Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
21 octobre 2015

Trenbideen pribatizazioa

Ikusi jatorrizko irudia

Egia da mahai gainean dagoen debate luzea dugula hau, trenbide sarearen pribatizazioa alegia. SNCF sare frantsesa sare garratzitsua izan da luzaz eta bigarren gerlan enpresa publikoaren langileek paper garratzitsua izan zutela nazismoaren kontrako borrokan Frantzian. Horrela gerla bukatu eta sareko langileek lanbaldintza oso duinak lortu zituzten frantses estatua berreraikitzeko orduan, zerbitzu publikoak ber sortzeko unean.

Azken urteetan borrokaz borroka joan dira eta sarearen pribatizazioaren erasoa jasan dute.

Gaur egun Europa mailan erabakia izan den 2020rako sare osoaren konkurentziari idekitzea debatearen bukaera ekartzen du.

Garraio ministroek testua adostu dute azken egun hauetan.

Ororen buru, AHT eraikitzen den unean dena doa esku pribatuetara. Gaur Rajoy-k harro esplikatu du prentsan zenbat diru inbertitu zuen  Hiru herrialdeetan AHTren alde. Gelditzen dena da dena interes pribatuentzat egina dela!

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité