Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
22 mars 2014

Etxera, herria arnas.

DSC_7996DSC_8001DSC_8008DSC_8011DSC_8022

DSC_0012

Agiria: iheslariak

Aipatzen entzun genuen, iragarria zen, abian da. Urteetan zehar beren herrietatik joandakoak, bederen multzo handi horretatik zati batek prentsa deitua zuen, goiz honetan, haien erabakiaren berri emateko. Etxera abian direla erran dute. Berriz beren herrietako karriketan  agertuko dira eta bertan bizitzera heldu direla baieztatu dute. Duintasun handiko unean erabakiaren berri eman dute forma oso xumean, apaltasunez lanean jarraitzeko borontatea dutela adierazi dute. 

Gure artean bizi izan dira, gurekin lan egin dute eta Ipar Euskal Herriko elkarte askotan partaide izan dira eta horrela izaten jarraituko dute.  Haien konpromisoaren lekukoak izan gara eta izango gara oraindik Ipar Euskal Herrian etxean izaten jarraituko baitira.

Haatik gogoratu dute mundua zehar estatuek sakabanatu dituzten deportatu eta kanporatu andana etxera ekartzeko zailtasunak daudela, estatuek oztopoak jartzen dituzte bakearen bidean, ondorioz itzultzeko bidea zaila badago oraindik askorentzat. Haiek ere ekartzeko lanean jarraituko dute.

Publicité
Publicité
21 mars 2014

De Coralek Lapibale gunean.

mairie-maison-urrugne

Lapibale gunean jakin genuen Odile de Coralen kontra justizia informazioa idekia zutela eta Kayanakis prokuradoreak baieztatu zuela inkesta.Geroztik Odile de Coralek erantzun du media berean gertakari hori jakin zuela gunea irakurriz. Alta jakin dugu aitzineko egunetan salaketa jarri duen bikotea Herriko Etxetik pasa zela dokumentu batzuen bila. Harrigarria litzateke bisita hori isilean gelditua izatea Herriko Etxeko pasabideetan.

Noski bikoteak ez du agerian egon nahi nahiko egoera zaila baita hemengo jaunttoen kontra aritzea, gainera auzitegietatik pasatzearekin nahiko diru suposatuko zaie. Hasi dute urratsa herritarrek eraman behar duten lana bada gobernatzen gaituztenak lerratzen direlarik. Gure aldetik afera horrekin gordean egindakoak ikusi ditugu familia horren borontateari asker. Familia horrek bere interesak defenditzen ditu, noski, baina horren bitartez baliteke ibilmolde ez zuzenen berri izatea .

Sud Ouesteko kazetariak kontaktatu ditu baina ez dute hitz egin nahi izan. Ondorioz Sud Ouestek ez du deus atera gaur nahiz eta gertakari nagusi bat izan hauteskundeen bezperan.Kontutan hartu behar da ere Poulouk ez duela gaia aipatu bere biltzar publikoan.

20 mars 2014

Daniel Poulouren azken biltzar publikoa

poulou

Arrats honetan, zortziretan, Posta gelan Daniel Poulouk herriko hauteskundeetako lehen itzulia baino lehenagoko azken biltzarra antolatua zuen. Posta gela mukurru betea zen, tendentzia guztietako herritarrak hurbilduak ziren, baita ere gaurko auzapezaren ordezkariak hor zeuden. Auzapeza bera ez zen hor,aldiz bere senarra bai, Marin eta Bercetche baita ere.

Hasiera nahiko lasaia izan da, D.Poulou bere zerrenda aurkeztu du eta bere programaren lehen lerroak aipatzen hasi da. Auzapezak bere familiaren lurretan hiru lotizamendu egin zituela, 50 bat etxe baina etxebizitza sozialik ez. Hor hasi da giroa berotzen, Laurent de Coralek erantzun nahi izan duelako. Hor kalapitak ziren, oso itsusia izan da. Jakin dugu Poulou semeari proposatu ziotela de Coralen zerrendan sartzea bere lurretan etxebizitzaren eraikitzekoaren truke adibidez, horrela azaldua izan da eta ez da auzapezaren zerrendakoen aldetik ezeztapenik entzun.

Ondoren bazterrak lasaitu dira herritar batek azpimarratu ondoren entzutera etorriak zirenak kalapita horien entzutera ez zirela etorri. Pagnol Urruñan ematen zuen.

Herri erdia aipatu du, bi sentsuak berriz ezarriko zituela agindu du.Denentzako ezkontzaren alde bozkatzeko aukera izan balu ez zukeela bozkatu  zioen baina errepublikarra denez ekontza horiek ere antolatu eta eginen dituela. Ondoren Kamieta izan da dosier handia eta azpimarratu du eremu publikoa utzi zela propmotore pribatu baten eskuetan. Beste argudiak emanez erran du dosiera berriz hartuko zuela. Horrez gain erran du epaitegi administratiboak erabaki zuela izendatua izan zen promotoreari atribuzioa kendu diola. Informazio asko epe laburrean, herriko etxetik herritarrek jakin ez dutena.

AHTri buruz kontrako jarrerarik ez du hartu, aldiz hunkituak izanen zirenak defendituko zituela adierazi du.

Beste gai bat ere aipatu du baina hau ez publikoaren aurrean, presoen hurbilketarena alegia. Hau bai hurbilketaren alde azaldu da, edozein presoren eskubidea baita adierazi du.

Biltzar pipertsua ongi bukatu dena.

20 mars 2014

De Coral auzapeza ikertua

de coral

De Coral anderea ezagutua da Urruñan. Duela hamabi urte heldu zen Herriko Etxera hautetsi gisa eta sei urteren buruan  Marinen eskutik auzapez tokia hartu zuen. Hori gertatu zen Poulou ez zelarik zerrenda buru aurkeztu eta Daniel Irazokik haren aurka egin zuelarik. Eskuinakoen arteko tira-birak. De Coralek boz bakar batuzk gehiago lortu eta Irazokiren zerrendatik  hautetsi bakar batzuk hautatu zituen.. Horietan Marie-Helene Goya, Jean Tellechea, Michel Larretche eta Martin Tellechea. Tratua bi zerrenden artea oso gaizki iragan ziren. geroztik sei urte eman ditu agintean De Coralek.

Komunikazioa landu du, asko. Euskararen alde eginen zuela, ia-ia ez da deus gertatu baina gaur egun aurkezten duen liburuxkan ez du laburpen xume bat egitea euskaraz ahanzten. Marketing ikasia omen du! Egia da herrian haurren gehiengoak ikasten duela euskaraz edo euskara...

Familia hobesten du eta oso aktiboa izan da denentzako ezkontzaren kontra. Arrangoitzeko auzapeza eta bera izan dira Euskal Herriko auzapez aktiboenak eta petizioak izenpetzeko.http://www.sudouest.fr/2012/12/11/douze-maires-opposes-au-mariage-pour-tous-905230-710.php; http://www.lejpb.com/paperezkoa/20121208/376707/fr/Douze-maires-contre-le-mariage-pour-tous.Hemen ditugu garaian bertako prentsak agertutakoak. Jarrera harrigarria legea bozkatu eta gero, askotan errepikatzen duelarik legea errespetatu behar dela.

Moralaren aldetik ere ikasgaiak ematen aritzen da askotan Herriko Konteiluetan herria zerbitzatzeko daudela erranez. Autopista zabaldu zelarik bere jauregiaren aldetik zabaltzea sahiestea lortu zuen eta ASF aldetik lehoien berriztea lortu ere zabaltzearekin  arrabots handiagoa sortuko zelakoan. Hori normala autopisten kalteak handiak izaten baitira.

Aldi honetan Daniel Poulouk TVPn egindako mahai inguruan de Corali leporatu dio "lotissement  personnel" bat egitea. Auzapezak ez du erantzun. Gaur Pibales eskutik eta Kazeta inforengandik kexa bat jarria zela auzitegi penalean erran nahi baitu auzapeza bera pertsonalki salatua izan dela eta prokuradoreak, Kaianakisek onartu duela kexa. Kexa abenduan jarria izan da eta dagoeneko aztertzen hasiak dira, brigada finantzieroaren eskutik.

Kexa jarria izan da de Coralek eta bere familiak herriaren erdian eraikitako lotizamenduarengatik."Prise illegale d'intérets" da lehenik leporatzen zaiona.Bestalde beste bi pertsona hunkituak liratekeela ere agertzen da. Ondoko egunetan horren berri izanen dugu.

Gisa guztiz hain gardena agertu nahi izan duen auzapezak egin ahalak eginen dituela dituen harreman guztien hunkitzeko ez dago zalantzarik. Bestalde askotan agintean dauden politikariak nahiko lasai utzi ohi dituzte. Haatik hain moralistak agertu diren beste hautetsi batzuek agian beste itxura hartu behar lukete haien sostengua ematen badiote eta kexa jarraitzen badu. UMPk beti poderea bilatu izan du Ipar Euskal Herrian, herri honen geroa ez zaio inporta. Abertzaleei doakigu horren erakustea eta horretan huts egin da.

 

 

19 mars 2014

Krimean hiru hizkuntza ofiziala

crimée

Erreferendumaren ondotik aldaketak heldu dira Krimera. Tataroak lehen lerrora azaldu dira, aspaldiko partez. Tataroak musulmanoak dira eta bigarren gerlaren ondotik errepublika sobietatik naziekin kolaboratzea leporatu zitzaien. Ondorioz asko deportatuak izan ziren. Gaur egun Tataroak Krimeko herritarren %12a osatzen dute. 

Aldaketarekin, erreferundamen alde ez bazuten deitu ere, Tataroek ere ondorioak ezagutuko dituzte. Lehenik diruaren aldaketa ezagutuko dute, hau da errubla izanen baita bertako sosa. Bestalde lasaitasunaren lortzeko asmoz Poutinek hiru hizkuntzen ofizialtasuna iragarri du. Alegia Tataroek ere beren hizkuntzaren ezagutza lortzen dutela. Turkian hiru milioi Tataro daude eta haien hizkuntza ez da ezagutua. Bestalde erretretak eta hilabetesariak Errusian Ukranian baino bi aldiz altuagoak dira. Ondorioz Tataroen erreakzioa ez da ezagutzen baina sortzen zaizkien bizi baldintzak zonbait arlotan hobeak daitezke.(JOL press)

Publicité
Publicité
19 mars 2014

"la educacion prohibida" dokumentala

Hezkuntzaren inguruko dokumental bat ikusgai duzue. Ikastolen egoera aipatzen den honetan, haren modeloa zer moduzkoa ikusten duzue? (Partehartzea, integrazioa, bakoitzaren garapena...)

http://youtu.be/-1Y9OqSJKCc

18 mars 2014

Larrosak eta fusilak, FARC-EPko emazteak

http://youtu.be/We6yMX4lrmA

18 mars 2014

Kontseiluak urtekaria aurkeztu du.

kontseilua

Kontseiluaren lan ildoetan euskararen inguruan urtean zehar gertatutakoa biltzea izaten da.Hau dena bildu, aztertu eta horren bilduma egitea izaten da helburua. Urekarian biltzen du hori dena Kontseiluak.Gaur joandako urtean zehar bildutakoa aurkeztu du Kontseiluko azken urtekaria.

Ipar Euskal Herria aipatu dute Hizkuntza gutxituen karta frantses gobernuak ez duela izenpetu gogoratu dute eta Hendaiako ikastolaren egoera. Aurten ere euskararen aldeko ahaleginak egunerokoak direla argi gelditu da.i

18 mars 2014

Greba eguna, mobilizazio ahula.

Sindikata gehienek deitzen zuten, salbu CFDT, biltzarretara LAB ez dute deitu baina LABek ere deitzen zuen. Mila bat jende elkartu da Baionan, LABekoa azkenak manifan.Gobernuak erabakitako azken neurrien salatzeko, pacte de responsabilite, CFDTk izenpetu duena. Langileriaren erantzun eskasa izanik, bereziki hauteskundeen bezperan ez du gobernuaren baitan aldaketarik ekarriko.

18 mars 2014

MAM arazotan justiziarekin

Alliot-Marie-frais-transport-cout

Ematen du MAMek orai arte izan dituen babesak ez direla gehiago ibiltzen. UMPko eragina mozteko asmoz Parisetik dabiltzala irudi du.Ezkerraren politikak jendea bozkalekutik uxatzeko argudio asko ematen ditu. Justizia tresna izan daiteke susmoak sortzeko eta eskuinari trabak jartzeko.Ondoko egunek hori dena nola bukatuko den baina argi da azken hilabeteetan batzuek MAMen gainean begia jarria dutela. Europako hauteskundeetan ere horrek badituzke ondorioak. MAMen etxeen miaketek informazio berria ekarriko dituzkete.

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité