Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
10 juin 2014

Etorkinak Euskal Herritarrak ere

«Festa pribatu bat da». «Parte Zaharrera joan eta sarrerak eskuratu behar dituzue». «Gonbidapena behar da sartzeko». Diskoteka atarietako zaindariek kanpotarrei batzuetan era horretako argudioak esaten dizkiete, barrura sartzen ez uzteko. Eta, bitartean, aldamenetik, beste herritar batzuk diskoteka barrura sartzen, gonbidapenik gabe. Azalaren koloreak ebazten ditu sartzeko edo ateak ixteko argudioak maiz. Larunbat gauean proba bat egin zuten Donostian. Lau diskotekatan sartzen saiatu ziren etorkin batzuk; batean ez zieten utzi, atzera bota zituzten; beste batean bertakoei kobratzen dieten baino garestiago kobratu zieten sarrera.

Testing deitzen diete proba horiei. Bikoteka banatuta, Saharaz hegoaldeko bi lagun, bi magrebtar, bi latinoamerikar eta bi euskal herritar elkartu zituen SOS Arrazakeriak Donostian. Gauerdian batu ziren, BERRIA lekuko zela, elkartearen egoitzan. Azalpen guztiak emanda, itzulia hasi zuten tabernetan zehar. Lau diskoteka zituzten hautatuak. Bartzelonan, Madrilen, Zaragozan eta Coruñan ere egin zituzten probak asteburu berean.

Testing horietan parte hartzen dutenek txandaka egiten dute tabernara sartzeko saioa. Bertako bikotea abiatzen da lehenik, etorkinen bikoteak geroago, denbora tarte bat utzita. Larunbat gauean, bakarrik euskal herritarren bikoteak lortu zuen lokal guztietara sartzea. Migratzaile bikoteak hiru tabernatan sartu ziren —Bataplan diskotekan ez zieten sartzen utzi atezainek—, La Rotondan sartzen utzi zieten, baina sarrera garestiago pagatuta —euskal herritarrei hamabosna euro kobratu zizkieten; immigranteei, hogeina eu-ro—. Friends eta Sheraton diskoteketan arazorik gabe egin zuten barrura, eta guztiek berdin ordainduta.

Sheraton horretan, iazko Gabonetan ez zioten sartzen utzi larunbatean testing-ean parte hartu zuen immigranteetako bati, Faysali. «Moroak ez garela fidatzekoak esan, eta ez zidaten sartzen utzi». Arrazoiak eskatu zituen orduan, salaketa jartzen saiatu ere egin zen. Baina udaltzainak ez daude prestatuak halakoetarako, zer eta nola egin ez dakitela diote SOS Arrazakeriakoek. (Berriatik hartua)

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité