Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
23 mars 2014

Herri hauteskundeen emaitzak Urruñan.

De Coralek emaitza hoberenak lortu ditu(%35,65=1780 boz), bere ondotik Poulou (%27,34=1365), gero Aramendi heldu da (%26,46=1321), bukatzeko Lassalle (%13,76=687). Poulouk ez du espero zuena lortzen, eskuineko bigarrena da joan den aldian baino egoera okerragoan. Ikusiko dugu ea tokia uzten dion De Corali, ea parte hartuko duen bere kontseiluan pasatzen bada edo mantentzen den bigarren itzulian.

Abertzaleek emaitza ona egiten dute, %26a lortuz. Ikusiko dugu zer urrats egiten duten, norekin lotzen diren bigarren itzulirako edo bakarrik joaten diren.

Sozialistek emaitza txarrak dituzte aldi honetan, estatu mailan eramandako politikak faktura pasa duke. Aitzineko aldiko abertzaleekin egin lotura ez da baldintza berdinetan agertzen, loturarik baldin bada abertzaleekin.

Aste honetan debateak eta negoziaketak iraganen dira, ondoko egunetan zer erabaki hartzen diren zerrenda desberdinetan jakinen dugu bigarren itzulirako.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité