko bidean esparru asko zabaltzen direla, eta, orduan, guk horretarako bitartekoak eskaintzen ditugu, gu gero eta seguruago sentitzeko, gaitasunak eskuratzeko, gurea dena defendatzeko edo pentsatzen duguna adierazteko», azaldu du. Funtsean, emakumeak euren buruarekin eta gorputzarekin gustura egoteko eta espazio publikoan aritzeko bitartekoak dira eskaintzen dituztenak, ikastaro formatuan: «Aukera oso zabala da. Adibidez, argazkigintza ikastaro batekin emakumeen aurkako biolentzia landu izan dugu, edo autodefentsa tailerra baliatu izan dugu emakume gazteekin biolentziaren gaia jorratzeko eta, bide batez, norbera feminismora hurbiltzeko. Estrategia ezberdinak erabiltzen ditugu eta, azken urteotan, nolabait feminismoaren ezagutza bultzatu eta irtenbide kolektibo edo ideologia modura zabaltzeko ahalegina egin dugu, batez ere emakume helduen kasuan, pentsatzen dugulako adin batetik aurrerakoentzako feminismoa deabrukeria moduko zerbait zela; emakume erradikal batzuek gizonezkoen kontra egiteko erabiltzen duten zerbait. Eta hori ez da hala». Era berean, «ustezko berdintasunean» hazi diren emakume gazteak feminismorako hurbilketa egitea bideratzen dute: «Batzuek ez dute feminismoa ezagutzen eta, nolabait, feminismoarekiko defentsiban kokatzen dira, jada berdintasun batean biziko balira bezala...». Gazteei begira, “Autodefentsa feminista” tailerra goraipatu du: «Agerikoa da kalean emakumeak ezin garela libre izan, gazte zein heldu, tentuz ibiltzen garela. Emakume guztiok bizi dugun errealitate bat da. Horri izen bat ipintzea, zergatik emakumezkoak ibiltzen garen horrela eta gizonezkoak ez, eta hori horrela den bitartean emakumeok ez garela libre esatea garrantzitsua da, baita gure askatasuna aldarrikatzeko eta gure defentsa egiteko erremintak guk geuk ipini behar ditugula nabarmentzea ere. Eta, horri guztiari izena ipintzen diogunean, gazteek ‘joe, egia da’ esaten dute».

Izan ere, Jabetze Eskoletan zerbait egiten bada errealitate eta sentipenak identifikatu, izendatu eta kolektibizatzea da. «Jabetze Eskolaren prozesuaren baitan, askotan sentitzen ditugun gauzei izena ipintzen diegu eta, era berean, ondokoak ere antzeko sentimendu eta bizipenak dituela konturatzen gara. Horrek gure barnean zerbait aktibatzea dakar». Bilakaera horretan emakume bakoitzak bere prozesu eta erritmoak dituela dio Barreñak, eta garrantzia ematen dio prozesu indibidualetik kolektiborako jauzia egiteari: «Nigandik hasita, ni bakarrik ez naizela sentitzeak eta txikiak badira ere aldaketak bultzatzeko gaitasuna izan dezakegula ikusteak boterea ematen digu, gaitasuna, eta Jabetze Eskolan grina hori piztu baino ez da egiten. Eta, behin grina, gogoa eta boterea bere zentzurik zabalen, onenen eta politikoenean sentitzen ditugunean, olatu bat zabaltzen da. Orduan, guk olatuak sortzen ditugu». Iraultza txikiak, metatuz eta elikatuz emakume horiek inguruan duten errealitatea eraldatzera irits daitezkeenak.

«Guk ideologia lantzen dugu. Ez gara neutroak. Feministak gara. Eta Jabetze Eskoletan feminismoa lantzen dugu. Esplizituki edo zeharka, baina feminismoa lantzen dugu. Partaideen artean badaude era guztietako emakumeak; emakume feminista militanteak etortzen dira, baina baita feminismoaren inguruan askorik galdetzen ez duten emakume gazteak, hitzez feminismoarekiko dituzten erreparoak adierazten dituztenak zein feminismoaz ezer jakin nahi ez dutenak ere. Orduan, zer egiten dugu? Testuingurua kokatu. Esate baterako, legeetan berdintasunak ikus ditzakegulako baina hori gero emaitzetan ez delako egikaritzen, eta hori emakume guztiok ikus dezakegu, baldin eta ikusi nahi badugu». Mendez mende, sistema patriarkala emakumeen aurkako diskriminazioa «mozorrotzen» joan dela eta egungo gizartea «berdintasun faltsu» baten baitan murgildua dagoela uste du Barreñak. Baita “normaltzat” hartu beharko ez genituzkeen zenbait jarrera edo jokabide “normaltasunez janzten” ditugula ere. Biolentzia matxistaren kasua jarri du adibide: «Ez dago biolentzia matxista jasotzen ez duen emakumerik. Intentsitate ezberdinarekin, baina denok jasotzen dugu. Beste gauza bat da ikusi gura izatea. Eta ez ikusiarena egiteak ez du biolentzia hori desagerrarazten. Emakumeen aurkako biolentzia matxista egunerokoa da; kontua da ispilu baten aurrean ipintzea eta errealitatearen aurrean kokatzea».

Faltsututako errealitate horrekin haustura eragitera datoz Jabetze Eskolak: «Ustezko berdintasun horretan bizi, hezi eta hazi diren emakume asko harritu egiten dira feminismoarekin topo egiten dutenean; batzuek, esango nuke, errezeloz ere hartzen dute. Baina horren agerikoa da diskriminazioa, guk agerian utzi besterik ez dugula egin behar emakume horiek zerbait ondo ez doala ikus dezaten. Ez dugu ezer asmatu behar, egunerokotasunean gertatzen diren gauzak agerian utzi eta izena ipintzea nahikoa da. Behin izena ipinita hain da erreala...».

Emakumeen eskubideen alde egiten duen planteamendu ideologiko eta politikoa izateaz gain, feminismoa mundua eraldatzeko apustu politikoa ere badela sinesten du Barreñak. Alde horretatik, Jabetze Eskoletan parte hartzen duten emakumeetan ematen den eraldaketarekin pozik azaldu da: «Feminismoarekiko badago uste oso interesatu bat, patriarkatuak erabili eta saldu duena, eta konturatzen gara oso ezezagunak direla benetan feminismoaren baitan egiten diren planteamendu eta proposamenak. Ate honetatik pasatzen diren emakumeengan ilusioa pizten da, eta, niretzat, pertsonalki, gozamen hutsa da hona etortzen diren emakumeak atetik euren burua feministatzat definitzen irteten ikustea, harrotasunez gainera».

Libreago, seguruago, duinago

Jabetze Eskolak emakumeoi zerbait erakusten badigu gure neurrira egina ez dagoen mundu batean bizi garela da. «Gizonentzat pentsatu eta eraikitako mundua da, eta emakumeoi esaten digute badugula kabida mundu horretan. Baina gure neurrira egina ez dagoen soinekoan sartzea bezalakoa da: hemendik zabalegi dugu, hortik estuegi eta han korapilatu egiten zaigu. Soineko horretan ezeroso sentitzen gara emakumeak; ez da gure soinekoa, ez gara ondo kabitzen». Emakumeak aintzat hartzen ez dituen mundua izateaz gain, pertsonentzat pentsatua ez dagoen mundua ere badela uste du Barreñak: «Guk ez dugu uste mundu honetan gizonezkoak eurak ere ondo bizi direnik. Pribilegio asko dituzte eta horiek erabiltzen jarraitzen dute, egia da, baina ezin dugu ontzat hartu, adibidez, zaintza alboratzen duen mundu bat».

Funtsean, euren asmoa «bertan bizitzeak merezi duen mundua» eraikitzea da. «Lagun batek esan ohi du berak ‘bizitzea merezi duen bizitza’ eduki nahi duela. Eta egia da. Hori nahi dugu guk ere. Baina merezi dugun bizitza edukitzeko, pertsonak izan behar dira mundu honen zentroa, ez merkatuak. Eta feminismoak horren alde egiten du. Bertan bizitzeak merezi duen mundua eraiki nahi dugu, emakumeentzat eta gizonentzat, eta pentsatzen dugu mundu horretan denok izango garela askeagoak, libreagoak eta, finean, pertsonagoak».

Sentipen hori, libreagoa izatearena, presente izan ohi da Jabetze Eskoletan parte hartzen duten emakumeen artean. Jabetze prozesuak iradokitzen dienagatik galdetuta, «jendartean tokatu zaigun lekuaren jabe egitea», «lanabesak gureganatzea», «gure bizitzaren jabe egitea», «eraldaketa» edota «gure gauzez hitz egiteko aukera izatea» gisako ideiak adierazten dituzte. Baietz dio Barreñak, jabetze prozesua hasteaz batera zerbait aldatzen dela emakumeen barnean: «Jabetze Eskolak libreago egiten gaitu eta ikastaro batera etortzen diren guztiek errepikatu egiten dute, maiztasun gehiago edo gutxiagorekin, baina berriro etortzen dira. Emakumeek libreago sentitzen direla esaten dute, seguruago sentitzen direla, zoriontsuagoak direla. Eta hori ikaragarri polita da».

Etenik gabeko prozesua

Jabetzea prozesu bat da. Emakume batek inguruan duenari begiratzeko era aldatzen duenean hasten den prozesua. Hor du hastapena. Baina, noiz esan dezakegu emakume bat “jabetu” egin dela? «Prozesu bat da eta bakoitzak ditu bere erritmoak... Begira, nik neuk unibertsitatean ezagutu nuen feminismoa, 17 urterekin. Orduan ez zegoen Jabetze Eskolarik. Egun 45 urte ditut eta oraindik jabetze prozesuan nagoela pentsatzen dut. Jabetze Eskola bitarteko bat da, feminismoa delako eraldatu eta pertsona askeagoak bilakatzen gaituena. Egia esan, nik uste dut prozesua amaiezina dela, baina, era berean, emaitzak laster ikusten direla; oso arin konturatzen gara gertatzen zaizkigun hainbat gauza ez zaizkigula gustatzen eta badagoela beste aukera bat. Eta hori arin ikusten da, aldaketa pertsonalak arin sumatzen ditugu, bai guk eta baita ingurukoek ere. Emakume batek esan zidan behin, Jabetze Eskolara etortzen zen bakoitzean bikoteak zera esaten ziola: ‘Bazoaz berriro ere? Ea zelan zatozen bueltan e...’. Ondo. Hori da. Lortu duzu. Lortu dugu».




Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité