Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
4 juin 2014

Lurralde erreforma, Pygmalion eta alderdi politikoak

 

lebranchu

Azken asteek erakutsi digute UMP eta alderdi sozialisten artean lotura asko, interes asko daudela sistema politikoa zutik atxikitzeko. FNen lorpena hauteskundeetan, alderdi politikoen ardura bada parte handian, ez da krisiarengatik ekarritako emaitza soila izaten ahal. Izan ere, iragana aztertzen bada egoerari erantzuteko gai izan behar dira alderdiak, haien lana baita, haien ardura herritarren aurrean.

Haatik sisteman dauden pastel ugarien biltzeko lan asko egin da alderdietatik, egoera sozialei, arazo ekonomiko eta politikoei erantzuteko lanik ez da egin. Jospinek bere diskurtso batean , lehen ministro zelarik, zioen egin ahalak eginen zituela karrikan lo egiten zutenei aterpea emateko. Bere helburua zela. Denbora joan da eta egoera okertuz joan da.

Aldiz, politikoen egoera soziala ez da inoiz okertu eta gaur egun ikusten dugu, nahiz eta hauteskunde kanpainarentzat 20 milioi euroko aurrekontua erabiltzea legezkoa izan , UMPk diru zama hori gainditu du faktura faltsuak eginez. Alegia iruzur egin du, hauteskunde horiek baliorik gabe egon behar lirateke, demokraziari eraso egin diote, presidente kargua lapurtu dute.

Noski, 1988ko garaia gogoan hartzen badugu oroituko gara URBA aferarekin alderdi sozialistak ere legez kontrako finantzapenak egin zituela eta bi urtez ibili zela sagaio batean sartua. Horren ondorioa amnistia izan zen finantzapen horiendako. Alegia diputatuek legea bozkatu zutela beren buruan zuritzeko. Hau herritarren %74eko iritziaren aurka. 

Gaur egun gaizki doaz eta ez dira sozialistak asko entzuten UMPren kontra Pygmalionen aferari buruz hitz egiten ari. Haiek asko egin dituzte besteei harria botatzeko! Alta sistemaren sinesgarritasuna da kolokan, zerbait gelditzen bada sinesgarri noski! Horrela jokatuz FN laguntzen ari dira. Frantzian ongi begiratzen bada ez baita ezkerretik mugimendurik bultzaka ageri. Ezkerra lotan dago, bozetan ez du deus egiten, estatu espainolean ez bezala. Esperantza atxikitzea estatu frantsesean nahiko gogorra gertatzen ari da!

Alderdi sozialista justizia erreforma eta lurralde erreformaren gibelean gordetzen ari da, alegia lanean ari dela gobernutik. Lurralde erreforma? Non da aldaketa? Dudarik gabe asko idatzi da horretaz eta bitartean egoera sozialari buruz oso gutxi hitz egin da. Baina, zer ekartzen du aldaketak? Bretainiari erantzuten diote? Korsikarekin ez dira mugitu, Korsika ez da hunkitzen, astinaldia eman zaio beste lurraldearekin lotuko zela erranez baina ezin sinetsia zen. Kalapita sortu, besterik ez, Parisen bakea izateko!

Ba al da ahalmen gehiago uzten erregioen esku? Izanen al da diru gehiago erregio horietan. Gaur moda dagoen bezala konparaketa egiten bada  Alemaniako Landerrekin bertan erregioek estatutik askoz eta diru gehiago jasotzen dute!

Gaur egun estatuak ez du dirurik eta finantzaketa soziala gero eta gehiago erregioen eskuetan utziko da. Gertatzen da Akitanian helburu nagusia zorren ordainketan emana dela, lehentasuna. Orduan non dago erreforma horren interesa ez bada estatuaren zorra arintzea finantzaketa murrizketarekin?

Bestalde erreforma eskutik eskura pasatzen ari dira, Lebranchuk galtzen du Thierry Mandonen eskura joateko. Zergatik? Lebranchuk luzaz eraman du proiektua eta orai bukatzekotan delarik kentzen diote. Zinez politikeria asko gaiaren inguruan gauza gutxi mugitzeko eta aldarrikapenei erantzun gabe!

Alderdi politikoak, horrela jarraituz ez diote FNi arrastarik emanen. Herritarrek beharko diote aurre egin!

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité