Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
23 avril 2014

Jon Anza desagertu zen, duela bost urte.

Bost urte joan dira. Ematen du ez dela inoiz gertatu. Mundua aldatu da. Bost urte hauetan sekulako aldaketak bizi izan ditugu. Jon Anza aldaketa horien partaide izan zen. Eraikitzailea baitzen. Hogei urte eman zituen Espainako presondegietan. Denetarik bizi izan zuen bertan. Atera zen hori guztia jasan ondoren eta gure artera bizitzera etorri zen. Gure artera lan egitera. Amets berdinaren lantzeko, betetzeko helburuarekin atera zen presondegitik eta militante lanetan hasi zen. Oso militante kementsua zen.

Horrela abiatu zen Toulouse aldera. Ez zen helmugara heldu.2009ko apirilaren 18tik ez da haren berririk izan. Jon Anzak, egun horretan ETArekin hitzordua zuen Okzitaniako Tolosa hirian eta talde armatuarentzat dirua zeraman. Bere neskalaguna izan zen Jon ikusi zuen azkena, trenaraino lagundu baitzuen. 2009komaiatzaren 15ean bere desagerpena salatu zuten Baionako Auzitegian eta geroztik kasua ikertzen ari dira.

Geroztik jakin dugu espainol polizien esku gelditu zela, galdekatua izan zela eta horiek ihes egin behar izan zutela. Jon parke batean utzi zuten ia-ia hilzorian. Ondoren hospitalera eramana izan zen, han hil zen aste batzuen buruan. Bere familia ez zen inoiz abisatua izan. Beste herritik urrun hil zen babesik gabe. Hil eta gero hospitalean berean atxiki zuten berriz ere inor abisatu gabe. Maila guztietako arduradun polizial, judizial, politikoengatik hori guztia posible izan da. Historia guzti horrengatik, Jon Anzaren martirioarengatik ez da inor zigortu. Frantses estatuaren justizia gure galbidea da.

Bost urte horietan egia jakiten, bilatzen aritu gara. Gauza asko azaldu dira baina arduradunak libro dira. 

Jon gurekin dago, aitzina doan borroka honetan gurekin dago. Horretaz hitz egiteko Urruñako plazan elkartuko gara arratseko 8tan heldu den ostiralean.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité