Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
11 avril 2014

Estatu batek tortura babesten duelarik

Tortura gai iluna da. Ikara sortzen du. Tortura hitza aipatzen da eta beldurra sortzen da gaiaren barrenera sartzeko. Askotan ondorioak aipatzen dira, gutxitan izaten da aukera izen eta abizena emateko torturatzailearen gainean. Batzuetan gertatzen da eta Argentinako epaitegi batek, epaile batek  Antonio González Pacheco, ‘Billy el niño"ren extradizioa eskatua du espainol estatuari. Extradizioa eskatua du egindako torturengatik, torturatuen lekukotasunak ezagutuz. Auzia iragaiten ari da Madrilen. Lekukoak etorriak dira egin diena kontatzeko, tortura horiek sortu sufrimenduak eta ondorik hospitalen pasatako aste horiek kontatzeko.http://www.naiz.info/eu/mediateca/audio/chato-galante-billy-el-nino-es-un-torturador-compulsivo

Torturatzailea libre da, etortzen da inongo trabarik gabe eta aurpegia estalirik. Ezin zaio aurpegia ikusi eta epaileak onartzen du. 

Fiskalak eta defentsak ez dute extradizioa onartzen. Horiek biak ados baldin badira ez da arazorik izanen, libre geratuko da eta ez dute Argentinan epaituko. Frankismoaren desmasiak gaurko gobernuak babesten ditu. Eskuin muturrak bidea zabal zabala du aurrera egiteko. Demokraziarako urratsek aldiz nahiko trabatuak jarraitzen dute.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité