Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
24 avril 2014

"Alde Hemendik" plataformako manifestaldia Lekunberrin larunbatean.

alde hemendik, Lekunberri

"Alde hemendik" plataformak agerraldi asko egin ditu urtean zehar, okupazio poliziala etengabea erakusteko. Argi da polizia mota beten beharra dagoela gizartean dauden arazoak konpontzeko eta hemen debate oso zabala daukagu zer polizia mota behar dugun erabakitzeko. Debate hau ezin da saiehestu bizi dugun errealitatean, gaur egun ezagutzen dugun poliziak errepresioari baizik ez baitu erantzuten.

Haatik Alde Hemendik plataformak beste errealitate mota baten gainean jartzen du behatza. Frantses zein espainol indar armatu kopuru ikaragarri handia jasatzen dugu gure herri eta hirietan. Uniformez jantzita ala ez. Azken aldian ikusi dugu nola espainol polizia baten bere pistola ta guzti ahantzia zuen Biarritzeko ostatu batean. Eta ez da deus gertatu, arrunt normalizatua da. Indar okupatzaile horiek aspalditik mugaz gaindi ibiltzen dira babes instituzional guztiarekin.

Gareseko herrian etengabeko kontrola aipatu ziguten duela gutxi, ez baita erreza izan behar Gares bezalako herri txikian Guardia Cibilaren kontrolpean bizitzea, eta gaur Lekunberri dugu albiste giro aldaketarekin ere egoera ez baita lasaitzen. Ahotsatik horrela zalatzen digute:

Azkenaldian, gainera, "asko gogortu dute" jardun modua, deitzaileek esaten dutenaren arabera. "Zertara dator orain errepresio hau? Arrazoi ekonomikoak aipatzen dira, baina badakigu ez dela hori bakarrik, eta arrazoi politikoak ere badirela tartean", esaten dute. "Ez da kasualitatea Nafarroako beste herri batzuetan ere izaten ari diren jarrera oldarkorra (Leitza, Gares, Lizarra...).   Izan ere, gure herriak bakearen eta normalizazioaren alde egin duen honetan, batzuk ez dira eroso sentitzen", aipatzen dute.


Pasaden larunbatean, apirilaren 19an, manifestaziorako deialdia egin zenean pankarta ateratzeagatik, 2 pertsona identifikatu zituztela salatu dute. "Salatu nahi dugu beren jarrera, eta gure herritik alde egiteko eskatu. Gaur egun bizi dugun egoera politiko eta ekonomiko honetan ez duelako zentzurik polizien eta militarren eredu honi gurean eusteak".

Manifestazioa apirilaren 26ean Lekunberriko Herriko Plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean "Bakean bizi nahi dugulako, utz gaitzazue bakean!" lelopean.http://ahotsa.info/albistea/lekunberrin-goardia-zibila-alde-egin-dezala-eskatzeko-manifestazioa-eginen-dute-larunbata-honetan

Gehienetan Nafarroa izaten da albiste arlo honetan baina Ipar Euskal Herriak ez du maila horretan eskasik, kontrola diskretoagoa baldin bada ere. Atzo bertan CRS konpainien etorrera iragartzen zuten uda heldu dela eta. Frantziak inposatzen duten okupazioa eta herritarrekiko hurbiltasuna poliziaren garrantzia azpimarratzeko intseguritate maila nahiko apala delarik ageria gelditzen da hemen ere.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité