Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
1 avril 2014

Euskararen erabilera Herriko Etxean sustatzeko 3 hobekuntza kontratu izenpetu ditu EEPk

Euskararen Erakunde Publikoak esperimentazio bat abiatu du Itsasu, Hazparne eta Mauleko Herriko Etxeekin, haien zerbitzuetan euskararen erabilpena sustatzeko. Esperimentazio horretan, Herriko Etxe bakoitzarekin hobetze kontratu bat adostu da, non zerbitzuz zerbitzu euskararen erabilpena sustatzeko neurriak zehazten diren.

Hobetze kontratuak, euskarazko harrera bat proposatzeko nahia agertu duten langileetan oinarrituz eraiki dira eta, kasuan kasu, formakuntza saioak ere aurreikusten dituzte.

Adibide gisara, harrera, komunikazioa, kultura, gazteria, kirolak, egoera zibila, zerbitzu sozialak... dira euskarazko harrera proposatuko duten zerbitzu batzuk. Bi (Itsasu), edo sei urteko iraupenarekin (Hazparne eta Maule), hobekuntza kontratu hauei esker, lehenetsi zerbitzuetako langileek, pixkanaka, euskara beren funtzionamenduan sartzen ahalko dute, bi hizkuntzetan modu autonomoan lan egiteko gisan. 

Beste herri batzuekin eraman esperimentazioak bururatuko direnean, beste hobekuntza kontratu batzuk izenpetzen ahalko dira, epe labur batean.

Hazparnen,Itsasun, Maulen posible bada aitzina joatea hizkuntzaren laguntzeko, zergatik ez Urruñan? Hacala andereak askotan erran izan du EEP zela beren interlokutorea hizkuntzaren aldetik. Hacala anderean baitzen Euskararen arduradun Herrian, gaia aipatzen zitzaiolarik EEP hobesten zuen. Hemen ikusten dugu beste herrietan gauzak egiten direla, zergatik orduan ez Urruñan?

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité