Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
19 avril 2014

Hamar mila pertsona Nantes hirian Bretaina batuaren alde.

le-manifestation-se-prepare-nantes_0

Alderdi desberdinetako hautetsiak buru, Bretagne Réunie eta "44 = Breizh" kolektiboek gaurko Nantes hirian antolatua zuten manifestaldia arrakastatsua izan da. Bretainako bost departamenduen lotzeko eramaten den debatearen indartzeko helburua lortu dute.

Loire Atalntique departamendua, 44 zenbakikoa, Bretainako erregiotik bereiz atxikitzen zuen Parisek. Departamendua Bretainari lotzea aspaldiko aldarrikapena da Bretainan. Izan ere departamendua  Petain generalak bereizi zuen 1941ean dekretu baten bitartez. Erregioko parlamentuak Loire Atlantique departamentua Bretainari lotzeko adierazpena bozkatu zuen joan den ostegunean. Gaur Nantes hirian aldarrikapena entzunarazi dute. "Demokrazia eta batasuna" lemaren gibelean jarri dira hautetsiak. Aldarrikapena ez da inongo alderdiri lotzen, bertako mogimenduaren aldarrikapena izan da eta azken urteetan gaia mahai gainean jarri da. Bestalde lurralde berrantolaketaren gaia pil-pilean dagoelarik, erregioen kopurua txikitzearen proposamena heldu delarik Parisetik aukera paregabea da Bretaina erregio gisa biltzea eta bere historia errespetatuz departamendu guztiak lotzea. Aspaldiko militante asko ikusi dira manifestaldian, mundu politikokoa eta artistak ere.

Valls lehen ministroak proposatzen duen lurralde antolaketa berriaren aurrean hemen du gaia Bretainarekin debatitzeko, erregio berria bost departamenduz osatua, izen bakarrarekin: Bretaina.

Zalantzarik gabe, Eskoziako, Kataluniako independentziaren aldeko jarrerak, mugimenduek ideia berriak hedatu dituzketa Bretainan, bertan garapen ekonomikoa zailtasunen erdian dagoelarik. Ekonomikoki aukera handiagoak lituzketelaren ustea handia da bertan. Frantzia gero eta gehiago arrasta gisa sentitua da Bretainan. Ondoko hilabeteak interesgarriak izanen dira.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité