Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
5 mai 2014

formakuntza: "État de guerre"

(ikusi bideoa) http://youtu.be/UMeoq_N4nmA

Publicité
Publicité
4 mai 2014

Lege berriak bozkatuak Kortsikako parlamentuan

corse

Igaz Kortsikako hizkuntzaren ofizialtasuna bozkatu zuten bertako parlamentuan. Joan den apirilean kortsikako herritartasunaren legea bozkatu zuten. Alegia etxe baten jabe izateko Kortsikan, bost urteko presentzia uhartean frogatzeko gaitasuna erakutsi beharko da, hemendik goiti. Kontutan hartu behar da hamar etxeetatik lau kanpotiarrek erosia dutela eta prezioen igoerek kezka handia sortu dutela Kortsikan. Parlamentuko 51 parlamentarioetatik 29k bozkatu zuten Corsica Libera, Rinnovu Naziunali et Femu A Corsica taldeek presentatu zuten  legea. 18k kontra bozkatu zuten.

Etxe bizitzen %40a bigarren etxebizitzak dira Kortsikan eta oso gutxitan baliatuak urtean zehar, bestalde 300000 herritar bizi dira Kortsikan,  %10 inguru kanpotik etorritakoak dira, eta urtero 4000 eta 5000 herritar gehiago hurbiltzen da uhartera bizitzera, batzuetan uhartearekin harremanik izan gabe. Ingurumen zoragarria atxematen da Kortsikan baina azken urteetan bertan ezagutzen den presioa, aldaketa soziala lasaitzeko beharra erakutsi nahi dute parlamentarioek.

Bozkatutako legeak Pariseko parlamentuan eta Senatuan bozkatu beharko dituzte aplikatuak izateko. erran nahi baita oztopo erraldoi batzuk gainditu beharko dituztela.

Kortsikar eleduna izan eta bost urte baino gehiagoko presentzia uhartean, bi baldintza zorrotzak bertakoak izan nahiko dutenentzat. Ez da errana Parisek baldintza hauek hobestuko dituenik, berdintasuna baita frantses errepublikaren zutabeetako bat, besteak beste.

 

 

4 mai 2014

Dantzari ttikia Hendaian iraganen da: MAIATZAREN 8an.

Goizeko eta arratsaldeko animazioak, gune berdinean iraganen dira: Bidasoako zabaldegian (portua), Hendaian (Laranjondoen karrika).

Programa:

- 10:30 – 12:00: Goizeko animazioa (arratsaldeko toki berean).

- 12:30-14:00: Bazkari-piknika toki berean eginen da.

- 14:00-14:30: Taldeak prest ezarriko dira ikusgarri tokira sartzeko (denbora ederra bada bakarrik). Horren errazteko, fitxak izanen dira taldeen izenekin.

- 14:30-17:00: Ikusgarria.

- 17:00: Zozketa. Sariak egunean berean hartu beharko dira HARRERA mahaian.

Buraso eta lagun guzientzat sartzea 5€ egun guziko. Ikusgarrirako sarrera pagatuko da 14 urtetik aitzina. Sartzeak aitzinetik eros edo atxiki daitezke IDBra deituz 05.59.93.33.65.

 

3 mai 2014

Michel Hiriart ongi kokatua oraindik

MichelHIRIART

Michel Hiriartek galdu du Hego Lapurdiko aglomerazioaren presidentzia, eta erran daiteke lehen aldia zela gure jaunttoen artean bagenuela kostalde honetan euskaldun fin bat, euskaraz egiteko lotsatzen ez zena. Nahiz eta bere alderdi autoritarioa aski ezaguna eta batere preziatua izanik. Haatik Biriatuko auzapezak ez ditu txapel guztiak galdu eta jarraitzen du ardura eremuetan titulu ponposo batekin : Président de la fédération nationale des centres de gestion (FNCDG) erakunde honek lurraldeko funtzio publikoaren informazioaren hedatzeaz arduratzen da, baitaere funtzio publikoaren eremuan empleguen eboluzioaz, garapenaz, egokitzeaz. Elkarrizketa sozialaz ere arduratzen omen da, ez dakigu Hiriart jauna zuzenean horretaz aritzen den...Kudeaketa maila importantea da lurralde antolaketaren langilegoaren inguruan, lanpostu eta langileen kudeaketan.

3 mai 2014

Mus txapelketa Urruñako ikastolan maiatzaren 7an

Maiatzaren 7a, asteazkenez, arratseko 7etan Urruñako ikastolan
 
MUS TXAPELKETA
 
1/ saria : 450€, 2/ saria : 150€ eta beste sari ainitz !!!
Finalistak Herri urratseko mus txapelketara komitatuak izango dira !!
Izen emaiteak atsaldeko 6etatik landa edo 0685856474
Prezioa : 20€ taldeka
 
Bertan, ikastolako taloak (bertan eginak) eta ostatua
Zatozte momentu goxo baten pasatzea !!!
Publicité
Publicité
3 mai 2014

Milaka gazte Bilbon prekaritatearen aurka

 

argazkia_fotono

Gazteok Burujabe: Euskal gazteriak bizi duen prekarietatea salatzeko, milaka gazte atera dira kalera Bilbon.

Arratsaldeko 17:30etan hasi da manifestAKZIOA Bilboko Deustuko Zubitik. Ibilbidean zehar, PPren alderdiaren egoitzaren aurrean, Hezkuntza Departamenduan eta patronalaren egoitzaren parean egin dira ekimenak. Multinazionalen aurkako ekimenak ere izan dira. Tentsio uneak bizi dira Ertzaintzak manifestazioa gelditu duenean. Manifestariak eseri dira, baina azkenean martxak jarraitu du

Manifestazioa abiatu baino lehen. Deustuko zubiaren azpian ekitaldi txiki bat egin dute Astilleros Euskalduna enprresaren borroketan ibilitako langile ohi batekin. Ondoren, manifestazioa Bilboko kaleak zeharkatu ditu, eta ibilbidean, hainbat ekimen ikusgarriak egin dituzte gazteek. PPren egoitzaren aurrean ustelkeria salatu dute. Hezkuntza Departamenduaren aurrean, Euskal Herrian disenatuta eta Euskal Herriko herritarrentzat hezkuntza eredu propio bat aldarrikatu dute. Ondoren, ekonomia gaietan PNV eta PPren arteko adostasunak irudikatu dituzte Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren parean. Patronalari ere bere eskeini diote. Confebask egoitzaren aurrean, protesta egin dute enpresaburuei "txerriak" deituz.

Multinazionalen aurkako protestak ere ugariak izan dira. Une horretan, Ertzaintzak gelditu du manifestazioa eta manifestariak lurrean eseri dira. Minutu batzuk pasa dira horrela, eta azkenik manifestazioa bere bidea jarraitu du Arriagara heldu arte. Han amaitu da Ernai gazte erakundeak deituriko lehenengo manifestazio nazionala.(Ahotsa info)

 

 

 

3 mai 2014

Lapurketa Ziburuko Garra ostatuan

téléchargement

Joan den gauean, karrikara ematen duen atea hautsi ondoren lapurrak, ebasleak Garra ostatura sartu dira eta kutxa eta kofrea hustu dute. Ez da zauritu inor ostatua hetsia baitzen. Haatik lapurketa ausarta ematen du gertatu delarik edozoin aitzinetik pasa zitekeelako eta gertakaria salatu, polizia ere erregularki pasatzen baita. Ez dakigu diru asko aurkitu eta ereman duten.

3 mai 2014

Vallsen aurpegi desberdinak

Ikusia genuen ozenki bideo batean Valls Israelgo estatuaren alde egiten zuela apostu. Hori noski lehen ministroal dituen jarrera politiko eta praktika guztien gainetik. Aspaldi da ez dugula ulertzen nola krisi garaian horrelako politikari batek lortzen duen lehen ministro izatea ez bada eskineko politika  ezkerrari inposatzeko. Horrez gain eskuin muturrari seaskaren prestatzeko. haatik beste informazioak ere heldu dira non agertzen den lehen ministroak duela urte batzuk Palestinaren alde hartutako jarrerak. Bideo honek ematen digu politikari honek beste aurpegia.(Bideoa frantsesez da)

http://www.dailymotion.com/video/x1r2adq_le-vrai-visage-de-manuel-valls-par-emmanuel-ratier_news?start=10

2 mai 2014

Hego Lapurdiko Aglomerazioak lehendakari ordeak hautatu ditu.

Apirilaren 31an iragan da bilera. Hemen daude presidente ordeak eta kezka,  lehena, izan da jakitea berriz ere kultura Odile de Coralen eskutan gelditzen dela, honek ez baitu euskal kulturarekiko interesik erakuten. Finantzak Ezenarroren eskutan uzteak erran nahi ote du dirurik ez dagoela izanen tokiko instituzioentzat? Izan ere, mahai ingurua eskuinekoa izanik ez da erraz ulertzea nolaz uzten duten kutxa ezkerrari.

premier vice-président, Odile de Coral (Urrunako auzapez), en charge de la culture ; 2e, Michel Ibarlucia (Ainhoako auzapez), pour la langue basque ; 3e, Kotte Ecenarro ('Hendaiako auzapez), chargé de l'administration et des finances ; 4e, Michel Hiriart ( Biriatuko auzapez), Natura 2000 et développement durable ; 5e, Marie-Josée Mialocq (Arbonako auzapez), urbanisme et SCOT ; 6e, Guy Poulou (Ziburuko auzapez), habitat et gens du voyage ; 7e, Albert Larousset (Getariko auzapez), assainissement collectif et eaux de baignade ; 8e, Jean-Baptiste Laborde (Sarako auzapez), assainissement non collectif et chargé du transfrontalier ; 9e, Pierre Nussbaum (Senpereko auzapez), tourisme ; 10e, Philippe Elissalde (Ahetzeko auzapez), milieu aquatique et trame verte ; 11e, Jean-Louis Fournier (Azkaingo auzapez), eau potable ; 12e, Manuel de Lara (Lohitzuneko hautetsi), économie numérique.

2 mai 2014

Inaki Domínguez Atxalandabaso zigortua Parisen

Preso 2011ko ekainatik, ETAren gelditzearen ondoko lehen atxilotua. Geroztik preso dago. Akusazioa  oso ahula zen, ez zitzaion ia-ia deus leporatzen ahal baina ematen du Pariseko epaileek beren kodea irentsia dutela eta euskaldun bat ikusi orduko zigorra prest dutela. Horrela, Inakirentzat ere berdina izan da, lau urteko zigorra bota eta uste duketa afera konpondua dela.

Lainformacion.com sareko egunkarian agertzen den artikuluan kazetariak egiten duen lanak epaiketan egin dutena baino zehatzagoa da, helburua militantea kriminalizatzea delarik. Harrigarria tonua eta zehazteko nahia, iturria EFE agentziatik hartzen dutela! Hots, 38 urteko militanteak diuntasun handiz, ETAko militantzia aitortu du, ez du beste galderei erantzun eta gogoratu ditu euskal presoen egoera.

 

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité