Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
14 mai 2014

Lurralde antolaketa berriz aipagai

Datorren 2015eko udazkenerako aipatzen ditu Hollandek erregioetako hauteskundeak. Aitzineko asteetan erregioen kopurua txikitzea proposatu zuen Vallsek eta kari horretarat Bretainak 1942tik Petainek kendu zion erregioaren barnean sartzeko Loire Atlantiques departamendua. Bretainarako aukera zitekeen benetan bere osotasunean erregio izateko eta bere geroa bere gain hartzeko. Pariseko proiektua zein izango den jakitea zaila da. Datak oso debatituak dira, hauteskundeen arabera egitea importantea baita hau alderdien interesen defentsarako. Buru hauste handia sozialistentzat, aulki asko galtzeko bidean daudelarik.

Hogeita bi erregio daude hexagonoan, ez da argi oraindik zenbat kenduko diren. UMP alderdiko bozgorailu batzuek begi onez ikusten dute erreforma hau, baliteke Hollandek haien sostengua lortzea. Baina zenbat kenduko dituen izanen den aipagaia eta nola arramoldatuko dituen. Gaur egun 22 erregioetatik 21 dira ezkerraren eskuetan. Lurralde erreforma derrigorrz antolatu beharko du ezkerrari baldintza onak eskaintzeko.

Erreforma horretan departamenduen desagerketa ere heldu da. Hau ere zalantzan emana da, konstituzioarekin ez datorrela bat instituzio horren desagerketa, aipatzen da prentsan. Hau egin daitekeela dio Juppék, horren egiteko erreferenduma egokia litzatekeela. Erabaki politikoa pasa litzateke parlamentutik eta Senatutik baina ez da errana  gehiengoa lortuko lukeenik. Hautetsi asko ez dira departamenduaren desagertzearen alde, ez berehala behintzat.

Erregio gehiago, departamenduen desagerketa, aldaketa hauen ondorio zuzena da instituzioak herritarrengandik urruntzen direla. Dezentralizazioaren erreforma, 1981an bultzatua, gibelka ari da etengabe eta frantses iraultzaren aurreko egoera instituzionalara eta zentralizaziora itzultzen garela ematen du. Aglomerazioak, erregioak, Parlamentua eta Senatua. Hau izanen da egoera. Administrazioan murrizketak eta erabaki nagusiak Parisen. Tokiko arazoen kudeaketa, tokiko instituzioen esku eta haien finantzamendua ere. Hemen ere estatuaren engaiamendua murrizten joanen da. Dirurik ez dago estatuko kutxetan herritarren beharrei erantzuteko. Tokiko instituzioen eskuetan izanen da arazo sozialei erantzuteko. Izan ere departamenduetako ardura hau baitzen, norbaitek bere gain hartu beharko du horren kudeaketa!  Tokiko zergak, tokiko arazoei erantzuteko. Hau, aberatsak diren eremuetan arazorik ez, aldiz behar handiak diren eremuetan?

Erreforma horretan hautetsiak aipatzen ditzte asko, haien murrizketa, erregio handiak eta alegia murrizketak. Zama gutxiago estatuarentzat. Baina ematen du prefetak atxikiko dituztela. Beraz, polizia mailan ez da aldaketarik izanen, kontrola soziala berdin jarraituko du. Beraz erreforma hau demokrazia gehiagorekin eginen denik ez da errana. 

Publicité
Publicité
14 mai 2014

Dispertsioak 25 urte bete ditu: sufrimendua eta minaren urteurrena

        1989 urtetik, 16 senide eta lagun hil dira espetxeetara bidean. Etxeraten aburuz, istripu hauek ez dira “kasualitatea, kausalitatea baizik”

-          Senide bakoitzak 378 euro astean, 1.638 euro hilean eta, 19.653 euro urtean gastatzen ditu. Lau dira, soilik, Euskal Herriko espetxeetan dauden preso politikoak

         Hiru preso hil dira urte bakar batean. Bitartean, 12 preso mantentzen dituzte espetxean: larriki gaixo egon arren

491 euskal preso politiko 77 espetxetan sakabanatuta

372 preso espainiar estatuko 44 espetxetan sakabanatuta

104 preso frantziar estatuako 27 espetxetan sakabanatuta

4 preso Euskal Herriko 3 espetxetan

1 Ingalaterrako espetxe batean

1 Portugalgo espetxe batean

1 Sei Kondarrietako (Ipar Irlanda) espetxe batean

8 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta

 

 

12 mai 2014

Herri Urratsen itzultzean kontrolak

Urtero Herri Urratsetik iztultzean ohituak gara kontrolan jasaten. Atzo ere gauza bera ezagutu dugu. Haatik elementu berri bat bazegoen, Senpere eta Azkaine artean, gendarmeriako militarrekin batera Guardia Zibilako bost patrol zeuden. Bertan guardia zibilak noski. Hau da Europa, mugarik gabeko lurraldea. Europar Batasuna egiten dute, euskaldunak zapaltzeko asmoz, alkolemia kontrola ez baitzen kontrola horren helburua, Herri Urratsetik heldu zirenen identitatea ezagutzea baino.Garai jarraitzailea bi armada horientzat.

11 mai 2014

Hauteskundeak Kaledonia berrian

kaledonia

Kolonialismoak larru gogorra du frantses estatuan. Horren froga dugu une honetan Kaledonian hauteskundeak antolatuak direlarik.

Nouemako akordioa 1998an izenpetua izan zen Jean Marie Djibaou eta Michel Rocard garaiko lehen ministroaren artean. Hogei urteren buruko autodeterminaziorako erreferenduma antolatzea adostu zuten. Hogei urte independentziarako prestatzeko. Hau zen akordioa. Djibaouren oharra telebistan izan zen: « Militanteentzat gogorra izanen da »

Berarentzat ere hala izan zen, ondoko hilabeteetan bereek hil zuten.

Azken txanpara heldu dira Kaledonia Berrian, seigarren aldiko hauteskunde probintzialak antolatu dituzte aste burua honetan. Azken hauteskunde probintzialak, seigarrenak autodeterminaziorako erreferenduma baino lehen, 2018ko urria baino lehen antolatu beharko den erreferenduma, akordioaren arabera.

Hiru lurraldeetan 152462 herritarrek, « hautesle bereziek » 76 hautetsi hautatuko dituzte, bost urterentzat. 76 hautetsi hiru probintziendako. Herritarrak probintzitan bereiziak dira eta parlamentu bat dago probintzia bakoitzean. Parlamentu bakoitzak presidentea izendatuko du. Ondoren 76 hautetsi horiek maiatzaren 23an, hautatuko dituzte Kaledoniako kongresuko 54 partaideak. Horretatik aterako da Kaledonia berriko gobernua, eta presidentea izendatuko dute .

Hamazazpi zerrenda enfrentatzen ziren. Part hartzea % 60 ingurukoa izan da, aitzineko hauteskundeetan baino beheragoa. Indenpendentziaren kontrakoek gehiengoa atxikitzen dute kongresuan,%58,9. Haatik independentistek aurrera doaz, 25 leku, bi gehiago, lortu dituzte Kongresuan independentziaren kontrakoek 29 leku dituztelarik.

10 mai 2014

Ibon Fernandez Iradi askatu

DSC_0061DSC_0071DSC_0075

 

Giza kate luzea antolatu zen Baionan. Arduradun politiko gutxi parte hartzaileen artean. Allaux diputatua hurbildu da, bakarra iaia, merezi du azpimarratzea, ez baita errexa sozialista izatea gaur egun eta horrelako kasuan zailagoa. Beste asko falta ziren. Ibonen kasua astelehenean landuko da, maiatzaren 12an. Espero dezagun bere eritasunaren artatzeko aukera emanen diotela.

Publicité
Publicité
9 mai 2014

Gerdarmeria eta Guardia Zibila ralian EHan zehar

Maiatzaren 17an frantses bideko seguritateko gendarmeriako motoristek (EDSR)  beren ralia antolatzen dute. Ehun bat motoristak bilduko dira,  EDSRko militar eta Guardia Zibilako laguntzarekin, azken hauek Iruñatik etorriak. Lasterketak 200 kilometroko luzera du eta mendian zehar ibiliko da.Lanne-en-Barétous-etik abiatuko da goizeko 8:30tan.(

Noski Gendarmeria eta Guardia Zibilaren arteko elkar lana ez da atzo goizekoa, aspaldi hasi zen baina beti harrigarria zaten da ikustea nola bi estatuak abiadura handian ari diren abertzaletasuna menpe atxikitzeko. Haiek abiadura handiagoan ari dira batasuna egiten eta Irati batzen, muga desegiten.

Zazpiak bat egiteko proiektuari indar handiagoa eman diezaiogun.

9 mai 2014

Fermin Vilaren estradizioari argi berdea eman dio Belfasteko epaitegi batek

Beslfasteko epaitegi batek Fermin Vila Estatu espainolera estraditatzeko baimena eman du, preso irundarrak euroaginduaren aurka jarritako helegite bat baztertuta.

Belfast Telegraph’ egunkariaren arabera, Declan Morgan epaileak ez du onartu Fermin Vilaren abokatuek haren estradizioaren aurka jarritako helegitea.

Irundarraren testigantza torturapean lortutakoa zela adierazi zuen defentsak, baina epaitegiak ez du frogatutzat eman salaketa hori.

2010eko ekainean atxilotu zuten Vila, Estatu espainolak igorritako euroagindu bat dela-eta.

Irungo bizilagunek elkarretaratzea burutu dute, Vilaren estradizioaren aurka.(Naiz.info)

 

9 mai 2014

Krisia? Zer krisi?

Krisiaz asko hitz egiten da eta askotan zergertatzen den ulertzeko nahiko lan izaten dugu. Adituen azalpenak beharrezkoak ditugu. Hemen dugu laguntza hori! Josena Felix Tobar Arbuluren eskutik:

http://www.hamaika.tv/tb/bideo/78508

http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/05/08/elkarrizketa-hamaika-tbn-gehigarri-batzuk-eta-zenbait-ohar/

8 mai 2014

Herriko hautetsien sariak sarean agertuak

Herriko hautetsiek eskuratzen duten saria sarean emana izan da. Izan ere herriko kontseilua bozkatzen du eta hau herriko aurrekontuan agertzen da Urruñako herriko gunean adierazi den bezala:

http://www.urrugne.fr/uploads/media/DB53__Deliberation_fixant_le_montant_des_indemnites__de_fontion_des_elus.pdf

Haatik testuaren ulertzeko nahiko lan genuen, zinez, itzultzailea behar genuen jakiteko, gutxi gora behera bederen, gure zergetatik hautetsiek  zenbat hunkitzen duten. Horrela Funtzio publikoko kuadro batengana jo dugu, eta bere itzulpena egin digu. Baliteke gora-beherak egotea baina segurtatu digu emandako indezeen araberan, eta jakinez hau bozkatua izan dela, zalantza gutxi dago trompatzeko. Horra itzulpena:

Hilabetesaria zergak barne 1015garren indizeari lotua zergak barne funtzio publikoan 3801,47€koa da.

Ondorioz hilabetero:

Auzapezak 2613,51 € izanen ditu zergak barne.

6 adxuantak 760,29 € zergak barne

2 adxuantak 674,76 € zergak barne

4 kontseilari ordezkarik 537,91 € zergak barne

1 kontseilari ordezkarik 300,32 € zergak barne

Horrez gain aglomerazioan ari direnek beste saria lortzen dute baina hau beste gai bat da ondoko artikulu batean aipatuko duguna
 
 

 

8 mai 2014

Parodia auzitara Iruñan

Iruñako Udaltzaingoak zazpi pertsona salatu ditu «sentimendu erlijiosoaren aurkako delitua» egin dutelakoan, prozesio faltsua egin eta aita santuaren irudia erretzeagatik.

Hainbat gazte Iruñeko Txantrea auzoan bildu dira. Panpina zatar bat sortu dute, Francisco I. aita santuaren argazkia paratu diote buruan, eta kalean gora eta behera eraman dute Iruñeko Alde Zaharreraino. Aste Santua da, apirilaren 17a; gauerdian hasi da itxurazko prozesioa. Gazte kuadrillak besta giroan dabiltza batetik bestera, bidenabar, Elizari kritika eginez. Ekitaldiaren bukaeran panpina erre dute, gurutze eta guzi. Prozesioen parodia, baina, delitua dela ondorioztatu dute Iruñeko udaltzainek orain. «Sentimendu erlijiosoaren aurkakoa», alegia. Auzia guardia epaitegiaren esku utzi dute.

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité