Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
8 mai 2014

Elebidunek ingelesa hobeto ikasten dutela azaldu du hiru eleko ereduak

Proban aritu diren gaztetxoen ingeles maila nabarmen hobetu da, ebaluazioaren arabera; beste ikasgaietan ez dute jaitsierarik sumatu

Jaurlaritzak ez du zabalduko hiru elekoa, eta egungo ereduei eutsiko die, egokitzapenekin

Emaitza aldekoa utzi du hiru eleko ereduaren ebaluazioak: ingeles maila hobetzea lortu du, eta ez die kalte egin gainerako ikasgaiei: hiru elekoan aritu diren ikasleek eta ez direnek antzeko emaitza lortu dute oinarrizko ikasgaietan —euskaraz ere bai—, eta aldea ingelesean agertu da, hiru elekoko estudianteen mesedetan. Ebaluazioak azaleratu du, ordea, ikasle guztiek ez daukatela gaitasun bera ingelesa ikasteko: ikasle elebidunek, euskara eta gaztelania dakizkitenek, askoz datu hobea dute ingelesean. Bistan utzi du horrek euskara ikasteko bidea handitu beharra. Hiru elekoa ez du zabalduko Jaurlaritzak dagoen-dagoenean, baina ingelesa bultzatzeko asmoa du. Noiz eta nola ez du argitu. Ereduen sistemari eutsiko dio.

Aurreko gobernuak jarri zuen martxan hiru eleko eredua, Isabel Zelaa (PSE-EE) zenean sailburu. Paradigma aldaketa ekarri zuen: gutxienekoak ezarri zituen hiru hizkuntzentzat —euskara, gaztelania eta ingelesa—: %20na eman behar dute gutxienez hizkuntza horietan. Hortik aurrera, eskolak erabakitzen du zenbat; betiere «lehentasuna» emanez euskarari.

Adostasun politiko gutxirekin abiarazi zuten eredua, baina Zelaak lortu zuen sare guztietan martxan jartzea, moldaketa batzuekin —ikastoletan ere bai—. Bi fasetan ezarri dute, eta ekainean amaituko da azkena. Ez da derrigorrekoa izan: eskola eta sendi bakoitzak erabaki du parte hartu edo ez.

Ingeles maila hobetzea zen eredu berriaren helburua, eta nabari da aldea, batez ere DBHn, 12 urtetik aurrera: hiru elekoarekin, B1 edo B2 maila %68k lortzen dute; eredu horretatik kanpo, %19k. Lotura argia egin du Eusko Jaurlaritzak: zenbat eta eskola ordu gehiago eman ingelesez, orduan eta hobeak dira emaitzak. Hori ez da soilik ingelesarekin gertatzen, ebaluazioak azaldu duenez: euskara ordu gehien duten eskoletan daude emaitza onenak euskaraz. Gaztelaniaz ez dago lotura hori. Ikasleek beste eremu batzuetan ere badute-eta aukera gaztelania sakontzeko; euskaraz, gutxiago.(Berriatik hartua)

Publicité
Publicité
8 mai 2014

Herritarren presioa ezinbestekoa da hizkuntz eskubideak bermatzeko

 
@ION_SALGADO|GASTEIZ|2014/05/07
Behatokia
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendari Garbiñe Petriatik herritarren inplikazioari esker administrazioek euskaldunen hizkuntz-eskubideak bermatzeko hartu dituzten neurriak goraipatu ditu. Bere ustez, herritarrek aurkeztutako salaketak ezinbestekoak dira Euskal Herrian ematen diren hizkuntza-urraketekin bukatzeko.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ‘Hizkuntza Eskubideen Egora Euskal Herrian 2013’ txostena aurkeztu du Gasteizen. Garbiñe Petriati zuzendaria eta Murgiako Mertxe Iturrate izan dira agerraldian, azken hori bere esperientziaren berri emateko.

«Hamaika traba» iaz

Aipatutako aurrerapausoak ezohiko kasuak dira. Izan ere, iaz «hamaika traba» izan dira euskaraz bizi ahal izateko, ‘Hizkuntza Eskubideen Egora Euskal Herrian 2013’ txostenean jasotzen denez. «Erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua askotan», esan du Pretriatik. Euskaraz ikasteko zailtasunak Euskal Herri osoan izan dira.

Ipar Euskal Herrian, 2013. urtea «bereziki zaila» izan da euskaldunentzat, Behatokiak dioenez. Batez ere, euskaraz ikasi izan nahi duten gazteentzat. Falloux legea urratzen dutela argudiaturik, Paueko prefetak eta Baionako suprefetak Hendaia etaBeskoitzeko ikastolen kontra hartutako jokabidea biziki larria izan da 2013an, Petriatik nabarmendu duenez.(Naiz-etik hartua)

7 mai 2014

Formakuntza: "Marinaleda. El sueño de la tierra"

(ikusi bideoa) http://youtu.be/ybzS5vbz2f0

 

7 mai 2014

Ibon Fernandez Iradiren aldeko giza katea eginen da larunbatean

Ibon Fernandez Iradiren zigor suspentsioaren auzia burutuko da maiatzaren 12an, astelehena. Kari horretara, Herrirak giza kate bat antolatuko du larunbatean Baionan goizeko 11etan, herriko etxetik

Esklerosi anizkoitza du Fernandez Iradik eta joan den otsailaren 12an, haren familia eta osasun arloko eragileek, preso politikoaren espetxe zigorra etetea galdetu zuten Baionan egindako agerraldi batean.

Lannemezango espetxean (Frantzia) dago preso. 2010ean, bere eritasunaren lehen sintomoak izan zituen eta iaz, eskloreosi aniskoitza atzeman zioten. “Hiru urte eta erdiz egunero bataila batean dago” salatu du Herrirak. Gaixotasun larria, sendaezina, eta kalte fisiko eta psikologikoak eragiten dizkie gaixoei. Gertutik segitu behar den eritasuna dela nabarmendu izan dute senide eta osasun arloko eragileek eta kartzela ez dela “leku egokia” gaineratu dute.(Iparraldeko Hitza)

6 mai 2014

Eñaut Etxamendirekin topaketa

etxemendi

Maiatzaren 16an, 18:30tan literatura topaketa proposatua zaigu Hendaiako mediatekan.

Eñaut Etxamendirekin topaketa Luzien Etxezaharretak elgarrizketaturik. Eñaut Etxamendi, idazle jakintsuak poesia eta bere idazlan bildumak aipagai izanen ditu.

Aukera paregabea euskal letren inguruan aritzeko. Poeta bikaina, Eñaut Etxemendi mundu zabal eta ederren ezagutzera eramanen gaitu. Hendaia euskaraz zerbitzuak laguntzari esker.

Publicité
Publicité
6 mai 2014

Fernando del Olmo presoari ere kartzelaldia luzatu diote, irizpide berria ezarrita

del Olmo

Antonio Diaz Delgado eta Jose Ricardo de Prada epaileek ohartarazi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina «biziberritu» duela, presoaren kartzelaldia luzatzeko irizpide berri bat abian jarrita. Doktrina berria lehendabizi Javier Aranburu Muguruza eta Sergio Garcia Razkin euskal presoei ezarri ostean, Fernando del Olmori aplikatu diote orain, atzo auzitegiaren epai baten bidez jakin zenez.

Joan den urteko urrian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzita, Del Olmori espetxetik irteteko data 2020tik 2015eko urrira aurreratu zioten. Baina Auzitegi Nazionalaren irizpide berriarekin, ez da 2015ean irtengo, epaitegiak erabaki baitu zigorren zenbaketa bikoitza gisa ezagutzen den auzia ez ezartzea hari. Azken batean, doktrina berriarekin bi zigor epairen artean espetxean emandako denbora likidatzeko eskubidea ukatu du Auzitegi Nazionalak. Beraz, kasu honetan ere preso egin beharreko urteei eragiten die, eta espetxealdia urtebete edo bi luzatzea dakar.

Azken urteetan Espainiako auzitegi desberdinetan izan da gaia: Auzitegi Nazionalean, Gorenean eta Konstituzionalean. Irizpide kontrajarriak erabili izan dituzte, baina bateratu egin dituzte ikuspuntuak, interpretazio gogorrenaren alde eginez.

Aranburu Muguruza eta Garcia Razkin presoen abokatuek helegitea aurkeztua dute, eta ez dute baztertzen Estrasburgoko auzitegira jotzea.

Del Olmo 1991n atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Hainbat hilketatan parte hartzea egotzi zioten, eta 800 urte pasako kartzela zigorra dauka.(Berria)

6 mai 2014

euskal selekzioa - irlanda larunbatean

euskal_selekzioa

Euskal selekzioaren nesken futbol taldeak partida jokatuko du larunbat honetan Azpeitin. 18 jokalari deituak izan dira Irlanda indartsu baten aurkako partidua jokatzera. Irlanda, Alemaniaren aurka 2-3 galdu ondoren iristen da eta kontutan hartu behar da Alemaniako selekzioa mundu mailako selekzio indartsu bat dela. Partidua larunbatean atsaldeko 6tan izanen da Azpeitiko futbol zelaian. 18 jokalarietatik, 9 Athleticekoak dira, 7 Realekoak, bat Aurrera taldekoa eta azkena Transportes Alcaine taldekoak.

Asteburuan, berriz ere, urrats bat gehiago emango da gure selekzioaren bidean. Nazio bat, Selekzio bat!

 

6 mai 2014

Euskaraz bizitzearen aldeko mendi martxa antolatu du EHEk Larrunera

EHE

Larunbatean, goizeko 10:00etan abiatuko da mendi martxa Azkaine eta Urruña artean dagoen Olheta auzoko Trabenia ostatuko aparkalekutik. "Patxadaz baina gogotsu", Larrun igoko dute partehartzaileek, bi ordu eta erdiko irteera batean. Larrunera iristean, ekitaldi bat iraganen da, eta berriro Trabeniaraino jeitsiko dira.

Ondotik, Ziburuko Baltsan elkarteraino auto-karabana bat eginen da eta 15:00etan zertxo bat jaten ahalko dute Larrunera igo direnak. Eguna bukatzeko, herri kirolak eta jolasak antolatuko dira Ziburuko pilota plazan.(Kazeta info)

5 mai 2014

Berrehun ikasle bertso saioan Ravel aretoan

IMG_20140505_152549IMG_20140505_153027

Aglomerazioak antolatu proiektuaren emaitza izan da. Aimar Karrika eta Odei Barrosoren gidaritza pean berrehun ikasle aritu dira sei astez bertsolaritza lantzen eta bertsoak sortzen, klase orduetan, aglomerazioko herri desberdinetan, eskola desberdinetan. Lehen maila eta bigarren mailako ikasleak ziren. Eskola pribatu, publiko eta ikastola denak ariketa berdinetan aritu dira eta emaitza plazaratu dute Ravel aretoan Donibane Lohitzunen.

Goizez eta arratsaldez aritu dira Egoitz Zelaia, Sustrai Colina eta Eneritz Zabaleta lagundurik. Izan ere hiru bertsolariak etorriak ziren bertsotan aritzera ere, bertso onak denek entzuteko aukera ukan dezagun. Egun ederra, bertsolaritzaz gozatzeko, lehiarik gabe, kantuz eta jokoan parte hartuz. Espero dezagun ondoko urteetan aglomerazioak horrelako proiektuak errepikatuko dituela.

5 mai 2014

Seinale txarra

adamssota

Gerry Adams askatu zuten joan den igandean, polizia etxean lau egun atxiki ondoren. Garrantzia handiko politikariaren atxilotzeko menturatu dira. Bake prozesuan urrats asko egiten lagundu duenak erantzunkizuna erakusteko prest zegoela adierazia zuen aspaldi. Haatik politikak gora behera asko ditu eta prozesuaren bide horretan trabak eta oztopo askorekin topo egiten dute Irlandan ere. Leporatzen zaiona oso gogorra da, parte hartu izana ekintza horretan ukatu izan du Adamsi. Baina ingeles interes batzuei egokia irudituko zitzaien une honetan Adams zailtasunetan uztea.

Elkartasun sarea piztu da, ez zuketen pentsatu errepresioak askotan elkartasuna indartzen duela. Seinale txarra igorri dutela prozesuaren inguruan adierazi du Adamsek poliziaetxetik atera eta berehala. Seinale txarra presio egiten saiatzen ari direlako, elkarrizketarako gaitasuna erakutsi duena atxilotu dutelako. Elkarrizketarako gai dena preso sartzen delarik atea zabaltzen da gerlarako gaitasuna duenari. Hori argi.  Baliteke Ingelesek konfliktoan hasteko nahiago dutela.

Aste buru osoan gaia izan da komunikabideetan. Prozesuarentzat seinale txarra Irlandan. Euskal Herrian Fernando Sota Tafallatik eraman dute, gizon bortitzek, prozesuarentzat seinale txarrak igorriz, hara joatea agindu zutenek gerla baizik ez baitute nahi. Euskal militanteak preso sartu, deliturik gabe iaia. Erdi Aroan bezala, presondegiratzea ez zelarik beharrezkoa, soilik mehatxurako! XXI.mendean, mehatxua, presondegiratzea gerlarako tresnak dira!

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité