Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
8 mai 2014

Elebidunek ingelesa hobeto ikasten dutela azaldu du hiru eleko ereduak

Proban aritu diren gaztetxoen ingeles maila nabarmen hobetu da, ebaluazioaren arabera; beste ikasgaietan ez dute jaitsierarik sumatu

Jaurlaritzak ez du zabalduko hiru elekoa, eta egungo ereduei eutsiko die, egokitzapenekin

Emaitza aldekoa utzi du hiru eleko ereduaren ebaluazioak: ingeles maila hobetzea lortu du, eta ez die kalte egin gainerako ikasgaiei: hiru elekoan aritu diren ikasleek eta ez direnek antzeko emaitza lortu dute oinarrizko ikasgaietan —euskaraz ere bai—, eta aldea ingelesean agertu da, hiru elekoko estudianteen mesedetan. Ebaluazioak azaleratu du, ordea, ikasle guztiek ez daukatela gaitasun bera ingelesa ikasteko: ikasle elebidunek, euskara eta gaztelania dakizkitenek, askoz datu hobea dute ingelesean. Bistan utzi du horrek euskara ikasteko bidea handitu beharra. Hiru elekoa ez du zabalduko Jaurlaritzak dagoen-dagoenean, baina ingelesa bultzatzeko asmoa du. Noiz eta nola ez du argitu. Ereduen sistemari eutsiko dio.

Aurreko gobernuak jarri zuen martxan hiru eleko eredua, Isabel Zelaa (PSE-EE) zenean sailburu. Paradigma aldaketa ekarri zuen: gutxienekoak ezarri zituen hiru hizkuntzentzat —euskara, gaztelania eta ingelesa—: %20na eman behar dute gutxienez hizkuntza horietan. Hortik aurrera, eskolak erabakitzen du zenbat; betiere «lehentasuna» emanez euskarari.

Adostasun politiko gutxirekin abiarazi zuten eredua, baina Zelaak lortu zuen sare guztietan martxan jartzea, moldaketa batzuekin —ikastoletan ere bai—. Bi fasetan ezarri dute, eta ekainean amaituko da azkena. Ez da derrigorrekoa izan: eskola eta sendi bakoitzak erabaki du parte hartu edo ez.

Ingeles maila hobetzea zen eredu berriaren helburua, eta nabari da aldea, batez ere DBHn, 12 urtetik aurrera: hiru elekoarekin, B1 edo B2 maila %68k lortzen dute; eredu horretatik kanpo, %19k. Lotura argia egin du Eusko Jaurlaritzak: zenbat eta eskola ordu gehiago eman ingelesez, orduan eta hobeak dira emaitzak. Hori ez da soilik ingelesarekin gertatzen, ebaluazioak azaldu duenez: euskara ordu gehien duten eskoletan daude emaitza onenak euskaraz. Gaztelaniaz ez dago lotura hori. Ikasleek beste eremu batzuetan ere badute-eta aukera gaztelania sakontzeko; euskaraz, gutxiago.(Berriatik hartua)

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité