Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
6 mai 2014

Fernando del Olmo presoari ere kartzelaldia luzatu diote, irizpide berria ezarrita

del Olmo

Antonio Diaz Delgado eta Jose Ricardo de Prada epaileek ohartarazi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina «biziberritu» duela, presoaren kartzelaldia luzatzeko irizpide berri bat abian jarrita. Doktrina berria lehendabizi Javier Aranburu Muguruza eta Sergio Garcia Razkin euskal presoei ezarri ostean, Fernando del Olmori aplikatu diote orain, atzo auzitegiaren epai baten bidez jakin zenez.

Joan den urteko urrian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzita, Del Olmori espetxetik irteteko data 2020tik 2015eko urrira aurreratu zioten. Baina Auzitegi Nazionalaren irizpide berriarekin, ez da 2015ean irtengo, epaitegiak erabaki baitu zigorren zenbaketa bikoitza gisa ezagutzen den auzia ez ezartzea hari. Azken batean, doktrina berriarekin bi zigor epairen artean espetxean emandako denbora likidatzeko eskubidea ukatu du Auzitegi Nazionalak. Beraz, kasu honetan ere preso egin beharreko urteei eragiten die, eta espetxealdia urtebete edo bi luzatzea dakar.

Azken urteetan Espainiako auzitegi desberdinetan izan da gaia: Auzitegi Nazionalean, Gorenean eta Konstituzionalean. Irizpide kontrajarriak erabili izan dituzte, baina bateratu egin dituzte ikuspuntuak, interpretazio gogorrenaren alde eginez.

Aranburu Muguruza eta Garcia Razkin presoen abokatuek helegitea aurkeztua dute, eta ez dute baztertzen Estrasburgoko auzitegira jotzea.

Del Olmo 1991n atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Hainbat hilketatan parte hartzea egotzi zioten, eta 800 urte pasako kartzela zigorra dauka.(Berria)

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité