Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
9 juin 2022

Autodeterminazioa da babesa.

Euskal Herriak autodeterminazioa | Eneko Maioz | Flickr

Pariseko podore jauregietan xuxen zer gertatzen den, politika nola erabakitzen den eta podoredunak nortzuk diren zehazki Ipar Euskal herritik jakitea ez da batere erraza. Ez gara  erabaki guneetan egoten ohituratuak baina argi da agintea gero eta bilduagoa, konzentratuagoa dela ulertzen dugu. Aginte eremuak gero eta urrunago daude eta gure eguneroko bizitzaren gainean, politikari doakionez inongo kontrolik ez dugu guk baina besteek ere.

Macronen lema nagusietako bat izan da, programarik ez zuen hautagaiarentzat, erretreta 65 urtetara eramanen zuela. Alegia 60 urtetan erretreta hartzeko eskubidea kenduko zuela. Noski, gazteentzat helburu hau urrun gelditzen da, baina hala ere lan dorpeak dituztenentzat erretretarako adina urruntzea ondorio latzak izan lituzke.

Noski, presidentziarako hauteskundeak tranpa ziren berriz ere, aspalditik ederki prestatutako tranpa prentsa nagusiaren laguntzarekin. Berriz ere, eskuin muturraren aitzinean macron bozkatzea aterabide bakarra zen hautesle askorentzat.

Erabaki gehienak Europan hartzen dira, Macronek podore gutxi du ekonomian, Frantzia egoera gero eta txarragoan da eta hastapena baizik ez da. Baina, herritarren bizitza okertzeko bideak irekitzen ditu eta poliziaren bitartea zapalkuntza indartzen du. Poliziaren bortizkeriaren salaketa maiztasun handiarekin gertatzen ari da, herritarrak oso txintxo gelditzen ari diren une honetan. Txaleko horien kontrako errepresio bortitzak beldurra ere hedatu du herritarren artean manifestalde batera joateko orduan.

Frantses ezkerrak esperantza pixkat piztu du, baina lehen urratsak dira eta azkartu den autoritarismoari aurre egiteko antolaketa beharko da.

Iazko udan gertatutakoa errepikatu ez dadin, gehiegizko turismoari buruz  gogoeta abian | Euskal Herria | Naiz

Ipar Euskal Herrian ditugun arazoak ez dira konpontzen. Berak dira. Ahaleginak egiten da baina egoera nahiko blokatua da. Legebiltzarreko hauteskunde hauentzat abertzaleek diote hemengo lehen arazoa etxebizitza dela. Noski bozkak lortzeko argudio ona da gaia plazara eramana izan baita. Etxebizitza arazo da denentzat, denetan, inflazioa azkartzen ari delarik gehiago, inflazioa Europa guzitan handia baita. Gure kontinentea aipatzen badugu bakarrik. Ekonomia sustatzeko irudimen eta agintari azkarra beharko ditugu egoera hobetzeko eta kanpotik datorren herritar kopurua gelditzeko. Gainera gazteak, beti bezala, kanpora doaz, hemen ez baita lanik formatutako euskal gazteriarentzat. Duela berrogei urte erratzen zena egia da gaur egun, herrian bizi herrian lana aldarrikatzen zen, errepika dezakegu.

Euskararentzat, gutxiengoa garela erraten digute. Diru aski dugula gure eskolentzat, jendea euskararen alde dela, hautetsiak ere alde dira eta komunikazioa elebiduna egiten dute askotan. Zertaz pleinitu? Zertaz? Euskara ez dela baliatzen baliatzen dugularik espainolez erantzuten gaituzte! Jende askok ahaleginak egiten ari da baina indar eskasean gaude eta ezagutza eskasean ere. Ofizialtasuna beharrezkoa da baina gutxi aldarrikatzen da. Ofizialtasuna eta independentzia. Ez dago beste biderik, atzo bezala, gaur ere.

Ipar Euskal Herrian Macron bozkatzen da!

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité